108. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1490/2019 EBAZPENA, maiatzaren 31koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana. Honen bidez onesten da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari laguntzaile izateko ehun eta hogeita hamasei lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia.

Uztailaren 18ko 53/2018 Foru Dekretuaren bidez (2018ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 7koan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lan publikoaren 2018ko eskaintza partziala onetsi zen, administrazio erroaren eremuan, ekainaren 27ko 3/2017 Legean aurreikusitako egonkortze-tasari dagokiona; administrari laguntzaile izateko ehun eta hogeita hamasei lanpostu huts sartu ziren eskaintza horretan, funtzionario araubidekoak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak azaroaren 6an emandako 2744/2017 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari laguntzaile eta administrari izateko lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak martxoaren 11n emandako 667/2019 Ebazpenaren bidez, amaiera eman zitzaion Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari laguntzaile (D maila) eta administrari (C maila) izateko lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari laguntzaile izateko ehun eta hogeita hamasei lanpostu betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere. Lanpostuak sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari laguntzaile izateko ehun eta hogeita hamasei lanpostu betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere. Lanpostuak sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Langileen Kudeaketarako Zerbitzuari, Argibide eta Erregistro Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 31n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

DEIALDIA, ADMINISTRARI LAGUNTZAILE IZATEKO EHUN ETA HOGEITA HAMASEI LANPOSTU OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO

Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari laguntzaile izateko ehun eta hogeita hamasei lanpostu, funtzionarioen araubidekoak, oposizio bidez betetzea. Lanpostu zenbakiak, betebeharrak eta destinoak ebazpen honen II. eranskinean zehazten dira.

1.2. Ehun eta hogeita hamasei lanpostu huts horiek txanda hauetan banatuko dira:

–61 lanpostu txanda irekian.

–62 lanpostu igoera txandan.

–13 lanpostu erreserbako txandan, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna dutenentzat.

1.3. Igoera txandako lanpostuak hutsik geldituz gero, izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa atera ez dutelako, txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Era berean, desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako lanpostuak bete gabe geldituz gero, izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa atera ez dutelako, bidezko diren txandetakoei gehituko zaizkie, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarritako hurrenkeraren arabera.

Bestetik, igoera txandan edota desgaitasuna dutenentzako erreserba txandan, eskaintzen diren lanpostu hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badute prozesua, txanda horietan lanpostua eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horrexetako izangaiekin lehia garbian eta eskuratutako azken puntuazioaren arabera.

Era berean, igoera txandako izangaiek, deialdiaren 2.1.2 oinarriko betebehar berariazkoak betetzen ez badituzte deialdiaren 8.1 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean, aukera izanen dute txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean.

2.–Baldintzak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko kide den estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.

Parte hartzen ahal dute, orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko kide diren beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta, hala behar bada, erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Titulu hauetako bat izatea: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua, Eskola Graduatua, Oinarrizko Lanbide Heziketakoa, Lanbide Heziketako lehen mailakoa edo horien baliokidea. Edo, bestela, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu horietako bat eskuratzeko moduan egotea.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei.

d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.1.2. Igoera txandako izangaientzako berariazko betebeharrak:

Txanda honetako izangaiek, aurreko apartatuan adierazitako betebeharrez gain, hauek ere bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoa, eta abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarri dena aplikatuz, igoera txanda honetan parte hartzeko gainerako betebeharrak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere txanda horretan parte hartzen ahalko dute.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo beheragoko batekoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen kasuan izan ezik, horiek frogatu beharko baitute kidego horretan zortzi urteko benetako zerbitzualdia egin dutela.

d) Titulazioaren betebeharraren ordez, administrazio publikoetan zortzi urteko antzinatasuna izatea frogatzen ahalko da.

2.1.3. Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaiek bete beharreko berariazko betebeharrak:

Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaiek, 2.1.1 apartatuan aipatzen diren baldintzez gain, ofizialki aitorturik eduki beharko dute %33ko edo hortik gorako desgaitasuna.

2.1.4. Gidabaimena nahitaezko duen lanpostu bat eskuratu nahi izanez gero, B motako gidabaimena edukitzea.

2.1.5. Euskarazko jakite-maila duen lanpostu elebidun bat eskuratu nahi izanez gero, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiri bat izatea (Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean aipatzen diren titulu edo ziurtagirietako bat –2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa–), edo ofizialki baliokidetzat jotako beste titulu bat, edo, bestela, izangaiak behar den hizkuntza maila duela frogatzeko berariaz deituko den proba gainditzea.

2.1.6. Haurrentzako eta Nerabeentzako Babes Sistema Aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Betebehar hori betetzen dela egiaztatzearren, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari baimena eman beharko zaio Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiari eska diezaion ziurtagiri hori, edo, bestela, erregistro horrek emandako ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko da. Abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez arautu zen aipatu erregistroa.

2.2. Betebehar horiek eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira, eta lanpostuaren jabetza hartu arte.

Aurrekotik salbuetsita dago euskararen ezagutza, hori eskatuko baita 8.1 oinarriak ezartzen duen epea amaitzen denean; eta igoera txandako izangaiei dagokienez, borondatezko eszedentzian edo nahitaezkoan ez egoteko baldintza. Izan ere, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dute baldintza hori, bai eta deialdiaren 8.1 apartatuan agiriak aurkezteko aurreikusten den epea bukatzen denetik lanpostuaren jabetza hartzeko unera arte ere.

2.3. Baldintza horiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte izangaiek.

3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdian parte hartzeko eskaerak hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztuko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bidez, www.nafarroa.eus helbidean, nabigazio bide honi jarraituz: “Enplegua”, “Lan eskaintzak”, “Enplegu publikoa Foru Administrazioan”, “Enplegu finkorako eta aldi baterako enplegurako deialdiak”, deialdi honen fitxan sartuta.

Desgaitasuna izateagatik eta hala behar izateagatik probak egiteko denboretan eta bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek hala adierazi beharko dute eskabidean, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo denbora eta/edo bitartekoak nola doitu behar diren. Horretarako, izangaiak egoki deritzon dokumentazioa aurkez dezake, eskaera aurkeztean, 3.4 apartatuan ezarritakoari jarraikiz.

