124. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

66/2019 EBAZPENA, maiatzaren 17koa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen baitira eta zehazki haren onura publikoa aitortzen baita Ablitasko udal-mugarteko “Ablitas II” haize-parkerako.

2018ko ekainaren 4an, Eólica Navarra SLU eta Eólica Ablitas SLU enpresek Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuari jakinarazi zioten Eólica Navarra SLU enpresak Eólica Ablitas SLU enpresari transmititu diola “Ablitas II” haize-parkeari eta harekin lotutako azpiegiturei dagokien espedientea. Halaber, Eólica Ablitas SLU enpresak “Ablitas II” haize-parkearen aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematea eta zehazki haren onura publikoa aitortzea eskatu zuen. Hori honako hauetan ezarritakoarekin bat egin zuen: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legea, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretua, zeinaren bidez arautu baitziren energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak.

Ingurumen eraginaren adierazpena eta Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala:

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren azaroaren 22ko 757E/2017 Ebazpenaren bidez, Eólica Navarra SLU enpresak sustatutako “Nafarroako Proiektu Eolikoa” Udalez gaindiko Proiektu Sektorialari buruzko ingurumen eraginaren adierazpena eman zen, eta aldeko txostena eman zen “Cabanillas ll”, “Cascante” eta “Ablitas II” haize-parkeetarako, eta, aldiz, kontrako txostena “Zarrakaztelu” eta “Fustiñana” haize-parkeetarako.

Nafarroako Gobernuak 2018ko urtarrilaren 24an hartutako Erabakiaren bidez, “Plan eoliko estrategikoa” izeneko Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala onetsi zen. Onetsitako UPS horren helburua da 3 haize-parke ezartzea (“Cabanillas II”, “Cascante” eta “Ablitas II” izenekoak) Cabanillasko, Ablitasko eta Cascanteko udal-mugarteetan, bai eta haiei lotutako instalazioak ere.

Hona hemen aurkeztutako proiektu teknikoen xehetasunak:

2018ko ekainaren 4an aurkeztutako eta Javier Sanz Osorio ingeniariak izenpetutako proiektuaren arabera, haize-parkeak 3,465 MW-eko unitate-potentzia izanen duten 8 aerosorgailu izanen ditu. Instalatutako potentzia, guztira, 27,72 MW-ekoa izanen da. Parkearen gehieneko potentzia 26 MW-era mugatuko da.

Proiektuan, 8 turbinak jartzeko eta bideen bidez elkarri lotzeko egin beharreko obra zibila jasotzen da, bai eta maniobra guneetarako, linea elektrikoentzako lubakietarako eta beharrezko gainerako azpiegituretarako egin beharrekoa ere. Alderdi elektrikoan, energia aerosorgailuetatik 66/30 kV-eko “Ablitas I” transformazio azpiestazioraino (azken hori beste proiektu batean sartzen da) eramanen duten linea elektrikoen neurriak finkatu dira.

Aerosorgailuak honako koordenatu hauetan jarriko dira:

AEROS.

UTM X

UTM Y

AEROS. POTENTZIA

01

620.355,85

4.648.640,73

G132-3,465 MW

02

620.879,85

4.647.829,74

G132-3,465 MW

03

620.118,86

4.647.930,73

G132-3,465 MW

08

619.228,91

4.645.681,74

G132-3,465 MW

09

618.965

4.645.259

G132-3,465 MW

10

618.629

4.644.839

G132-3,465 MW

11

619.403,93

4.644.342,75

G132-3,465 MW

12

619.917,92

4.644.508,75

G132-3,465 MW

Aerosorgailuen abatzek 84 metroko garaiera izanen dute. Makina guztien errotoreek 132 metroko diametroa izanen dute, eta hiru pala izanen dituzte 120º-ko angeluz bereizita.

Parkea osatzen duten 8 makinak bi zirkuitutan jarriko dira, honela multzokatuta:

–1. zirkuitua: 01, 02, eta 03 aerosorgailuak.

–3. zirkuitua: 08, 09, 10, 11 eta 12 aerosorgailuak.

“Ablitas II” haize-parkeko erdi-tentsioko zirkuitu elektrikoak 30 kV-ean jarriko dira, eta zuzenean lotuko dituzte turbina bakoitzaren transformadoreak 66/30 kV-eko “Ablitas I” transformazio azpiestazioarekin.

