141. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Alkateordeen eta arloko zinegotzien izendapena

Agoizko Udaleko alkate udalburuak, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 41.3 artikuluak ematen dizkion eskudantziak erabiliz, apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren 22. artikuluko mugekin, honako zinegotzi hauek alkateorde izendatu ditu, ekainaren 20ko 105/2019 eta 106/2015 Ebazpenen bidez: lehena, Maite Fernández Font; eta bigarrena, Aitziber Ugalde Marchueta.

Era berean, kontuan harturik Udalbatzaren gobernu alorretako aferen kudeaketa arindu beharra dagoela, Agoizko Udalak, 2019ko ekainaren 20an egin osoko bilkuran, honako hauen esku utzi ditu ondoko alor hauek:

–Langileria eta Herritarren babesa: Angel Martín Unzué Ayanz.

–Ondarea, Ingurumena eta Garapena: Miren Gentzane Reta Garralda.

–Hirigintza eta Etxebizitza: Joaquín Goñi Germán.

–Gizarte ongizatea: Maite Fernández Font.

–Osasuna eta Berdintasuna: María Luisa Goñi Lacunza.

–Kultura eta Bestak: Joseba Corera Rípodas.

–Euskara eta Gazteria: Ekhiñe Gómez Laurenz.

–Hezkuntza: Sonia Madurga Arcelus.

–Kirola: Jokin Arruti Iribarren.

–Ekonomia eta Ogasuna: Aitziber Ugalde Marchueta.

–Enplegua eta Turismoa: Juan Pablo Itoiz Ibáñez.

Argitara ematen da, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Agoitzen, 2019ko ekainaren 28an.–Alkate udalburua, Ángel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L1908962