82. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

123/2018 FORU AGINDUA, apirilaren 23koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, honako hauen deialdia egiten duena 2018ko kanpainarako: Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak nekazaritzarako eta abeltzaintzarako finantzaturiko ordainketa zuzenei eta Landa Garapenerako Programaren eta Estatuaren halako laguntza batzuei dagokien eskaera bakarra, Erreserba Nazionalerako eskubide eskaerak, Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikoko Sistemarentzako aldaketa eskaeren aurkezpena eta urteko jakinarazpena, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean erregistra dadin.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1307/2013 (EB) Erregelamenduak ezartzen ditu Nekazaritza Politika Erkidearen esparruko laguntza araubideen ondorioz nekazariei egiten zaizkien zuzeneko ordainketan aplikatzeko arauak, eta orobat indargabetzen Kontseiluaren 637/2008 (EE) eta 73/2009 (EE) Erregelamenduak.

Batzordearen 2014ko martxoaren 11ko 639/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuak osatzen du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1307/2013 (EB) Erregelamendua, Nekazaritza Politika Erkidearen esparruko laguntza araubideen ondorioz nekazariei egiten zaizkien zuzeneko ordainketan aplikatzeko arauak ezartzen dituena, eta aldatzen du erregelamendu horren X. eranskina. Batzordearen 2017ko otsailaren 15eko 2017/1155 (EB) Erregelamendu Delegatuak 639/2014 Erregelamendu Delegatua aldatu zuen.

Batzordearen 2014ko ekainaren 16ko 641/2014 (EB) Exekuzio Erregelamenduak xedapenak ematen ditu aplikatzeko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1307/2013 (EB) Erregelamendua, zeinaren bidez ezartzen baitira Nekazaritza Politika Erkidearen esparruko laguntza araubideen ondorioz nekazariei egiten zaizkien zuzeneko ordainketan aplikatzeko arauak.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1306/2013 (EB) Erregelamenduak ezartzen ditu Nekazaritza Politika Erkidearen finantzaketa, kudeaketa eta jarraipena, eta indargabetzen Kontseiluaren 352/78 (EE), 165/94 (EE), 2799/98 (EE), 814/2000 (EE), 1290/2005 (EE) eta 485/2008 (EE) Erregelamenduak.

Batzordearen 2014ko martxoaren 11ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamendua osatzen du kudeaketaren eta kontrolaren sistema integratuari dagokionez, ordainketak ukatu edo kentzeko baldintzei dagokienez eta ordainketa zuzenei, landa garapeneko laguntzari eta baldintzazkotasunari aplika dakizkiekeen zehapen administratiboei dagokienez. Batzordearen 2016ko maiatzaren 4ko 2016/1393 (EB) Erregelamendu Delegatuak 640/2014 (EB) Erregelamendua aldatu zuen.

Batzordearen 2014ko uztailaren 17ko 809/2014 (EB) Exekuzio Erregelamenduak xedapenak ezartzen ditu Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamendua aplikatzeko, kudeaketaren eta kontrolaren sistema integratuari dagokionez, landa garapeneko neurriei dagokienez eta baldintzazkotasunari dagokionez.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduak arautzen ditu Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidezko landa garapenerako laguntzak, eta indargabetzen Kontseiluaren 1698/2005 (EE) Erregelamendua.

Batzordearen 2014ko martxoaren 11ko 807/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuak osatzen du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1305/2013 (EB) Erregelamendua, LGENF-Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidezko landa garapenerako laguntzari buruzkoa.

Batzordearen 2015eko apirilaren 27ko 2015/791 (EB) Erregelamendu Delegatuak aldatzen du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren I. eranskina (Landa Garapenerako Europako Funtsaren bidezko landa garapenerako laguntzari buruzko Erregelamenduarena).

Batzordearen 2014ko uztailaren 17ko 808/2014 (EB) Exekuzio Erregelamenduak xedapenak ezartzen ditu aplikatzeko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamendua, LGENF-Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidezko landa garapenerako laguntzari buruzkoa.

Kontseiluaren 2013ko abenduaren 2ko 1311/2013 Erregelamenduak (EB, EURATOM) 20142020 eperako Urte Anitzeko Finantza Esparrua ezartzen du.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2017ko abenduaren 13ko 2017/2393 (EB) Erregelamenduak aldatu zituen 1305/2013, 1306/2013, 1307/2013, 1308/2013 eta 652/2014 (EB) erregelamenduak.

Abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuak (abenduaren 29ko 1172/2015 Errege Dekretuak aldatua) ezarri zituen nekazaritzari eta abeltzaintzari 2015etik aurrera egiten zaizkien zuzeneko ordainketen aplikazioa eta laguntzeko beste araubide batzuk, baita zuzeneko ordainketen eta landa garapenerako ordainketen kudeaketari eta kontrolari dagokiena ere.

Abenduaren 19ko 1076/2014 Errege Dekretuak ezartzen du Nekazaritza Politika Erkidearen oinarrizko ordainketarako eskubideen esleipena.

Abenduaren 19ko 1077/2014 Errege Dekretuak arautzen du nekazaritzako lurzatien informazio geografikoaren sistema.

Abenduaren 19ko 1078/2014 Errege Dekretuak ezartzen du zer baldintzazkotasun arau bete behar dituzten onuradunek, honako hauek jasotzeko: mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko zenbait programaren ondoriozko ordainketak, landa garapenerako urteko prima jakin batzuk edo zuzeneko ordainketak.

Abenduaren 30eko 745/2016 Errege Dekretuak eta azaroaren 10eko 980/2017 Errege Dekretuak aldatu zituzten abenduaren 19ko 1075/2014, 1076/2014, 1077/2014 eta 1078/2014 errege dekretuak, Nekazaritza Politika Erkidea Espainian aplikatzeko emandakoak.

Urtarrilaren 26ko 27/2018 Errege Dekretuak 1075/2009 Errege Dekretua aldatu zuen.

Urtarrilaren 16ko 9/2015 Errege Dekretuak arautzen ditu Europar Batasunak lehen mailako nekazaritza ekoizpenerako higienearen arloan emandako araudia aplikatzeko baldintzak.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren martxoaren 20ko 110/2015 Foru Aginduaren bidez ezartzen da zer baldintzazkotasun arau bete behar dituzten honako laguntza hauek jasotzen dituzten onuradunek: mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko zenbait programaren ondoriozko ordainketak, landa garapenerako urteko primak, edo zuzeneko ordainketak.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak martxoaren 10ean emandako 90/2015 Foru Aginduaren bidez arautzen da Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikoko Sistema (SIGPAC) eta ezartzen dira hura Nafarroan kudeatzeko arauak.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak martxoaren 20an eman 111/2015 Foru Aginduaren bidez arautzen da Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorraren eta Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroaren arteko koordinazioa, eta ezartzen Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatutako nekazaritzako ustiategien kalifikaziorako irizpideak.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren otsailaren 27ko 61/2018 Foru Aginduaren bidez araubide orokorra ezartzen da, ingurumen eta klimaren laguntzak (10. neurria) eta nekazaritza ekologikoarenak (11. neurria) eman eta kudeatzeko Nafarroako Foru Komunitatean. Laguntza horiek Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barnean daude.

Toki Administrazioko kontseilariaren maiatzaren 8ko 159/2017 Foru Aginduaren IX. eranskinak ezartzen ditu natura balio handiko zereal-agrosistemetan ardi aziendaren larratze jasangarrirako laguntzak arautzeko oinarriak. Landa garapeneko 20142020 Programaren barnekoak dira laguntza horiek.

Foru agindu honen IV. eta V. eranskinetan sartzen dira Nafarroako mendialdeko eskualdeetarako eta naturak mugatuetarako konpentsazio laguntzak 2017ko kanpainan eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra arautzen duten oinarriak; laguntza hori Nafarroako Landa Garapenerako 20142020 Programaren barnean dago, eta azpineurri gisa ditu mendialdeko eskualdeetarako konpentsazio ordainak eta naturak mugatutako eskualdeetarako konpentsazio ordainak.

Nafarroako Gobernuak 2018ko martxoaren 28an hartutako Erabakiaren bitartez, baimena eman zitzaion Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari zenbait urtetarako gastu konpromisoa hartzeko, 5.200.000 eurokoa, 2019ko ekitaldian Nafarroako mendialdeko eskualdeetarako eta naturak mugatuetarako konpentsazio laguntza tramitatu beharrez.

VI. eta VII. eranskinetan sartzen dira naturgune babestuetan ezartzen diren ingurumen arloko mugapenei dagozkien kalte-ordainak arautzen dituzten arauak.

Gobernuak 2018ko urtarrilaren 17an hartutako Erabakiaren bidez, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiari baimena eman zitzaion 350.000 euroko gastu-konpromisoa har zezan, urte anitzekoa eta 2019-2023 ekitaldiei egoztekoa, 10. neurriko (nekazaritza, ingurumena eta klima) “Estepako habitata hobetzea basoiloarentzat eta basoilo handiarentzat” ekintzako laguntzen deialdia sustatzeko. Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barnean daude laguntza horiek.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 7ko 428/2016 Foru Aginduaren bidez, arauak ezartzen dira, Nafarroako Foru Komunitatean 2016-2020 urteetan patataren hazi ziurtatuaren ekoizleei laguntzak ematearen gainean.

Abeltzaintza, Nekazaritza eta Elikadurako kontseilariak, otsailaren 8ko 29/2007 Foru Aginduaren bidez, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak finantzaturiko laguntzak kudeatzeko prozedura ezarri zuen, eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak, otsailaren 8ko 30/2007 Foru Aginduaren bidez, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsarekin batera landa garapenerako finantzaturiko laguntzak tramitatzeko prozedura ezarri zuen.

Arestian aipatutako araudia dela medio, garatzen dira Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak finantzatzen dituen laguntza zuzenak eta Landa Garapeneko Programan sartutakoak erregulatzen dituzten arauak, autonomia erkidegoek eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak finantzatuak 2018ko kanpainarako, hala laguntzak emateari nola urteko ordainketari dagokienez.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 38. artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren organoek noiznahi bereganatzen ahalko dute beren menpeko administrazio organo batek, berez edo eskuordetze bidez, ebatzi beharreko gai baten gaineko ardura. Horrenbestez, beharrezkoa da nire gain hartzea bai deialdi honen eskumena, Departamentu honetako bi zuzendaritza nagusiri eragiten baitie.

Aginduzko txostenak ikusirik eta Kontu-hartzailetzaren oniritzia izanik, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.e) artikuluan xedatutakoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Nire gain hartzea Foru Agindu honetan sartzen diren deialdiak onesteko eskumena.

2. Deialdia eta oinarriak onestea 2018ko kanpainan “eskaera bakarra” aurkezteko. Hartan, Foru Agindu honen 1. 3) oinarriko zerrendan agertzen diren laguntzak eskatzen dira.

3. Deialdia onestea urteko jakinarazpena egiteko, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean inskribatu eta Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroko informazioa eguneratu beharrez.

4. Deialdia onestea 2018ko kanpainan Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikoko Sistemari aldaketak egiteko eskaerak aurkezteko.

5. Deialdia onestea 2018ko kanpainan Erreserba Nazionalari oinarrizko ordainketarako eskubide eskaerak egiteko eta 2018ko oinarrizko ordainketarako eskubideen titulartasun aldaketen komunikaziorako.

6. Oinarriak onestea Nafarroako naturak mugatutako eskualdeetarako konpentsazioko laguntzari dagokionez, IV. eta V. eranskinen arabera, eta 5.200.000 euroko gastua baimentzea “Konpentsaziorako kalte-ordaina. LGP LGENF 20142020” izeneko 710001 71230 4700 414208 partidaren kargura edo 2019ko Gastuen Aurrekontuan 2018ko deialdirako sortzen den baliokidearen kargura.

7. Oinarriak onestea naturagune babestuetako mugapenengatiko konpentsazioko laguntzari dagokionez, VI. eta VII. eranskinen arabera, eta 115.000 euroko urteko gastua baimentzea, 2018ko ekitaldiko gastuen aurrekontuko “Toki entitateendako kalte-ordainak. LGP LGENF 20142020” izeneko 740002 74200 4609 45630 partidaren kargura, Naturgune babestuetako mugapenengatiko konpentsazioko ordainketaren 2018ko laguntzen deialdirako.

8. 140.000 euroko urteko gastua baimentzea, 2018ko ekitaldiko gastuen aurrekontuko “Hazitarako patata ekoizpenaren sustapena” izeneko 710000 71210 4701 412102 partidaren kargura, patata hazi ziurtatuaren ekoizleentzako 2018ko laguntzen deialdirako, natura mugapenak dituzten eskualdeetan nekazaritza jarduera horri eusteko.

9. Baimena ematea 350.000 euroko gastu-konpromisoa hartzeko, 2019-2023 ekitaldiei egoztekoa, 10. neurriko (nekazaritza, ingurumena eta klima) “Estepako habitata hobetzea basoiloarentzat eta basoilo handiarentzat” ekintzako laguntzen deialdia sustatzeko (Nafarroako Landa Garapenerako 20142020 Programaren barnean daude laguntza horiek), hau da, urtean 70.000 €, “Estepako habitaterako nekazaritza eta ingurumen neurriak. LGP LGENF 2014-2020” izeneko 740002 74200 4700 456302 aurrekontu-partidaren kargura.

10. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

11. Diru-laguntzetarako deialdi hau Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (DDBN) erregistratzea.

12. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2018ko apirilaren 23an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

2018KO KANPAINARAKO ESKAERA BAKARRA
AURKEZTEKO OINARRIAK

I. TITULUA

Xedapen komunak

1. oinarria.–Xedea eta aplikazio eremua.

1. Foru agindu honen xedea deialdia egitea da, Nafarroako Foru Komunitatean eta 2018ko kanpainari begira, honako hauek aurkezteko:

1) Urteko aitorpena Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean inskribatu beharrez, 9/2015 Errege Dekretuaren 4. artikuluak ezarri bezala, eta Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroko informazioa eguneratu beharrez.

2) Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikoko Sisteman (SIGPAC) aldaketak egiteko eskaera, 90/2015 Foru Aginduaren 6. artikuluan ezarria.

3) Laguntzen eskaera bakarra, 1075/2014 Errege Dekretuaren I. kapituluko VI. tituluan ezarri bezala. Hartan, honako hauek sartzen dira:

a) Ordainketa zuzenak, laguntza desakoplatuengatik:

i. Ordainketa bakarreko araubidea.

ii. Klimarako eta ingurumenerako onuragarriak diren nekazaritzako jardunbideetarako ordainketa.

iii. Nekazari gazteentzako ordainketa.

b) Nekazari txikien araubidea:

i. Nekazari txikien araubidearen berrespena.

ii. Nekazari txikien araubideari uko egitea.

c) Ordainketa zuzenak, nekazariendako laguntza lotuengatik:

i. Arrozaren laborantzari loturiko laguntza.

ii. Laborantza proteikoei loturiko laguntza.

iii. Fruitu oskoldunei eta algarroboei loturiko laguntza.

iv. Kalitatezko lekaleei loturiko laguntza.

v. Azukre-erremolatxari loturiko laguntza.

vi. Industriarako tomateari loturiko laguntza.

vii. Kotoiaren laborantzarako ordainketa berariazkoa.

d) Ordainketa zuzenak, abeltzainendako laguntza lotuengatik:

i. Behi ume-hazleak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza.

ii. Gizentzeko behiak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza.

iii. Esnetarako behiak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza.

iv. Ardiak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza.

v. Ahuntzak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza.

vi. Esnetarako behiak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza, 2014an eskubide bereziak gorde bazituzten eta oinarrizko ordainketarako eskubideak ernatzeko hektarea onargarririk ez badute.

vii. Gizentzeko behiak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza, 2014an eskubide bereziak gorde bazituzten eta oinarrizko ordainketarako eskubideak ernatzeko hektarea onargarririk ez badute.

viii. Ardiak eta ahuntzak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza, 2014an eskubide bereziak gorde bazituzten eta oinarrizko ordainketarako eskubideak ernatzeko hektarea onargarririk ez badute.

e) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1305/2013 (EB) Erregelamenduak landa garapenerako jasotzen dituen laguntzak:

i. Nafarroako mendialdeko eskualdeetarako eta naturak mugatuetarako konpentsazio laguntza, eta laguntza iragankorra, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 31.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.

ii. Nekazaritza ekologikorako laguntza.

–Urteko ordainketarako eskaera 2015-2019 kanpainetako kontzesioa duten titularrentzat.

–Urteko ordainketarako eskaera 2016-2020 kanpainetako kontzesioa duten titularrentzat.

–Urteko ordainketarako eskaera 2017-2021 kanpainetako kontzesioa duten titularrentzat.

iii. Hazitarako patataren nekazaritzako eta ingurumeneko ekoizpenerako laguntza.

–Urteko ordainketarako eskaera 2015-2019 kanpainetako kontzesioa duten titularrentzat.

–Urteko ordainketarako eskaera 2016-2020 kanpainetako kontzesioa duten titularrentzat.

iv. Nekazaritzako sistema mediterraneo jasangarriak zaintzeko laguntza.

–Urteko ordainketarako eskaera 2015-2019 kanpainetako kontzesioa duten titularrentzat.

–Urteko ordainketarako eskaera 2016-2020 kanpainetako kontzesioa duten titularrentzat.

v. Galzorian dauden tokiko arrazak kontserbatu eta sustatzeko laguntza.

–Urteko ordainketarako eskaera 2015-2019 kanpainetako kontzesioa duten titularrentzat.

–Urteko ordainketarako eskaera 2016-2020 kanpainetako kontzesioa duten titularrentzat.

vi. Abeltzaintzako sistema jasangarrietarako laguntza.

–Urteko ordainketarako eskaera 2015-2019 kanpainetako kontzesioa duten titularrentzat.

–Urteko ordainketarako eskaera 2016-2020 kanpainetako kontzesioa duten titularrentzat.

vii. Estepako habitatak hobetzeko laguntza.

–Urteko ordainketarako eskaera 2015-2019 kanpainetako kontzesioa duten titularrentzat.

–Urteko ordainketarako eskaera 2016-2020 kanpainetako kontzesioa duten titularrentzat.

viii. “Estepako habitata hobetzea basoiloarentzat eta basoilo handiarentzat” izeneko laguntzak: Kontzesiorako eskaera 2018-2022 kanpainetarako eta 2018ko kanpainako urteko ordainketarako eskaera.

ix. Natura balio handiko zereal-agrosistemetan ardi aziendaren larratze jasangarrirako laguntza: Kontzesiorako eskaera 2018-2022 kanpainetarako eta 2018ko kanpainako urteko ordainketarako eskaera.

x. Naturgune babestuetan ezartzen diren ingurumen arloko mugapenengatiko konpentsazioko laguntza.

xi. Landa garapenerako laguntzak lortzeko eskaera, beste autonomia erkidego batzuetan onetsitako programen esparruan.

xii. Alorrak basoberritzeko araubidean, landa garapenerako 1994-1999, 2000-2006 eta 2007-2013 programen esparruan emandako laguntzen onuradunen errentaren galerarako laguntzak.

f) Patataren hazi ziurtatuaren ekoizleentzako laguntzak, naturaren aldetik mugak dituzten eremuetan nekazaritzako jarduera horri eusteko. Ordainketarako eskaera eta urteko ordainketa.

4) Oinarrizko ordainketarako eskubide eskaera, Erreserba Nazionalari.

5) Oinarrizko ordainketarako eskubideen titulartasun aldaketen 2018ko eskaera.

2. Beste alde batetik, arau osagarriak ezarri dira eskaera bakarrean sarturiko laguntzean gaineko legeria nazional eta Batasunekoaren aldera.

2. oinarria.–Agintaritza eskuduna.

1. Oinarrizko ordainketarako eskubideekin loturiko tramiteak eta Nafarroako Foru Komunitatean aurkeztutako laguntzen eskaeren aurkezpen eta kudeaketaz den bezainbatean, agintari eskuduna Nekazaritza Zerbitzua da, salbu 1. oinarriko 3. puntuko e) vii, viii, x, xi eta xii epigrafeetarako, Ingurune Naturalaren Zerbitzua izanen baita, Nekazaritza Zerbitzuarekin elkarlanean.

2. Nafarroako Foru Komunitatean aurkeztutako SIGPACentzako aldaketa eskaerei dagokienez, agintaritza eskuduna Erakunde Ordaintzailearen Zerbitzua da.

3. Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean inskribatzeko urteko aitorpenari dagokienez, eta Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroko informazioaren eguneratzeari dagokionez, Nafarroako Foru Komunitatean aurkezteko, agintari eskuduna Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzua da.

3. oinarria.–Urteko jakinarazpena, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean inskribatu eta Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroko informazioa eguneratu beharrez.

1. Eskaera bakarra aurkezten duten titularrak salbuetsirik egonen dira Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean beren ustiategiari buruzko argibideak eman beharretik. Horretarako, eskaera bakarra jakinerazpentzat hartuko da erregistro horretan inskribatzeko eta erabiliko da Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroko informazioa eguneratzeko.

2. Ustiategi bateko titularrek eskaera bakarra aurkezten ez badute, urteko jakinarazpena egin beharko dute Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean inskribatzeko 6. eta 8. oinarrietan adierazten diren moduan, epean eta tokian. Modu telematikoan ere aurkezten ahalko dira, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bulegoen bidez.

3. Eskaera bakarra aurkezteko epea iragan ondoren eratutako ustiategiak eta data horren ondoko lurzati aldaketak zuzenean jakinarazi beharko zaizkio Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroari.

4. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren martxoaren 20ko 111/2015 Foru Aginduak arautu zuen Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorraren eta Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroaren arteko koordinazioa eta ezarri zituen Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatutako nekazaritzako ustiategien kalifikaziorako irizpideak ezartzen dituena; haren 3. artikuluak aipatzen duen nahitaezko dokumentazioa Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan aurkeztuko da edo Administrazio Publikoen prozedura erkidea arautzen duen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluak aipatzen dituen tokietako edozeinetan.

5. Laguntzak kudeatzen dituen organoak Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan sarturiko informazioa kontsultatuko du, lurzatiak 1075/2014 Errege Dekretuaren 15. artikuluan adierazten duen egunean laguntzak eskatzen dituen nekazariaren eskura ote dauden egiaztatu beharrez.

4. oinarria.–SIGPACa aldatzeko eskaera.

1. Nekazariek egiaztatu beharko dute SIGPACen datorren informazioa, beren nekazaritzako lurzatiak osatzen dituzten esparruei buruzkoa, zuzena dela eta, zehazki, esparru horiei esleitu zaizkien mugaketa grafikoa eta erabilera eta larreen onargarritasun koefizientea zuzenak direla. Orobat, beren esparruetan ez dagoela hautatu ezin den elementurik; bereziki, bideak eta eraikinak.

2. SIGPACen jasotako informazioa bat heldu ez bada lurraren errealitatearekin, eskatzaileak, otsailaren 1eko 90/2015 Foru Aginduari jarraituz, aurkeztu beharko ditu erabilerari, mugaketari, larreen onargarritasun koefizienteari edo SIGPACeko edukiaren beste edozein informaziori dagozkien alegazioak edo haiek aldatzeko eskaerak, ukituta dauden esparru bakoitzerako.

3. Eskaera bakarrean aurkeztutako laguntzak onartzean aldaketarako eskaera kontuan hartua izateko, 6. eta 8. oinarrietan adierazten diren moduan, epean eta tokian aurkeztu beharko dira. Modu telematikoan ere aurkezten ahalko dira, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bulegoen bidez.

4. Irailaren 1etik abenduaren 31ra aurkezten diren eskaerek, alegia, 90/2015 Foru Aginduan aipatzen den bigarren epean, hurrengo urteko laguntzerako izanen dituzte ondorioak. Modu telematikoan aurkeztuko dira, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bulegoen bidez. Eskatzaileak berak ere zuzenean aurkezten ahalko ditu, bere ziurtagiri digitala erabiliz, Nafarroako Gobernuaren web orrian eskuragarri dagoen aplikazioaren bidez.

5. Eskatzaileek baimena emanen diote Departamentuko teknikariari, honek haien izenean sina dezan digitalki. Baimentzeko agiriaren kopia digitala sartu beharko da eskaerari atxikitako agiri gisa.

II. TITULUA

Eskaera bakarra

5. oinarria.–Eskaera bakarraren titularra.

1. Nafarroako Foru Komunitatean eskaera bakarra aurkezten ahalko dute gehienbat Nafarroako Foru Komunitatean kokaturik dauden ustiategien titularrek, baita eremurik gabeko ustiategien titularrek ere, azienda gehienak Nafarroako Foru Komunitatean badituzte.

2. Eskaera bakarraren barnean sartzen dira Foru Agindu honetan 2018ko kanpainarako deitutako laguntza eta ordainketa guztien eskaerak.

3. Landa garapenerako laguntzen eskaerak, beste autonomia erkidego batzuetan kokaturiko azalerei egokiturik ere Nafarroako Foru Komunitatean aurkezten badira, eta alderantziz, beste erkidego batzuekiko truke egiteko prozeduran sartuko dira, azalera non dagoen, autonomia erkidego horrexetan tramita daitezen.

6. oinarria.–Eskaera bakarra aurkezteko tokia.

1. Eskaera bakarra eta haren aldaketak modu telematikoan aurkeztuko dira, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarekin horrexetarako lankidetza hitzarmena izenpetu duten entitate laguntzaileetan. Eskatzaileak berak ere zuzenean aurkezten ahal ditu, bere ziurtagiri digitala erabiliz, Nafarroako Gobernuaren web orrian eskuragarri dagoen aplikazioaren bidez.

Eskaerei eta haren aldaketei foru agindu honen eranskinetan adierazten den “aurkeztu beharreko dokumentazioa” gehituko zaie.

2. Entitate laguntzaileak eskatzailearen baimena eduki behar du entitateko kudeatzaileak haren izenean sina ditzan, digitalki, eskaera bakarra, haien aldaketak, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean inskribatzeko eskaera eta SIGPACi alegazioak aurkezteko agiria. Baimentzeko agiriaren kopia digitala igorri beharko da eskaera bakarrari atxikitako agiri gisa.

7. oinarria.–Ustiategiko nekazaritzako lurzati guztiak eta abeltzaintzako unitate guztiak aitortzea.

1. Eskaera bakarrean ustiategiko nekazaritzako lurzati guztiak deklaratuko dira, laguntza araubide bakar batean sartzen ez direnak barne. Ustiategiko lurzati batzuk deklaratu ez direla atzemanez gero, 1075/2014 Errege Dekretuaren 102.3. artikuluan aurreikusitako zehapenak aplikatuko dira.

