86. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELGORRIAGA

Obretarako kontribuzio bereziak ezarri eta arautzea

Elgorriagako Udalak, 2018ko urtarrilaren 19an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabaki hau hartu zuen:

“Hirugarrena.–Kontribuzio bereziak ezarri eta arautzea, Berroarte alderdiko etxebizitza baterako landabidearen zoladura egokitu eta sendotzeko obretan eta Elgorriagako Argiñerreka alderdiko etxebizitza batzuetarako landabidearen zoladura egokitu eta sendotzeko obretan.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 20ko 2/1995 Foru Legearen 51-b2 eta 6. artikuluetan ezarritakoaren arabera, kontribuzio bereziak udal ogasunaren baliabidea dira.

Udalak obrak egingo ditu Berroarte alderdiko etxebizitza baterako landabidearen zoladura egokitu eta sendotzeko, eta Elgorriagako Argiñerreka alderdiko etxebizitza batzuetarako landabidearen zoladura egokitu eta sendotzeko.

Udalari dagokio kontribuzio bereziak ezartzeko erabakia hartzea, obra horien kostuari, gero zehaztuko den proportzioan, aurre egiteko. Hasiera bateko kalkuluaren arabera, Berroarteko landabidearen obrak 15.669,38 euro izango dira, BEZa barne, eta Argiñerrekako landabidearen obrak 82.460,80 euro izango dira, BEZa barne. Nafarroako Gobernuak 12.949,89 euroko eta 68.149,42 euroko diru-laguntza esleitu zion hurrenez hurren Elgorriagako Udalari; ondorioz, Udalak finantzatu behar duen obrak 2.719,49 euro eta 14.311,38 euro egiten du hurrenez hurren. Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 112.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz, kontribuzio berezien zerga oinarria osatuko du, gehienez ere, lanak egiteagatik edo zerbitzuak ezarri edo zabaltzeagatik toki entitateak pairatzen duen kostuaren %90ak; hala ere, onuradunek hitzarmena sinatu dute Udalarekin obraren kostuaren %100 ordaintzeko konpromisoa hartuz.

Aipatutako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 109. artikuluan ezarritakoari jarraituz, kontribuzio berezien zergapeko egintza da subjektu pasiboak onura bat edo bere ondasunen balio gehitze bat erdiestea toki entitate horiek lan publikoak egitearen ondorioz edo toki mailako zerbitzu publikoak ezarri edo zabaltzearen ondorioz.

Kontuan hartuz aipatutako aginduak eta haiekin bat heldu direnak, bai Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legekoak bai udal ordenantzakoak, aho batez ERABAKI DA:

Lehena.–Adieraztea bi obretarako exekuzio proiektua Elgorriagako Udalak onetsi zuela 2018ko urtarrilaren 5ean egin osoko bilkuran.

Bigarrena.–Kontribuzio bereziak ezartzea, Berroarte alderdiko etxebizitza baterako landabidearen zoladura egokitu eta sendotzeko obretarako eta Elgorriagako Argiñerreka alderdiko etxebizitza batzuetarako landabidearen zoladura egokitu eta indartzeko obretarako.

Hirugarrena.–Aipatutako tributua arautzeko espedientea irekitzea, banaketa oinarri hauei jarraituz:

a) Obren kostua, guztira, 2.719,49 eurokoa eta 14.311,38 eurokoa da, hurrenez hurren.

b) Onuradunen artean banatu beharreko zenbatekoa behin-behinekoz finkatzea: 2.719,49 euro eta 14.311,38 euro hurrenez hurren, hau da, Elgorriagako Udalak bere gain hartzen duen obra kostuaren %100ari dagokiona.

c) Aurreko oinarrian azaltzen den kopurua zuzendu eta doitu egingo da aipatu obrak bukatu ondoren, obren benetako kostua jakinda, Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 112.3 artikuluan xedatutakoaren arabera: “Obra edo zerbitzuetarako aurrekontuan jarritako kostu osoa aurreikuspen hutsa izango da. Benetako kostua handiagoa edo txikiagoa izatera, hura hartuko da dagozkion kuotak kalkulatzeko”.

Laugarrena.–Aurreko puntuan ezarritakoaren ondorioetarako, onestea zergadunen behin-behineko zerrenda, baita obraren kostua aplikatzetik ateratako banakako kuotak ere, I. eranskinean ezartzen den bezala. Adieraztea kopurua ordaindu dutela, alde txikiren bat izan ezik, eta ez dela zehaztu Nafarroako Gobernuak gehienez ere emango duen diru-laguntzaren zenbatekoa.

Bosgarrena.–Erabaki hau eta hasieran onetsitako banakako kuotak zergadunei jakinaraztea; bestetik, erabaki hau eta espedientearen gainerakoa jendaurrean edukitzea 30 egunez Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia jarrita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Zehaztea ezen, erreklamaziorik aurkezten ez bada, kontribuzio bereziak ezarri eta antolatzeko erabaki zehatzak behin-behinekoak izatetik behin betikoak izatera igaroko direla, berriz ere erabakia hartu beharrik izan gabe, eta orduan argitaratuko direla bai erabakia bai behin betiko testua, Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoan ezarri bezala, eta zergadunei jakinaraziko zaizkiela egokitu zaizkien banakako kuotak, interesduna ezaguna bada; bestela, ediktu bidez.”

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten erabaki horren kontra honako hauek para daitezkeela:

a) Hautara, berraztertzeko errekurtsoa, Elgorriagako Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo,

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan ezartzen denaren arabera.

c) Hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Elgorriagan, 2018ko martxoaren 20an.–Alkatea, José Ignacio Olazar Apezteguia.

Iragarkiaren kodea: L1804312