Garraio sarera sartzeko eta konektatzeko baimena:

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluarekin bat, espedientean jasota dago 220 kV-eko La Serna azpiestaziorako (konexio iragankorra) garraio sarearen kudeatzailearen sarbide eta lotura baimenaren eguneratzea (erref.: DDS.DAR.19_2340), 2019ko apirilaren 30ekoa. Halaber, espedientean jasota dago 400 kV-eko La Serna azpiestaziorako (behin betiko konexioa) 2019ko apirilaren 30eko sarbide eta lotura baimenaren eguneratzea (erref.: DDS.DAR.19_2341).

Jendaurreko informaziorako izapidea, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuaren aldetik:

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125., 127., 144. eta 146. artikuluekin bat, jendaurrean jarri zen Eólica Ablitas SLUren eskaera. Errege dekretu horren bidez arautu ziren energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak.

Hori horrela, iragarkia jarri zen 129. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2018ko uztailaren 5ekoan, bai eta Diario de Navarra egunkarian ere, 2018ko uztailaren 4koan. Halaber, Ablitasko Udalari helarazi zitzaion.

Jendaurrean jartzeko izapidean jasotako alegazioak:

Avícola Los Morenicos SL enpresak, Ablitasko 10. poligonoko 1361 O eta 1360 A lurzatietan dauden bi abeletxeren jabea denak, alegazioak aurkeztu zituen, eta eskatu zuen alda zedila 01 eta 02 aerosorgailuetarako sarbidea, eta zenbait baldintza ezarri zituen horien eraikuntza lanetarako.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 126. eta 145. artikuluak aplikatuz, Eólica Ablitas SLUri igorri zitzaizkion alegazio horiek.

Horien inguruan, honako hau jakinarazi zuen Eólica Ablitas SLU enpresak:

1) Abeletxearen azpiegituren eta horniduren proiektua egin zuen ingeniari etxearekin harremanetan jarri gara, eta informazio xehatua eskatu diegu. Egiaztatu da azpiegitura horien seinale fisikoak daudela, baina ikusi dugu “Ablitas II” haize-parkearen proiektuko sarbideek ez dietela azpiegitura horiei eragiten, haiekiko paraleloan doazelako.

2) Edonola ere, 02 aerosorgailurako sarbidearen zati txiki bat doitu eginen da pixka bat, argi eta garbi gelditu dadin ez diola eraginen lehendik dagoen pasabide sanitarioari.

3) Obrak gauzatzen diren bitartean, dagokion koordinazioa gauzatuko da, abeletxeetako sarbideetan ahalik eta eragozpen gutxien eragiteko.

Proiektu teknikoen aldaketa:

2019ko martxoaren 4an, Eólica Ablitas SLU enpresak “Ablitas II” haize-parkea gauzatzeko proiektua aldatzeko eranskin bat aurkeztu zuen. Hartan, eskatzen zuen jarraitu zedila “Ablitas II” haize-parkearen aurretiazko administrazio baimena, eraikitzeko administrazio baimena eta zehazki haren onura publikoa deklaratzeko aitorpena izapidetzen.

Aurkeztutako dokumentuari jarraikiz (Javier Sanz Osorio ingeniariak izenpetuta zegoen), honela aldatuko da haize-parkea:

–02 aerosorgailurako sarbidearen zati bat aldatuko da proiektuan, ez diezaion inola ere eragin Avícola Los Morenicos SL enpresaren pasabide sanitarioari; instalaziora sartzeko aldapa errespetatuko da, Avícola Los Morenicos SL enpresak eskatu zuen eran.

–Ablitas II haize-parkearen 10. aerosorgailua birkokatuko da, Aireportu eta Aireko Nabigazioaren Segurtasuneko Zuzendaritzak (Aire Segurtasuneko Estatuko Agentzia-ASEA) egindako jakinarazpenari erantzunez (P18-0067 espedientea); izan ere, jakinarazpen horren arabera, Aireko Armadaren Estatu Nagusiak egindako kontrako txostena oinarri hartuta, haize-parkearen instalazioak ez luke baimenik jasoko.