3.3. Tasak.

Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik 15,60 euroko tasa ordaindu beharko da.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonak.

b) Deialdia argitaratu aurretik gutxienez hilabetez lan-eskatzaile gisa inskribaturik egon diren pertsonak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izango da inskribaturik egon diren bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo moldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikaturiko kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorakoa den diru-sarrerarik ez izatea hilabetero.

Aurreko b) paragrafoan aurreikusitako salbuespena honela frogatu beharko da:

–Lan-eskatzailea dela frogatzeko, behar den enplegu bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan, lan-eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da, eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ezta lanbide sustapen, prestakuntza edo moldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik.

–Interesdunaren erantzukizunpeko adierazpenaren bidez frogatuko da ez duela hilero lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik. Hori egiteko, deialdiaren fitxan dagoen eredua aurkeztu beharko da, edo deialdian parte hartzeko eskaeran berean horretarako dagoen tokian idatzi.

Telematika bidez ordainduko da tasa, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

3.4. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskabidea online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:

Bat.–3.3.b) apartatuko kasuagatik tasa ordaintzetik salbuetsita daudenek enplegu bulegoak luzatutako ziurtagiria aurkeztu beharko dute, baita errentarik ez izateari buruzko erantzukizunpeko adierazpena ere (biak ala biak aurreko apartatuan aipatutako agiriak). Errentei buruzko adierazpen hori aurkeztu beharko da, bakar-bakarrik, eskaeran ez bada adierazi horretarako utzi den tokian.

Bi.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek, lehengoaz gainera, deialdi honen 2.1.2 oinarrian jasotzen diren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskaerari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak badira, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak.

Hiru.–%33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:

–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

Lau.–Desgaitasuna izanik probak egiteko denboretan eta/edo bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa erants dezakete hura justifikatzeko.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpena emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak modu telematikoan aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidean, deialdiaren fitxatik abiatuta.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko.

4.4. Izangaiei egotziriko arrazoiengatik baztertzen direnei ez zaizkie azterketa egiteko eskubideak itzuliko.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik ebazpen honen bitartez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Hautapen prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Virginia Marín Fernandez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Hautapenaren, Hornikuntzaren eta Administrazio Egoeren Ataleko burua.

–Ordezko epaimahaiburua: María Pilar Goñi Muro, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria.

–Epaimahaikidea: Alberto Viana Górriz, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Estatistiken eta Informazio Kudeaketaren Ataleko burua.

–Ordezko epaimahaikidea: María Teresa Mutilva Contreras, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Atariak eta Ezagutza Kudeatzeko Bulegoko burua.

–Epaimahaikidea: Francisco Javier Ibero Gutiérrez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko sistema informatikoetako erdi mailako teknikaria.

–Ordezko epaimahaikidea: Fernando Izco García, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko sistema informatikoetako goi mailako teknikaria.

–Epaimahaikidea: Ana Etxeberria Vega, Langileria Batzordearen ordezkaria.

–Ordezko epaimahaikidea: Iosu Alcalde Unzu, Langileria Batzordearen ordezkaria.

–Epaimahaikidea: Ainhoa Suescun Beaumont, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketarako Osasun Laguntzaz kanpoko Ataleko burua.

–Ordezko epaimahaikidea: Iciar Celigüeta Labairu, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko administrari laguntzailea.

–Epaimahaikidea: Gemma Rita Vidaurre Alli, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko administraria.

–Ordezko epaimahaikidea: Nieves Huarte Iturri, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Kudeaketa Ekonomikoaren Ataleko burua.

–Epaimahaikide-idazkaria: María Esther Castillo Noáin, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko administraria.

–Epaimahaikide-idazkari ordezkoa: Ricardo Iribas Latour, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Bateraezintasunen Araubidearen eta Lanorduen Kudeaketaren Ataleko burua.

5.2. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bildu gabe.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazio eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabeherak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2019ko urritik aurrera hasiko da.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Horretarako, epaimahaiak argitaratuko du, gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin eta deialdi honen 11. oinarrian ezartzen den moduan, bigarren proba egitera deituta dauden izangaien zerrenda, deialdiaren tokiaren, egunaren eta orduaren berri emanez.

Oposizioko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuak izanen dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak eta aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

6.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz galdetuko da.

Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarra duen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitortua duten izangaientzat posible eta beharrezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskabidean azaltzen dutenaren arabera.

6.3. Oposizioak proba hauek izanen ditu:

6.3.1. Lehenbiziko proba:

Bi ariketa izanen ditu, eta bata bestearen atzetik eginen dira.

Lehenengo ariketa. Galdera batzuk (test motakoak) erantzun beharko dira idatziz hizkuntza-gaitasunari, zenbakizko gaitasunari, ortografiari eta pertzepzioko trebetasunari buruz. Galdera bakoitzak lau erantzun izanen ditu aukeran, baina bat bakarra izanen da baliozkoa. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du, hain zuzen ere erantzun zuzenaren balioaren herena.

Bigarren ariketa. Galdera batzuk (test motakoak) erantzun beharko dira idatziz deialdiaren I. eranskineko gai-zerrendaren I. eta II. zatietako arloei buruz (Jarduera administratiboa eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko oinarrizko araudia). Galdera bakoitzak lau erantzun izanen ditu aukeran, baina bat bakarra izanen da baliozkoa. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du, hain zuzen ere erantzun zuzenaren balioaren herena.

Ariketa hasi baino lehen zehaztuko du kalifikazio epaimahaiak haren gehieneko iraupena.

Ariketa hauek egiteko ez da inongo testurik erabiltzen ahalko, ez eta hiztegirik, kalkulagailurik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko bolaluma urdin edo beltza ez bada.

6.3.2. Bigarren proba:

Bi ariketa izanen ditu, eta bata bestearen atzetik eginen dira.

Lehen ariketa: Praktikoa. Kalifikazio epaimahaiak proposatutako kasu bat edo batzuk ebatziko dira ordenagailuan, deialdiaren I. eranskineko gai-zerrendaren III. zatian (Informatika) adierazitako aplikazioak eta sistema eragilea erabiliz. Ariketa hasi baino lehen zehaztuko du kalifikazio epaimahaiak haren gehieneko iraupena.