2. Titular baten eskaera bakarraren aitorpenean sartutako lurzatiak ezin izanen dira egon beste nekazari baten aitorpenean Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean inskribatzeari dagokionez, salbu eta laborantza edo aprobetxamendu desberdinak direlarik.

3. Eskaeran abeltzaintzako ustiapen unitate guztiak deklaratu beharko dira, Nafarroatik kanpokoak barne.

8. oinarria.–Aurkezteko epea.

1. 2014ko abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuan ezarritakoa izanen da aurkezteko epea. Errege dekretu hark ezarri zuen nekazaritzari eta abeltzaintzari 2015etik aurrera egiten zaizkien ordainketa zuzenen aplikazioa, baita ordainketa zuzenen eta landa garapenerako ordainketen kudeaketa eta kontrola ere.

2. Eskaera bakarraren edukiaren eta aurkezpen dataren ondorioetarako, azken igorpen telematikoa soilik hartuko da kontuan.

3. Behin eskaera bakarrerako aurkezpena bukaturik, nekazariek, maiatzaren 31 arte, aukera izanen dute ordainketa araubideak edo landa garapeneko neurriak aldatzeko edo berriak sartzeko, banakako lurzatiak edo banakako ordainketa eskubideak gehitzeko, baldin dela delako laguntza araubidean ezarritako baldintzak betetzen badira. Aurkeztu beharreko frogagiri edo kontratuetan eraginik baldin badute aldaketa horiek, baimendurik egonen da horiek ere aldatzea.

9. oinarria.–Epez kanpo aurkeztea.

1. Ezarritako epea bukatu eta hurrengo 25 egun natural iragan arte onartuko dira eskaera bakarrak. Kasu horretan, data hori gainditzen den egun baliodun bakoitzeko, %1 bat murriztuko dira zenbatekoak. Erreserba Nazionalari egindako oinarrizko ordainketarako eskubide eskaerei dagokionez, murrizketak %3koak izanen dira data hori gainditzen den egun baliodun bakoitzeko.

2. Atzerapena 25 egun naturaletik gorakoa bada, eskaera ez da onartuko.

3. Ezinbesteko kasuetan eta salbuespenezko egoeretan ez da murrizketarik aplikatuko.

10. oinarria.–Nekazaritzako lurzatien identifikazioa.

1. 2018ko kanpainan, eskatzaile guztiek nahitaez eman beharko dituzte ustiapeneko alorren identifikazioa eta kokapen grafikoa (aitorpen grafikoa).

2. Titular berak deklaratutako eta labore mota bereko esparru mugakide guztiek nekazaritzako lurzati bat osatzen dute, eta denak lurzatiaren ordenako zenbaki berarekin deklaratu behar dira eskaera bakarrean.

3. 2018ko kanpainan indarra duen SIGPACeko lurzati edo esparruaren erreferentziaren bidez identifikatuko dira, egoera hauetan daudenak izan ezik:

a) Lurzatiak berrantolatzeko prozesuen mende dauden lurzatiak, lurretan mugaturik badaude 2018ko kanpainarako SIGPACen agertzen den ez bezalako identifikazio batekin, kasuan kasuko lurzati berrantolamenduaren poligonoaren zenbakiari 70 gehituz adieraziko dira. Lurzatiaren zenbakia lurzati berrantolamenduarena bera izanen da. Identifikazio horrekin bat deklaratuko dira Galipentzuko udalerriko lurzatiak eta Arga 5-XXII sektorea (Funes) berrantolatzeko prozesuetan dauden azalerak.

b) Bazka aprobetxamendu bateratuko azalerak, herri-lurrak kudeatzen dituzten entitateek esleituak, honela identifikatuko dira: 990 zenbakidun poligonoa, bortz digituko lurzatia eta esparrua, 99tik hasita, eta toki entitateak eskaera bakarraren titularraren izenean luzaturiko esleipen ziurtagirian agertzen diren identifikazioarekin eta zalerarekin bat.

11. oinarria.–Lugorrien eta larreen azalera eta larreen onargarritasun koefizientea deklaratzea.

1. Elementu elkorrak, hala nola landaretzarik gabeko eremuak edo arroken azaleramenduak, malda handiak edo landare multzo barneraezinak dituzten larre azalerei, Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikorako Sistemak (SIGPAC) larreen onargarritasun koefizientea (LOK) esleitzen die.

2. Azkeneko 5 kanpainetan deklaratu ez diren larreetako lurzatiak LOK zero esleitu zaie, eta eskatzaileak bere ustez dagokion LOKa deklaratu beharko du. Nolanahi ere, lurzati guztiek badute LOK automatiko bat SIGPACen webgunean adierazia, eta hori bera erabil daiteke aitorpenean.

3. Nekazariak deklaratzen duen LOKa SIGPACen erregistratua baino handiagoa bada, behar den alegazioa nahitaez aurkeztu beharko dio SIGPACi. Nekazariak deklaratzen duen LOKa SIGPACen erregistratua baino tikiagoa bada, baliozkotzat jotzen den azalera izanen da deklaratutako LOKari dagokiona. Nekazariak alegazio bat aurkeztu beharko dio SIGPACi, uste delarik erregistratutako LOKaren murriztapena behin betikoa izan behar dela.

4. Larreen esparruetan, laguntzak zein azalera garbitarako eskatzen den jakiteko, deklaratutako lurzati gordina bider esparruko LOK deklaratua eginen da. Bazka aprobetxamendu bateratuko azalerei dagozkien esparruetan, 12. eta 13. oinarrietan aipatu baitira, herri-lurra kudeatzen duen entitateak esleitutako azalera garbia deklaratuko da bakarrik.

5. Abandonatzeko arrisku handia izateagatik, ez dira onargarritzat hartuko behin eta berriz, bost urtez jarraian baino luzeago, lugorri deklaratu diren lurzatiak edo labore lurrak, salbu eskatzaileak frogatzen ahal badu lurzati horietan nekazaritza lanak egiten ari dela, alegazio bat aurkeztuz Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikoko Sistemari.

6. Ingurumeneko arrazoiak direla eta, ezartzen da bi urtetik behin egin daitezkeela 1075/2014 Errege Dekretuaren IV.A eranskinean jasotako labore-lurzatietako mantentze-lanak.

12. oinarria.–Bazka aprobetxamendu bateratuko azalerak deklaratzea.

1. Bazka aprobetxamendu bateratua duten herri-lurretako toki entitate titularrek, herriko bazkalurren (udalaren 990. poligono gisa identifikaturiko lurzatia) larre azalerak esleitzen ahalko dizkiete egiazki azienda larratzen duten abeltzainei. Esleipenak azalera erabilgarriari buruzkoak izanen dira, larreen onargarritasun koefizientea aplikatu ondoan.

2. Azienda batera larratzen duten abeltzainak gutxienez bi direnean eta zein eremu erabiltzen duten bereizten ez denean bakarrik esleituko dute toki entitateek herriko bazkalurretako lurzatia, hau da, 990. poligonoa. Erabiltzen duten larratze eremua bereizten denean, edo abeltzain bakar batek erabiltzen badu herri-lurra, katastroko identifikazioa erabiliko da bazka-azalera esleitzeko; hau da, esleipen hartzaileek, eskaera bakarrean, azienda bazkatzeko erabiltzen dituzten herri-lurretako SIGPAC esparru guztiak deklaratu beharko dituzte.

3. Herriko bazkalurrak kudeatzen dituzten toki entitateek telematikoki komunikatuko diote honako hau agintaritza eskudunari, 2018ko otsailaren 28a baino lehen: Herriko Bazkalurren Deklarazioa, laguntzen kudeaketa sistemaren bidez; herriko bazkalurrak osatzen dituzten SIGPAC esparruak, haien mugak nahiz azalera garbi osoa zehazteko grafikoki; eta esleipen hartzaileak nor diren eta bakoitzari zer azalera garbi esleitu zaion.

13. oinarria.–Urbasa eta Andia mendietako aprobetxamendu bateratuko bazka-azalera.

1. Ingurune Naturalaren Zerbitzuak ezarritako prozeduraren arabera esleitutako aprobetxamendu bateratuko bazka-azalera deklaratuko da abeltzain bakoitzaren eskaera bakarrean, honela identifikaturik: probintzia, 31; udalerria, 694; poligonoa, 990; lurzatia, 99000, eta esparrua, 99001.

2. Egiaztatuko da aitortzaileak nekazaritzan jardun duela esleitutako lur azaleran, eta bestela, frogatzen bada haren aziendak ez direla bazkatu esleitutako lurretan, baliogabetuko da esleipena eta aitortutako azalera, salbu larreetako nekazaritza jarduera betetzeari dagokionez aldez aurretik gertakariren bat izan duten ustiapenetan.

14. oinarria.–Nekazaritza jarduera larreetan.

1. Eskaeran espresuki adierazi behar da ea larre esparruetan animaliak larratuz egin behar den ekoizpena ala mantentze-lanak bakarrik egin behar diren, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. B eranskineko jardueretan oinarrituz (1172/2015 eta 980/2017 errege dekretuek aldatu zuten aipatutako errege dekretua). Agintari eskudunen eskura eduki beharko dira jarduera haiek gauzatzean sortutako gastu eta ordainketen frogagiri guztiak.

2. 1172/2015 Errege Dekretuak aldatutako 1075/2014 Errege Dekretuaren 11. artikuluak ezartzen du ezen abeltzaintzako jardueraren parte gisara aitortzen diren eskatzailearen larreek baldintza hau bete behar dutela, besteak beste: behin kontrol administratiboak eginda, zehaztutako azalera guztiko gutxienez 0,2 AzLU/ha-ko abeltzaintzako karga jasatea. Kalkulu hori ateratzeko, kontuan hartuko da ustiategian dauden ardi, ahuntz, behi eta zaldi aziendaren animalia kopuruaren bataz bestekoa, betiere horretarako kontaketa eginik aipatutako errege dekretuan ezarritako laguntza lotuak kobratzeko xedearekin ustiategiko abereen zentsua zehazteko erabiltzen diren egun berberetan. Zerri aziendaren kasuan, urteko zentsua lortu beharko da, hain zuzen ere Abeltzaintzako Ustiategien Erregistro orokorra ezartzen duen martxoaren 26ko 479/2004 Errege Dekretuan zehazten dena.

3. 0,2 AzLU/ha-ko karga lortzen ez bada edo eskatzailea ez bada REGAn sartutako ustiategi baten titularra, ulertuko da ari direla artifizialki sortzen nekazaritzako jarduerarako betebeharrak betetzeko baldintzak, salbu nekazariak frogatzen badu gutxienez honako kasuren batean dagoela:

–Larre modura aitortutako azaleran mantentze-lanen bat egiten ari dela, 1172/2015 Errege Dekretuak aldatu zuen 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. B eranskinean azaltzen direnetakoren bat.

–Aziendarako bazka ekoizteko larre eta belardietan belarra mozten duela.

–Badituela larratzeko ekoizpen baldintza egokietan dauden larre azalerak. Bazka aprobetxamendu bateratuko azalerak bakar-bakarrik mantendu daitezke herri-lurraren esleipen-hartzailearen azienda propioa larratuz.

4. Bertatik bertarako kontrol baten esparruan, larreen egoera egiaztatzen ahalko da, baita titularrari eskatu ere haien aprobetxamenduaren frogagiria, zalantzarik baldin bada izan lezakeen abandonu egoeraren gainean.

5. Larreak deklaratzen dituzten eskatzaileak arriskuko populaziotzat hartuko dira bertatik bertarako kontrolez den bezainbatean, REGA ustiategi baten titularrak ez badira, edo REGA ustiategi baten titularrak badira, larreekin bateragarriak ez diren espezieena, edo esneterako edo gizentzeko behiena. Orobat, arriskuko populaziotzat hartuko dira, zuhaitzak eta sasiak dituzten larreen kasuan, baldin deklaratu bada, behin eta berriz, 3 urtez jarraian edo luzeago, egoera ona mantentzeko bakarrik den jarduera.

15. oinarria.–Laguntza eskaerak kentzea.

Laguntza eskaerak osoki edo partez erretiratzen ahalko dira, idatziz eta noiznahi, salbu eta titularrari adierazi zaiolarik bere eskaera bakarrean akatsak daudela edo bertan kontrola egiteko asmoa aditzera eman ziolarik eta kontrol horrek akatsak daudela agerian jarri duelarik.

16. oinarria.–Azalerekin zerikusia duten gorabeherak jakinaraztea.

1. Eskatzaileak behartuta daude agintaritza eskudunari idatzita jakinaraztera ustiategian gertatzen zaizkien gorabeherak, sortu bezain laster, haien ondorioz laguntzak eskuratzeko baldintzak bete gabe gelditzen ahal badira eta, bereziki, laboreei dagokienez, deklaratutako laboreak jaio ez izana, eta basa faunak, abeltzaintzak, gertakari klimatologikoek, belar gaiztoek eta abarrek laboreetan eragindako kalteak.

2. Eskatzaileek gorabehera horiek jakinaraztean laguntzaren eskaera benetako egoerara egokituko da. Batzordearen (EE) 640/2014 Erregelamenduaren II. tituluko IV. kapituluan aipatzen diren zehapenak ez zaizkie aplikatuko laguntzaren eskaeren zati batzuei, baldin eta ekoizleek idatziz jakinarazten badiote agintaritza eskudunari laguntzaren eskaera ez dela zuzena edo okertu dela, betiere ekoizleei, aitzinetik, bertan kontrolatzeko asmoaren edo beren eskaeraren akatsen berri eman ez zaie.

