96. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

965/2018 EBAZPENA, apirilaren 26koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko 17 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Abenduaren 20ko 116/2017 Foru Dekretuaren bidez (244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 22an) onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen enplegu publikoaren 2017ko eskaintza. Bertan sartu ziren, besteak beste, suhiltzaileen hamazazpi lanpostu huts, funtzionario araubidekoak eta C mailakoak.

Barneko zuzendari nagusiak apirilaren 24an emandako 108/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaileen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Lekualdatze lehiaketa tramitazioan dagoenez gero, lekualdatze lehiaketa horretan bete gabe gelditzen diren lanpostuak izanen dira deialdi honetan bete beharreko hamazazpiak.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezkoa da deialdi bat onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko 17 lanpostu betetzeko, sarrera prozeduran eta oposizio bidez, baita dagozkion oinarriak onestea ere.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Deialdi bat onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko 17 lanpostu betetzeko, sarrera prozeduran eta oposizio bidez, baita dagozkion oinarriak onestea ere.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Langileen Kudeaketarako Zerbitzuari, Argibide eta Erregistro Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko apirilaren 26an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

DEIALDIA, SUHILTZAILE IZATEKO HAMAZAZPI LANPOSTU OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO

Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da suhiltzaile izateko 17 lanpostu betetzea oposizio bidez. Lanpostuak funtzionarioen araubidekoak dira, C mailakoak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzukoak; zehazki, eskainiko dira Barneko zuzendari nagusiaren apirilaren 24ko 108/2018 Ebazpenaren bidez deitutako lekualdatze lehiaketaren ondorioz bete gabe gelditzen diren lanpostuak. Lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldia egin baino lehen zehaztuko dira haien plantilla-zenbakiak eta destinoak.

1.2. Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 15.3 artikuluan ezarririko formulari jarraituz, hamazazpi lanpostu hutsak txanda hauetan banatuko dira:

–8 lanpostu, txanda irekian.

–9 lanpostu, igoera txandan.

1.3. Igoera txandako lanpostuak hutsik geldituz gero, izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa atera ez dutelako, txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Era berean, igoera txandako lanpostu hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, probak gainditu arren lanposturik eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta lortutako azken puntuazioaren arabera.

Era berean, deialdiaren 2.1.2 ataleko betebehar berariazkoak betetzen ez dituzten igoera txandako izangaiek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako moduan.

2.–Betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztien betebeharrak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean Batxilergoko titulua, Bigarren Mailako Lanbide Heziketakoa edo titulu baliokide bat izatea edo eskuratzeko moduan egotea.

Aurrekoa gorabehera, Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legearen 54.1. artikuluan xedatutakoaren arabera, deialdi honetan onartua izateko, nahikoa izanen da Eskola Graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketako titulua, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua edo titulazio baliokidea izatea, edo gainditua izatea erdi mailako edo goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba, halako moduz non, deialdi honen 10. oinarrian aurreikusitako oinarrizko prestakuntza ikastaroa gaindituta, teknikoki baliokideak izanen baitira oinarrizko ikastaro hori eta Batxilergoko titulazioa edo bigarren mailako Lanbide Heziketakoa, edo horien baliokidea; baliokidetasun hori, hala ere, ondorio administratiboetarako baino ez da izanen, hau da, C mailako funtzionario izendatzeko, eta ez du baliorik izanen ez arlo akademikoan ezta irakaskuntzaren edo hezkuntzaren arloan ere.

Tituluak atzerrian lortu badira, homologatuta daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira.

d) Deialdiaren xede den lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea eta ez egotea deialdiaren III. eranskinean osasunagatik baztertzeko zehazten diren egoeretako batean ere.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) C motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea.

2.1.2. Igoera txandako izangaiek bete beharreko berariazko betebeharrak:

Txanda honetako izangaiek, aurreko atalean adierazitako betebeharrez gain, hauek ere bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoa, eta abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarri dena aplikatuz, igoera txanda honetan parte hartzeko gainerako baldintzak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere txanda horretan parte hartzen ahalko dute.

Orobat, martxoaren 23ko Nafarroako Poliziei buruzko 8/2007 Foru Legearen 44.2 artikuluarekin bat, kidego horietako kideek ere parte hartzen ahalko dute igoera txandan, betiere kidego horietan benetan zortzi urteko zerbitzualdia egin badute eta txanda horretan parte hartzeko gainerako baldintzak betetzen badituzte.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo beheragoko batekoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen kasuan izan ezik, horiek frogatu beharko baitute zortzi urtez benetan eman dituztela zerbitzuak kidego horietan.

Izangaiak 2.1.1 atalaren c) letran aipatutako titulurik ez badu, administrazio publikoen zerbitzuan zortzi urteko antzinatasun aitortua duela frogatzeak balioko du, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren 15.2. artikuluari jarraikiz.

2.1.3. Euskarako B2 edo C1 jakite-maila edukitzeko betebeharra duen lanpostu elebidun bat eskuratu nahi izanez gero, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera kasuan kasuko maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiri bat izatea (Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean aipatzen diren titulu edo ziurtagirietako bat –2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa–), edo ofizialki baliokidetzat jotako beste titulu bat, edo, bestela, izangaiak behar den hizkuntza maila duela frogatzeko berariaz deituko den proba gainditzea.

2.2. Baldintza horiek eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira, lanpostuaren jabetza hartu arte.

Gidabaimenari dagokion baldintzari ez zaio aurreko paragrafoan ezarritakoa aplikatuko, izan ere, prestakuntza ikastaroan onartutako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratzen den egunean bete beharko da baldintza hori; berdin jokatuko da euskara mailari dagokionez, deialdi honen 6.5 atalean xedatu bezala jokatuko baita.

Aurrekotik salbuetsita daude igoera txandako izangaiak, borondatezko eszedentzian edo nahitaezkoan ez egoteko baldintzari dagokionez. Izan ere, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko da hura, bai eta deialdiaren 10. atalean agiriak aurkezteko aurreikusten den epetik lanpostuaz jabetzeko unera arte ere.

2.3. Aipatutako baldintza horiek betetzen dituztela frogatu beharko dute izangaiek, deialdi honen oinarrietan ezartzen diren epean.

3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdian parte hartzeko eskaerak hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztuko dira, hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bidez, www.nafarroa.eus helbidean, nabigazio bide honi jarraituz: “Enplegua”, “Lan eskaintzak”, “Enplegu publikoa Foru Administrazioan”, “Enplegu finkorako eta aldi baterako enplegurako deialdiak”, deialdi honen aipamenean sartuta.

Euskara maila berariazko proba bat gaindituz frogatu nahi duten izangaiek hala adierazi beharko dute deialdian parte hartzeko eskabidean, horretarako prestatutako tokian.

3.3. Tasak.

Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeko, 26 euroko tasa ordaindu beharko da.

Tasa ordaintzetik salbuetsita daude deialdia argitaratzen den egunerako lan eskatzaile gisa hilabete bat edo gehiago inskribaturik daramaten pertsonak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon diren bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo aldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikaturiko kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik goitiko diru-sarrerarik ez izatea hilabetero.

Aurreko paragrafoan aurreikusitako salbuespena honela frogatu beharko da:

–Lan eskatzailea dela frogatzeko, behar den enplegu bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan, lan eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da, eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ezta lanbide sustapen, prestakuntza edo moldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik.

–Interesdunaren erantzukizunpeko adierazpenaren bidez frogatuko da ez duela hilero lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik. Deialdian horretarako ezarritako eredua aurkeztuta eginen da hori, edo deialdian parte hartzeko eskabidean horretarako ezarritako tokian azalduta.

Telematikoki ordainduko da tasa, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

3.4. Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute eskaneaturik, kasu bakoitzean egoki dena:

Bat.–Tasa ordaintzetik salbuetsita daudenek enplegu bulegoak luzatutako ziurtagiria aurkeztu beharko dute, baita errentarik ez izateari buruzko erantzukizunpeko adierazpena ere (biak ala biak aurreko atalean aipatutako agiriak). Errentei buruzko adierazpen hori aurkeztu beharko da, bakar-bakarrik, eskabidean behar den tokian adierazi ez den kasuetan.

Bi.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek, lehengoaz gainera, deialdi honen 2.1.2 oinarrian jasotzen diren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskaerari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak badira, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpena emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak modu telematikoan aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko.

4.4. Izangaiei egotzitako arrazoiengatik baztertzen direnei ez zaizkie azterketa egiteko eskubideak itzuliko.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez dakar berekin aitortzen denik ezen zerrendan ageri direnek ebazpen honen bitartez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Hautapen prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Hauexek izanen dira kalifikazio epaimahaiko kideak:

–Epaimahaiburua: Félix Esparza Fernández jauna, Barne Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Esku-hartze Operatiboaren, Parkeen, Kanpainen eta Taldeen Ataleko burua.

–Ordezkoa: Francisco Javier Bayona Iturrarte jauna, Barne Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko zuzendaria.

–Epaimahaikidea: Carlos Adín Sanz jauna, Barne Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Prestakuntza Ataleko burua.

–Ordezkoa: Mónica Labat Villalba andrea, Barne Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Logistikaren eta Ekipoen Ataleko burua.

–Epaimahaikidea: Pedro María Zaro Loperena jauna, Barne Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko suhiltzaile-ofizialordea.

Ordezkoa: Francisco Javier Zalba Barberena jauna, Barne Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko uhiltzaile-ofizialordea.

–Epaimahaikidea: Mikel Xabier Juaniz Juanena jauna, iraungi zen Nafarroako Larrialdietako Agentzian eraturiko Langileen Batzordea ordezkatuz.