Bigarren ariketa: Praktikoa. Kalifikazio epaimahaiak proposatutako testu bat transkribatu beharko da, ordenagailuaren teklatuarekin duten lastertasuna eta eraginkortasuna baloratzeko. Joaldi kopurua, zuzentasuna eta kalifikazio epaimahaiak proposatutako testuarekiko fideltasuna baloratuko dira. Akats mekanografikoak, omisioak eta ariketa egiteko arauen ez-betetzeak zehatuko dira. Ariketa egiteko, izangaiek gehienez ere 10 minutu izanen dituzte.

Bigarren probako bi ariketak egiteko, behar diren baliabide teknikoak emanen zaizkie izangaiei.

Kalifikazio epaimahaiak proba egiteko beharrezko deritzon laguntza teknikoa eskatzen ahalko du.

6.3.3. Oposizioko proben eta ariketen balorazioa.

Oposizioko proben balorazioan 100 puntu eman daitezke gehienez ere, honela banatuak:

6.3.3.1. Lehendabiziko proba (gehienez ere 50 puntu):

Lehen ariketa: 0tik 30 puntura bitarte kalifikatuko da.

Bigarren ariketa: 0tik 20 puntura bitarte kalifikatuko da.

Bi ariketak baztergarriak izanen dira, eta bazterturik geldituko dira haietako bakoitzean gutxienez ezarritako puntuazioaren erdia lortzen ez duten izangaiak.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, eta txanda irekiari dagokionez, gehienez ere 1.000 izangaik egiten ahalko dute bigarren proba; hortaz, txanda horretan gutxieneko puntuazioa duten izangaiak gehiago badira, kalifikazio hoberenak dituztenak bakarrik sartuko dira. 1.000. postuan kalifikazio bera duten izangai bat baino gehiago badaude, berdinduta dauden guztiek egiten ahalko dute ariketa. Gainerako izangaiak oposizioaren hautapen prozesutik baztertuta geldituko dira.

6.3.3.2. Bigarren proba (gehienez ere 50 puntu):

Lehen ariketa: 0tik 30 puntura bitarte kalifikatuko da.

Bigarren ariketa: 0tik 20 puntura bitarte kalifikatuko da.

Bi ariketak baztergarriak izanen dira, eta bazterturik geldituko dira haietako bakoitzean gutxienez ezarritako puntuazioaren erdia lortzen ez duten izangaiak.

Bigarren ariketaren balorazioa irizpide hauek kontuan harturik eginen da:

Akats mekanografikoengatik puntuak kendu ondoan, 0 puntu emanen dira lehenbiziko 1000 joaldiengatik. Horietatik goiti, beste puntu bat emanen da 150 joaldi zuzenetik, edo proportzioan bidezkoa den puntuazioa. Ariketari esleitu zaion gehieneko puntuazioa izanen da muga, 20 puntu, alegia.

Joaldiak zenbatzerakoan, normalez gain, honako hauek ere zenbatuko dira:

Joaldi bat paragrafoa aldatzen den bakoitzean.

Joaldi bat letra larri bakoitzarengatik edo letra larrien tekla sakatu beharra duen zeinu bakoitzarengatik.

Joaldi bat azentu ortografiko edo tileta bakoitzarengatik.

Joaldi zuzenetatik bost kenduko dira akats mekanografiko bakoitzeko. Hauek dira akats mekanografikoak:

–Honako hauek sartzea:

Alfazenbakizko karaktereak, zuriuneak, edo puntuazio zeinuak, transkribatu beharreko testuan ez daudenak: 5 joaldi kenduko dira bakoitzeko.

–Honako hauek ez sartzea:

Alfazenbakizko karaktereak (baita letrak ez idaztea ere, azentudunak izan ala ez), puntuazio zeinuak (horietan sartzen dira puntu eta bereiz guztiak edo paragrafo arteko bereizketak), edo hitzen arteko bereizketak. Halako hutsegite bakoitzeko 5 joaldi kenduko dira.

–Nahasteak:

Alfazenbakizko karaktereen, puntuazio zeinuen edo elkarren segidako bi karaktereren transkripzio okerra, horren ondorioz alfazenbakizko karaktere baten ordez beste bat agertzen bada. Halako kasu bakoitzeko 5 joaldi kenduko dira.

Programa automatiko baten bidez eginen da zuzenketa, kalifikazio epaimahaiak emandako testua eta izangaiak transkibatua alderatuta, haiek karakterez karaktere aztertuta.

6.4. Antolaketa-kontuak direla eta, probak egiteko deia egun eta ordu ezberdinetan egiten ahalko da, izangaien kopurua kontuan hartuta. Horretarako, argitaratuko da, gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin eta deialdi honen 11. oinarrian ezartzen den moduan, probak egitera deituta dauden izangaien zerrenda, tokiaren, egunaren eta orduaren berri emanez. Kasu horretan, kalifikazio epaimahaiak ariketa desberdinak baina antzeko zailtasunekoak prestatuko ditu.

6.5. Proba bakoitza bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen ditu, Nafarroako Gobernuaren iragarki-taulan eta www.nafarroa.eus webgunean (deialdiaren fitxaren barruan), izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten telematika bidez.

7.–Gainditzen duten izangaien zerrenda.

7.1. Hautaprobak bukaturik, kalifikazio epaimahaiak gainditu duten pertsonen zerrenda argitaratuko du, oposizioan lortutako kalifikazioak adierazita, txanden arabera eta lortutako puntuazioaren arabera banatua. Zerrenda Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igorriko da, betebeharrak egiaztatzeko eta lanpostu hutsen hautaketaren tramiteak egiteko.

7.2. Puntu berdinketarik gertatuz gero, lehenengo probaren bigarren ariketan puntu gehien lortzen dutenen alde ebatziko da. Eta hala ere berdinduta segitzen badute, lehenengo probaren lehen ariketan, bigarren probaren lehen ariketan eta bigarren probaren bigarren ariketan lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan, ordena horrexetan.

