86. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, bi izangai-zerrenda –bat prestakuntzarako, eta bestea aldi baterako kontrataziorako– hautaproben bitartez osatzeko, elikagai industriako goi-mailako teknikari lanpostuan aritze aldera, Iruñeko Udalean gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira

Nafarroako Administrazio Auzitegiak 2018ko otsailaren 13an emandako 376 zk.ko Ebazpenak onetsi egin du Leyre Azcona De Simón andreak aurkeztutako gora jotzeko 17-01387 zk.ko errekurtsoa, zeina aurkeztu baitzen 2017ko apirilaren 26an (10/EL) emandako Ebazpenari -horrek ebatzi zuen hautaproben bitartez Elikagai Industriako goi-mailako teknikari lanpostuan aritze aldera Iruñeko Udalean gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira bi izangai-zerrenda, bat prestakuntzarako eta bestea aldi baterako kontrataziorako, osatzeko deialdian galdatutako titulazioaren gainean, deialdiaren iragarkia argitaratu zelarik 2017ko 88. NAOn, maiatzaren 9koan- kontra egiteko aurkeztutako berraztertze-errekurtsoa ezesteko Giza Baliabideetako Zuzendaritzak 2017ko maiatzaren 26an hartutako Ebazpenaren (1/EL) kontra.

Ebazpena gauzatzeak berarekin dakar deialdi hura baliogabetzea eta berri bat onestea, galdatutako titulazioa aldatuta aipatu erabakiarekin bat. Deialdi berria Giza Baliabideetako Zuzendariak 2018ko apirilaren 27an emandako Ebazpenak onetsi du.

Deialdiaren oinarriak eskuragarri daude www.pamplona.es webgunean eta Herritarrendako Arreta bulegoetan.

Iruñean, 2018ko apirilaren 27an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Iñigo Anaut Peña.

Iragarkiaren kodea: L1805724