Horregatik, proposatzen da aipatu aerosorgailua mugitzea, honela: 618521, 4644630 UTM koordenatuetatik 619938, 4646473 UTM koordenatuetara; hau da, 9. poligonoko 841. lurzatitik 10. poligonoko 1409. lurzatira.

–AVASA-AP68 errepidearen gaineko eraginei dagokienez, honako aldaketa hauek proposatzen dira:

1. Autobidearekiko gutxieneko distantziak zaintze aldera, urrundu egin behar da 02 aerosorgailua.

2. 02 aerosorgailuaren erdi-tentsioko sarea aldatu behar da, sare hori AP68 errepidea gurutzatzen duen zubian jartzearen aurkako txostena jaso baita.

3. Aldatu eginen da, baita ere, 03 aerosorgailurako sarbidea.

–Azkenik, dokumentuan zehazten da zer aerosorgailu modelo erabili behar den: Accionaren AW132 modeloa erabili behar da, abatzaren altuera 120 metrokoa eta errotorearen diametroa 132 metrokoa dituena, eta 3,465 MW-eko unitate-potentzia duena.

Aerosorgailuak honako koordenatu hauetan jarriko dira:

AEROS.

UTM X

UTM Y

AEROS. POTENTZIA

01

620.355,85

4.648.640,73

AW132-3,465 MW

02

620.897,85

4.647.837,74

AW132-3,465 MW

03

620.118,86

4.647.930,73

AW132-3,465 MW

08

619.228,91

4.645.681,74

AW132-3,465 MW

09

618.965

4.645.259

AW132-3,465 MW

10

620.047,47

4.646.682,12

AW132-3,465 MW

11

619.403,93

4.644.342,75

AW132-3,465 MW

12

619.917,92

4.644.508,75

AW132-3,465 MW

Jendaurreko informaziorako izapidea, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuaren aldetik:

“Ablitas II” haize-parkea gauzatzeko proiektua aldatzeko eranskinak zenbait gai, partikularren alegazioak eta proiektuak ukitutako erakundeen gomendioak hartzen ditu kontuan, partikular eta erakunde horiekin adostu direnak; proposatutako aldaketek ez diote beste inori eragiten.

1. AVASA-AP68 errepidean izanen dituen eraginak kontuan hartu ostean proiektuan egindako aldaketak:

–02 aerosorgailua beste leku batean jartzea. Herri-lurzati berean jarriko da, eta, beraz, ez die jabe berriei eragiten, eta ez du eremu handiagorik hartzen.

–02 aerosorgailuaren erdi-tentsioko sarea aldatzeak dakar autobidea gurutzatzen duen baoa zirkuitu bikoitzekoa izanen dela, eta euskarri mota aldatuko dela, baina ez da lurzati berririk erabiliko horretarako.

–03 aerosorgailurako sarbidea aldatzen da, eta, beraz, desjabetutako eremutik kanpo geldituko da, bai eta zortasun eta eraikigarritasun mugetatik kanpo ere, eta ukipen eremuaren barruan. Ez da beharrezkoa izanen zubitik gertu dauden bideak zabaltzea, ez eta jabari publikoko biderik, zortasun eremurik edo desjabetutako eremurik hartzea ere, eta ez da ezpondarik eraikiko autobidearen plataformako lur erauzketako gunean.

2. Avícola Los Morenicos SL enpresaren alegazioak kontuan hartu ostean proiektuan egindako aldaketak:

–Aldatu eginen da 02 aerosorgailurako sarbidea. Herri-lurzati berean jarriko da, eta, beraz, ez die jabe berriei eragiten.

3. AESAren eta Defentsa Ministerioaren oharrak kontuan hartu ostean proiektuan egindako aldaketak:

–10. aerosorgailuaren birkokatzeak ukitutako lurzati berria, Ablitasko 10. poligonoko 1409 lurzatia, hain zuzen ere, Ablitasko Udalaren jabetzako herri-lurretan dago, eta ukituta zegoen haize-parkearen hasierako izapideetatik, haize-parkerako proiektatutako bideetako batek lurzati hori zeharkatzen baitu.

Lehen esandakoagatik, entzunaldia eman zitzaien aldaketen eraginpean daudenei.

Horretarako, 2019ko martxoaren 11n, ofizio bana igorri zitzaien Ablitasko Udalari eta Autopista Vasco Aragonesa SAri; haietan jakinarazi zitzaien zein izanen ziren haien jabetzako lurzatien ukipen berriak, eta 20 eguneko epea eman zitzaien alegazioak aurkezteko.