Halarik ere berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiak jendaurrean eginen duen zozketa bakar baten bidez erabakiko da. Alfabetoaren bi letra aterako dira ausaz, eta berdinketak ebatziko dira lehen deituraren ordena alfabetikoari jarraikiz, ateratzen diren bi letra horietatik abiatuta. Horren ondorioetarako, ZZ letren atzetik AA hartuko dira. Ezein izangairen lehenengo deitura ez bada hasten ausaz ateratzen diren bi letra horiekin, ordena alfabetikoari jarraikiz hurrengoa den deitura hartuko da. Bozketaren emaitzak Nafarroako Gobernuaren web-orrian eta iragarki-taulan jarriko dira jendaurrean.

8.–Betebeharrak frogatzea eta lanpostu hutsak hautatzea.

8.1. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak 10 egun balioduneko epea irekiko du izangaiek betebehar hauek betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkez ditzaten ezartzen den bidea erabiliz:

a) Deialdiko 2.1.1.c) apartatuan eskatzen diren tituluetako baten fotokopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

b) B motako gidabaimena nahitaezko duten lanpostuetarako, B gidabaimenaren fotokopia erantsi beharko dute.

c) Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatibo baten bidez (abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez arautua) frogatuko da 2.1.6 apartatuko baldintza, baldin eta eskabidean Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari ez bazaio baimenik eman hura lortzeko.

d) Euskarazko jakite-maila duen lanpostu elebidunen bat lortu nahi duten pertsonek bide hauetako bat aukeratu beharko dute:

–Eskatutako euskara maila egiaztatzen duten titulu edo ziurtagirietako bat aurkeztea. Titulua edo ziurtagiria bat etorri beharko da Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuarekin, eta agertu beharko da Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean jasotako tituluen zerrendan (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa), edo, bestela, ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa izan beharko da, deialdi honen 2.1.5 apartatuan xedatutakoaren arabera, edo bestela

–Euskara maila neurtzeko proba egin diezaiotela eskatzea.

8.2. Euskara maila neurtzeko proba.

Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatu duten izangaiek, eta oinarri honetan ezartzen den epean eskatzen den hizkuntza maila egoki frogatu ez duten izangaiek, euskara maila neurtzeko proba bat egin beharko dute.

Horretarako, epaimahaiak Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren laguntza eskatuko du. Organo horrek hizkuntza mailaren gaineko berariazko ariketa bat eginen du, eta izangaiei “gai” edo “ez gai” kalifikazioa emanen die eskatzen den euskarazko jakite-mailarako.

Horretarako, epaimahaiak probara deitutako izangaien zerrenda argitaratuko du, proba egiteko lekua, eguna eta ordua adierazita, deialdiaren 11. oinarrian ezarritakoarekin bat.

Euskara probaren kalifikazioa bukaturik, emaitzak aurreko paragrafoan ezarritako modu berean argitaratuko dira.

8.3. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldirako deia eginen du, argitara emanez aukera daitezkeen ehun eta hogeita hamasei lanpostu hutsen zerrenda eta izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari jarraituz antolatua, txandaren arabera eta puntuazio ordenaren arabera). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer betebehar frogatu dituzten eta zer epe dagoen lanpostu hutsak hautatzeko.

Informazio hori jendaurrean paratuko da deialdiaren fitxan.

Ondoren, izangaiek jakinaraziko dute, horretarako ezarritako epearen barrenean, administrari laguntzaile izateko zer lanpostu huts nahiago duten.

8.4. Lanpostu hutsak hautatzerakoan, %33ko desgaitasun aitortua edo handiagoa duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.

Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta horrek eragina badu lanpostu batean edo bestean jarduteko, lanpostuak banatzen hasi aurretik, desgaitasunarekin hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.

Bestalde, hautaprobak igoera txandan gainditzen dituzten izangaiek deialdiko lanpostuak hautatzeko lehentasuna izanen dute txanda irekiko izangaien aldean, alde batera utzita desgaitasuna dutenen txandako izangaien salbuespena.

9.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Behin lanpostu hutsak hautatzeko tramitea bukaturik, epaimahaiak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena. Proposamen horretan egonen dira, probak gainditu eta eskainitako lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiak.

Izendatzeko proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita deialdiaren fitxan ere, 11. oinarrian aurreikusitakoarekin bat.

9.2. Proposatzen diren izangaiek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean, izendatzeko proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasi eta 30 egun naturaleko epearen barnean:

A) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaien kasuan:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen duen beste agiri baliokideren batena.

b) Osasun ziurtagiria, lanpostuaren eginkizunak betetzea eragotziko liokeen akats fisiko nahiz psikiko edo eritasunik ez duela frogatzen duena.

c) Zinpeko aitorpena edo aitorpen solemnea, adieraziz ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

d) Zin egin edo hitz ematea Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

B) Deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak diren izangaiek, betiere igoera txandan parte hartu badute, aurreko apartatuko dokumentazioaz gainera, jardunean daudela frogatzeko ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

C) Desgaitasuna alegatu duten izangaiak. Desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen egiaztagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek luzatua. Egiaztagiri hori espedienteari erantsiko zaio.

9.3. Epe horren barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten pertsonak, eta, orobat, deialdiko 2. oinarrian eskatutako baldintzetako bat betetzen dutela egiaztatzen ez dutenak, ezin izanen dira izendatu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

9.4. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak izangaien zerrendan, 7. oinarrian aipatzen den horretan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du lanpostua, eta horrekin aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

9.5. Deialdi honetako lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak besteren bat eskatu nahi izanez gero, proposatzen den izangaiari eskatu beharko dio, eta horrek deialdi honen 9.2 apartatuan ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

10.–Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

10.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, lanpostuan aritzeko. Ebazpen horren bidez, lanpostuen esleipena ere eginen da.

10.2. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko ditu izendatuak, indarra duten xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak dituztela. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntuan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz, Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek bi aukera izanen dituzte: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubideak babesturik, edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartzea.

10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluaren arabera (urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa).

Izendatutako izangaiek hilabeteko epean hartu beharko dute lanpostuen jabetza, izendapena jakinarazten zaienetik hasita.

