86. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Aldaketa, Agiriak prestatu eta izapidetzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Igantziko Udalak, 2017ko abenduaren 15ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa, Agiriak prestatu eta izapidetzeko tasak arautzen dituen udal ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan, aipatutako artikuluko 3. idatz-zatiak hara igorrita, ezarritako aginduekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

325.1.c) artikuluaren amaierako aurreikuspenei jarraikiz, jendaurreko tramitean erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, deusetan ukatu gabe, lege beraren 326. artikuluari jarraikiz, haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Igantzin, 2018ko apirilaren 4an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L1804566