17. oinarria.–Onuradunek bete beharrekoak.

1. Laguntzei buruzko araudian ezarritakoez gain, laguntzen onuradunek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Eman eta hartutako diru-laguntzak direla eta, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak egiten dituen egiaztapen ekintzak oro onartzea.

b) Eskatzen zaien dokumentazio guztia ematea agintaritza eskudunari bere eginbeharrak betetzen dituela frogatzeko.

c) Xede berarekin eskatu edo jaso diren bestelako diru-laguntzen berri ematea.

d) Bertan mantentzea, irailaren 10a arte, artoaren, sojaren, eguzkilorearen, arrozaren, industriarako tomatearen, leken, garbantzuen, erremolatxaren eta patataren laborea, edo labore hondarrak, eta ekainaren 30a arte, gainerako laboreak, lurgorriak barne, laborantzekin ikusteko duten laguntzak eskatzen direlarik, izan ordainketa zuzenak, izan klimarako eta ingurumenerako onuragarriak diren nekazaritzako jardunbideak, izan greening-a, izan landa garapenerako laguntzak.

Interes ekologikoko azalera gisa kontatzearen ondorioetarako eta nekazariekin lotutako laguntzetarako soilik, ez dute betebehar hori izanen “beste labore” baten deklarazioa dutenek, eremu bera okupatzen dutelako labore nagusi deklaratutakoaren aurretik, eskaeraren urte berean.

e) Belar-labore desberdinetarako, metro karratuko landare dentsitatearen gutxieneko mailak betetzea: 3,5 eguzkilore, koltza eta artoetarako; 80 zerealetarako, 100 ehungintzako lihorako eta 30 gainerakorako.

f) Aparteko zailtasunek jotako lurzatiak salbuetsirik geldituko dira aitzineko paragrafoan deskribaturiko baldintzak betetzetik.

g) Zuzeneko laguntzak, Nafarroako mendialdeko eskualdeetarako eta naturak mugatuetarako konpentsazio laguntza eta ekoizpen ekologikorako laguntza jaso nahi dituztenak jarduneko nekazariak izan beharko dira, I. kapituluan ezarritakoaren arabera, eta laborantzan aritu ustiategiko azaleretan, abenduaren 30eko 745/2016 Errege Dekretuaren bidez aldatutako abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren II. tituluko II. kapituluari jarraikiz.

18. oinarria.–Jarduneko Nekazariaren zerrenda negatiboko jarduerak egitearen deklarazioa.

1. Abenduaren 30eko 745/2016 Errege Dekretuaren bidez aldatutako abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren 8. artikuluak arautzen ditu jarduneko nekazariaren izaeratik kanpo dauden jarduera ekonomikoak. Eskatzaileak, pertsona fisikoak nahiz juridikoak, berariazko deklarazio bat eginen du bere eskaera bakarrean, horren bidez adierazteko jarduneko nekazariaren zerrenda negatiboko jarduera ekonomikoren bat betetzen duen edo ez (aipatutako errege dekretuaren III. eranskina), Entitate Ekonomikoen Sailkapen Nazionalaren edo ekonomia-jardueren gaineko zergaren arabera. Era berean, deklarazio horretan adieraziko du entitate elkarturen baten kontrola duen edo ez, eta, pertsona juridikoa denean, adieraziko du bazkide edo entitate elkarturen batek kontrolatzen ote duen. Baiezkoan, eskatzaileak entitate elkartu horien IFZ edo bazkide horien IFK adieraziko du, eta III. eranskin horretan jasotako jardueretako bat betetzen duten edo ez zehaztuko du.

2. Eskatzaileak adierazten badu aurreko apartatuan aipatzen den III. eranskinean jasotako jardueretako bat betetzen duela, bere kontura edo entitate elkartu baten edo bazkide baten bidez, titularrak eskatzen ahalko du jarduneko nekazaritzat hartzea, eta, horretarako, eskaera bakarrarekin batera, behar diren agiriek aurkeztu beharko ditu, 1075/2014 Errege Dekretuaren 8.2 artikuluan jarduneko nekazari izateko ezarritako hiru baldintzetako bat betetzen dela egiaztatzeko (aipatutako errege dekretu hori 745/2016 Errege Dekretuaren bidez aldatu zen). 2016ko eta 2017ko kanpainetan zuzeneko zergak jaso dituzten eskatzaileen kasuan, berariazko deklarazio horretan, 2018ko kanpaina aipatzeaz gain, zuzeneko laguntzak jaso dituen aurreko kanpaina guztiak ere aipatu beharko dira, 2016 arte.

19. oinarria.–Kontrolak.

1. Foru agindu honetan aipatzen diren laguntzen eskatzaileek onartuak izateko kontrolak onartu beharko dituzte, bai administratiboak bai tokian tokikoak, laguntzei buruzko araudian ezartzen direnak.

2. Ordainketa zuzenak eta landa garapenerako laguntzak eskatzen dituztenek baldintzazkotasun kontrolak izanen dituzte.

20. oinarria.–Gutxieneko ordainketa.

1. Ez da ordainketa zuzenik emanen azaleragatik eta abeltzaintzagatik, zenbateko osoen batura, onargarritasun arloan baldintzaren bat ez betetzeagatik penalizazio administratiboak aplikatu aitzin, 300 euro baino gutxiago bada abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren 6. artikuluarekin bat.

21. oinarria.–Itzulketak, arau-hausteak eta zehapenak.

1. Foru agindu honetan aipatzen diren laguntzei buruzko itzulketei, arau-hausteei eta administrazio zehapenei dagokienez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatuarekin bat jokatuko da.

2. Arau-hausteak finkatzeko eta zehapenak ezartzeko zehapen prozedura administratiboa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean xedatutakoa izanen da.

III. TITULUA

Zuzeneko ordainketak

I. KAPITULUA

Ordainketa desakoplatuak

22. oinarria.–Oinarrizko ordainketaren araubidearen eskaera eta klimarako eta ingurumenerako onuragarriak diren nekazaritzako jardunbideetarako ordainketarena.

1. Oinarrizko ordainketaren araubidearen eskaera eta klimarako eta ingurumenerako onuragarriak diren nekazaritzako jardunbideetarako ordainketarena egin dezakete 1075/2014 Errege Dekretuaren III. tituluaren I eta II. kapituluetan ezarritakoaren arabera, 5.1 oinarrian deskribaturiko baldintzak betetzen dituzten titularrek.

2. Eskatzaileek oinarrizko ordainketa eta klimarako eta ingurumenerako onuragarriak diren nekazaritzako jardunbideetarako ordainketa eskatu beharko dute, beren ustiategiko esparruetan oinarrizko ordainketaren araubiderako onargarria den azalera dutenendako.

3. Klimarako eta ingurumenerako onuragarriak diren nekazaritzako jardunbideetarako ordainketarako dibertsifikazio baldintza betetzeko, nagusi gisa deklaratutako laborea baizik ez da aintzat hartuko. Labore nagusia izanen da dibertsifikazio epean bertan dagoena, hala egiaztatzen ahal bada.

4. Maiatzaren 1etik uztailaren 31ra bitarte eginen dira labore kopuruaren egiaztapena eta dagozkien ehunekoen kalkulua, klimarako eta ingurumenerako onuragarriak diren nekazaritzako jardunbideetarako ordainketa bete beharrez.

5. Berariaz deklaratu beharko dira lugorriak, basoberritutako azalerak, nekazaritza eta basogintzarako azalerak eta nitrogenoa finkatzeko laboreak, baldin eskatzaileak nahi badu interes ekologikoko azaleratzat zenbatu dakizkiola “Klimarako eta ingurumenerako onuragarriak diren nekazaritzako jardunbideetarako ordainketarako”.

6. Klimarako eta ingurumenerako onuragarriak diren nekazaritzako jardunbideetarako ordainketarako, interes ekologikoko azalera gisa hartzearen baldintza betetzeko, “beste labore bat” deklaratutakoak aintzat hartzen ahalko dira. Labore lurren kasuan, labore nagusi deklaratutako laborearen aurretik eremu berean daudenak izanen dira, salbu udako labore tradizionalak, ondoren okupatu baitezakete eremua. Nafarroako Foru Komunitatean, udako labore tradizionalak hauek izanen dira: babarrunak, txitxirioak.

7. Azaroaren 10eko 980/2017 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera (haren bidez aldatu ziren abenduaren 19ko 1075/2014, 1076/2014, 1077/2014 eta 1078/2014 errege dekretuak Nekazaritza Politika Erkidea Espainian aplikatzeko emandakoak), debeku da produktu fitosanitarioak erabiltzea lugorrian eta nitrogenoa finkatzeko laboreak erabiltzea interes ekologikoko azalera gisa zenbatuko diren azaleretan.

23. oinarria.–Nekazari gazteendako ordainketa.

Nekazari gazteendako ordainketa eskatzen ahalko dute 5.1 oinarriko baldintzak deskribatzen diren baldintzak betetzen dituzten ustiategien titularrek eta, pertsona fisikoak nahiz juridikoak izanik, 1075/2014 Errege Dekretuaren III. kapituluan ezarritako baldintzak betetzen dituztenek (745/2016 eta 980/2017 errege dekretuen bidez aipatutako errege dekretua aldatu zen).

24. oinarria.–Nekazari txikien araubide erraztuaren eskaera.

1. Nekazari txikien araubide erraztuan sarturik dauden titularrek araubide horretan berresteko eskaera aurkeztu behar dute.

2. Nekazari txikien araubide erraztuan sartutako nekazariek 1075/2014 Errege Dekretuaren V. tituluan arautua dagoen araubide horri uko egiteko eskatzen ahalko dute, eta, kasua bada, beren laguntza eskaera bakarra aurkeztu. Uko egiteko eskaera hori nahitaezkoa da oinarrizko ordainketarako eskubidea laga nahi badute, osorik edo zati batean.

3. Nekazari txikientzako araubide erraztuko laguntza jaso ahal izateko, beharrezkoa da deklaratzea 2015ean aktibatutako eskubideen kopuruari dagokion hektarea onargarrien kopurua duen azalera, gutxienez. Hektarea horiek lurralde nazionaleko edozein tokitan egon daitezke, salbu eta Kanarietako Autonomia Erkidegoan, eta ez da beharrezkoa izanen azalera 2015ean eskubidearen esleipena egin zen eskualdean egotea.

II. KAPITULUA

Azalerei eta abeltzaintzari loturiko laguntzak

25. oinarria.–Azalerei loturiko laguntzen eskaera.

1. Azalerekin ikustekoren bat duten laguntza guztiak espresuki eskatu beharko dira dagokion laguntzarako azalera onargarria duen esparru bakoitzean. Laguntza lotuak eska daitezke labore nagusian edo esparruan deklaratutako bigarren mailako laborean.

2. Azalera berean ez dira zuzeneko bi laguntza lotu eskatzen ahalko.

3. Arrozaren laborantzari loturiko laguntza eskatzen ahalko da, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko I. kapituluko 2. atalari jarraikiz.

4. Laborantza proteikoei loturiko laguntza eskatzen ahalko da, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko I. kapituluko 3. atalari jarraikiz.

5. Fruitu oskoldunei eta algarroboei loturiko laguntza eskatzen ahalko da, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko I. kapituluko 4. atalari jarraikiz.

6. Kalitatezko lekaleei loturiko laguntza eskatzen ahalko da, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko I. kapituluko 5. atalari jarraikiz.

7. Azukre-erremolatxari loturiko laguntza eskatzen ahalko da, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko I. kapituluko 6. atalari jarraikiz, laguntza-lerro hauetarako:

a) Azukre-erremolatxa, udaberrian ereiten dena.

b) Azukre-erremolatxa, udazkenean ereiten dena.

8. Industriarako tomateari loturiko laguntza eskatzen ahalko da, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko I. kapituluko 7. atalari jarraikiz.

Nekazariaren eta ekoizleen erakunde baten eta industria eraldatzailearen arteko kontratua 2018ko urtarrilaren 31 baino lehenago sinatu beharko da, eta haren erregistrorako aurkeztu agintaritza eskudunaren aitzinean, hura formalizatu ondoko 10 egun baliodunean.

9. Kotoiaren laborantzari loturiko laguntza eskatzen ahalko da, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko I. kapituluko 8. atalari jarraikiz.

26. oinarria.–Abeltzaintzari loturiko laguntzen eskaera.

1. Abere beragatik ezin izanen dira loturiko bi laguntza eskatu, oinarri honen ondoko ataletan sartzen direnetarik.

Gainera, 9., 10. eta 11. ataletako laguntzak eskatzen dituztenek ezin izanen dituzte 5., 6., 7. eta 8. ataletako laguntzak eskatu, eta alderantziz.

2. Abeltzaintzari loturiko laguntzak jaso ahal izateko, aziendek irailaren 18ko 1980/1998 Errege Dekretuaren xedapenen arabera identifikatuta eta erregistratuta egon beharko dute behi azienden kasuan, edo irailaren 16ko 685/2013 Errege Dekretuaren xedapenen arabera, ardi eta ahuntz azienden kasuan. Ustiategiaren titularrak eguneraturik izan beharko ditu ustiategiko espezie bakoitzaren erregistro liburua.

