124. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Hirigintza-jarduerarako lizentzietarako udal bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Espedientearen zenbakia: (000204/2019). Sustatzailea: Kintsu Cosmetics SLU. Jarduera: kosmetikoak prestatzea (ezartzea). Tokia: La Serna industrialdea, 6.27 lurzatia (Ciudad Agroalimentaria-Jarduera ekonomikoen eremua) (38/521/-/-).

Tuteran, 2019ko ekainaren 5ean.–Zinegotzi ordezkaria, Daniel López Córdoba.

Iragarkiaren kodea: L1907815