9. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

117C/2017 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez erabakitzen da Nafarroako Elikagaien Merkataritzaren sektorearen hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aztertu da Nafarroako Elikagaien Merkataritzaren sektorearen hitzarmen kolektiboa testua (kode zenbakia: 31001605011981), erregistro honetan sartu zena 2017ko irailaren 12an, enpresaren ordezkariek eta sindikatuetako batzuek (CC.OO eta UGT) sinatua 2017ko ekainaren 30ean, 2017ko urriaren 13an zuzendua, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2017ko azaroaren 24an.–Izaskun Goñi Razquin, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia.

Nafarroako Elikagaien Merkataritzaren sektorearen hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1713808