3. Laguntza jaso dezaketen abereen abeltzaintzako ustiategiak bete beharko ditu Abeltzaintzako Ustiategien Erregistro Orokorra ezartzen duen martxoaren 26ko 479/2004 Errege Dekretuan ezartzen diren xedapenak.

4. Behi ume-hazleak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza eskatzen ahalko da, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko II. kapituluko 2. atalari jarraikiz.

5. Gizentzeko behiak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza eskatzen ahalko da, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko II. kapituluko 3. atalari jarraikiz, laguntza-lerro hauetarako:

a) sortu diren ustiategi berean edo Espainia penintsularreko erregioko behi ume-hazleen ekoizleek kudeaturiko gizendegi komunitarioetan gizendutako aratxeak.

b) sortu diren ustiategi berean edo Espainiako uharteetako erregioko behi ume-hazleen ekoizleek kudeaturiko gizendegi komunitarioetan gizendutako aratxeak.

c) erregio penintsularreko beste ustiategi batetik heldu diren aratxe gizenduak.

d) erregio intsularreko beste ustiategi batetik heldu diren aratxe gizenduak.

6. Esnetarako behiak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza eskatzen ahalko da, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko II. kapituluko 4. atalari jarraikiz, laguntza-lerro hauetarako:

a) erregio intsularrean eta mendiko eskualdean kokaturiko ustiategientzat.

b) erregio penintsularrean kokaturiko ustiategientzat.

Laguntza hau kobratzeari dagokionez, eta “esne ekoizpenerako ugalketa” sailkapen zooteknikoa duten ustiapenetarako soilik, esnetarako gaitasun nabarmeneko arrazatzat hartuko dira Montbeliard, Arrea eta Gurutzatua, 1075/2014 Errege Dekretuaren XIII. eranskinekoez landa.

7. Ardiak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza eskatzen ahalko da, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko II. kapituluko 5. atalari jarraikiz.

8. Ahuntzak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza eskatzen ahalko da, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko II. kapituluko 6. atalari jarraikiz.

9. Esnetarako behiak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza eskatzen ahalko da, 2014an eskubide bereziak gorde bazituzten eta oinarrizko ordainketarako eskubideak ernatzeko hektarea onargarririk ez badute, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko II. kapituluko 7. atalari jarraikiz.

10. Gizentzeko behiak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza eskatzen ahalko da, 2014an eskubide bereziak gorde bazituzten eta oinarrizko ordainketarako eskubideak ernatzeko hektarea onargarririk ez badute, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko II. kapituluko 8. atalari jarraikiz.

11. Ardiak eta ahuntzak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza eskatzen ahalko da, 2014an eskubide bereziak gorde bazituzten eta oinarrizko ordainketarako eskubideak ernatzeko hektarea onargarririk ez badute, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko II. kapituluko 9. atalari jarraikiz.

III. KAPITULUA

Landa garapenerako LGENF laguntzak eta Estatuaren laguntzak.

27. oinarria.–Azalera eta laboreak:

Kapitulu honetan sartutako laguntzak eskatzeko, labore nagusi gisa deklaratu beharko dira.

28. oinarria.–Nafarroako mendialdeko eskualdeetarako eta naturak mugatuetarako konpentsazio laguntza eta laguntza iragankorra.

1. Nafarroako mendialdeko eskualdeetarako eta naturak mugatuetarako konpentsazio laguntza eskatzen ahalko dute Nafarroako Foru Komunitatean dauden nekazaritzako azaleren titularrek, baldin eta beren nekazaritza jarduerak mendialdeko eskualdeetan eta naturak bereziki mugatutakoetan egiten badituzte, foru agindu honen IV. eta V. eranskinetan ezarritako oinarriekin bat.

2. Ustiategia Abaigar, Berbintzana, Mendigorria, Murieta, Murillo el Cuende, Murillo el Fruto, Oibar, Oko eta Zangoza herrietan duten titularrek eska dezakete laguntza iragankorra, mendialdetik kanpo kokaturik naturak bereziki mugatutako eskualdeen muga berrien ondorioz (mugaketa berri hori Batzordearen 2017ko abenduaren 8ko Betearazpen Erabakiaren bidez onetsi zen).

29. oinarria.–Ekoizpen ekologikorako laguntzen urteko ordainketarako eskaera eta Nekazaritza, Ingurumen eta Klimaren neurriko laguntzak. Kontzesioen transferentziak.

1.–2018ko kanpainarako ordainketarako kontzesioak izanik, Nafarroako Foru Komunitatean dauden nekazaritzako azaleren titularrek ondotik ematen diren laguntzen urteko ordainketa eskatzen ahalko dute, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren otsailaren 27ko 61/2018 Foru Aginduan ezarritako arauei jarraikiz:

1. Ekoizpen ekologikorako laguntza, bi azpineurri hartzen dituena:

a) Nekazaritza ekologikoaren metodo eta jardunbideak mantentzea.

b) Nekazaritza ekologikoaren metodo eta jardunbideetara aldatzea.

2. Hazitarako patataren nekazaritzako eta ingurumeneko ekoizpenerako laguntza.

3. Nekazaritzako sistema mediterraneo jasangarriak zaintzeko laguntza.

4. Galzorian dauden tokiko arrazak kontserbatu eta sustatzeko laguntza.

5. Abeltzaintzako sistema jasangarrietarako laguntza.

6. Estepako habitatak hobetzeko laguntza.

7. Natura balio handiko zereal-agrosistemetan ardi aziendaren larratze jasangarrirako laguntza.

2.–Kontzesioaren transferentzia osoa edo partziala eskatzen ahalko da. Eskualdaketari buruzko dokumentua, behar bezala betea, aurkeztu beharko da, honako hauek adierazita: lagatzailearen izena eta NANa edo IFK, lagapen-hartzailearen izena eta transferentzia egiten duen lagapen-emailearen NANa edo IFK eta horrek zer labore azalera hartzeko konpromisoa duen epealdiaren gainerakoan. Lagatzaileak eta lagapen-hartzaileak sinatu beharko dute dokumentua.

30. oinarria.–Natura sareko espazioetarako konpentsazioko laguntza.

Naturagune babestuen titularrak diren toki entitateek, kudeatzeko legezko mugapenak baldin badituzte espazio horien deklarazioaren ondorioz, eskatzen ahalko dituzte naturgune babestuetan ezartzen diren ingurumen arloko mugapenengatiko konpentsazioko ordainketa delako laguntzaren 2018ko kanpainaren kontzesioa eta ordainketa, foru agindu honen VI. eta VII. eranskinei jarraikiz.

31. oinarria.- Alorrak basoberritzeko araubidearen barrenean, errenta galeraren konpentsazio primaren urteko ordainketa.

Alorrak basoberritzeko araubidearen barrenean, errenta galeraren konpentsazioko primaren urteko ordainketa eskatzen ahalko dute laguntza horiek 2018ko urtealdirako onartuak dituzten pertsona fisiko edo juridikoek.

32. oinarria.–Nekazaritza, ingurumen eta klimako (10. neurria) laguntzen deialdia, hain zuzen ere “Estepako habitata hobetzea basoiloarentzat eta basoilo handiarentzat” azpieragiketako laguntzena.

2018-2022 aldirako laguntza eta 2018ko kanpainako ordainketa eskatzen ahalko dituzte nekazaritzako ustiategietako titular izanik Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren otsailaren 27ko 61/2018 Foru Aginduko baldintzak betetzen dituztenek. Aipatutako foru agindu horren bidez, araubide orokorra ezarri zen nekazaritza, ingurumen eta klimaren laguntzak (10. neurria) eta nekazaritza ekologikoarenak (11. neurria) emateko, kudeatzeko eta kontrolatzeko Nafarroako Foru Komunitatean. Laguntza horiek Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barnean daude.

IV. TITULUA

Oinarrizko ordainketarako eskubideen titulartasun aldaketen eskaera. Eskaera Erreserba Nazionalari.

33. oinarria.–2018ko oinarrizko ordainketarako eskubideen titulartasun aldaketen eskaera.

1. Oinarrizko ordainketarako eskubideak lagatzen ahalko dira, eskubide horiek non esleitu diren, oinarrizko ordainketarako araubidearen eskualde beraren barnean baldin bada, bidea izanik salmenta, errentamendua edo bestelako bat, zuzenbidean onartua, lurrekin edo lurrik gabe. Orobat, nork bere borondatez lagatzen ahalko dio Erreserba Nazionalari.

2. Oinarrizko ordainketarako eskubideak jardunekotzat jotzen den nekazariari bakarrik lagako zaizkio, 1075/2014 Errege Dekretuaren 8., 9. eta 10. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, salbu jaraunspenen kasuan.

3. Laguntzarako eskubideak lurrekin saldu edo errentan jarriz gero, ez da atxikipenik batere aplikatuko. Laguntzarako eskubideak lurrik gabe saldu edo errentan jarriz gero, eskubide bakoitzaren balioaren %20 itzuliko zaio Erreserba Nazionalari, salbu eta lagapenak ekoizleen eskubide guztiengatik eginak badira eta oinarrizko ordainketarako eskubideen zenbateko osoa 300 euro baino gutxiago bada.

Orobat, ez da inolako atxikipenik aplikatuko eskubideak lurrik gabe saltzen edo errentan ematen bazaizkie 1075/2014 Errege Dekretuaren 25. artikuluko baldintzak betetzen dituzten nekazari gazteei.

1076/2014 Errege Dekretuaren 29. artikuluari jarraikiz, ondoko kasu hauetan ere ez da inolako atxikipenik aplikatuko:

a) behin betiko lagapena jardueran hasi den nekazariari.

b) Lurrik gabeko eskubideen alde baterako edo behin betiko lagapena, lagatzailearen edo lagapen-hartzailearen azalera aldatu denean oinarrizko ordainketako eskubideak esleituak dituen eskualderen batean, nahitaezko desjabetze prozesu bati edo lurzati berrantolamenduko programa bati lotutako esku-hartze publiko baten ondorioz.

c) Herentziak; erretiroak, lagatzailea lehen graduko ahaidea denean; uzte aurreraturako programak; lanerako ezintasun iraunkorra; entitate juridikoen izen aldaketak; bat egiteak eta zatiketak.

d) Ustiategiaren erabilera eta administrazioa eskualdatzen direnean lurren errentamenduaren kontratua bukatzen duen errentariarengandik lur horien errentari berriarengana. Kasu honen parekotzat jotzen dira lagapen horiek non lagatzaileak abeltzaintza-ustiategi bat duen aurreko kanpainan bukatzen den herri-larreen emakida batekin eta non entitate kudeatzaile berberak lagapen-hartzaileari esleitzen dion herri-larreen emakida berri bat, gutxienez ere lagatzaileak zituen hektarea kopuru berarekin.

34. oinarria.–Oinarrizko ordainketarako eskubide eskaera, Erreserba Nazionalari.

Erreserba Nazionalari ondotik ematen diren titularrek eskatzen ahalko dizkiote oinarrizko ordainketarako eskubideak, 1076/2014 Errege Dekretuaren 24. eta 25. artikuluen arabera:

a) Epai judizial edo administrazio egintza irmo baten bitartez laguntza eskubideak jasotzeko edo eskubideen balioa handitzeko legitimaturik dauden nekazariak.

b) Nekazariak, ezinbestez edo aparteko inguruabarren kariaz, oinarrizko ordainketarako eskubideen lehen esleipenerako biderik izan ez badute 2015ean. Ezinbestekotzat jotzen dira honako hauetan aurreikusitakoak: Kode Zibilaren 1105 artikulua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren 2.2 artikulua eta 1076/2014 Errege Dekretuaren 17. artikulua.

c) Nekazari gazteak, 1076/2014 Errege Dekretuaren 24.3 artikuluarekin bat.

d) Nekazaritza jardueran hasten diren nekazariak, 1076/2014 Errege Dekretuaren 24.4 artikuluarekin bat.

35. oinarria.–Aurkezteko tokia eta epea.

1. Nafarroan aurkeztuko dira 2017ko eskaera bakarra Nafarroan aurkeztu duten lagatzaileen titulartasun aldaketen komunikazioak.

Eskubide lagapenen komunikaziorako epea 2017ko azaroaren 1ean hasiko da, eta hurrengo urteko maiatzaren 31n bukatuko da.

Eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira, laguntzak kudeatzeko sistemaren bidez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bulegoen bidez.

2. Nafarroan aurkeztuko dira foru agindu honen 5.1 oinarrian deskribaturiko titularrek Erreserba Nazionalari egiten dizkioten eskubide eskaerak.

3. Eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira, laguntzak kudeatzeko sistemaren bidez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren alorreko bulegoen bidez, foru agindu honen 8.1 artikuluak aurreikusten dituen epeetan. Erreserba Nazionalarendako eskaerak epez kanpo aurkez daitezke, gehienez ere aurkezteko epea bukatu eta ondoko 25 egun baliodunean, baina orduan 9.1 oinarrian aurreikusitako penalizazioak aplikatuko zaizkie eskaera horiei.

I. ERANSKINA

Eskaera bakarraren dokumentazio gehigarria

1. Eskatzaile guztiek aurkeztu beharreko agiriak:

Erakunde laguntzaile bat baimentzea aurreko kanpainako eskaeraren datuak eskuratzeko, eskaera bakarra sinatzeko eta erregistroan uzteko, hura aldatzeko, SIGPACi alegazioak aurkezteko eta Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan eta Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean haren inskripzioa egiteko.

