141. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRUAZU

Alkateordeak izendatzea

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta, alkateak ahalmena du alkateordeak libreki izendatu eta kargutik kentzeko.

Hori dela eta, Alkatetza honek ebatzi du:

1.–Udal honetako zinegotzi hauek alkateorde izendatzea:

–Xabier Gamboa De Miguel.

–Amaia Bermejo Arana.

2.–Izendatutako zinegotziei dagokie alkatea bere funtzio guztietan ordeztea, ezarritako ordenarekin eta legeak zehazten dituen baldintzekin.

3.–Erabakia interesdunei jakinaraziko zaie, eta NAOn argitaratuko da.

4.–Ebazpena hurrengo Osoko Bilkuran jakinaraziko da.

Arruazun, 2019ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Gorka Ovejero Ganboa.

Iragarkiaren kodea: L1909069