115. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

37/2019 FORU DEKRETUA, apirilaren 3koa, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari eta goi mailako teknikari titulu batzuen egitura eta curriculuma ezartzen dituzten foru dekretuak aldatzen dituena.

Hezkuntza sistemaren lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuak adierazten du hezkuntza administrazioek kontuan hartuko dituztela, lanbide heziketako irakaskuntzen curriculumak ezartzean, beren eskumeneko lurraldearen errealitate sozio-ekonomikoa eta garapen ekonomiko eta sozialaren arloko ustekizunak, irakaskuntzek bat egin dezaten aldiro beren inguruneko gizarte eta ekoizpen sektoreen kualifikazio premiekin.

Curriculum diseinuak behar den prestasunaz egokitu beharko dira gure erkidegoko ekoizpen sistemaren eta zerbitzuak emateko sistemaren berezko berezitasunetara; horretarako sartu beharko dira eskariarekin bat egiten duen eta Nafarroari egokituta dagoen lanbide kualifikaziora bideratzen duten elementuak. Ildo horretan, lan merkatuen bilakaerak agerian utzi du ikasleek gaitasunak indartu behar dituztela laneko arriskuen prebentzioarekin lotutako alderdietan. Lanbide heziketako ikasleak praktiketan hartzen dituzten enpresek gero eta gehiago eskatzen dute ikasleek behar den egiaztagiria izatea laneko arriskuen prebentzioa; halaxe dio Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuak. Horren guztiaren ondorioa da Lanbide Heziketako titulu guztietan zeharkakotasunez irakasten den Lanerako Prestakuntza eta Orientabidearen lanbide modulua birdiseinatu beharra eta heziketa zikloetako lehen ikasmailako prestakuntzan modu sistematikoan ezarri beharra, salbuespen direlarik arte plastikoetako eta diseinuko lanbide ikasketetako zikloak. Ezarpen hori indartzen du, besteak beste, modalitate dualeko prestakuntza handitzeko joerak, izan ere, ikasleak enpresetan lehenago sartzea dakarrelako modalitate horrek, eta, horregatik komenigarria da laneko arriskuen prebentzioaren arloko prestakuntza ere enpresetan sartu aurretik jasotzea.

Curriculumetan proposatzen diren aldaketek eragin zuzena izanen dute “Lanerako prestakuntza eta orientabideak” zeharkako moduluan, eta zeharkako eragina, berriz, heziketa ziklo ezberdinak osatzen dituzten moduluen sekuentzian eta ordu banaketan. Heziketa ziklo horiek Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera egokitu ziren.

Arte ikasketei dagokienez, sartuko diren aldaketak bideratuta daude ikasketa hauetako mugikortasuna handitzera. Halaber, ikasketa horietako enplegagarritasuna sustatzera bideraturiko elementuak dituzte.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hemeretziko apirilaren 3an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Xedea.

Foru dekretu honen xedea da foru dekretu hauen 2B eranskina aldatzea:

–92/2008 Foru Dekretua, abuztuaren 25ekoa, Sukaldaritzako eta gastronomiako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–90/2014 Foru Dekretua, urriaren 8koa, Eraikuntzako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–205/2011 Foru Dekretua, irailaren 14koa, Ibilgailu automobilen elektromekanikako teknikariaren tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–52/2010 Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Administrazio kudeaketako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–275/2015 Foru Dekretua, abenduaren 16koa, Instalazioko eta altzari-hornikuntzako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–51/2010 Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Telekomunikazioetako instalazioen teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–44/2009 Foru Dekretua, maiatzaren 4koa, Instalazio elektriko eta automatikoetako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–88/2012 Foru Dekretua, abuztuaren 1ekoa, Mantentze-lan elektromekanikoko teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–94/2008 Foru Dekretua, abuztuaren 25ekoa, Mekanizazioko teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–94/2014 Foru Dekretua, urriaren 8koa, Aurreinprimaketa digitaleko teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–216/2011 Foru Dekretua, irailaren 28koa, Nekazaritza ekologikoko teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–217/2011 Foru Dekretua, irailaren 28koa, Jatetxe zerbitzuetako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–49/2010 Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Sistema mikroinformatikoetako eta sareetako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–50/2010 Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Sareko sistema informatikoen administrazioko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–44/2013 Foru Dekretua, uztailaren 31koa, Administrazioko eta finantzetako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–81/2012 Foru Dekretua, abuztuaren 1ekoa, Bidaia agentzietako eta ekitaldien kudeaketako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–45/2013 Foru Dekretua, uztailaren 31koa, Animazio soziokultural eta turistikoko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–273/2015 Foru Dekretua, abenduaren 16koa, Zuzendaritzarako laguntzako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–73/2009 Foru Dekretua, urriaren 19koa, Automozioko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–95/2014 Foru Dekretua, urriaren 8koa, Zentral elektrikoetako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–46/2013 Foru Dekretua, uztailaren 31koa, Nazioarteko merkataritzako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–47/2009 Foru Dekretua, maiatzaren 4koa, Metalezko eraikuntzetako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–203/2011 Foru Dekretua, irailaren 14koa, Plataforma anitzeko aplikazioen garapeneko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–207/2011 Foru Dekretua, irailaren 14koa, Web aplikazioen garapeneko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–47/2013 Foru Dekretua, uztailaren 31koa, Nafarroako Foru Komunitatean Jatetxe zerbitzuen zuzendaritzako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–48/2010 Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Fabrikazio mekanikoko diseinuko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–48/2012 Foru Dekretua, uztailaren 31koa, Diseinuko eta altzari-hornikuntzako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–118/2008 Foru Dekretua, abenduaren 1ekoa, Energia Eraginkortasuneko eta Eguzki Energia Termikoko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–225/2011 Foru Dekretua, urriaren 5ekoa, Energia berriztagarrietako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–49/2013 Foru Dekretua, uztailaren 31koa, Turismo ostatuen kudeaketako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–268/2015 Foru Dekretua, abenduaren 16koa, Salmenten eta merkataritzako guneen kudeaketako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–51/2013 Foru Dekretua, uztailaren 31koa, Marketineko eta publizitateko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–206/2011 Foru Dekretua, irailaren 14koa, Eraikuntza proiektuetako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–92/2012 Foru Dekretua, abuztuaren 1ekoa, Telekomunikazio eta informatika sistemetako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–220/2011 Foru Dekretua, irailaren 28koa, Sistema elektrotekniko eta automatizatuetako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–41/2017 Foru Dekretua, maiatzaren 4koa, Aho-hortzetako higieneko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–39/2017 Foru Dekretua, maiatzaren 24koa, Teknika eskultorikoen arloko arte plastikoetako eta diseinuko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