2. Eskatzaileek ekarri beharreko dokumentazioa, bidezkoa bada:

a) Laguntzak nekazaritzako zer lurzatitarako eskatzen diren, horiek non dauden jakiteko aukera ematen duten krokis kotadunak, esparruaren azalera osoa deklaratzen ez delarik edo esparru berean produktu desberdinak edo produktu beraren aldaera desberdinak deklaratzen direlarik, betiere produktu edo aldaeren arteko banaketak eragina baldin badu eskatzen ari den laguntzaren onargarritasunean, salbu eta erabilera komuneko larre iraunkorren eta apartzerian dauden lurzatien kasuan.

b) Baimen agiria, eskaera titularra ez den norbaitek sinatzen duelarik.

c) Legezko ordezkariaren edo tutorearen frogagiria, eskatzailea adingabea bada.

d) Eskaera berreskuratzeko eskatzaile bati ematen zaion baimena, titulartasuna aldatu bada.

e) Nekazari gazteentzako laguntza pertsona juridiko batek eskatuz gero, frogagiria, frogatzen duena nekazari gazteek parte hartzen duela entitate horren zuzendaritza batzordean edo bestelako gobernu organoan.

f) Muztioaren destilazioa zer ardandegitan egin zen, haiei entregak egin zaizkiela frogatzen duten agiriak, edo ardandegi horiekiko kontratua, laguntza eskatu bada azaleran mahastia baizik ez duten nekazari gazteentzat.

g) Deklaratu diren fruta-arbolak oinarrizko ordainketan sarturiko sektoreetakoak direla frogatzen duten agiriak, laguntza eskatu bada azaleran fruta-arbolak baizik ez dituzten nekazari gazteentzat.

h) Eskaeraren titularra gizendegi komunitario batekoa dela frogatzen duten agiriak.

i) “Estepako habitatak hobetzeko” nekazaritzako eta ingurumeneko laguntzaren eskaeraren kasuan, zerrenda batean sartuko dira deklaratzen diren lurzatiak, zerealaren laborantzakoak, lurzatiaren inguruan 2 metro zabaleko zerrendak paratzeko konpromisoa betetzen dutenak, bertan inolako nekazaritza lanik ez egiteko, ez erein, ez fitosanitariorik bota, ezta ebaki ere.

j) Natura balio handiko zereal-agrosistemetan ardi aziendaren larratze jasangarrirako laguntzen eskaeren kasuan, eskatzaileek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

–Titularrak esleituta dituen bazkalekuen gaineko erantzukizunpeko adierazpena, adierazpen horretan zehaztuta udal mugapeak, poligonoak eta azalera, lur goldagarria eta larreak bereizita.

–Udalaren esleipen ziurtagiria, kasuko bazkalekuaren laguntza eskatzen duen titularraren izenean.

k) Larreak hirugarrenentzako larratzearen bidez mantentzearen frogagiriak.

3. Eskatzaileek ekarri beharreko dokumentazioa, eskatzaileak haren kontsulta baimentzen ez badio Administrazioari:

a) Eskatzailearen IFK/IFZ.

b) Gizarte Segurantzaren ordainketa eguneratua duelako ziurtagiria.

c) Tributu arloko betebeharrak eguneratuak dituela dioen ziurtagiria.

d) Legezko ordezkariaren IFK/IFZ, eskatzailea adingabea bada.

e) Eskaeraren sinatzailearen IFK/IFZ, eskaera titularra ez den norbaitek sinatzen duelarik.

f) Eskatzailearen pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena, eta ezkontidearena ere bai, baterako aitorpena egiten badute. Errenta aitorpena behin ere egin gabe izanez gero, zentsuan alta eman izanaren inprimakia aurkeztea (036 edo 037 eredua). Errentamenduen gaineko atxikipenen aitorpena (180. eredua) edo sozietateen gaineko zerga.

g) Errenta-egozpenaren araubidea duten entitateen urteko informazio aitorpena. (184. eredua).

h) Ekoizpen ekologikoaren aitorpena, ekoizpen mota honetan deklaraturiko esparruena.

i) Azukre industriarekiko hornidura kontratuaren kopia.

j) Tomatea eraldatzeko industriarekin sinaturiko kontratuaren kopia.

k) Esne etekinaren gaineko ziurtagiri ofiziala.

II. ERANSKINA

1. Oinarrizko ordainketarako eskubideen esleipenaren eskaeren dokumentazio osagarria. Oro har:

a) Eskatzailearen IFK/IFZ.

b) Lagatzailearen IFK/IFZ.

2. Ekarri beharreko dokumentazioa, haren kontsulta baimentzen ez bazaio Administrazioari:

a) Eskatzailearen eta lagatzailearen pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena, eta ezkontideena ere bai, baterako aitorpena egiten badute. Errenta aitorpena behin ere egin gabe izanez gero, zentsuan alta eman izanaren inprimakia aurkeztea (036 edo 037 eredua). Errentamenduen gaineko atxikipenen aitorpena (180. eredua) edo sozietateen gaineko zerga.

b) Errenta-egozpenaren araubidea duten entitateen urteko informazio aitorpena. (184. eredua).

3. Ekarri beharreko agiriak, bidezko bada:

a) Baimen agiria, eskaera eskatzailea edo lagatzailea ez den norbaitek sinatzen duelarik.

b) Legezko ordezkariaren edo tutorearen IFK/IFZ eta egiaztagiria, eskatzailea edo lagatzailea adingabea bada.

c) Eskaera berreskuratzeko eskatzaile bati ematen zaion baimena, titulartasuna aldatu bada.

d) Sinaduraren eskuordetzea honela egiaztatuko da: lagatzailearena: notario-ahalordearen bidez; hartzailearena: agiri pribatu batean sinadura baimenduz, NANaren fotokopiarekin batera.

e) Sozietateen kasuan, estatutuak aurkeztu beharko dira, haren ordezkaritza nork duen egiaztatu beharrez.

4. Agiri berariazkoak:

a) Jaraunspenak:

Jaraunspena onartzeko eskritura, Ogasunean likidatua. Jaraunsleen artean banatzeko akordioaren agiriak, ustiategiaren banaketa identifikatzeko aukera ematen dutenak.

b) Nekazariaren erretiroa, erretiro aurreraturako onetsitako programak edo lanerako ezintasun iraunkorrak:

a) Egoera horiek frogatzen dituen agiriak.

b) Familia liburua.

c) Nortasun juridikoaren aldaketa:

a) Nortasun juridikoaren aldaketa frogatzen duen agiri publikoa.

b) Bikote ezkonduaren edo ezkondu gabeko bikote egonkorraren araubide ekonomikoa frogatzen duen agiri publikoa.

c) Familia liburua.

d) Pertsona fisikoen edo juridikoen batasunak edo bat egiteak:

Lagatzailea edo bat egina ustiategia jasotzen duen sozietateko kide dela eta noiztik den kide frogatzen duen dokumentu publikoa.

e) Pertsona juridikoen edo pertsona fisikoen batasunen zatiketak:

Zatiketa agertzen duen agiri publikoa, alderdi guztiek sinatua. Bertan adierazi behar da titular berri bakoitzak ustiategitik zer portzentaje jaso duen.

f) Oinarrizko ordainketarako eskubideen salerosketa eta errentamendua, lurrekin. Hala dagokionean:

Lurren salerosketaren, dohaintzaren edo trukearen kontratua, zergak kitaturik.

Lurren errentamenduaren kontratua, Nafarroako Landalurreko Errentamenduen Erregistroan inskribatua edo zergak kitaturik.

Lurren errentamendua bukatu dela dioen ziurtagiria.

Hiru alderdien arteko akordioa, oinarrizko ordainketarako eskubideak lagatzeko errentan hartutako lurrean oinarrituriko ustiategien kasuan.

g) Esku-hartzearen ondoko lagapenak: esku-hartze publikoaren edo desjabetzearen frogagiria.

h) Nekazari gazte bati lagatzea:

Lagapen-hartzailearen Gizarte Segurantzaren lan bizitzaren laburpena.

Nekazaritzako gaitasunaren frogagiria edo lagapen-hartzailearen lehen instalazioari emandako laguntzaren onespenaren ebazpena.

i) Oinarrizko ordainketarako eskubideen eskualdaketa (lagapena) justifikatzeko Administrazioak beharrezkotzat jotzen duen beste edozein dokumentazio.

III. ERANSKINA

Erreserba Nazionalerako eskubideak
eskatzeko dokumentazio osagarria

1. Agiri berariazkoak, nekazari gazteak edo nekazaritzan hasten diren nekazariak izanez gero.

a) Eskatzailearen IFK/IFZ.

b) Baimen agiria eta legezko ordezkariaren egiaztagiria, eskaera eskatzailea ez den norbaitek sinatzen duelarik.

c) Eskatzailearen lan bizitzaren txostena, pertsona fisikoa denean, edo pertsona juridiko eskatzailearen bazkideena.

d) Zein ekoizpen unitatetarako den eskaera, haien titulartasuna edo titularkidetza frogatzen duten dokumentuak.

–Lurzatien gaineko zedulak.

–Salerosketaren edo dohaintzaren eskritura publiko edo pribatuak, zergak kitaturik.

–Errentamenduaren kontratuak, zerga guztiak kitaturik, edo Nafarroako Gobernuaren landa errentamenduen erregistroan inskribatuak.

–Herri-lurrak esleitzen dituen Udalaren ziurtagiria.

–Bestelako ziurtagiriak.

e) Eskatzailea sozietate bat baldin bada, haren eraketaren eskrituren kopia, kide bakoitzaren partaidetzaren portzentajea agertzen duena.

f) Nekazaritza arloan prestakuntza eta trebakuntza egokiak hartu dituelako ziurtagiria.

Eskatzaileak haren kontsulta baimentzen ez badio Administrazioari:

a) Eskatzailearen pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena, eta ezkontidearena ere bai, baterako aitorpena egiten badute. Errenta aitorpena behin ere egin gabe izanez gero, zentsuan alta eman izanaren inprimakia aurkeztea (036 edo 037 eredua). Errentamenduen gaineko atxikipenen aitorpena (180. eredua) edo sozietateen gaineko zerga. Agiri horiek aurkeztuko dira eskatzaileak bere datuetan sartzeko baimenik ematen ez badio Administrazioari.

b) Errenta-egozpenaren araubidea duten entitateen urteko informazio aitorpena. (184. eredua).

2. Ezinbesteko arrazoiak edo salbuespenezko inguruabarrak gertatzen direneko agiri berariazkoak.

EZINBESTEKO ARRAZOIA

ESKATURIKO DOKUMENTAZIOA

Heriotza edo desagerpena.

Heriotza agiria edo desagerpenaren salaketa, absentzia-adierazpena edo heriotza-adierazpena.

Iraupen luzeko ezintasuna.

Gizarte Segurantzako zentro kudeatzaileak iraupen luzeko ezintasunari buruz emandako ziurtagiria.

Natur hondamendia.

Gertakarien deskripzioa eta ukipenen justifikazioa.

Abeltzaintzako lokalen suntsipena.

Aseguru etxearen ziurtagiria, edo ustiategiko abeltegiak istripuz suntsitu direla frogatzeko beste edozein agiri ofizial.

Epizootia.

Albaitaritzako zerbitzu eskudunen ziurtagiria, animaliaren heriotza edo hiltzea alegaturiko epizootiaren ondoriozkoa dela frogatzeko.

Izurritea edo landare-eritasuna.

Zerbitzu fitosanitario eskudunen ziurtagiria, ustiategia alegaturiko izurrite edo landare-eritasunak jo zuela frogatzeko.

Desjabetzea.

Desjabetzea egiaztatzen duen agiri publikoa, eta lurren desjabetzeari buruzko lehen berri emate ofizialaren data.

Fruitu oskoldunen gaineko nekazaritza jarduerak sustatzeko programa nazionalarekin ikusteko duten aparteko inguruabarrak.

2013ko ustiategiko laboreen txandaketari buruzko zinpeko aitorpena, urte horretan laguntza berariazkoa eskatu ezina frogatzeko.

3. Epai irmo baten edo egintza administratibo irmo baten ondorioz eskubideak hartzeko edo zenbatekoa gehitzeko legitimaturiko nekazarien kasuan, berariazko dokumentazioa.

Ordainketa bakarreko eskubideen zenbatekoaren esleipena edo gehitzea dakarren epai irmo edo egintza administratibo irmoaren kopia.

IV. ERANSKINA

Nafarroako eskualde naturak mugatuentzako edo berariazko beste mugaketa batzuk dituztenentzako laguntzaren oinarri arautzaileak

1. oinarria.–Xedea.

1. Foru agindu honen xedea da araubide orokor bat ezartzea, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak eskualde naturak mugatuei edo berariazko beste mugaketa batzuk dituztenei laguntza eman, kudeatu eta kontrola dezan (laguntza hori Nafarroako Landa Garapeneko 20142020 Programaren 13. neurrian dago jasota), baita 1305/2013 Erregelamenduaren 31.5 artikuluaren arabera ezarritako laguntza iragankorra eman, kudeatu eta kontrola dezan ere.

2. Neurri hau bideratua da mendialdeko eskualdeetan eta, mendialdetik kanpo baina naturak mugatutakoetan nekazaritzako lurren erabilera jarraiki eta jasangarria segurtatzera, eta xedea du nekazariei ordaina ematea, eskualde hauen nekazaritza ekoizpenak dituen zailtasun eta mugek ekartzen dituzten kostu osagarri eta diru-sarreren galerengatik.

