86. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Laburpena, 2018ko sanferminetan peñek parte
hartzeko diru-laguntzen deialdiarena

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 395921.

Deialdi honen xedea da deialdiaren B) atalean ageri diren jarduketak egiteko diru-laguntzak banakako ebaluazio araubidean emateko prozedura garatzea, Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko ordenantza orokorrean xedatuari jarraikiz; ordenantza hori Udalak onetsi zuen hasiera batez, 2005eko azaroaren 3an egin osoko bilkuran, eta behin betiko bilakatu da, ez baita erreklamaziorik aurkeztu jendaurreko aldian. Deialdi honetan aurreikusi ez den orotan, Diru-laguntzen ordenantza orokorrean ezarritako manuak aplikatuko dira (2006ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 17an).

A.–Deialdia egin duen entitatea:

1. Administrazio deitzailea: Iruñeko Udala.

2. Organo emailea: Kultura eta Hezkuntzako Zinegotzigo Ordezkaria.

3. Alor kudeatzailea: Kultura eta Hezkuntza Alorra.

4. Instrukzio organoa: diru-laguntza kudeatzen duen alorreko Idazkaritza Teknikoa.

B.–Diru-laguntzaren xedea, baldintzak, betekizunak eta helburua:

1. Deialdiaren xedea:

Iruñeko peñei (irabazi-asmorik gabeko erakundeak) 2018ko sanferminetan parte hartzeko laguntza ekonomikoak emateko prozedura garatzea.

2. Deialdiaren helburua:

Iruñeko peñek sanferminetan (uztailaren 6tik 14ra) hiriko jai-giroa biziagotzeko jarduerak antola ditzatela sustatzea.

3. Diruz lagun daitezkeen ekintzak/proiektuak/jokabideak/jarduerak egiteko baldintzak eta epea:

Diruz lagunduko diren jarduerok irekiak eta kalean egitekoak izan beharko dute.

Iruñean, 2018ko apirilaren 23an.–Kultura eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkaria, Maider Beloki Unzu.

Iragarkiaren kodea: L1805606