Ordezkoa: Paskal Martínez Fernández jauna, iraungi zen Nafarroako Larrialdietako Agentzian eraturiko Langileen Batzordea ordezkatuz.

–Epaimahaikide-idazkaria: María Rosa Jiménez Marqués andrea, Barne Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Langile Operatiboen Kudeaketarako Bulegoko burua.

Ordezkoa: Begoña Martínez Barrado andrea, Barne Zuzendaritza Nagusiko Gai Administratiboak eta Langileria Kudeatzeko Ataleko burua.

5.2. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratuko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiko buruak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

Behin epaimahaia eratua denean, epaimahaiburua edo idazkaria gaixorik dagoenean edo haien aldi baterako absentzia justifikatuetan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 31. eta 33. artikuluetan ezarritakoari jarraikiko zaio.

5.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazio eta aplikazioaren inguruan sortzen diren arazoak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2018ko irailetik aurrera hasiko da.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Oposizioaldiko proba bakoitza zuzendu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuaren web-orrian eta Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean, gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin eta, halaber, hurrengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago.

Oposizioaldiko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak oposiziotik baztertuak izanen dira.

6.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz eta ordena berean eginen dira.

Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarra duen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

6.3. Oposizioak bi fase izanen ditu: lehenbizikoan proba fisikoak, ezagupenekoak eta psikoteknikoak eginen dira, eta bigarrenean, berriz, oinarrizko prestakuntza ikastaro bat gainditu beharko da.

6.4. Oposizioaldiko lehenbiziko fasea.

Oposizioaldiko lehenbiziko fasean proba hauek egin beharko dira:

6.4.1. Lehenbiziko proba:

Ariketa teorikoa izanen da; gehienez 150 galdera erantzun beharko dira, idatziz, deialdi honen I. eranskineko gai multzoetan agertzen diren gaiei buruz. Test moduko galderak izanen dira: bakoitzak lau erantzun alternatibo izanen ditu, baina bat bakarra izanen da egokia. Gehienez 150 minutu emanen dira ariketa hau egiteko. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du, hain zuzen ere erantzun zuzenaren balioaren herena.

Lehenbiziko proba honetan, gehienez, 150 puntu lortzen ahalko dira, honela banatuak: Nafarroako legeriari eta erakundeei buruzko atalean, gehienez 25 puntu; suteak itzaltzeari eta salbamenduari buruzko atalean, gehienez 75 puntu; Nafarroako lurraldearen ezagupenari buruzko atalean, gehienez 25 puntu; eta ezagupen teknikoei buruzkoan, gehienez 25 puntu.

Bazterturik geldituko dira ariketari esleitutako gehieneko puntuazioaren erdira, hau da, 75 puntura, iristen ez diren izangaiak.

Lehenbiziko probako galdera eta erantzunak deialdi honen I. eranskinean agertzen den gai zerrendaren eta erreferentziazko bibliografiaren araberakoak izanen dira.

6.4.2. Bigarren proba:

Deialdiaren II. eranskinean agertzen diren proba fisikoen ariketak egin beharko dira.

Bigarren proba hau egitera, txanda irekian, gehienez ere 100 izangai izanen dira deituak. Hortaz, lehenbiziko proban eskatzen den gutxieneko puntuazioa lortzen duten txanda irekiko izangaiak ehun baino gehiago baldin badira, kalifikaziorik altuenak lortzen dituztenak baino ez dira igaroko. 100. postuan kalifikazio bera duten izangai bat baino gehiago badaude, berdinduta dauden guztiek egiten ahalko dute ariketa. Txanda irekiko gainerako izangaiak deialditik baztertuta geldituko dira.

Bigarren proba egin baino lehen, eta oposizioko lehenbiziko proba gainditzen duten izangaien behin betiko zerrenda argitaratzen denean adieraziko den epean, bigarren proba egitera deitzen diren izangaiek ziurtagiri mediko ofizial bat aurkeztu beharko dute, esteka honetan lortzen ahal dena:

https://colegiodemedicos.es/certificado-medico-oficial-donde-adquirirlo-quien-lo-rellena/ Berariaz izendatzen diren establezimenduetan ere lortzen ahalko da. Ziurtagiri hori jarduneko mediku kidetu batek sinatu beharko du, eta bertan, berariaz adierazi beharko du izangaiak behar den sasoia duela eta behar den osasun egoeran dagoela aipatutako proba fisikoak egiteko.

Ziurtagiri medikoa berariaz adieraziko den moduan aurkeztu beharko da, eta oposizioko epaimahaiko idazkariari zuzenduko zaio.

Ziurtagiri hori aurkezten ez dutenek bigarren probako ariketa guztiak egiteko eskubidea galduko dute, eta prozesutik baztertuta geldituko dira, ondorio guztietarako.

Epaimahaiak eskatuz gero, izangaiak behartuak daude dopinaren kontrako kontrola egitera, probak egin bitartean edo beste egun batean. Kontrola ariketaren batean lortutako sailkapenari jarraikiz egin daiteke, edo ausaz aukeratzen direnei bakarrik. Horretarako deialdia idatziz eginen da, Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziaren neurrien arabera ezarrita dagoen dopinaren kontrol ofizialetarako inprimakia erabiliz. Jardunbide debekatuak detektatzeko edo egiaztatzeko analisiak behar den organo espezializatuak eginen ditu. Izangaiak kontrol hori egiteari uko eginez gero edo trabak jarriz gero, edo adierazten zaion tokian eta orduan agertzen ez bada behar bezala justifikatu gabe, hautapen prozesutik baztertu eginen da berehalakoan. Baztertzeko arrazoi izanen da, orobat, dopin kontrola legeak aurreikusi bezala egiteko trabak jartzea, kasurik ez egitea, bidegabeki luzatzea eta gordeka ibiltzea, baita, egitez edo omisioz, kontrola egitea eragozten, nahasten, galarazten edo saihesten duten gainerako jokabideak ere, eta, betiere, izangaiak nahita ekiditen duenean, egitez edo omisioz, bildu beharreko laginak biltzea.

Horren ondorioetarako, debekatuta egonen dira Kiroletako Kontseilu Goreneko Lehendakaritzaren 2017ko abenduaren 22ko Ebazpenaren eranskinean heldu diren substantziak, gai farmakologikoak, dopin metodoak eta manipulazioak, ebazpen horren bidez onetsi baitzen “kirolean debekatuta dauden substantzia eta metodoen zerrenda” (2017ko 316. Estatuko Aldizkari Ofizialean, abenduaren 29koan, argitaratua).

Debekatuta dagoen edozein substantzia hautemanez gero, ukitutako izangaia hautapen prozesutik baztertuko da, deusetan galarazi gabe izangaiak kontra-analisia egin diezaiotela eskatzeko duen eskubidea, baita kalifikazio epaimahaiari bidezko alegazioak aurkezteko aukera ere.

Bigarren probako ariketak honela kalifikatuko dira:

–Uretan aritzeko gaitasuna, 5-10 puntu bitarte.

–Zalutasun proba (Barrow testa), 2,5-5 puntu bitarte.

–Pisua goratzeko proba (banku press-a), 5-10 puntu bitarte.

–Indar, erresistentzia eta koordinazio proba (alboko jauzien testa), 2,5-5 puntu bitarte.

–Oreka proba, 2,5-5 puntu bitarte.

–Indar erlatiboaren proba (sokan gora egitea), 2,5-5 puntu bitarte.

–Erresistentzia proba (Course Navette-ren testa), 5-10 puntu bitarte.

Proba guzti-guztietan gutxienez eskatzen den puntuazioa eskuratzen ez duten izangaiak bazterturik geldituko dira.

6.4.3. Hirugarren proba:

Izangaiek ariketa psikotekniko batzuk eta buruz buruko eta/edo taldekako zenbait elkarrizketa egin beharko dituzte, lanpostuaren ezaugarri profesiografikoaren eskakizunetara zein neurritan egokitzen diren zehazteko. Proba hori Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak eginen du, eta haren balorazioa loteslea izanen da epaimahaiarentzat.

Hirugarren proba egitera dei eginen zaie igoera txandako 25 izangairi eta txanda irekiko beste 25 izangairi bakarrik, betiere aurreko bi probak gainditzen dituztenen artetik. Horretarako, lehenbiziko eta bigarren proban lortutako kalifikazioak baturik, guztirako puntuazio onena lortzen dutenak aukeratuko dira. Hala igoeran txandan nola txanda irekian, 25. lekuan izangai bat baino gehiago izanez gero puntuazio berberarekin, horiek denak onartuko dira. Gainerako izangaiak deialditik baztertuta geldituko dira.

Proba honetan, “Gai” edo “Ez gai” kalifikazioak emanen dira. Baztertu eginen dira “Gai” kalifikazioa lortzen ez duten izangaiak.

6.5. Euskararen ezagutzaren egiaztapena.

Aurreko probaren kalifikazioak argitaratu ondoren, izangaiek euskararen ezagutza frogatzen ahalko dute, lanpostu elebidunetan sartzeko, deialdi honen 2.1.3 eta 3.2 ataletan ezarritakoarekin bat.

Epaimahaiak 10 egun balioduneko epea irekiko du izangaiek froga dezaten, ezarriko den bidea erabiliz, deialdiaren 2.1.3 oinarrian adierazitako titulu edo ziurtagirietakoren bat dutela.

Gainera, izangairen batek eskatu badu euskara maila neurtzeko proba egin nahi duela, edo aurreko paragrafoan ezarritako epean baten batek frogatzen ez badu eskatzen den hizkuntza maila duela, epaimahaiak Euskararen Nafar Institutua-Euskarabide erakunde autonomoari laguntza eskatuko dio, hizkuntza maila neurtzeko berariazko proba bat egin dezan, eta proba hori gainditzen dutenei “Gai” edo “Ez gai” kalifikazioa emanen zaie, B2 edo C1 mailarako, kasua zein den.