Aipatutako epean eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangairen bat lanpostuaren jabe egiten ez bada, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, deialdiaren 9.4 apartatuan ezarritakoari jarraituko zaio.

10.4. Izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 9.4 apartatuan xedatzen den moduan beteko da.

10.5. Aurreko bi apartatuetan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautua. Beraz, funtzionario berriei egoera horien ondoriozko lanpostuak esleituko zaizkie zuzenean.

10.6. Euskaraz jakin beharra duten lanpostuetako batean sartzen direnek, aurrerantzean, hizkuntza hori jakitea nahitaezkoa duten lanpostu hutsak betetzeko deialdietan baizik ez dute parte hartzerik izanen.

Aurreikuspen hori ez da aplikatuko baldin eta, jakin behar den hizkuntza kontuan hartu gabe, hautapen prozesuko emaitzak aukera ematen bazion interesdunari baldintza hori ezarrita ez zeukan lanpostu bat eskuratzeko.

11.–Jarduketen publizitatea.

Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak deusetan galarazi gabe, ariketen deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko iragarki-taulan argitaratuko da, baita deialdiaren fitxan ere, Nafarroako Gobernuaren webgunean: www.nafarroa.eus, “Enplegua”, “Lan eskaintzak”, “Enplegu publikoa Foru Administrazioan”, “Enplegu finkorako eta aldi baterako enplegurako deialdiak” aukeratuta.

12.–Administrazio Erroan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.

12.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan, Aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan eta oinarri honetan ezarritako prozedurarekin bat, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek prestatuko dira hautapen prozesuan parte hartu eta lanposturik lortzen ez duten izangaiekin:

1) Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrenda.

2) Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendan sartzerik ez duten izangaien zerrenda, honako hauek osatuko baitute:

a) Hautapen prozesuko lehen proba gainditu duten izangaiak.

b) Hautapen prozesuko lehen probarako ezarritako gehieneko puntuazioaren gutxienez %30 lortzen duten izangaiak.

12.2. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez, bi zerrenda horiek onetsiko dira, hots, batetik, lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrenda, eta bestetik, lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendan sartzerik ez duten izangaien zerrenda.

Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendan, hautapen prozesuan lortutako puntuazioaren arabera erabakiko da izangaien ordena, handienetik txikienera. Era berean, lanposturik gabeko gaindituen zerrendan ez dauden izangaien ordena honela ezarriko da: lehenik, hautapen prozesuaren lehen proba gainditu duten izangaiak, proba horretan lortu duten puntuazioaren arabera ordenatuta; eta bigarrenik, hautapen prozesuaren lehen probarako ezarri den puntuazioaren %30, gutxienez, lortu duten izangaiak, probaren bi ariketetan lortu duten puntuazioen baturaren arabera ordenatuta.

Berdinketa dagoenean, nor nagusitzen den erabakitzeko, deialdi honetan kasu horietarako ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan.

12.3. Izangaiei lanerako deitu eta, bidezkoa denean, haiek kontratatzerakoan, honako hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; Aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesteko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n emandako 814/2010 Foru Agindua; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

12.4. Kontrataziorako deitzen diren izangaiek baizik ez dituzte ekarri beharko lanposturako eskatzen diren baldintzak betetzen direla frogatzen duten agiriak, kontratua formalizatzen denean ekarri ere, kopiak aurkeztuz.

Kontrataziorako izangaien zerrendak onartu baino lehen, epe bat irekiko da euskara maila egiaztatzeko, eta betekizuna horretarako ematen den epea amaitu eta gero eskatuko da.

12.5. Eskatzen diren agiriak aurkezten ez dituzten izangaiek eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek deialdian parte hartzetik eratorritako eskubide guztiak galduko dituzte; betiere, parte hartzeko eskaera faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik lanposturako eskatutako baldintzak betetzen dituztela; izan ere, horiek oinarri honetan adierazten den moduan frogatu beharko dituzte.

13.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.

13.1. Aldi baterako kontratazioetarako zerrendak prestatzeko eta ondoko funtzionamendurako, Osasuneko kontseilariaren martxoaren 23ko 347E/2017 Foru Aginduan xedatutakoari jarraituko zaio, edo zerrendak indarrean daudenean indarreko foru aginduan xedatutakoari; foru agindu horren bidez, Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onetsi ziren (2017ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 12koa).

13.2. Aukeraketa.

13.2.1. Esparruak aukeratzea.

Iraupen laburreko nahiz luzeko kontratazioetarako zerrendak prestatzeari begira aukeratzen diren esparruak deialdian parte hartzeko eskabidean berean adierazi beharko dira.

13.2.2. Kontratazio motak aukeratzea.

Esparru bakoitzean bi zerrenda eginen dira: bata, iraupen laburreko kontratuetarako, eta bestea, iraupen luzeko kontratuetarako.

Zerrenda bakoitzerako, izangaiek esparruen gehieneko kopuru bat aukeratzen ahalko dute, Osasuneko kontseilariaren martxoaren 23ko 347E/2017 Foru Aginduak ezartzen duenarekin bat etorriz.

13.2.3. Izangaiek lanpostu eskaintzari uko egiten ahalko diote lanaldia heren batekoa edo hortik beherakoa denean.

13.3. Oposizio deialdiaren azken emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak honako zerrenda hauek bidaliko dizkie Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren organo eskudunei, esparru horretako aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak presta ditzaten: hautaprobak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda, oposizioa gainditu ez baina probaren bat gainditu duten izangaien zerrenda, eta hirugarren bat, azkenik, oposizioaren hautaproba bakar bat ere gainditu ez dutenen zerrenda.

Horretarako, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak hamar egun balioduneko epea irekiko du, deialdiaren azken emaitzak argitaratzen diren egunaren biharamunetik kontatzen hasita, izangaiek hasierako esparru-aukera aldatu, murriztu edo zabal dezaten, baita aipatu organismoak kontratazio zerrendetan egoteko eskatzen duen dokumentazioa aurkez dezaten.

13.4. Kontratazio zerrenda horietan dauden izangaiek lanposturako eskatzen diren baldintzak bete beharko dituzte.

Aurreko paragrafoan ezarritakoa betetzen ez dutenak kontratazio zerrendatik kanpo utziko dira.

