86. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, izangai-zerrenda bat hautaproben bitartez
osatzeko, merkataritzako zerbitzuburuaren lanpostuan aritzeko, aldi baterako kontratu bidez

Iruñeko Udalak, Giza Baliabideetako zuzendaritzak 2018ko apirilaren 18an emandako Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi du:

Deialdia, izangai-zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko, merkataritzako zerbitzuburuaren lanpostuan aldi baterako kontratu bidez aritze aldera, Iruñeko Udalean gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.

Deialdiaren oinarriak eskuragarri daude www.pamplona.es webgunean eta Herritarrendako Arreta bulegoetan.

Iruñean, 2018ko apirilaren 18an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Iñigo Anaut Peña.

Iragarkiaren kodea: L1805654