Horretarako, epaimahaiak probara deitutako izangaien zerrenda argitaratuko du, proba egiteko lekua, eguna eta ordua adierazita, deialdiaren 13. oinarrian ezarritakoarekin bat.

Euskara probaren kalifikazioa bukaturik, emaitzak aurreko paragrafoan ezarritako modu berean argitaratuko dira.

7.–Oposizioaldiaren lehenbiziko fasearen emaitzak.

7.1. Oposizioaldiaren lehenbiziko faseko probak bukaturik, epaimahaiak lehenbiziko fasea gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du, lortutako puntuazioaren arabera, hautapen proba bakoitzean lortutako puntuazioa batuz. Horrekin batera, eskatutako euskara maila egiaztatu duten izangaiak adieraziko ditu.

7.2. Berdinketarik gertatuz gero, lehenbiziko proban puntu gehien lortzen dutenen alde joko da, eta, berdinketak badirau, bigarren proban lortutako puntuak hartuko dira aintzat.

Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, epaimahaiak berariaz deituko duen jendaurreko ekitaldi batean eginen den zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdindutako izangai guztien artean, bat ausaz hautatuko da. Berdinketa guztiak hurrenkera alfabetikoari jarraikiz desegingo dira, abiapuntu harturik zozketa horretan hautatzen den izangaiaren abizenak eta izena.

8.–Gaitasun psiko-fisikoaren azterketa.

Oposizioaldiaren lehenbiziko fasea gainditzen duten izangaiek, epaimahaiak lanpostu hutsen kopurua ikusita ezarritako kopuruan, gaitasun psiko-fisikoaren azterketa bat gainditu beharko dute, deialdiaren 2.1.1.d) oinarrian ezarritako baldintza betetzen dutela frogatzeko.

Horretarako, oposizioaldiko lehenbiziko fasearen behin betiko emaitzak argitaratzearekin, epaimahaiak behar diren izangaiei deituko die, deialdiaren 13. oinarrian ezarritakoarekin bat.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak eginen du osasun azterketa hori, deialdiaren III. eranskineko bazterbide medikoen taula kontuan hartuz, eta hartan, izangaiak “gai” edo “ez gai” deklaratuko dira.

Gaitasun psiko-fisikoaren azterketaren emaitzak ikusita, epaimahaiak hautapen prozesuko bajak zehaztuko ditu.

9.–Lanpostu hutsak aukeratzea.

9.1. Lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldia prestakuntza ikastaroa hasi baino lehen eginen da.

Hautaprobak igoera txandan gainditzen dituzten izangaiek deialdiko lanpostuak hautatzeko lehentasuna izanen dute txanda irekiko izangaien aldean.

9.2. Barne Zuzendaritza Nagusiak lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldiaren deialdia eginen du, honako hauek adierazita: aukeratu beharreko 17 lanpostu hutsen zerrenda, aukeratzeko epea, puntuazioaren araberako izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari jarraituz) eta eskatzen den euskara maila egiaztatu dutenen izen-abizenak.

Informazio hori jendaurrean jarriko da deialdi honen 13. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

Ondoren, izangaiek jakinaraziko dute, horretarako ezarritako epearen barrenean, zer suhiltzaile lanpostu huts nahiago duten.

10.–Oposizioaldiaren bigarren fasea. Oinarrizko prestakuntza ikastaroa.

10.1. Behin lanpostu hutsak aukeratzeko tramitea bukaturik, epaimahaiak oinarrizko prestakuntza ikastaroan onartu diren izangaien behin-behineko zerrenda argitaratuko du. Onartutako izangaien kopurua ezin da izan deialdiko lanpostu hutsen kopurua baino handiagoa.

10.2. Oinarrizko prestakuntza ikastaroan parte hartzeko, izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, zehaztuko den modua erabiliz, prestakuntza ikastaroan onartutako behin-behineko izangaien zerrenda argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean:

A) Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako langile finkoak ez diren izangaiak edo Nafarroako Foru Komunitateari transferitutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak direnak:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Deialdiko 2.1.1.c) oinarrian eskatzen diren tituluen fotokopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena edo, bidezkoa denean, eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

c) Zinpeko aitorpena, erakusten duena ez dagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua eta ez dutela baztertu inongo administrazio publikoren zerbitzutik.

d) Zinpeko adierazpena edo promesa, Nafarroako foru araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela dioena.

e) C motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren aurreko aldearen eta atzeko aldearen kopia.

f) Hala izanez gero, deialdiaren 12.2 atalean aipatzen den aukeraz baliatu dela adierazten duen agiria.

B) Deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finko diren izangaiek edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, aurreko ataleko dokumentazioaz gainera, aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak frogatzen dituen ziurtagiria aurkeztu beharko dute, sarrerari, antzinatasunari, mailari, egoera administratiboari eta abarri buruzkoa.

C) Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako langile finkoak diren izangaien kasuan:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Deialdiko 2.1.1.c) oinarrian eskatzen diren tituluen fotokopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena edo, bidezkoa denean, eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

c) C motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren aurreko aldearen eta atzeko aldearen kopia.

d) Hala izanez gero, deialdiaren 12.2 atalean aipatzen den aukeraz baliatu dela adierazten duen agiria.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

10.3. Atal honetan eskatzen diren agirietako edozein behar den moduan ez aurkezteak eta horretarako ematen den epean akatsak ez zuzentzeak berekin ekarriko du izangai hori hautapen prozesutik baztertzea, deusetan galarazi gabe eskaera faltsutzeagatik legokiokeen erantzukizuna.

10.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, prozesua gainditu duten izangaien zerrendan hurrengoa den izangaiarekin beteko da baja, eta horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

10.5. Deialdi honen xede diren lanpostuetarako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak besteren bat eskatu nahi izanez gero, proposatzen den izangaiari eskatu beharko dio, eta horrek deialdi honen 10.2 atalean ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

10.6. Prestakuntza ikastaroa Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emanen du, baztergarria izanen da eta Nafarroako Segurtasun Eskolaren Antolamendu eta Funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz garatuko da.

Prestakuntza ikastaroan parte hartzen duten izangaiak praktiketako funtzionario izendatuko dira, aurretik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak direnak izan ezik.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak praktiketako funtzionarioen izendapenak eginen ditu, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari atxikiak.

Izangaiek erregelamenduz ezarritako ordainsariak jasoko dituzte eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko eta, hala badagokio, alta emanen zaie, salbu eta lehendik Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen eskubide pasiboen beste araubide batean afiliatuta zeudenen kasuan, bertan segituko baitute.

Ikastaroan baja emateak berekin ekarriko du oposizioan jarraitzeko eskubidea eta praktiketako funtzionarioaren izaera galtzea. Gertatzen denean, deialdia egin duen organoari jakinaraziko zaio berehala.

Prestakuntza ikastaroaren kalifikazioa “gai” edo “ez gai” izanen da.

Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak ematen dituen kalifikazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarentzat.

11.–Probak gainditu dituztenen zerrenda eta izendapen proposamena.

Epaimahaiak, izangaiek prestakuntza ikastaroan erdietsitako kalifikazioak jaso ondotik, espedientean bilduko ditu, ikastaroa gainditu dutenen zerrenda onetsiko du (txanden arabera eta txanda bakoitzean oposizioan ateratako guztirako puntuazioaren arabera) eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari izendapen proposamena igorriko dio. Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita deialdiaren aipamenean ere, 13. oinarrian aurreikusitakoarekin bat.

12.–Izendapena eta jabetza hartzea.

12.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, suhiltzaileen lanpostuetan aritzeko. Ebazpen horren bidez lanpostuen esleipena ere eginen da.

12.2. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko ditu izendatuak, indarra duten xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak dituztela. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntuan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz, Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek bi aukera izanen dituzte: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez arauturiko eskubide pasiboen araubideak babesturik, edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartzea.

12.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluaren arabera (urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa).

Lanpostuaren jabetza hartzea izendapenaren ebazpenean adierazten den egunean izanen da.

Jabetza hartzearekin batera bukatutzat emanen da praktiketako funtzionarioaren izendapena.

Behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, zehaztutako egunean lanpostuaren jabetza hartzen ez duten izangaiek Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

12.4. Euskara jakin beharra duten lanpostuetako batean sartzen direnek, aurrerantzean, hutsik izanik hizkuntza hori jakitea nahitaezkoa duten lanpostuak betetzeko deialdietan baizik ez dute parte hartzerik izanen.

Aurreikuspen hori ez da aplikatuko baldin eta, jakin behar den hizkuntza kontuan hartu gabe, hautapen prozesuko emaitzak aukera ematen bazion interesdunari baldintza hori ez zuen lanpostu bat eskuratzeko.

13.–Jarduketen publizitatea.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, ariketen deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorreko iragarki oholean argitaratuko da, baita deialdiaren fitxan ere, Nafarroako Gobernuaren webgunean: www.nafarroa.eus, “Enplegua”, “Lan eskaintzak”, “Enplegu publikoa Foru Administrazioan”, “Enplegu finkorako eta aldi baterako enplegurako deialdiak” aukeratuta.

14.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren, oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2018ko apirilaren 26an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1.–Nafarroako legeria eta erakundeak.

1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. Koroa. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere judiziala. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.