13.5. Frogatzea izangaiaren desgaitasuna aldi baterako kontratazioaren bidez bete beharreko lanpostuarekin bateragarria dela:

Aldi baterako kontrataziorako deituz gero, frogatu beharko da izangaiaren desgaitasuna bateragarria dela kontratazioaren xede den lanpostuarekin. Agiri hori ofizioz eginen dute balorazio eta orientazio talde eskudunek, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan eskumena duen unitateak eskatuta.

14.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako barne igoeran aritzeko izangaien zerrendak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan lanpostuan aritzeko aldi baterako barne igoerako zerrendak prestatzeko eta erabiltzeko orduan, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretua, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duena, bete beharko da, baita zerrenda horiek indarra hartzen dutenean foru dekretu hori garatzen duen eta indarrean dagoen araudia ere.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aritzeko barne igoerako zerrendetan sartu nahi dutenek, hala adierazi beharko dute deialdian parte hartzeko eskaeran.

Aldi baterako barne igoerako zerrendetan parte hartu nahi duten izangaiek baldintza hauek bete behar dituzte: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langile finkoa izatea, lanpostuarena baino maila-talde edo kategoria beheragoko batean sailkatua, eta lanposturako eskatzen diren baldintzak betetzea.

Zerrenda horretan sartzeko, oposizioaren hautaprobak gainditu behar dira.

Oposizio deialdiaren azken emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak oposizioaren hautaprobak gainditu dituzten izangaien zerrenda bidaliko die Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organo eskudunei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak esparru horretako aldi baterako barne igoerarako izangaien zerrendak presta ditzan.

Horretarako, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak aldi baterako barne igoerarako izangaien zerrendak prestatuko ditu, mailaz igotzeko moduan dauden izangaiekin, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta.

15.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.

15.1. Aldi baterako kontratazioetarako zerrendak prestatzeko eta ondoko funtzionamendurako, Osasuneko kontseilariaren martxoaren 23ko 347E/2017 Foru Aginduan xedatutakoari jarraituko zaio, edo zerrendak indarrean daudenean indarreko foru aginduan xedatutakoari; foru agindu horren bidez, Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onetsi ziren (2017ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 12koa).

15.2. Aukeraketa.

Aldi baterako kontratazioetarako bi zerrenda eginen dira: bata, iraupen laburreko kontratuetarako, eta bestea, iraupen luzeko kontratuetarako.

Izangaiek lanpostu eskaintzari uko egiten ahalko diote lanaldia heren batekoa edo hortik beherakoa denean.

15.3. Oposizio deialdiaren azken emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak honako zerrenda hauek bidaliko dizkie Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren organo eskudunei, esparru horretako aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak presta ditzaten: hautaprobak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda, oposizioa gainditu ez baina probaren bat gainditu duten izangaien zerrenda, eta hirugarren bat, azkenik, oposizioaren hautaproba bakar bat ere gainditu ez dutenen zerrenda.

Horretarako, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak hamar egun balioduneko epea irekiko du, deialdiaren azken emaitzak argitaratzen diren egunaren biharamunetik kontatzen hasita, izangaiek hasierako aukera aldatu, murriztu edo zabal dezaten, baita aipatu organismoak kontratazio zerrendetan egoteko eskatzen duen dokumentazioa aurkez dezaten ere.

15.4. Kontratazio zerrenda horietan dauden izangaiek lanposturako eskatzen diren baldintzak bete beharko dituzte.

Aurreko paragrafoan ezarritakoa betetzen ez dutenak kontratazio zerrendatik kanpo utziko dira.

15.5. Frogatzea izangaiaren desgaitasuna aldi baterako kontratazioaren bidez bete beharreko lanpostuarekin bateragarria dela:

Aldi baterako kontrataziorako deituz gero, frogatu beharko da izangaiaren desgaitasuna bateragarria dela kontratazioaren xede den lanpostuarekin. Agiri hori ofizioz eginen dute balorazio eta orientazio talde eskudunek, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan eskumena duen unitateak eskatuta.

16.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan aldi baterako barne igoeran aritzeko izangaien zerrendak.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan lanpostuan aritzeko aldi baterako barne igoerako zerrendak prestatzeko eta erabiltzeko orduan, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretua bete beharko da, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duena, baita zerrenda horiek indarra hartzean foru dekretua garatzeko indarra duen araudia ere.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan aritzeko barne igoerako zerrendetan sartu nahi dutenek, hala adierazi beharko dute deialdian parte hartzeko eskaeran.

Aldi baterako barne igoerako zerrendetan parte hartu nahi duten izangaiek baldintza hauek bete behar dituzte: Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko langile finkoa izatea, lanpostuarena baino maila-talde edo kategoria beheragoko batean sailkatua, eta lanposturako eskatzen diren baldintzak betetzea.

Zerrenda horretan sartzeko, oposizioaren hautaprobak gainditu behar dira.

Oposizio deialdiaren azken emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak oposizioaren hautaprobak gainditu dituzten izangaien zerrenda bidaliko die Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko organo eskudunei, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak esparru horretako aldi baterako barne igoerarako izangaien zerrendak presta ditzan.

Horretarako, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak aldi baterako barne igoerarako izangaien zerrendak prestatuko ditu, mailaz igotzeko moduan dauden izangaiekin, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta.

17.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren, oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluarekin bat eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

I. ERANSKINA

Gai-zerrenda

I. zatia.–Jarduera administratiboa.

1. gaia.–Pertsonek Foru Administrazio Publikoarekiko harremanetan dituzten eskubideak. Informazioa jasotzeko eskubidea. Informazio motak. Herritarren parte-hartzea administrazioan. Kexak eta iradokizunak.

2. gaia.–Datu-babesaren printzipioa, eta informazioaren segurtasunarena. Ahozko eta telefono bidezko komunikazioa: arauak, baliabideak eta konfidentzialtasuna; helburuak, erabilera eta mugak. Idatzizko komunikazioa: arauak, baliabideak eta motak. Gutuna: edukia, egitura eta ereduak.

3. gaia.–Foru Administrazio Publikoaren funtzionamendu elektronikoa. Foru Administrazio Publikoaren betebeharrak izapidetze elektronikoaren arloan.

