139. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Urbanizatzeko proiektua eta borondatez birzatitzeko proiektua, Udal Plan Orokorreko APD-2 eremuarena. Behin betiko onespena

Carcarko Udalak, 2019ko uztailaren 4an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen:

Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea urbanizatzeko proiektua eta borondatez birzatitzeko proiektua, Carcarko Udal Plan Orokorreko APD-2 planeamendu garatuko eremuaren gainekoak, aipatu APD-2 eremuko borondatezko birzatiketa batzordeak sustatua. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. eta 152. artikuluetan xedatuari jarraikiz. Erabaki honek bide administratiboari amaiera ematen dio.

Bigarrena.–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 152.3 artikuluan ezarritakoarekin bat, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta sustatzaileei eta bestelako interesdunei jakinaraztea (horien datuak administrazio espedientean daude).

Hirugarrena.–Aurreko apartatuan xedatutakoa beteta eta borondatez birzatitzeko proiektuaren behin betiko onespenaren erabakia bide administratiboan irmoa izanik, administrazio ziurtagiriaren bina kopia eginen dira birzatiketa hori jabetza-erregistroan inskribatzeko, honako artikulu hauetan xedatua bete beharrez: Hirigintzako egintzak Jabetza Erregistroan inskribatzeari buruzko Hipoteka Legea betearazteko Erregelamenduaren arau osagarriak onesten dituen uztailaren 4ko 1093/1997 Errege Dekretuaren 2.2, 6. eta 7. artikuluak.

Laugarrena.–Erabaki honen aurka errekurtso hauetariko bat aurkezten ahal da, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.

Carcarren, 2019ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L1909313