2. gaia.–Europar Batasuna: Europako Parlamentua. Europako Kontseilua. Europar Batasuneko Kontseilua: eskumenak, egitura eta funtzionamendua. Europako Batzordea: osaera, antolaketa eta funtzionamendua. Justizia Auzitegia. Europako Erkidegoko ordenamendu juridikoaren iturriak: sorrerako zuzenbidea eta zuzenbide eratorria.

3. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.

4. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolaketa eta funtzioak. Nafarroako Kontuen Ganbera: eskumen esparrua, eginkizunak eta organoak. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa: eginkizunak, prozedura eta ebazpenak.

5. gaia.–Nafarroako Gobernua: Eginkizunak. Osaera, izendapena, eratzea eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentuaren desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta kontseilariak.

6. gaia.–Zuzenbidearen iturriak: iturrien hierarkia. Legea. Lege maila duten gobernuaren xedapenak. Legegintzako ekimena eta lege mailako arauak emateko ahalmena. Erregelamendua: kontzeptua, motak eta mugak. Gobernuaren erregelamendu-ahala.

7. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean ezarritako printzipio orokorrak. Herritarren eskubideak Foru Komunitateko Administrazioarekiko harremanetan. Antolaketa: printzipio nagusiak, egitura organikoa eta administrazio organoen eskumenak, kide anitzeko organoak.

8. gaia.–Administrazio-egintzak. Administrazio-egintzen betebeharrak. Egintzen eraginkortasuna. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintzak administrazio bidean berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak.

9. gaia.–Administrazio prozedurari buruzko xedapen orokorrak: Administrazio prozeduretako interesdunak. Administrazio publikoen jarduna: jarduteko arau orokorrak; moduak eta epeak. Prozeduraren bermeak. Prozeduraren abiaraztea, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Betearazpena.

10. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua: Langile motak. Funtzionario publikoen hautapena. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio karrera. Egoera administratiboak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.

11. gaia.–13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoa: aplikazio eremuaz eta Nafarroako Ogasun Publikoaz. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena; gastuen sailkapen ekonomikoa: exekuzioa eta likidazioa.

12. gaia.–11/2012 Foru Legea, ekainaren 21ekoa, Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzkoa: Xedapen orokorrak. Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Datu Pertsonalen Babesari buruzkoa: Datuen babesaren printzipioak, pertsonen eskubideak. 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarriari buruzkoa: berdintasunaren printzipioa eta bazterkeriaren kontrako babesa.

13. gaia.–198/2015 Foru Dekretua, irailaren 9koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena: IV. kapitulua: 4. atala. Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzua.

14. gaia.–8/2005 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzkoa: I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Babes zibila larrialdi kolektiboko egoeretan: babes zibileko jarduketak. Herritarren lankidetza. Ikuskapenak. III. titulua: Larrialdietako jardunbidea. IV. titulua: Prebentzio, su-itzaltze eta salbamendu zerbitzuak.

2.–Salbamenduak eta su-itzaltzeak.

1. gaia.–Suaren teoria: ezaugarriak: oinarrizko kontzeptuak. Suaren teoria. Errekuntzak. Zer den sua eta zer den sute bat. Suaren hirukia eta tetraedroa. Sute motak. Suteen bilakaera. Suteen transmisioa.

2. gaia.–Suaren teoria: teknikak: itzaltzeko baliabideak. Agente itzaltzaileak. Agente itzaltzaileen aplikazioak, erabilerak, abantailak eta desabantailak.

3. gaia.–Barnealdeetako suteak. Suteen aireztatzea: ezaugarriak: barnealdeetako suteak nola garatzen diren. Erregaiaren eragina. Barrunbearen eragina. Barnealdeetako suteetan lan egitearen arriskuak. Suteen gainean ura erabiltzearen eragina. Aireztatzearen eragina. Barrunbeen presurizazioaren eragina.

4. gaia.–Barnealdeetako suteak. Suteen aireztatzea: esku hartzeko teknikak: ura aplikatzea. Aireztapena kontrolatzeko teknikak. Ikusgarritasun gabeko eremuetan lan egitea.

5. gaia.–Barnealdeetako suteak. Suteen aireztatzea: barnealdeetako suteen balorazioa. balorazioaren garapena denboran aurrera egin ahala. Sutearen irakurketa. Lehentasunezko ekintzen identifikazioa.

6. gaia.–Landaredi suteak: ezaugarriak: landaredia baizik erretzen ez duten suteak. Suaren transmisioa baso suteetan. Baso suteen jokabidean eragina duten faktoreak. Basoko erregaiak. Sutearen jokabidean eragina duten sutearen beraren faktoreak. Keak eragindako alarmaren identifikazioa eta sailkapena.

7. gaia.–Landaredi suteak: hiriko-basoko interfazeko suteetan esku hartzeko teknikak: zuzeneko erasoa. Zeharkako erasoa. Suteak itzaltzeko beste baliabide eta teknika batzuk. Landaredi suteak: Esku hartzeko taktikak.

8. gaia.–Altuerako erreskatea: ezaugarriak: egungo hirigintzaren errekerimendu berriak. Legedia eta araudiak. Lan bertikaleko inguruneen ezaugarriak. Altuerako lanaren oinarrizko printzipioak. Segurtasun katea. Soka, erreskateetan. Erorketen fisika. Soka bidez iristea: soka bikoitzaren kontzeptua. Segurtasuneko ainguratze sistemak.

9. gaia.–Altuerako erreskatea: esku hartzeko teknikak: korapiloak. Polipastoak. Sokekin igotzea eta jaistea. Eskaileren bidez iristea. Altuerako erreskatea: Balorazioa.

10. gaia.–Trafiko istripuetako erreskatea: ezaugarriak: istripu motak eta lesiorik ohikoenak. Ibilgailu motak. Energia eragilearen iturriak. Ibilgailuen segurtasun elementuak. Esku-hartzea zirkulazio istripuetan. Aplikatzekoa den legedia.

11. gaia.–Egitura kolapsatuak: ezaugarriak: aurrekariak. Eraispenak. Buxatutako egituretako esku-hartzeen garapen orokorra. Lokalizazio sistemak eta harrapatuta gelditzen diren pertsonen bilaketa. Ikuskatutako eremuen seinaleztapena. Biktimekiko kontaktua. Biktimak garraiatzeko oinarrizko sistemak. Buxatutako egiturak: esku hartzeko teknikak: ekipamendu eta materialak. Erreskaterako teknikak.

12. gaia.–Egitura kolapsatuak: balorazioa: ebaluazioa. Lehentasunezko ekintzak. Eskura dauden baliabideen ahalmena. Ekintzen arrakasta. Buxatutako egiturak: esku hartzeko taktikak: defentsa-planteamenduak. Eraso-planteamenduak. Elementu bertikalen atzean dauden biktimen erreskatea. Elementu horizontalen atzean dauden biktimen erreskatea. Biktimen erreskatea galerien bidez.

13. gaia.–Arrisku elektrikoa: balorazioa eta esku-hartzea elektrizitate arriskua duten egoeretan. Esku hartzeko taktikak.

14. gaia.–Arrisku nuklear, erradiologiko, biologiko eta kimikoa: esku hartzeko teknikak: babeserako baliabideak. Industriak vs garraiobideak. Eragina arintzeko ekintzak. Deskontaminazioa.

15. gaia.–Bizi-euskarria: pazientearen lehen mailako eta bigarren mailako balorazioa. Oinarrizko bizi-euskarria helduekin eta haurrekin.

16. gaia.–Larrialdi traumatikoak eta larrialdi handiak: paziente politraumatizatuen hasierako arreta. Traumatismoak.

17. gaia.–Larrialdi traumatikoak eta larrialdi handiak: ehun bigunen lesioak eta zauriak. Mobilizazioa eta inmobilizazioa.

18. gaia.–Prebentzioa eta laguntza psikologikoa: laguntza psikologikoa biktimei eta esku hartzen dutenei. Babesa eta arriskuen prebentzioa larrialdietan. Gaixotasun kutsakorrak.

3.–Nafarroako lurraldearen ezagutza.

1. gaia.–Nafarroako lurraldea: egoera, mugak, hedadura. Eskualde geografikoak. Banaketa politiko-administratiboa. Nafarroa eta Europar Batasuna.

2. gaia.–Erliebea: Nafarroako erliebearen ezaugarriak. Erliebearen formazioa: hiru Nafarroak. Mendialdea eta Ebroko depresioa.

3. gaia.–Klima: Nafarroako kliman eragiten duten faktoreak. Tenperatuak. Prezipitazioak. Eguraldiari eta klimari lotutako beste alderdi batzuk. Nafarroako klimak.

4. gaia.–Euri kontinentalak: ur oparotasunetik eskasiara. Bi arro hidrografikotan dauden ibaiak. Urtegiak, ubideak, aintzirak eta lurpeko urak. Nafarroako uren kalitatea.

5. gaia.–Landaredia, lurzoruak eta fauna: Nafarroako biogeografian eragiten duten faktoreak. Zuhaitz basoen hedadura eta banaketa. Jabari biogeografikoak. Ingurumenaren babesa Nafarroan.

6. gaia.–Geografia aplikatua: Nafarroako Suhiltzaile Etxeak. Arriskuen mapa.

7. gaia–Nafarroako Foru Komunitateko errepideen katalogoa, 2016: Autobideak, autobiak, bide bikoiztuak, prestazio handiko errepideak, interes orokorreko errepideak eta Foru Komunitatearen intereseko errepideak.

4.–Ezagupen teknikoak.

1. gaia.–Hidraulika: teknikak: ponpa zentrifugoak eta instalazio hidraulikoa.

2. gaia.–Tren istripuetako erreskatea: ezaugarriak: tren munduaren kontzeptuak, bagoiak lotzeko aparatuak, balaztatzeko gailuak eta trenen segurtasun elementuak.