4. gaia.–Informazioa eta dokumentazioa erregistratu eta artxibatzea. Dokumentuak antolatu eta sailkatzeko sistemak. Informazioa eta dokumentazioa kontserbatu eta eskuratzea; segurtasuna eta konfidentzialtasuna. Artxiboak: kontzeptuak, motak eta erabiltzeko arau praktikoak. Artxiboaren kontrola.

5. gaia.–Dokumentazio administratiboa Ofizioa, eskabidea, ziurtagiria, akta, ebazpen administratiboak, foru aginduak. Administrazio espedientea. Administrazio publikoek egindako kopien baliozkotasuna.

II. zatia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko oinarrizko araudia.

1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. Koroa. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere judiziala. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.

2. gaia.–Europar Batasuna: Europako Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europar Batasuneko Kontseilua: eskumenak, egitura eta funtzionamendua. Europako Batzordea: osaera, antolaketa eta funtzionamendua. Justizia Auzitegia. Europako Erkidegoko ordenamendu juridikoaren iturriak: sorrerako zuzenbidea eta zuzenbide eratorria.

3. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.

4. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolaketa eta funtzioak. Nafarroako Kontuen Ganbera: eskumen esparrua, eginkizunak eta organoak. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa: eginkizunak, prozedura eta ebazpenak.

5. gaia.–Nafarroako Gobernua: eginkizunak. Osaera, izendapena, eratzea eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentua desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta kontseilariak.

6. gaia.–Zuzenbidearen iturriak: iturrien hierarkia. Legea. Lege maila duten gobernuaren xedapenak. Legegintzako ekimena eta lege mailako arauak emateko ahala. Erregelamendua: kontzeptua, motak eta mugak. Gobernuaren erregelamendu-ahala.

7. gaia.–11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore Publiko Instituzionalari buruzkoa. I. titulua: “Xedapen orokorrak”. II. titulua: I. kapitulua “Foru Administrazio Publikoa”. II. kapitulua “Foru Administrazio Publikoaren antolaketa”. III. kapitulua “Eskumenen erabileraren araubide juridikoa”. IV. kapitulua “Kide anitzeko organoak”. III. titulua: I. kapitulua “Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketa”.

8. gaia.–Administrazio egintzak. Administrazio egintzen betekizunak. Egintzen eraginkortasuna. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintzak administrazio bidean berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak.

9. gaia.–Administrazio prozedurari buruzko xedapen orokorrak: administrazio prozeduretako interesdunak. Administrazio publikoen jardunaz: jarduteko arau orokorrak; moduak eta epeak. Prozeduraren bermeak. Prozeduraren abiaraztea, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Exekuzioa.

10. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua: langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio karrera. Egoera administratiboak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.

11. gaia.–13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoa: aplikazio eremua eta Nafarroako Ogasun Publikoa. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena; gastuen sailkapen ekonomikoa: exekuzioa eta likidazioa.

12. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu onari buruzkoa: xedapen orokorrak. 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarriari buruzkoa: berdintasunaren printzipioa eta bazterkeriaren kontrako babesa. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.

III. zatia.–Informatika

1. gaia.–Funtsezko kontzeptuak Windows 7ri buruz. Mahaigaina eta bere elementuak; atazen administratzailea; Windows arakatzailea; kontrol-panela; gailuak eta inprimagailuak; “hasi” botoia; ataza-barra; “exekutatu” komandoa; laguntza; sarean lan egitea; erabiltzaile-kontuak.

2. gaia.–Testu-tratamenduko programak: oinarrizko kontzeptuak. Microsoft Word 2010: laneko area; aukeren zinta; idatzi eta editatzea; testu formatua; orrialde-diseinua eta konposizioa; estiloak; txantiloiak; taulak; artxiboak administratzea; posta-konbinazioa; eremuekin lan egitea; inprimatzea.

3. gaia.–Kalkulu-orriak: oinarrizko kontzeptuak. Microsoft Excel 2010: oinarrizko kontzeptuak; laneko liburuak; orriak; gelatxoak; gelatxoak hautatzea eta komandoak; datuak sartzea; formulak eta loturak sortzea; funtzioak erabiltzea; orrialde-diseinua eta konposizioa kalkulu-orri bat editatzea; formatuak; grafikoak; inprimatzea.

4. gaia.–Datu-baseak: oinarrizko kontzeptuak. Microsoft Access 2010: hastapenak; taulak; kontsultak; datu-orriak; txostenak; inprimatzea.

II. ERANSKINA

Administrari laguntzailea izateko lanpostuak

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

HERRIA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

67069

OSASUN DEP.

OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INSTITUTUA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

67778

OSASUN DEP.

OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INSTITUTUA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

71464

OSASUN DEP.

OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INSTITUTUA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

1689

OSASUN DEP.

OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INSTITUTUA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

5857

OSASUN DEP.

OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INSTITUTUA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

66975

OSASUN DEP.

OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INSTITUTUA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

B

68049

OSASUN DEP.

OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INSTITUTUA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

61946

OSASUN DEP.

O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

61628

OSASUN DEP.

O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

61774

OSASUN DEP.

O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

63696

OSASUN DEP.

O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

60267

OSASUN DEP.

O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

70087

OSASUN DEP.

O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

70057

OSASUN DEP.

O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

69451

OSASUN DEP.

ALTSASUKO OOLT

ALTSASU

FUNTZIONARIOA

EUSKARA, C1

66611

OSASUN DEP.

AURIZKO OOLT

AURITZ

FUNTZIONARIOA

EUSKARA, C1

60087

OSASUN DEP.

ALDE ZAHARREKO OOLT

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

60863

OSASUN DEP.

ERMITAGAÑAKO OOLT

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

60612

OSASUN DEP.

ETXARRI ARANAZKO OOLT

ETXARRI ARANATZ

FUNTZIONARIOA

EUSKARA, B2

66616

OSASUN DEP.

UHARTEKO OOLT

UHARTE

FUNTZIONARIOA

EUSKARA, C1

68714

OSASUN DEP.

UHARTEKO OOLT

GORRAITZ

FUNTZIONARIOA

70732

OSASUN DEP.