2. oinarria.–Definizioak.

Foru agindu honen ondorioetarako, honako definizio hauek hartuko dira aintzat:

a) “Mendialdeko eskualdea” eta, mendialdekoa izan gabe “naturak bereziki mugatutako eskualdeak”: Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak halakotzat hartzen dituenak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 32. artikuluan eta III. eranskinean ezarritako irizpideen arabera; zehazki, V. eranskinean aipatzen diren udalerriak eta fazeriak dira.

b) “Larrearen erabilerarekin bateragarriak diren espezieen abeltzaintza”: behi, ardi, ahuntz, zerri eta behor azienden ustiategiek osatzen dutena.

c) “AzLU”: Hurrengo baliokidetasun laukia aplikatuko da, espezie eta adin tarte bakoitzeko:

AZIENDA MOTA

AzLU

Behi azienda > 2 urte

AzLU bat

Behi azienda, 6 hilabetetik 2 urtera bitartekoa (barne)

0,60 AzLU

Behor azienda, 6 hilabetetik gorakoa

AzLU bat

Ugalketarako ardi azienda (ardiak eta hazitarako ahariak) eta ugalketarako ez direnak, 4 hilabetetik urtebetera bitartekoak

0,15 AzLU

Ugalketarako ahuntz azienda (ahuntzak eta hazitarako akerrak) eta ugalketarako ez direnak, 4 hilabetetik urtebetera bitartekoak

0,15 AzLU

Ugalketarako zerri azienda (erregimen estentsiboan)

0,50 AzLU

d) “Bazkarako azalera”: nekazaritzarako azalera erabilgarria, ustiategiko aziendak bazkatzeko erabiltzen dena larratze bidez; haren barnean sartzen da ustiategiaren titularrak bakarka eta beste abeltzain batzuekin batera erabiltzen duena, halako aro batean aprobetxamendurako eskubidea izateagatik. Larre iraunkorren (belardia, zuhaixkak dituen larrea edo arbolak dituena) azalera garbia da, azalera gordinari onargarritasun koefizientea (CAP) aplikatuta; orobat, beste bazka azalera batzuk (ereindako belardietarako erabiltzen diren alorrak edo bazka-laboreak), “aziendak larratzeko” deklaratzen direnak.

e) “Segako bazka azalera”: alor bateko nekazaritzako azalera erabilgarria, belardiak egiteko edo/eta segatuz aprobetxatzeko deklaratzen diren beste bazka-labore batzuetarako dena, ustiategian bertan kontsumitzeko edo hirugarren batzuei saltzeko erabiltzen ahal dena.

f) “Lehorreko belar-laboreak”: zerealen, olio-landareen, proteina-landareen eta lekadunen laboreak, bai eta belarrenak, lugorriak eta ereindako lugorriak ere, urtero labore txandaketa dutenak, eta SIGPACen katalogoan lehorreko alor gisa agertzen direnak. Lugorriek, onargarriak izateko, aurreko urtean laborantzan ibilitakoak izan behar dute.

3. oinarria.–Onuradunak eta aplikazio esparruak.

1. Nafarroako Foru Komunitateko nekazaritzako ustiategien titularrek eskura dezakete laguntza hau, baldin eta ustiategi horiek, osorik nahiz partez, mendialdeko edo naturak bereziki mugatutako eskualdetzat jotzen den udalerrian kokaturik badaude, eta Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan badaude, ogibide nagusia nekazaritza duena bezala katalogaturik.

2. Nafarroako Foru Komunitateko nekazaritzako ustiategien titularrek eskura dezakete laguntza iragankorra, baldin eskualdeen mugaketa berrien ondorioz (mugaketa berri hori Batzordearen 2017ko abenduaren 8ko Betearazpen Erabakiaren bidez onetsi zen) diruz lagungarri izateari utzi badiote. Herri hauetan ustiategiak dituzten titularrak: Abaigar, Berbintzana, Mendigorria, Murieta, Murillo el Cuende, Murillo el Fruto, Oibar, Oko eta Zangoza.

3. Titularrak pertsona fisikoak nahiz elkartea osatzen duten ustiategiak izan daitezke. Elkartea osatzen duten ustiategiak izanez gero, ogibide nagusia nekazaritza dutenak izan beharko dira, gutxienez, sozietatearen kapitalaren %50 egiten duten kideak.

4. Foru agindu honetan ezarritako laguntzen araubidea ustiategiko nekazaritzako azalerari aplikatuko zaio, hura Nafarroako Foru Komunitateko mendialdeko edo mendialdetik kanpokoa baina naturak bereziki mugatutako eskualdekotzat jotzen den udalerrian kokaturik badago, edo laguntza iragankorrak hartzen dituen udalerrietako batean.

4. oinarria.–Laguntza eskatzea.

Laguntzen eskaera bakarrean sarturik aurkeztuko da Nafarroako naturak bereziki mugatutako eskualdeentzako edo berariazko beste muga batzuk dituztenentzako urteko eskaera.

5. oinarria.–Onartua izateko baldintzak.

1. Laguntza hartu ahal izateko, onuradunek betebehar hauek izanen dituzte:

a) “Jarduneko nekazaria” izatea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1307/2013 (EB) Erregelamenduaren 9. artikuluak eta abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren II. tituluak ematen dioten zentzuan.

b) Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan ogibide nagusia nekazaritza duena izatea.

Dena den, ogibide nagusia nekazaritza izateko baldintza guztiak, salbu guztirako errentaren %50 ustiategian lortutakoa izatearena, betetzen dituztenek ere laguntzak jasotzen ahalko dituzte, baldin eta kasu hauetako batean badaude:

–Laguntza hauek eskatzen diren urtean edo aurrekoan hasi diren nekazari gazteak izatea.

–Lehen graduko ahaide batek laguntza hauek eskatu diren urtean edo aitzinekoan ustiategia eskualdatu dien eskatzaile izatea, baldin eta aurreko titularra konpentsazio-ordainak jasotzen ari bazen eta eskualdaketa ustiategiaren ezaugarriak gehiegi aldatu gabe egin bazen.

c) Eskaera bakarraren zati bat bezala aurkeztea urteko laguntza eskaera, Batzordearen martxoaren 11ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuan ezarri bezala.

d) Onuradunaren ustiategiak gutxienez ere 2 hektarea izan beharko ditu Nafarroako mendialdeko eskualde gisa katalogatuta dauden udalerrietako batean, edo 2 hektarea, Nafarroan, mendialdekoa izan gabe, naturak bereziki mugatutako eskualde gisa katalogatuta dauden udalerrietako batean.

e) Laguntzen araubide honetatik baztertua ez izatea.

f) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. eta 13. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzea. Bereziki, tributu arloko betekizunak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak izan beharko ditu.

2. Ezinbestekoak salbu, baldintza hauek betetzen ez badira, ez da eskatzen den urterako laguntza emanen. Ezinbestekoen berri eman beharko zaio Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari, hura gertatu eta hamar egun baliodunean gehienez ere.

3. Ezinbestekotzat jotzen dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Nekazaritza Politika Erkidearen finantzaketa, kudeaketa eta jarraipenari buruzko abenduaren 17ko 1306/2013 Erregelamenduaren (EB) 2. artikuluan ezarritakoak.

6. oinarria.–Kalte-ordaina har dezakeen azalera.

1. Nafarroako mendialdeko eskualde batean edo mendialdetik kanpo baina naturak bereziki mugatutako eskualde batean kokaturik dagoen ustiategiaren nekazaritzako azalera da kalte-ordaina har dezakeena, baita laguntza iragankorra ematen den udalerrietan kokaturik dagoena ere (3.2 oinarria).

2. Aurreko urtean erein gabeko lugorri deklaratu diren azalerak kalte-ordainetatik kanpo daude.

2. Laboreek eskualdean ohi diren metodoen bidez ezarriak izan beharko dute.

3. Kalte-ordaina jaso dezakeen azalera kalkulatzeko, koefiziente hauek aplikatu beharko dira ustiatze sistemaren arabera:

–Larre hektarea bakoitzeko: 1.

–Gainerako laboreen hektarea bakoitzeko: 0.5.

4. Kalte-ordaina har dezakeen bazkarako azalera, hektareatan, ez da inoiz larrearekin bateragarriak diren espezieetatik ustiategian dauden azienden AzLUen balioa baino handiagoa izanen. Behi eta zaldi azienden kasuan, 6 hilabetetik aurrerako abereak hartzen dira kontuan, eta ardi, ahuntz eta zerrien kasuan, 4 hilabetetik aurrera. SIMOGAN datu-basean jasotako bost balioen batez bestekoa izanen da kontuan hartuko den AzLUa, haiek laguntzen eskaerak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo bost hilabeteetako bakoitzeko lehenbiziko lanegunean kontabilizatuta. Ardi eta ahuntz aziendarako, ustiategi bakoitzaren urtarrilaren 1eko nahitaezko urteko zentsua hartuko da kontuan.

Tokian berean egindako kontrolik bada, bertatik bertarako ikuskapenean zehaztutako AzLUak bakarrik hartuko dira kontuan laguntza kalkulatzeko.

7. oinarria.–Laguntzaren zenbatekoa.

1. Laguntza sari bat da, urtekoa, eskatzailearen ustiategian kalte-ordaina har dezakeen nekazaritzako azaleran oinarriturik ematen dena.

2. Laguntzaren zenbatekoak konparazio bidez ezarri dira, kontuan harturik gastu gehigarriak eta diru-sarreren galerak halako mugak ez dituzten eskualdeen aldean. “Oinarrizko modulu” hauek ezarri dira:

Mendialdeko eskualde bitan banatu da, goi mendialdea eta mendialdea:

a) Goi mendialdea: 106,55 euro/ha.

b) Mendialdea: 76,79 euro/ha.

c) Mendialdekoa izan gabe, naturak mugatutako eskualdea: 60,09 euro/ha.

d) Eskualde iragankorreko udalerriak: 27,6 euro/ha.

Eranskinean agertzen dira lau eskualdeetako bakoitzeko udalerriak.

8. oinarria.–Laguntzaren zenbatekoa nola zehaztu.

1. Urteko prima batera kalkulatuko da bi azpineurrietarako, behar den modulua aplikaturik kalte-ordaina har dezaketen azalerei, “goiko mendialdean”, “mendialdeko eskualdea” eta “mendialdetik kanpo baina naturak bereziki mugatutako eskualdean” eta “eskualde iragankorrean” egoteagatik.

2. Ustiategiko azalera-atalase jakin batzuen gainetik, ordainketak beheranzkoak izanen dira; beraz, eskualde bakoitzean batez beste ordaindu beharreko zenbatekoa kalkulatzeko, ustiategiaren tamaina hartuko da kontuan baremo honen arabera:

KALTE-ORDAINA HAR DEZAKEEN AZALERA,

NEURRIAREN BABESA DUENA (hektareak)

AZALERA MODULATUA (ha)

1. tartea: lehen 5 hektareak

%100

2. tartea: 5-25 hektarea

%75

3. tartea: 25-50 hektarea

%50

4. tartea: 50-100 hektarea

%25

5. tartea: 100 hektarea baino gehiago

%0

Elkartea osatzen duten ustiategietan, ogibide nagusia nekazaritza duten kideen kopuruaren arabera handituko dira tarte bakoitzeko hektareak; betiere, kide horiek ez badira banakako laguntza eskaera baten onuradun.

3. Behar baino azalera gehiago deklaratzeagatik Batzordearen martxoaren 11ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 19. artikuluan aurreikusten diren zehapenak aplikatu ondotik zehaztuko da zer azaleragatik ordainduko den. Azalera batez besteko zenbatekoarekin biderkatuta ateratzen den kopuruari 640/2014 Erregelamenduaren 35. artikuluan aurreikusitako murriztapenak aplikatuko zaizkio, hurrengo portzentajeen arabera:

AzLU-ri edo hektarea kopuruari loturiko konpromisoak edo beste betebehar batzuk ez betetzeagatiko portzentajeak eta zigorren mailaketa,
bete ez denaren portzentajearen arabera, Batzordearen 640/2014 Erregelamenduaren 35. artikuluari jarraituz

MOTA

ELEMENTUAREN DESKRIPZIOA

EZ-BETETZEAREN PORTZENTAJEA

SAILKAPENA (OIN./NAG./BIG./HIR.)

PENALIZAZIOA

Bakarra

Horrelako batzuk ez ditu betetzen

Konpromisoak/beste

betebehar batzuk

1

Esparru abandonatua

%0-%1

Hir.

%1

%2

%1-%5

Big.

%5

%10

%5-%20

Nag.

%20

%40

%20-%100

Nag.

%50

%100

2

Eskatutako laguntza lerroa ez dagokio esparruko SIGPAC erabilerari

%0-%1

Hir.

%1

%2

%1-%5

Big.

%5

%10

%5-%20

Nag.

%20

%40

%20-%100

Nag.

%50

%100

3

Deklaratutako produktua ez da bateragarria esparruko SIGPAC erabilerarekin

%0-%1

Hir.

%1

%2

%1-%5

Big.

%5

%10

%5-%20

Nag.

%20

%40

%20-%100

Nag.

%50

%100

4

Esparruan deklaratutako produktuak ez du balio eskatutako laguntza lerrorako

%0-%1

Hir.

%1

%2

%1-%5

Big.