3. gaia.–Eraikuntzak: ezaugarriak: atarikoa. Eraikuntzari aplikatutako fisika kontzeptuak, ekintzak eraikuntzan, esfortzuak/tentsioak, eraikuntzako materialak, eraikuntzan erabiltzen diren oinarrizko eraikuntza sistemak, eraikuntzan ohikoenak diren egiturazko elementuak, eraikuntzak Espainian izan duen bilakaera historikoa (eraikuntza sistemak eta egiturazko tipologiak), eraikinaren elementu osagarriak, eraikinen patologia eta aurri-egoera.

4. gaia.–Eraikuntzak: eraikuntza sistemak eta lurrak egonkortzeko teknikak: patologiak dituzten eraikinen egonkortzea, egonkortzeko teknikak, egitura osagarrien exekuziorako jarraibideak (faseak), eraispen teknikak, eraispenak egiteko jarraibideak (faseak), suhiltzaile taldeen esku-hartze ohikoenak, fatxadetako harri-askatzeen ezaugarriak eta norbera babesteko ekipamendua.

5. gaia.–Bortxazko irekierak: ezaugarriak: legedia, ateak, sarrailak, leihoak, babeserako burdinsareak eta metalezko itxiturak.

6. gaia.–Erreskatea igogailuetan: ezaugarriak: igogailu motak, igogailu baten zati komunak, igogailuen araudia eta mantentze-lanak.

7. gaia.–Arrisku elektrikoa: ezaugarriak: elektrizitatearen gaineko oinarrizko kontzeptuak, sare elektrikoak, segurtasun neurriak arrisku elektrikoa dagoenean, elektrizitateak organismoan duen eragina eta araudia.

8. gaia.–Arrisku nuklear, erradiologiko, biologiko eta kimikoa: ezaugarriak: hasierako kontzeptuak, oinarrizko kontzeptuak eta ezaugarri fisiko-kimikoak, substantzia kimikoak, hondakin toxikoak eta salgai arriskutsuak, garraiatzeko eta biltegiratzeko ontziak (eragina ezbeharretan), azterketa eta identifikazioa.

9. gaia.–Erremintak eta ekipamendu operatiboak: norbera babesteko ekipamenduak. Norbera babesteko ekipamendua suhiltzaileen uniformean eta jantzietan. Arnasbideak babesteko norberaren ekipamendua. Sua itzaltzeko ekipamendua eta tresnak. Norbera babesteko ekipamendua altuerako lanetan.

10. gaia.–Erremintak eta ekipamendu operatiboak: Eskuzko erremintak. Ebakitzeko erremintak. Ezbeharretan harrapatuak askatzeko erremintak. Arrastaka eramateko eta goratzeko erremintak. Eraisteko erremintak.

11. gaia.–Erremintak eta ekipamendu operatiboak: Arrisku nuklear, erradiologiko, biologiko eta kimikoa. Norbera babesteko ekipamendua tentsio elektrikoarekin lan egiteko. Ekipamendua uretako esku-hartzeetarako. Ekipamendua animaliekiko esku-hartzeetarako. Komunikaziorako eta orientaziorako ekipamendua. Neurtzeko tresnak. Sorgailuak eta argiztatzeko eta seinaleztatzeko erremintak.

12. gaia.–Suhiltzaileen ibilgailuak: Ibilgailuen izendapena. Suhiltzaileen ibilgailuei buruzko Europako araudia. Zirkulazio arloko araudia lehentasunezko ibilgailuei buruz (Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorra). Suhiltzaileen ibilgailuen elementu komunak eta berariazkoak. Suhiltzaileen ibilgailu motak (araudia eta ekipamendua). Ponpa zentrifugoak. Mekanika. Gidatzeko teknikak.

Erreferentzia bibliografikoak.

1. Suhiltzaileentzako prestakuntza libreko eskuliburuak. Guadalajarako CEISen web-orrian argitaratuak. (http://www.ceisguadalajara.es/category/documentacion/) Agiri guztiek Creative Commons lizentzia batekin babestuak daude, BY NC SA motakoa. Hortaz, zilegi da eskuliburu horiek kopiatzea, banatzea, komunikatzea eta eraldatzea, betiere egilea aipatzen bada (Guadalajarako CEIS eta laguntzaileak), helburu komertzialetarako erabiltzen ez badira eta testuak edo horren eraldaketak konpartitzen badira lizentzia hori bezal-bezalako baten bidez.

2. “Navarra-Geografía”. Egilea: Javier María Pegenaute. ISBN-13: 978.8423522941.

3. Nafarroako mapa topografikoa 1:100.000. 2017ko edizioa. Nafarroako Gobernuaren web-orrian dago eskura, pdf formatuan (https://www.navarra.es/appsext/tiendacartografia/seleccion.aspx?idp=5).

4. Nomenclátor de Navarra, 2018-1-1ekoa. NEI-Nafarroako Estatistikaren Institutuak argitaratua. NEIren web-orrian dago eskuragai (https://administracionelectronica.navarra.es/GN.InstitutoEstadistica.Web/informacionestadistica.aspx?R=1&E=139).

II. ERANSKINA

Proba fisikoak

1.–Ur inguruneko trebetasun proba (100 metro crawl estiloan edo estilo librean).

Arnasa hartzeko mekanismoen kontrola eta ur ingurunean nola egokitzen den baloratuko da.

Azalpena: joan-etorria egin behar da igerian, crawl estiloan edo estilo librean, 25 metroko igeri-ontzi batean. Igerileku ertzetik atera behar da, irteteko blokera igo gabe.

Ezin izanen da erabili ez neoprenozko trajerik, ez urpean igeri egiteko betaurrekorik, ez urpean igeri egiteko beste baliabiderik ere, baina bai igeri egiteko betaurrekoak. Debekatuta dago proba igerilekuaren barrutik hastea.

Gauzatzeko modua: ateratzeko seinalea entzun ondoan, izangaia uretan murgildu eta 100 metro igerian eginen ditu (25 metroko bi tarte joateko eta 25 metro bi tarte itzultzeko). Igerilekuaren ertzetik atera beharko da, zutik jarrita (bi oinak lurrean), uraren arrasetik eta geldirik egonda. Irteteko, ezin da inolako bloke edo euskarritara igo.

Saio bakarra eginen da. Saioa baliogabetzat joko da, eta izangaia baztertuko da, baldin eta izangaiak:

–Kortxo-ilarak edo igerilekuko alboko kaleak euskarri moduan edo bulkada hartzeko erabiltzen baditu.

–Igerilekuko ertzei heltzen badie atseden hartzeko.

–Igerilekuaren hondoan bermatzen bada edo hura erabiliz bulkada hartzen badu.

–Kalez aldatzen bada.

–Noranzkoa aldatzean horma ukitzen ez badu.

–Baliorik gabeko bi ateraldi egiten baditu.

Puntuazioa: honako eskala honen arabera puntuatuko da (denbora segundotan neurtua, segundo-hamarrenak ez baitira kontuan hartuko).

DENBORA (GIZONAK)

DENBORA (EMAKUMEAK)

PUNTUAZIOA

1’24” baino gehiago

1’31” baino gehiago

Baztertua

1’24”tik 1’21”ra

1’31”tik 1’30”ra

5

1’20”tik 1’19”ra

1’29”tik 1’28”ra

5,5

1’18”tik 1’17”ra

1’27”tik 1’26”ra

6

1’16”tik 1’15”ra

1’25”tik 1’24”ra

6,5

1’14”tik 1’13”ra

1’23”tik 1’22”ra

7

1’12”tik 1’11”ra

1’21”tik 1’20”ra

7,5

1’10”tik 1’09”ra

1’19”tik 1’18”ra

8

1’08”tik 1’07”ra

1’17”tik 1’16”ra

8,5

1’06”tik 1’05”ra

1’15”tik 1’14”ra

9

1’04”tik 1’03”ra

1’13”tik 1’12”ra

9,5

1’02” edo gutxiago

1’11” edo gutxiago

10

2.–Zalutasun proba (Barrow testa).

Abiatzeko jarrera: zutik, zutoinaren ondoan, eta irteera-marraren atzean.

Gauzatzeko modua: probaren helburua da “zortzi” itxurako ibilbide bat ahalik eta azkarren osatzea. Zirkuitua bost zutoinek mugatuko dute: horietatik lau erabiliko dira 8,66 x 5 metroko laukizuzen baten erpinak adierazteko, eta bosgarrena erdian kokatuko da (ikus grafikoa). Izangaiek bi aldiz osatu beharko dute zirkuitua, batean alde batera, eta bestean beste aldera (A eta B ibilbideak grafikoan).

Ibilbide bakoitzean, bi saiakera egiten ahal dira. Bigarren saiakera eginen da, bakar-bakarrik, lehenbizikoa baliogabea izan baldin bada. Gutxienez minutu bateko atsedenaldia utziko da bigarren saiakera egin baino lehen.

Zirkuituaren eskema:

F1806148_0.pdf

Saiakera baliogabea izanen da izangaiak honako hauetako bat egiten badu:

–Zutoin bat botatzen badu.

–Zutoin bat hartzen badu, eror ez dadin.

–Izangaia ibilbidetik ateratzen bada, hau da, lasterketako marra idealetik ateratzen bada (nahiz eta ibilbide zuzenetik itzuli)

Puntuazioa: izangaiek bi ibilbideetan (A + B) emandako denbora batuko da, fotozelulak irakurri bezala, ehunenetan, kontuan hartuz ariketa bukatzen dela izangaiak irteera marra berriz gurutzatzen duenean. Batura horren emaitza hamarren baxuenarekin biribilduko da. Fotozelula sistemak huts egiten badu, erreserbako eskuzko kronometrajea aplikatuko da.