–215/1998 Foru Dekretua, ekainaren 29koa, Altzarigintzako arte plastikoetako eta diseinuko goi mailako teknikari tituluari dagokion heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duena.

–215/2011 Foru Dekretua, irailaren 28koa, Lorezaintzako eta loradendako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

2. artikulua. Aldaketak moduluetan.

1. “Lanerako prestakuntza eta orientabideak” eta “Lehen sorospenak” moduluak aldatzen dira, eta, horrenbestez, horiei dagozkien heziketa unitateen egitura ere bai. Horien ezaugarri berriak foru dekretu honen 1. eranskinean jaso dira. Aldaketa horiek eragina izanen dute 2. eranskinean zehazten diren tituluen egitura eta curriculuma ezartzen dituzten foru dekretuetan.

2. Aipatutako moduluak garatzeko, kanpoan utzi dira titulu eta sektore profesional bakoitzean modulu horiek beren testuinguruan kokatzeko erreferentziak. Aipatu erreferentzia horiek kasuan kasuko tituluko moduluen jatorrizko idazkitik hartu beharko dira. Halaber, jatorrizko erreferentziak gordeko dira moduluak identifikatzeko kodeei dagokienez eta kasuan kasuko prestakuntza unitateari dagokionez.

3. “Lanerako prestakuntza eta orientabideak” moduluaren egitura eta egoera berriaren ondorioz, zenbait kasutan, curriculum batzuetan aurretik zeuden moduluak ere berrantolatu dira. Ukitutako moduluen garapen berriak jaso dira hemen, aldatutako moduluak zer curriculumetakoak diren, horien heziketa zikloei dagozkien ordutegien taulen ondotik.

3. artikulua. Aldaketak Arte plastikoetako eta diseinuko tituluetan.

1. Arte plastikoetako eta diseinuko zenbait tituluren arteko mugigarritasuna erraztu eta enplegu aukerak sustatzeko, zenbait kasutan aldatu egin dira ziklo batzuetako lanbide moduluen sekuentziak edo ordutegiak, eta horien egitura berria 3. eranskinean jaso da.

2. Aurrekoaren ondorioz, ukitutako moduluen garapen berriak jaso dira hemen, aldatutako moduluak zer curriculumetakoak diren, horien heziketa zikloei dagozkien ordutegien taulen ondotik.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehen xedapen gehigarria.–Heziketa unitateetako aldaketak.

1. Aldatutako moduluen iraupenean egin diren aldaketek ondorioak dituzte kasuan kasuko heziketa unitateen egituran. Kontuan hartuta unitate horiek erreferentzia direla enplegurako prestakuntzaren arloan egin daitezkeen prestakuntza eskaintzetarako, prestakuntza unitateen egitura eguneratuko da unitate horietakoren bat barruan hartzen duen prestakuntza eskaintza bat zehazten denean.

2. Baimena ematen zaio hezkuntzako kontseilariari foru dekretu hau garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan, eta, bereziki, prestakuntza modulu eta unitateen ordutegietan aldaketak onesteko, foru dekretuetan, tituluen egitura eta curriculuma ezartzen dituztenetan, hasiera batean onesten diren lanbide moduluen iraupenei eta sekuentziei ematen zaien erreferentziako balioak ondorioak izan ditzan hartzen diren aldaketak, alegia.

Bigarren xedapen gehigarria.–Genero neutraltasuna.

Foru dekretu honetan, gaztelaniazko bertsioan, erabiltzen den terminologian batzuetan maskulinoa erabiltzen da, baina ulertuko da ez dela inolako bazterketarik egiten, baizik hizkera-ekonomiagatik eta testuak sinplifikatzeko egin dela horrela, eta, beraz, generoari dagokionez testu neutroa da osotasunean.

AZKEN XEDAPENA

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2019ko apirilaren 3an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Hezkuntzako kontseilaria, María Solana Arana.

1. ETA 2. ERANSKINAK

Lanerako Prestakuntza eta Orientabideak moduluaren eta bere prestakuntza unitateen garapena. Sekuentziak eta ordu banaketak (PDFa).

3. ERANSKINA

Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetako aldaketak. Sekuentziak eta ordu banaketak (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1904904