124. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU IBARREKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

Aldaketa 2018ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Batasuneko Batzarrak, 2019ko apirilaren 16an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen plantilla organikoaren aldaketa, atzeraeragina izanen duena 2018ko urtarrilaren 1etik; hori guztia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen arloko neurri batzuk onesteko urriaren 24ko 1/2018 Foru Lege Dekretuarekin bat.

Hasierako onespen hori jendaurrean egon zen hamabost egun baliodunean, 2019ko 91. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, maiatzaren 13an. Aipatu den jendaurreko epea iraganik, inork ez duenez alegaziorik aurkeztu hasiera batean onetsitako plantillaren agiriaren aurka, aldaketa behin betiko onetsi, eta iragarki honen bidez argitaratzen da. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuarekin bat.

Aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen behin betiko onetsitako plantilla organikoaren kontra errekurtso hauek para daitezkeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluak agintzen duenaren arabera.

b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Lan-kontratudunak:

–Lanpostua: administrari laguntzailea. Kopurua: 2 (1 lanaldi partzialean). Maila: D. Taldeko osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %15,01. Osagarri iragankorra: %7,91. Lanpostu hutsak.

–Lanpostua: zerbitzu orokorrak. (Lehen garbiketako enplegatua). Kopurua: 1 (lanaldi partzialean). Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %3,21. Plusa: %21,08. Lanpostu hutsa.

Ziraukin, 2019ko ekainaren 4an.–Batasuneko burua, Javier M.ª Zugaldía Aldaba.

Iragarkiaren kodea: L1907791