DENBORA (GIZONAK)

DENBORA (EMAKUMEAK)

PUNTUAZIOA

23”3tik gora

26”tik gora

Baztertua

23”3tik 23”2ra bitarte

25”9tik 25”7ra bitarte

2,5

23”1etik 23”0ra bitarte

25”6tik 25”4ra bitarte

2,75

22”9tik 22”8ra bitarte

25”3tik 25”1era

3

22”7tik 22”6ra bitarte

25”0tik 24”8ra

3,25

22”5etik 22”4ra bitarte

24”7tik 24”5era

3,5

22”3

24”4tik 24”2ra

3,75

22”2

24”1etik 23”9ra bitarte

4

22”1

23”8tik 23”6ra bitarte

4,25

22”0

23”5etik 23”3ra

4,5

21”9

23”2tik 23”0ra

4,75

21”8 edo gutxiago

22”9 edo gutxiago

5

3.–38 kiloko pisua goratzea (banku press-a).

Azalpena: banku batean etzanda, ahoz gora eta oinak euste-zoruan, izangaiak 38 kiloko pisua goratu behar du, 60 segundoan ahal duen aldi guztietan. Bi eskuekin goratuko du pisua, eta barra hartuko du sorbalden zabalera baino pixka bat zabalago (barrari ahurraz helduta eta behatzak itxita). Ariketa honela eginen da: hasieran barrak bularra ukitzen du, ukondoak flexionaturik, eta gero ukondoak erabat luzatzen dira bertikalean jarri arte. Izangaiek saio bakarra izanen dute proba egiteko. Ezin da eskularrurik erabili, ez heltzea errazten duen beste edozein substantzia, ezta jantzia kendu ere bizkarra bankuan zuzenean bermatzeko. Galtzaren barrenetik sartu beharko da, eta kamiseta gorputzari itsatsita gelditzen dela bermatu beharko da.

Ariketaren hasieran ukondoak flexionatuak egonen dira eta barrak bularra ukituko du. Ariketak irauten duen denbora guzti-guztian oinak lurzorua ukitzen egon beharko dira.

Ukondoak erabat luzatu ezean edo ukondoen flexio bakoitzean barrarekin bularra ukitu ezean, jasoaldia baliogabetuko da, eta, beraz, ez da kontatuko.

Kasu hauetan, ariketa bukatutzat emanen da:

–Oin batek edo biek lurzorua ukitzeari uzten badiote.

–Izangaiak ukondoak flexionaturik dituela, ariketa gelditzen badu barra bularrean bermatuz.

Puntuazioa: egindako errepikapenen araberakoa izanen da, eskala honi jarraikiz:

ERREPIKAPENAK (GIZONAK)

ERREPIKAPENAK (EMAKUMEAK)

PUNTUAZIOA

30 baino gutxiago

15 baino gutxiago

Baztertua

30 eta 35 artean

16 eta 17 artean

5

36 eta 41 artean

18 eta 19 artean

5,5

42 eta 46 artean

20 eta 21 artean

6

47 eta 50 artean

22 eta 23 artean

6,5

51 eta 54 artean

24 eta 25 artean

7

55 eta 57 artean

26 eta 27 artean

7,5

58 eta 60 artean

28 eta 29 artean

8

61 eta 62 artean

30 eta 31 artean

8,5

63 eta 64 artean

32 eta 33 artean

9

65

34 eta 35 artean

9,5

66 urte edo gehiago

36 urte edo gehiago

10

4.–Indar-erresistentziaren eta koordinazioaren proba (alboko jauzien testa).

Azalpena: lurretik 28 zentimetrora dagoen listoi baten gainetik jauzi egin beharko da, 30 segundoz etenik gabe, oinak elkarturik edo parez pare daudela. Zenbat jauzi egiten diren kontatuko da.

Abiatzeko jarrera: izangaia zutik jarriko da, listoiaren ondoan saiheska, bi oinak elkarturik edo pare-parean. Kontrolatzaileak “ya” esatean, jauzika hasiko da, gelditu gabe.

Bi saiakera egiten ahal dira. Bigarren saiakera eginen da, bakar-bakarrik, lehenbizikoa baliogabea izan baldin bada. Gutxienez minutu t’erdiko atsedenaldia utziko da bigarren saiakera egin baino lehen.

Saiakera baliogabea izanen da izangaiak honako hauetako bat egiten badu:

–Listoia botatzen badu.

–Jauzi bat errepikatzen badu listoiaren alde berean.

–Jauzien erritmoa eteten badu 30 segundoak bukatu baino lehen.

–Jauzi bat bukatuta listoia oinen artean gelditzen bazaio.

–Listoiak mugatutako eremutik kanpo egiten badu jauzi.

–Lurra bi oinekin batera ukitzen ez badu.

–Eskatutako gutxieneko jauzi kopurura iristen ez bada. Kasu horretan, izangaiak bigarren saiakera bat egiteko aukera izanen du.

Puntuazioa: egindako errepikapenen araberakoa izanen da, eskala honi jarraikiz:

ERREPIKAPENAK (GIZONAK)

ERREPIKAPENAK (EMAKUMEAK)

PUNTUAZIOA

55 baino gutxiago

45 baino gutxiago

Baztertua

55 eta 57 artean

45 eta 47 artean

2,5

58 eta 60 artean

48 eta 49 artean

2,75

61 eta 63 artean

50 eta 51 artean

3

64 eta 66 artean

52 eta 53 artean

3,25

67 eta 69 artean

54 eta 55 artean

3,5

70

56 eta 57 artean

3,75

71

58 eta 59 artean

4

72

60 eta 61 artean

4,25

73

62 eta 63 artean

4,5

74

64 eta 65 artean

4,75

75 urte edo gehiago

66 urte edo gehiago

5

5.–Oreka proba.

Jarrera estatiko edo dinamiko bati grabitate indarraren aurka eusteko gaitasuna baloratzea.

Azalpena: oreka-barra batean (gutxi gorabehera 10 cm-koa eta lurretik 2 metrora kokatua) mugitzea.

Joateko 2,5 metroko tartea eginen da, gero, 360º-ko bira, eta itzultzeko beste 2,5 metro eginen dira. Izangaiek baloi medizinal bat eramanen dute aldean, gorputzaren aurretik, bularra ukitzen duela, 5 kg-koa, gizonezkoen kasuan, eta 3 kg-koa, emakumezkoen kasuan. Joatean aurrera eginen du oinez, eta itzultzean atzeraka.

Gauzatzeko modua: izangaia goian dagoela, joan-etorriko ibilbide osoa eginen du barran zehar, oinez edo korrika. Hasiera aurreraka eginen du, kontrolatzaileak seinalea ematen duenean. Denbora hasierako marra zapaltzen den unean hasiko da neurtzen. Beste aldera joanen da, denbora guztian bi eskuetan baloi medizinala daramala, bere aurretik, bularraldea etengabe ukitzen duela. Han dagoela, eta marraz haratago bi oinekin zapaldu ondoren, 360º-ko bira osoa eginen du, nahitaez 2,5 metrora dagoen marratik haratago, eta gero atzeraka itzuliko da, hasierako marra bi oinekin zapaldu arte edo marraz haratago bi oinekin zapaldu arte. Une horretan denbora neurtzeari utziko zaio.

Debekatuta dago oinetakoetan substantziak erabiltzea, baldin proba egitean abantaila ematen badute.

Barra probatzen utziko da, joan-etorri bat eginez, biraketa egin gabe, kontrolatzen duen epailearen begiradapean.

Bi saiakera egiten ahal dira. Bigarren saiakera eginen da, bakar-bakarrik, lehenbizikoa baliogabea izan baldin bada. Gutxienez minutu bateko atsedenaldia utziko da bigarren saiakera egin baino lehen.

Saiakera baliogabea izanen da izangaiak honako hauetako bat egiten badu:

–Erortzen bada edo barratik ateratzen bada.

–Ez baditu bi oinekin zapaltzen muturretako marrak edo ez badu bi oinekin zapaltzen marra horietatik haratago.

–Proba hasteko irteera marra zapaltzen ez badu.

–360º-ko biraketa egiten badu irteeraren pareko muturreko marra zapalduz.

–Baloi medizinala erortzen bada edo baloia behar ez den moduan jartzen badu.

–Ariketa hasi delarik, barran zutik dagoela, barra ukitzen badu eskuekin edo baloi medizinalarekin.

–Baliogabe joko da baldin eta, lehenbiziko saioa zuzen eginda ere, ez badu lortu ezarritako minimoa egitea. Kasu horretan, bigarren saio bat egiteko eskubidea izanen du, lehenbizikoa denborarengatik baliogabetzat hartuko baita.

Puntuazioa: honako eskala honen arabera puntuatuko da (denbora segundotan neurtua, segundo-ehunenak ez baitira kontuan hartuko, eta hamarren baxuenarekin biribilduko da).

DENBORA (GIZONAK)

DENBORA (EMAKUMEAK)

PUNTUAZIOA

12”5 edo gehiago

12”5 edo gehiago

Baztertua

12”4tik 11”1era bitarte

12”4tik 11”1era bitarte

2,5

11”tik 10”0ra

11”tik 10”0ra

2,75

9”9tik 9”5era bitarte

9”9tik 9”5era bitarte

3

9”4tik 9”0ra bitarte

9”4tik 9”0ra bitarte

3,25

8”9tik 8”5era bitarte

8”9tik 8”5era bitarte

3,5

8”4tik 8”0ra bitarte

8”4tik 8”0ra bitarte

3,75

7”9tik 7”5era bitarte

7”9tik 7”5era bitarte

4

7”4tik 7”0ra bitarte

7”4tik 7”0ra bitarte

4,25

6”9tik 6”5era bitarte

6”9tik 6”5era bitarte

4,5

6”4tik 6”0ra bitarte

6”4tik 6”0ra bitarte

4,75

5”9 edo gutxiago

5”9 edo gutxiago

5

6.–Indar erlatiboaren proba.

