86. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Laburpena, Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoei eskola liburutegietarako eta ikasmaterial suntsigarrirako diru-laguntzak banakako ebaluazio araubidean emateko deialdiarena. 2017-2018 ikasturtea

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index) kontsulta daiteke. DDBN (identifikazioa): 395599.

Deialdi honen xedea da deialdiaren B) atalean ageri diren jarduketak egiteko diru-laguntzak banakako ebaluazio araubidean emateko prozedura garatzea, Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko ordenantza orokorrean xedatuari jarraikiz; ordenantza hori Udalak onetsi zuen hasiera batez, 2005eko azaroaren 3an egin osoko bilkuran, eta behin betiko bilakatu da, ez baita erreklamaziorik aurkeztu jendaurreko aldian. Deialdi honetan aurreikusi ez den orotan, Diru-laguntzen ordenantza orokorrean ezarritako manuak aplikatuko dira (2006ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 17an).

A.–Deialdia egin duen entitatea:

1. Administrazio deitzailea: Iruñeko Udala.

2. Organo emailea: Kultura eta Hezkuntzako Zinegotzigo Ordezkaria.

3. Alor kudeatzailea: Kultura eta Hezkuntzako Alorra.

4. Instrukzio organoa: diru-laguntza kudeatzen duen alorreko Idazkaritza Teknikoa.

B.–Diru-laguntzaren xedea, baldintzak, betekizunak eta helburua:

1. Deialdiaren xedea:

Arautzea nola emanen zaizkien diru-laguntzak Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko eta Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoei, eskola liburutegietarako eta ikasmaterial suntsigarrirako.

2. Deialdiaren helburua:

Erraztasunak ematea 2017-2018 ikasturtean Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko eta Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoetako liburutegietako funts bibliografikoak areagotu eta berritzeko, bai eta ikastetxe horietako ikasmaterial suntsigarria berritzeko ere, irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko.

3. Diruz lagun daitezkeen ekintzak/proiektuak/jokabideak/jarduerak egiteko baldintzak eta epea:

Diru-laguntzak ematen ahalko dira, deialdi honen babesean, 2017-2018 ikasturtean Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko eta Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoetako liburutegietarako liburuak eta ikastetxe horietako ikasmaterial suntsigarria erosteko.

Iruñean, 2018ko apirilaren 23an.–Kultura eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkaria, Maider Beloki Unzu.

Iragarkiaren kodea: L1805421