86. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARIA

2018ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Legariako Udalak, 2017ko azaroaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko plantilla organikoa; erabakia 2017ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 21ean.

Jendaurrean egoteko epea iraganik, inork ez baitu erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat jotzen da. Hona haren laburpena:

Funtzionarioak.

Lanpostuaren izena: Legariako, Okoko, Etaiuko eta Olexoako Udalen Batasuneko idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %44,7. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizioa. Egoera: hutsik.

Administrazio araubideko kontratudunak.

Lanpostuaren izena: Legariako, Okoko, Etaiuko eta Olexoako Udalen Batasuneko idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %44,7. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizioa. Egoera: jardunean.

Administrazio araubideko kontratudunen izenen zerrenda.

Rafael Hervás Guerrero. Idazkaria.

Legarian, 2018ko apirilaren 12an.–Alkate udalburua, José Javier Echeverría Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1804909