Ez zen alegaziorik jaso.

Nafarroako Foru Komunitateko administrazioko beste organo batzuen txostenak:

Honako txosten edo baimen hauek daude espedientean jasota:

–Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuaren txostena, 2018ko irailaren 11koa (Ablitas I haize-parkea, Ablitas II haize-parkea, Cabanillas II haize-parkea eta Cabanillas II azpiestazioa), eta Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuaren txostena, 2018ko azaroaren 12koa (Cabanillas II eta Ablitas I parkeetako energia ateratzeko linea).

–99E/2018 Ebazpena, ekainaren 4koa, Ingurune Naturalaren Zerbitzuaren zuzendariarena, 2018ko maiatzaren 5eko txosten teknikoa (VP036/18) atxikitzen duena (Cabanillas II eta Ablitas II haize-parkeak).

Ingurumen eraginaren adierazpenaren eta Udalez gaindiko Proiektu Sektorialaren aldaketa:

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren maiatzaren 7ko 272E/2019 Ebazpenaren bidez, ingurumen eraginaren adierazpena eman zen Eólica Navarra SLU enpresak sustatutako “Ablitas II” eta “Cabanillas II” haize-parkeei buruzko “Plan Eoliko Estrategikoa” izeneko Udalez gaindiko Proiektu Sektorialaren aldaketari buruz, eta haize-parke horien aldeko txostena eman zen, hain zuzen ere.

Nafarroako Gobernuak 2019ko maiatzaren 15ean hartutako Erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zen Eólica Navarra SLU enpresak sustatutako “Plan eoliko estrategikoa” izeneko Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala aldatzeko espedientea, “Ablitas II” eta “Cabanillas II” haize-parkeetan aerosorgailuak birkokatzeari eta sarbideen eta linea elektrikoen trazadurak aldatzeari buruzkoa.

Ebazpen proposamena:

Aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak proposatzen du Eólica Ablitas SLU enpresaren eskaera onartzea, kontuan hartuta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean xedatutakoa, bai eta Energia elektrikoa energia iturri berriztagarrien, kogenerazioaren eta hondakinen bidez sortzeko jarduera arautzen duen ekainaren 6ko 413/2014 Errege Dekretuan eta Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoa ere.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aurretiazko administrazio baimena ematea Eólica Ablitas SLU enpresari “Ablitas II” haize-parkerako.

2. Eraikitzeko administrazio baimena ematea aipatutako instalazio horiek gauzatzeko, “Ablitas II” haize-parkea gauzatzeko hasierako proiektuari eta proiektu hori aldatzeko eranskinari jarraikiz; bi urteko epea ematen da obrak egiteko.

3. Zehazki instalazioaren onura publikoa aitortzea, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 149. artikuluan ezarritako ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun gisa agertuko da desjabetze espedientean.

4. Avícola Los Morenicos SL enpresaren alegazioak onestea, lehen esandakoagatik.

5. Eólica Ablitas SLU enpresari onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.

6. Aurkeztutako proiektuari eta aldaketa eranskinei jarraikiz gauzatu beharko dira instalazioak, eta bat etorri beharko dute Goi-tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan eta Goi-tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.

7. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri erantsiko zaizkio aipatutako araudian ezarritako agiriak eta obra bukaerako ziurtagiria, teknikari fakultatibo eskudun batek sinatua.

8. Eraikitzeko administrazio baimen hau emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren emakida, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu instalazioaren eskatzaileak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

9. Ebazpen hau igortzea, dagozkion ondorioak izan ditzan, Garapen Ekonomikorako Departamentuko Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzura eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Lurralde eta Paisaia Zerbitzura, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzura eta Ingurune Naturalaren Zerbitzura.

10. Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, dagozkion ondorioak izan ditzan.

11. Ebazpen hau Eólica Ablitas SLUri eta ukitutako ondasunen eta eskubideen titularrei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Hartan, espediente zenbakia adierazi beharko da.

12. Ebazpen hau Ablitasko Udalari jakinaraztea, eta ohartaraztea haren kontra administrazioarekiko auzi errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Edonola ere, Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egiten ahalko da, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 17an.–Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F1906911