Pertsonaren pisuaren gaineko kontrol maila neurtzean datza.

Azalpena: zintzilikatutako soka liso batetik gora igo beharko da besoekin, 5 m altu ailegatzeraino.

Gauzatzeko modua: kontrolatzaileak “ya” esatean, gora igo eta 5 metrora dagoen seinalea edo gorago ukitu beharko du bi eskuekin. Behin altuera horretan, ezkila eskuz jo behar du. Ezkilak jotzen badu haritik tira egiteagatik edo gora egiteko soka nahasteagatik, ez da baliozkotzat hartuko.

Ariketa hasiko da izangaia zutik dagoela, bi oin zolak zorua ukitzen, eta lehenbiziko bultzadan ez dira hankak erabiliko. Jaitsiera ez da balorazioarekin lotua egonen.

Bi saiakera egiten ahal dira. Bigarren saiakera eginen da, bakar-bakarrik, lehenbizikoa baliogabea izan baldin bada. Gutxienez minutu t’erdiko atsedenaldia utziko da bigarren saiakera egin baino lehen.

Saiakera baliogabea izanen da izangaiak honako hauetako bat egiten badu:

–Igotzeko hasierako mugimenduan oinekin nahiz hankekin inpultsoa hartzen badu.

–Proba egin bitartean sokari hankekin heltzen edo eusten badio.

–5 metrora edo gorago dagoen seinalea ez du ukitzen bi eskuekin.

–Proba hasi eta 11 segundo geroago ezkila jotzen ez badu. Horrelakoetan, ariketa bukatzen utziko zaio, gehieneko denbora adierazi gabe, baina, gero, ariketa baliogabetzat joko da, denbora gehiegi erabiltzeagatik.

–Sokatik erortzen bada.

Puntuazioa: honako eskala honen arabera puntuatuko da (denbora segundotan neurtua, segundo-ehunenak ez baitira kontuan hartuko, eta hamarren baxuenarekin biribilduko da).

DENBORA (GIZONAK)

DENBORA (EMAKUMEAK)

PUNTUAZIOA

11” edo gehiago

15” edo gehiago

Baztertua

10”9tik 10”0ra bitarte

14”9tik 14”5era bitarte

2,5

9”9tik 9”4ra bitarte

14”4tik 14”0ra bitarte

2,75

9”3tik 8”8ra bitarte

13”9tik 13”5era bitarte

3

8”7tik 8”2ra bitarte

13”4tik 13”0ra bitarte

3,25

8”1etik 7”6ra bitarte

12”9tik 12”5era bitarte

3,5

7”5etik 7”0ra bitarte

12”4tik 12”0ra bitarte

3,75

6”9tik 6”5era bitarte

11”9tik 11”5era bitarte

4

6”4tik 6”0ra bitarte

11”4tik 11”0ra bitarte

4,25

5”9tik 5”5era bitarte

10”9tik 10”5era bitarte

4,5

5”4tik 5”0ra bitarte

10”4tik 10”0ra bitarte

4,75

4”9 edo gutxiago

9”9 edo gutxiago

5

7.–Erresistentzia-proba (Course Navette-ren testa).

Gauzatzeko modua: izangaiek 20 metroko luzera duen joan-etorriko ibilbide bat egin behar dute zinta magnetofoniko batek emandako seinale akustikoen bidez markatutako erritmoari jarraikiz, ahalik eta joan-etorri gehien eginez. Izangaiek, zehazki seinalea entzutean, ibilbidearen bi muturrak seinalatzen dituzten marrak zapaldu beharko dituzte, edo marretatik haratago, txandaka. Buelta emanen da oin baten gainean bermatuta, marra zapalduz edo marratik haratago. Zintak tarte erregularretan emanen du soinua. Probaren hasieran abiadura motela izanen da, baina gero eta azkarragoa eginen da. Izangaiek saio bakarra izanen dute proba egiteko.

Testaren helburua da zinta magnetofonikoak markatzen duen erritmoari eustea eskatzen diren epeak bete arte. Izangaia seinalea entzun baino lehentxeago abiatzen bada, behin baino gehiagotan, abisu bat emanen zaio. Izangaia seinalea baino lehen ateratzen bada eta metro bateko tartetik haratago joan bada, probari bukaera emanen zaio besterik gabe.

Honako egoera hauetan bukatuko da izangai bakoitzaren proba, eta ordura arte lortutako tartea osoak anotatutako dira:

–Izangaia gelditzea, salbu eta soilik une batez gelditzen bada 20 metroko marraren gainean pibotatzen ari denean, seinale akustikoaren zain.

–Izangaia bere kaletik ateratzea.

–Izangaiak ibilbide bat bukatutzat ematea muturreko marra edo haratago zapaldu gabe.

–Seinale akustikoa entzuten denean, izangaia ez iristea 20 metroko marratik metro bateko eremura.

–Izangaiak hiru aldiz jarraian ez iristea muturreko marra zapaltzera, edo haratago, seinale akustikoak agintzen dionean. Seinaleak jotzen duen unean, marratik metro bateko tartera egotea onartuko da. Segurtasun metroaren barruan egonda, izangaiak ez badu marra zapaltzen seinale akustikoak jo baino lehen, izangaiari abisu bat emanen zaio, kontrolatzailearen ezker-eskuin jarriko den kono baten bidez. Abisu hori kendu eginen zaio baldin eta lortzen badu 20 metroko beste marra ukitzea seinale akustikoak jotzean. Marra ukitzen ez badu, bigarren abisua emanen zaio. Bi abisu dituela, izangaia 20 metroko beste marrara iristen bada seinale akustikoarekin batera, bi abisuak kenduko zaizkio; garaiz iristen ez bada, berriz, hirugarren abisua emanen zaio, eta proba bukatutzat hartuko da.

Puntuazioa: izangai bakoitzak proba bukatzen duen arte pasatako denbora-tarteen araberakoa izanen da (tarte bakoitza minutu batekoa da gutxi gorabehera), ondoko eskala honi jarraikiz:

TARTEAK (GIZONAK)

TARTEAK (EMAKUMEAK)

PUNTUAZIOA

10,5 baino gutxiago

8,5 baino gutxiago

Baztertua

10,5

8,5

5

11

9

5,5

11,5

9,5

6

12

10

6,5

12,5

10,5

7

13

11

7,5

13,5

11,5

8

14

12

8,5

14,5

12,5

9

15

13

9,5

15,5 urte edo gehiago

13,5 urte edo gehiago

10

III. ERANSKINA

Deialditik baztertzeko arrazoi medikoak

1.–Begien sistema.

–Urrutiko gutxieneko begi-zorroztasuna zuzendu gabe (begien barreneko lenteak ez dira zuzenketa-lentetzat hartuko): gutxienez 5/10 okerreko begian, eta gutxienez 8/10 onenean.

–Ikuspegi binokular normala eduki behar da.

–Diplopiak.

–Nistagmus-a, eragin funtzionalaren arabera.

–Diskromatopsia larriak.

–Estereopsi falta.

–Erretinopatiak.

–Afakiak eta pseudoafakiak.

–Edozein patologia edo akats palpebral, begia aire zabalean babesturik egotea galarazten duena.

–Begien sistemaren prozesu kronikoak, haren eragin funtzionalaren arabera.

–Begien beste edozein gaitz, modu nabarmenean begien zorroztasuna edo gaitasuna apaltzen duena edo suhiltzailearen funtsezko lanak segurtasunez egitea galarazten duena.

2.–Entzuteko sistema.

–Ez da onartuko audifonorik.

–Hipoakusia, 35 dB-ko edo hortik gorako galera monoaurala ekartzen duena 500, 1000, 2000, 3000 eta 4000 Hz-ko edozein frekuentziatan.

–Bertigoak eta orekari loturiko nahasmenduak, edozein etiologiatakoak.

–Beste edozein prozesu otorrinolaringologiko, modu nabarmenean entzuteko zorroztasuna edo gaitasuna apaltzen duena edo suhiltzailearen funtsezko lanak segurtasunez egitea galarazten duena.

3.–Hizkera.

–Afasiak, disfemiak (toteltasuna), eta suhiltzailearen lanetan ahozko komunikazioa modu nabarmenean galarazten edo oztopatzen duten beste patologia batzuk.

4.–Sistema osteomuskularra.

–Prozesu artikularrak eta/edo kirurgia artikularren sekuelak, eginkizunetarako duten eraginaren arabera, zeinahi etiologiaren ondorio direla ere.

–20 gradutik gorako eskoliosiak eta haurtzaroko kirurgia zuzentzailea izan dutenak.

–Zifosiak, 45º baino handiagoak.

–Espondilolisia, espondilolistesia, ornoen bategiteak eta ornoarteko diskoaren arazoak.

–Bizkarrezurrean ekintza inbaditzaileen ondorioak: blokeoak/kirurgia, huts egindako bizkarraren sindromea, eginkizunetarako duen eraginaren arabera.

–Espondiloartropatia inflamatorioak.

–Artritis erreumatoidea.

–Paget-en eritasuna, ondorio funtzionala duena.

–Min erregional konplexuaren sindromearen ondorioak.

–Fibromialgia/neke kronikoaren sindromea.

–Galera eta/edo deformazio anatomikoak edo goiko nahiz beheko gorputz adarretako edozein muga, eginkizunetan duen eraginaren arabera.