UHARTEKO OOLT

GORRAITZ

FUNTZIONARIOA

EUSKARA, C1

67580

OSASUN DEP.

ARROTXAPEKO OOLT

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

EUSKARA, C1

69464

OSASUN DEP.

ATARRABIAKO OOLT

ATARRABIA

FUNTZIONARIOA

EUSKARA, C1

70937

OSASUN DEP.

ATARRABIAKO OOLT

ATARRABIA

FUNTZIONARIOA

68713

OSASUN DEP.

ARTAXOAKO OOLT

MIRANDA ARGA

FUNTZIONARIOA

61228

OSASUN DEP.

BURLATAKO OOLT

BURLATA

FUNTZIONARIOA

68567

OSASUN DEP.

ZARRAKAZTELUKO OOLT

ZARRAKAZTELU

FUNTZIONARIOA

69453

OSASUN DEP.

ZARRAKAZTELUKO OOLT

ZARRAKAZTELU

FUNTZIONARIOA

70107

OSASUN DEP.

ZIZUR-ETXABAKOITZEKO OOLT

ZIZUR NAGUSIA

FUNTZIONARIOA

EUSKARA, C1

70024

OSASUN DEP.

IZABAKO OOLT

IZABA

FUNTZIONARIOA

EUSKARA, C1

67875

OSASUN DEP.

ITURRAMAKO OOLT

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

EUSKARA, C1

60026

OSASUN DEP.

MENDILLORRIKO OOLT

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

66823

OSASUN DEP.

ARROSADIKO OOLT

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

EUSKARA, C1

70023

OSASUN DEP.

ARROSADIKO OOLT

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

71489

OSASUN DEP.

ERRIBERRIKO OOLT

CAPARROSO

FUNTZIONARIOA

69461

OSASUN DEP.

AZKOIENGO OOLT

AZKOIEN

FUNTZIONARIOA

66606

OSASUN DEP.

ZARAITZUKO OOLT

EZKAROZE

FUNTZIONARIOA

EUSKARA, C1

70256

OSASUN DEP.

OINARRIZKO OSASUN LAGUNTZA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

67444

OSASUN DEP.

OINARRIZKO OSASUN LAGUNTZA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

64094

OSASUN DEP.

OINARRIZKO OSASUN LAGUNTZA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

60160

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

64210

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

68837

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

62452

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

70688

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

60594

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

62225

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

EUSKARA, C1

66476

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

EUSKARA, C1

62690

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

62904

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

63040

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

63489

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

63777

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

64369

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

64376

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

64891

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

67432

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

67752

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

68684

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

68637

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

68639

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

69079

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

69521

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

69520

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

69523

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

69663

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

69810

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

70020

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

70694

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

70693

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

70690

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

70689

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

70692

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

70932

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

70934

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

60550

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

61051

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

61234

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

61807

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

62036

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

62210

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

65323

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

67527

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

68557

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

EUSKARA, C1

68789

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

69528

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

EUSKARA, C1

69367

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

EUSKARA, C1

69403

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

EUSKARA, C1

70686

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

EUSKARA, C1

67763

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

ELKANO

FUNTZIONARIOA

70022

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

65215

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

64130

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

63293

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

66011

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

70618

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

64699

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

66284

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

69033

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

70035

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

70619

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

69516

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

68774

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

70617

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

61598

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

62787

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

63117

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

70847

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

68029

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

63144

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

62306

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

64277

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

65606

OSASUN DEP.

REINA SOFIA OSPITALEA

TUTERA

FUNTZIONARIOA

67359

OSASUN DEP.

REINA SOFIA OSPITALEA

TUTERA

FUNTZIONARIOA

67360

OSASUN DEP.

REINA SOFIA OSPITALEA

TUTERA

FUNTZIONARIOA

64711

OSASUN DEP.

BUÑUELGO OOLT

CABANILLAS

FUNTZIONARIOA

67365

OSASUN DEP.

TUTERA EKIALDEKO OOLT

TUTERA

FUNTZIONARIOA

67366

OSASUN DEP.

TUTERA EKIALDEKO OOLT

TUTERA

FUNTZIONARIOA

67426

OSASUN DEP.

VALTIERRA-CADREITAKO OOLT

MILAGRO

FUNTZIONARIOA

70735

OSASUN DEP.

VALTIERRA-CADREITAKO OOLT

VALTIERRA

FUNTZIONARIOA

64792

OSASUN DEP.

REINA SOFIA OSPITALEA

TUTERA

FUNTZIONARIOA

67813

OSASUN DEP.

REINA SOFIA OSPITALEA

TUTERA

FUNTZIONARIOA

68793

OSASUN DEP.

REINA SOFIA OSPITALEA

TUTERA

FUNTZIONARIOA

67973

OSASUN DEP.

LIZARRAKO OOLT

LIZARRA

FUNTZIONARIOA

62656

OSASUN DEP.

SAN ADRIANGO OOLT

SAN ADRIAN

FUNTZIONARIOA

69898

OSASUN DEP.

SAN ADRIANGO OOLT

SAN ADRIAN

FUNTZIONARIOA

69891

OSASUN DEP.

VIANAKO OOLT

VIANA

FUNTZIONARIOA

63158

OSASUN DEP.

GARCIA ORCOYEN OSPITALEA

LIZARRA

FUNTZIONARIOA

62650

OSASUN DEP.

GARCIA ORCOYEN OSPITALEA

LIZARRA

FUNTZIONARIOA

67969

OSASUN DEP.

GARCIA ORCOYEN OSPITALEA

LIZARRA

FUNTZIONARIOA

61469

OSASUN DEP.

OSASUN MENTALEKO IC SEKTOREA-BUZTINTXURI

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

X

61907

OSASUN DEP.

OSASUN MENTALEKO IIA SEKTOREA-ARROSADIA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

X

62549

OSASUN DEP.

OSASUN MENTALEKO IIA SEKTOREA-ARROSADIA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

X

70797

OSASUN DEP.

“N. ZUBIETA” HAUR ETA GAZTEEN EGUNEKO OSP.

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

X

EUSKARA, C1

61460

OSASUN DEP.

OSASUN MENTALA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

Iragarkiaren kodea: F1907620