86. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Laburpena, Azkoiengo Udalak 2018an enplegua
eta autoenplegua sustatzeko kontrataziorako ematen
dituen diru-laguntzen deialdiarena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrnas). DDBN (identifikazioa): 395363.

Lehena.–Onuradunak.

Enpresak izan daitezke oinarri hauetan ezarritako laguntzen onuradun, forma juridikoa edozein dela ere, betiere kontratatzen dituzten langabeak Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu agentzietan inskribaturik badaude, Azkoienen erroldaturik badaude kontratazio egunean eta jarraian agertzen diren baldintzekin, eta oinarri hauetan ezarritako beharkizun eta baldintzak betetzen badituzte; autoenplegura jotzen duten pertsona fisikoak ere izan daitezke onuradunak:

–Gutxienez ere 2 urteko antzinatasuna izatea kontratazio datatik edo Gizarte Segurantzan autonomo gisa alta emandako datatik.

–Azken 20 urteetatik erroldan gutxienez ere 10 urteko antzinatasuna dutela frogatzea kontratazio datatik edo Gizarte Segurantzan autonomo gisa alta emandako datatik.

Bigarrena.–Xedea.

Enpleguaren egonkortasuna eta kontratazioa sustatzeko pizgarriak ezartzea, lanik gabe dauden langileen lan kontratazioa eta autoenplegua diruz lagunduz, Azkoienen erroldaturik badaude eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu agentzietan inskribaturik badaude.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Diru-laguntzen Datu Base Nazionala (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans).

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntzen zuzkidura 27.000 eurokoa izanen da.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Diru-laguntzak eskatzeko epea 2019ko urtarrilaren 15ean bukatuko da. Eskabideak eredu normalizatuetan aurkeztu beharko dira, eskabide orriaren atzeko aldean agertzen diren agiriekin batera.

Azkoienen, 2018ko apirilaren 23an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1805415