–Goiko nahiz beheko gorputz adarretako herniak, eginkizunetan duen eraginaren arabera.

–Lokadura errekurrenteak sorbaldan edo belaunean, desoreka kronikoa ekartzen dutenean.

5.–Digestio sistema.

–Hesteetako gaixotasun inflamatorio kronikoak: Crohn-en eritasuna, kolitis ultzeraduna, etab.

–B eta C hepatitisa aktiboa izatea edo birusaren eramailea izatea.

–Gutxiegitasun hepatikoa.

–Zirrosiak eta zirrosi aurreko egoerak.

–Pankreatitis kronikoa.

–Pankreako fibrosi kistikoa.

–Wilson-en gaixotasuna.

–Hepatopatia alkoholikoak, maila desberdinetan.

–Ondorio entzimatiko nabarmenak dituzten beste hepatopatia batzuk eta hipertransaminasemia idiopatikoak, balio arrunta halako hiru edo gehiago dutenak.

–Sindrome diarreiko kronikoak.

–Hesteetako buxadura.

–Zöllinger Ellison-en sindromea edo digestioaren lesio neuroendokrinoak.

–Esplenektomia.

–Abdomen paretako herniak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Erresekzioak eta digestio hodiko beste kirurgia batzuk, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Errefluxu gastroesofagiko sintomatikoa (asma, arnas infekzioen errekurrentzia, min kronikoa eta ultzera kronikoak).

6.–Kardiologia.

–Edozein mailako bihotz gutxiegitasuna.

–Arritmiak eta blokeoak: aurre-eszitazioaren egoerak eta erritmo edo kondukzio kardiakoaren edozein nahasmendu, honako hauek salbu: arritmia sinusala, lehen mailako aurikula-bentrikuloaren blokeoa, eskuineko adarreko blokeo osoa eta ezkerreko adarreko hemiblokeoak.

–Kardiopatia iskemikoa, maila guztietan.

–Balbulopatiak, protesi balbularrak barne.

–Estenosi subaortiko hipertrofiko idiopatikoa.

–Miokardiopatiak.

–Sinkope errepikaria, etiologia edozein delarik ere.

–Perikarditis kronikoak, endokarditisa eta miokarditisa.

–Biriketako hipertentsio primarioa eta sekundarioa.

–Desfibrilatzailea edo taupada-markagailua izatea txertaturik.

–Sortzetiko kardiopatiak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

7.–Sistema baskularra.

–Arterietako iskemia kronikoaren sindromea.

–Aneurisma aortikoak, toraziko abdominalak eta/edo beste odol-hodi handi batzuetakoak.

–Estenosi karotidea, %50ekoa edo handiagoa.

–Raynaud fenomenoa, lehen eta/edo bigarren mailakoa.

–Zainetako gutxiegitasuna, eginkizunetan duen eraginaren arabera.

–Linfedema kronikoa, lehen mailakoa eta/edo bigarren mailakoa.

–Arterietako hipertentsioa.

–Arterietako hipotentsioa.

–Operatutako patologia baskularra, eginkizunetan duen eraginaren arabera.

–Aortako eta odol-hodi handietako lesioak, sortzetikoak izan edo bereganatuak.

8.–Arnas sistema.

–Arnas aparatuko gaitz kronikoak: –BGBK (bronkitis buxatzaile kronikoa, enfisema); asma eta/edo bronkioetako hiperrerreaktibotasuna; bronkiektasia; edo FEV1/FVC < %0,75 eta/edo FVC < %0,80 gisako arnas patroia.

–Hipoxemia – O2ren saturazio basala < %90.

–Pleurako isuri errepikaria.

–Pneumotorax berezkoa eta/edo errepikaria.

–Arnas sistemako kirurgiaren ondorioak, eginkizunetan dituen ondorioen arabera.

–Diafragmaren anomaliak eta/edo horma torazikoaren deformazioak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Eritasun interstizialak eta/edo biriketako fibrosia.

–Loaren apnearen sindromea eta/edo hipobentilazio zentrala.

–Biriketako tronboenblismoa eta biriketako malformazio baskularrak.

9.–Nerbio-sistema.

–Epilepsia.

–Esklerosi anizkoitza eta bestelako eritasun desmielinizanteak.

–Neurona motorraren eritasunak.

–Ataxiak.

–Buruko eta integrazioko funtzioen nahasmenduak (arrazoitze abstraktoa, oroimena, adimena eta funtzio betearazleak).

–Parkinson-en eritasuna eta bestelako nahasmendu estrapiramidalak.

–Odol-hodien afekzio iskemikoak, hemorragikoak edo malformazioren baten ondoriozkoak.

–Miastenia larria eta juntura neuromuskularraren bestelako arazoak.

–Siringomielia, sintomatologia badu edo eginkizunetan eragina badu.

–Hidrozefalia.

–Muskulu-distrofiak eta bestelako miopatiak.

–Nerbio-sistema zentralaren lesioaren ondoriozko paralisia.

–Nerbio-sistema periferikoaren gaixotasunak, ondorio funtzionalen arabera.

–Anosmia.

–Loaren nahasmenduak, jatorria arnas aparatuan ez dutenak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

10.–Psikiatria.

–Nahasmendu mental organikoak, alde batera utzita prozesu automugatuak eta itzulgarriak edo arintze egoeran daudenak.

–Substantzia psikotropikoen eta alkoholaren kontsumoaren ondoriozko nahasmendu mentalak eta portaeraren nahasmenduak. Substantzia psikotropikoen kontsumoa atzemateko probetan, edozein emaitza positibok bazterketa ekarriko du.

–Eskizofrenia, nahasmendu eskizotipikoa eta ideien delirio-nahasmendua.

–Aldartearen nahasmenduak (afektiboak), eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Hersturaren nahasmenduak, ondorio funtzionalen arabera.

–Nahasmendu neurotikoak.

–Ohituren nahasmendua eta bulkadak kontrolatzekoa, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Nortasunaren nahasmendua eta portaerarena, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

11.–Sistema genitourinarioa.

–Giltzurruneko gutxiegitasuna.

–Giltzurrun-polikistosia.

–Edometriosia, eginkizunetan duen eraginaren arabera.

12.–Sistema endokrinologikoa.

–Mellitus diabetesa.

–Hipotalamo-hipofisario ardatzaren nahasmenduak, hiper edo hipotiroidismoa, gaixotasun adrenalak, adenomatosi endokrino anizkoitza, hiper eta hipoparatiroidismoa, betiere eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Kontrolatu gabeko nahasmendu metabolikoak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

13.–Dermatologia.

–Orbainak, mentaketak eta beste gaitz dermatologiko batzuk, haien zabalera, eginkizunetan duten eragina eta/edo kokapena dela-eta suhiltzailearen lanpostuko norbera babesteko ekipamendua erabiltzea eta/edo lanak egitea oztopatzen dutenean.

14.–Hematologia.

–Muineko aplasia idiopatikoa eta gaueko hemoglobinuria paroxistikoa.

–Anemia hemolitiko kronikoak.

–Drepanozitosia (zelula faltziformeen anemia).

–Hemoglobina < 10g/dL duten anemiak.

–Tronbopeniak, eginkizunetan duten eraginaren arabera (ez dira inola ere onartuko 100.000 plaketatik beherako zenbatekoak).

–Hemofiliak eta koagulazioaren beste nahasmendu batzuk.

–Immunoeskasiak.

–Koagulazioaren kontrako tratamendua.

15.–Neoplasiak.

–Tumoreak eta gaixotasun gaiztoak, diagnosi berrikoak edo egun tratatzen ari direnak.

–Gaixotasun neoplasikoen aurrekariak ebaluatzeko, egungo egoera fisikoari, patologiaren pronostikoari eta eginkizunetan duten eraginari erreparatuko zaie.

16.–Gaixotasun sistemikoak eta beste batzuk.

–GIB birusaren antigorputzen eramailea.

–Kolagenoaren gaixotasunak. –amiloidosiak, kolagenosiak, lupus eritematoso sistemikoa, Sjögren sindromea, esklerodermia, basculitisa eta beste batzuk.

17.–Azalpen orokorrak.

–Tumore onberak, edonon daudela ere, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Edozein organoren transplantea.

–Obesitatea (GMI > 30 eta abdomenaren perimetroa 102 cm-tik gora gizonen artean eta 88 cm-tik gora emakumeen artean).

–Muturreko mehetasuna (GMI < 20).

–Edozein patologia eta/edo deformazio, suhiltzailearen lanpostuko norbera babesteko ekipamendua edo ohiko ekipamendua behar bezala erabiltzea galarazten duena.

–Beste edozein patologia, ondorio edo ezaugarri somatiko, edozein aparatutan edo sistematan, eginkizunetan duen eragina dela-eta galarazten edo modu nabarmenean oztopatzen badu suhiltzaile lanpostuaren eginkizunak egitea, edo horretan arituta larriagotzen ahal bada.

–Edonola ere, osasun azterketan, ez da eduki behar gidabaimena ukatzeko arrazoia izan daitekeen gaixotasunik edo urritasunik (2. taldea), Gidarien Orotariko Erregelamenduaren IV. eranskinak (Beharrezko gaitasun psikofisikoak gidabaimena eskuratzeko edo haren indarraldia luzatzeko) egun duen idazketako aurreikuspenekin bat.

–Sendagaiak eta beste substantzia batzuk kontsumitzea, ibilgailuak gidatzeko edo makina edo lanabes arriskutsuak erabiltzeko gomendagarriak ez direnean edo suhiltzailearen lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasuna modu nabarmenean nahasten dutenean.

Iragarkiaren kodea: F1806148