%5

%10

%5-%20

Nag.

%20

%40

%20-%100

Nag.

%50

%100

Konpromisoak ez betetzeagatiko zigorrak, Batzordearen 640/2014 Erregelamenduaren 35. artikuluaren arabera

ONARTUA IZATEKO BALDINTZAK/IRIZPIDEAK: SAILKAPENA

DEFINIZIOA

BAZTERKETA

Baztertzailea

(Bazt.)

Laguntza emateko ezarritako irizpideak/baldintzak betetzen ez dituena eta, zein den kasua, laguntza mantentzekoak.

Bai, eta urte anitzeko neurrietan bidezkoa denean, aurreko urteetako zenbatekoak itzultzeko eskatuko da. Geroagoko ordainketekin konpentsatzen den kasuan, zenbateko horiek ezin badira osorik berreskuratu ez-betetzea azaldu eta hurrengo hiru urte naturalean, ordaintzeko dagoen saldoa ezereztuko da.

Ez-betetze larria, faltsutzea, intentzionalitatea edo zabarkeria izan den kasuetan, onuraduna laguntza lerro edo neurri beretik kanpo geldituko da ez-betetzea atzematen den urte naturalean eta hurrengo urte naturalean.

Konpromisoak edo beste betebehar batzuk

SAILKAPENA

DEFINIZIOA

URTEA

KOPURUA

ZEHAPENA

BAZTERKETA

Oinarrizkoa

(Oin.)

Betetzen ez bada bilatzen diren helburuetarako ondorio larriak dituena; ondorio horiek urtebetetik gora irauten dute edo zail da haiek bukatzea onargarriak diren baliabideekin.

1

1 edo gehiago

Laguntzaren %50

Ez-betetze larria, faltsutzea, intentzionalitea edo zabarkeria izan den kasuetan bakarrik, aurreko urteetako zenbatekoak itzultzeko eskatuko da. Geroagoko

2 edo gehiago

1 edo gehiago

Nagusia

(Nag.)

Betetzen ez bada bilatzen diren helburuetarako ondorio garrantzitsuak dituena; ondorio horiek urtebetetik behera irauten dute edo zail da bukatzeko modukoak izatea onargarriak diren baliabideekin.

1

1

Laguntzaren %20

ordainketekin konpentsatzen den kasuan, zenbateko horiek ezin badira osorik berreskuratu ez-betetzea azaldu eta hurrengo hiru urte naturalean, ordaintzeko dagoen saldoa ezereztuko da.

Gainera, onuraduna laguntza lerro edo neurri beretik kanpo geldituko da ez-betetzea atzematen den urte naturalean eta hurrengo urte naturalean.

2 edo gehiago

Laguntzaren %40

2 edo gehiago

1 edo gehiago

Laguntzaren %40

Bigarren mailakoa

(Big.)

Betetzen ez bada, garrantzi txikia duena laguntza lerroaren helbururako.

1

1

Laguntzaren %5

2 edo gehiago

Laguntzaren %10

2 edo gehiago

1 edo gehiago

Laguntzaren %10

Hirugarren mailakoa

(Hir.)

Betetzen ez bada, garrantzi eskasa duena laguntza lerroaren helbururako.

1

1

Laguntzaren %1

2 edo gehiago

Laguntzaren %2

2 edo gehiago

1 edo gehiago

Laguntzaren %2

Laguntzak emateko, onartutako eskaeretarako kalkulatzen den zenbatekoaren guztizko batura baldin bada azpineurri eta kanpaina bakoitzerako aurrekontuan dagokion kontu-sailean eskura dagoen kreditua baino gehiago, eta eskura dagoen kreditua agortu arte, hainbanaketa aplikatuko da onartutako eskatzaileen artean.

9. oinarria.–Ebaluazioa, jarraipena eta kontrola.

1. Nekazaritza Zerbitzuak eginen ditu eskaeren ebaluazioa, kontrol administratiboa eta ordainketaren ebazpen proposamena; tokian berean egin beharreko kontrola, berriz, Ikuskapenen Atalak; horretarako, behar diren egiaztapenak eginen dira, eta eskatzailea behartua dago eskatzen zaion informazio osagarri osoa ematera.

2. Eskaera egiten den urtean kanpaina horri buruz Nafarroako erregistro ofizialetan dauden datuak izanen dira laguntza kudeatzeko beharko direnak.

10. oinarria.–Deialdiaren antolamendua, instrukzioa eta ebazpena.

1. Eskaera jaso ondoren egiaztatuko da interesdunek onuradunak izateko baldintzak betetzen ote dituzten, hau da, 5. oinarrian aipatzen diren onargarritasun baldintzak. Eskaerak zerbait falta badu, hogeita hamar eguneko epean zuzendu dezala eskatuko zaio interesdunari, eta adieraziko zaio, hori egin ezean, eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta artxibatzeko ebazpena, jakinaraziko zaiona, eginen dela.

2. Nekazaritza Zerbitzuak eskaera ebaluaturik, ebazpena proposatuko du.

3. Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak zuzenean eman eta ordainduko edo ukatuko ditu laguntzak, modu arrazoituan.

4. Prozeduraren gainean ebazteko epea 3 hilabetekoa izanen da, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita. Epea espresuki ebazpenik gabe bukatzen bada, ezetsitzat joko da eskaera.

11. oinarria.–Laguntzak ukatzea eta zehapenak.

1. 5. oinarrian aipatzen den edozein baldintza bete ezik, laguntzak ukatuko dira.

2. Ezarritako kontrolen ondorioz egiaztatzen bada aldea dagoela eskaeraren xedeko hektarea kopuruaren eta kontrol administratiboen edo landa kontrolen ondorioz egiaztatzen den hektarea kopuruaren artean, dagozkion zehapenak jarriko dira, Batzordearen martxoaren 11ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 19. eta 35. artikuluekin bat.

3. Ustiategiko azalerak erabat ez deklaratzeak Batzordearen martxoaren 11ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 16. artikuluan aurreikusitako zehapenak ekarriko ditu.

4. Laguntzaren xedeko azalerek abenduaren 19ko 1078/2014 Errege Dekretuan ezarritakoa bete beharko dute, hartan onargarritasun baldintzak ezartzen baitira. Arau horiek bete ezean, penalizazioak jarriko dira.

5. Aurrekoez gain, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutako arau-hausteen eta zehapenen araubidea aplikatuko da.

12. oinarria.–Oker jasotako ordainketen itzulketa.

1. Oker jasotako ordainketen kasuan, jasotzaileek haien zenbatekoak itzuli beharko dituzte Batzordearen uztailaren 17ko 809/2014 (EB) Exekuzio Erregelamenduaren 7. artikuluan xedatutakoaren arabera.

13. oinarria.–Laguntzen publizitatea.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren IV. kapituluan ezarritakoaren arabera argitaratuko da onuradunen zerrenda. Onuradunei jakinaraziko zaie haien datuak aipatu erregelamenduaren 111. artikuluaren arabera argitaratuko direla, eta auditoretzak eta azterketak egiteko erakundeek har ditzaketela datuak, Batasunaren finantza interesak babestuak gelditzeko. Datuak pertsonalak direnean, onuradunei haien eskubideen berri emanen zaie, datuak babesteko arauekin eta eskubide horiek baliatzeko prozedura aplikagarriekin bat.

V. ERANSKINA

Nafarroako mendialdeko eskualdea eta naturak mugatutako eskualdea

Landa Garapenerako esparru nazionalaren bidez ezarritako mugapenarekin bat, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 32. artikuluan eta III. eranskinean ezarritako irizpideen arabera, hurrengo udalerri eta fazeria hauek osatzen dute Nafarroako mendialdea eta mendialdetik kanpo naturak bereziki mugatutako eskualdea:

1.–Eskualde menditsua.

a) Goi mendialdea (GM)

KODEA

GOI MENDIALDEKO UDALERRIA

ESKUALDEA

003

ABAURREGAINA

GM

004

ABAURREPEA

GM

013

AMESKOABARRENA

GM

020

ARAITZ

GM

021

ARANARATXE

GM

022

ARANTZA

GM

024

ARANO

GM

028

ARTZIBAR

GM

031

ARESO

GM

033

ARIA

GM

034

ARIBE

GM

050

BAZTAN

GM

054

BERTIZARANA

GM

055

BETELU

GM

058

AURITZ

GM

059

BURGI

GM

071

GAZTELUBERRI

GM

081

DONAMARIA

GM

082

ETXALAR

GM

087

DONEZTEBE

GM

090

ERATSUN

GM

092

ERROIBAR

GM

093

EZKAROZE

GM

095

ESPARTZA ZARAITZU

GM

100

EULATE

GM

102

EZKURRA

GM

111

GALOZE

GM

112

GARAIOA

GM

113

GARDE

GM

115

GARRALDA

GM

117

GOIZUETA

GM

118

GOÑI

GM

119

GORZA

GM

128

IZABA

GM

129

ITUREN

GM

133

ITZALTZU

GM

134

JAURRIETA

GM

137

LABAIEN

GM

139

LANA

GM

143

LARRAGOA

GM

149

LEITZA

GM

153

LESAKA

GM

181

NABASKOZE

GM

185

OTSAGABIA

GM

187

OIZ

GM

195

ORBAIZETA

GM

196

ORBARA

GM

198

ORONTZE

GM

199

OROTZ-BETELU

GM

203

PETILLA ARAGOI

GM

209

ERROMANTZATUA

GM

210

ERRONKARI

GM

211

ORREAGA

GM

213

SALDIAS

GM

221

DONEZTEBE

GM

222

SARTZE

GM

226

SUNBILLA

GM

239

URDAZUBI

GM

241

URRAULGOITI

GM

244

URROZ

GM

245

URZAINKI

GM

247

UZTARROZE

GM

248

LUZAIDE

GM

250

BERA

GM

252

BIDANKOZE

GM

256

HIRIBERRI AEZKOA

GM

259

IGANTZI

GM

263

ZUBIETA

GM

264

ZUGARRAMURDI

GM

502

02 FAZERIA

GM

509

09 FAZERIA

GM

510

10 FAZERIA

GM

516

16 FAZERIA

GM

518

ERREMENDIKO FAZERIA

GM

523

AMESKOAKO HERMENDIA

GM

526

26 FAZERIA

GM

528

28 FAZERIA

GM

535

35 FAZERIA

GM

536

36 FAZERIA

GM

537

37 FAZERIA

GM

542

42 FAZERIA

GM

545

45 FAZERIA

GM

553

ALDAPE FAZERIA

GM

555

55 FAZERIA

GM

556

56 FAZERIA

GM

562

BERRIOGOITIKO FAZERIA

GM

563

63 FAZERIA

GM

565

65 FAZERIA

GM

581

81 FAZERIA

GM

585

85 FAZERIA

GM

586

86 FAZERIA

GM

587

87 FAZERIA

GM

588

88 FAZERIA

GM

591

91 FAZERIA

GM

603

103 FAZERIA

GM

691

ANDIMENDIA

GM

692

ARALAR MENDIA

GM

693

LOKIZ

GM

694

URBASA MENDIA

GM

b) Mendialdea (M).

KODEA

MENDIALDEKO UDALERRIA

ESKUALDEA

008

AGUILAR KODES

M

010

ALTSASU

M

011

ALLIN

M

017

ANUE

M

019

AGOITZ

M

025

ARAKIL

M

026

ARAS

M

027

ARBIZU

M

037

ARRUAZU

M

040

ATETZ

M

043

AZUELO

M

044

BAKAIKU

M

047

BARGOTA

M

049

BASABURUA

M

052

BERASKOAIN

M

063

CABREDO

M

073

ZIORDIA

M

075

ZIRITZA

M

083

ETXARRI

M

084

ETXARRI ARANATZ

M

091

ERGOIENA

M

094

ESLABA

M

096

ESPRONTZEDA

M

098

ESTERIBAR

M

101

EZKABARTE

M

103

EZPOROGI

M

110

GALIPENTZU

M

116

GENEVILLA

M

120

GESALATZ

M

121

GIRGILLAO

M

123

UHARTE ARAKIL

M

124

IBARGOITI

M

126

IMOTZ

M

127

IRAÑETA

M

130

ITURMENDI

M

132

ITZAGAONDOA

M

135

XABIER

M

136

TXULAPAIN

M

138

LAKUNTZA

M

140

LANTZ

M

141

LAPOBLACIÓN

M

144

LARRAUN

M

146

LEATXE

M

150

LEOTZ

M

151

LERGA

M

154

LEZAUN

M

156

LIZOAIN

M

158

LONGIDA

M

159

IRUNBERRI

M

162

MARAÑÓN

M

170

MIRAFUENTES

M

172

ELO

M

182

NAZAR

M

186

ODIETA

M

188

OLAIBAR

M

189

OLAZTI

M

192

OLORITZ

M

194

OLLO

M

214

JAITZ

M

219

SANTSOL

M

230

TORRALBA DEL RÍO

M

235

UXUE

M

236

ULTZAMA

M

237

UNTZITI

M

238

UNTZUE

M

240

URDIAIN

M

242

URRAULBEITI

M

243

URROTZ-HIRIA

M

253

BIDAURRETA

M

261

ESA

M

262

ZABALTZA

M

265

ZUÑIGA

M

508

08 FAZERIA

M

514

14 FAZERIA

M

515

15 FAZERIA

M

517

17 FAZERIA

M

521

21 FAZERIA

M

524

24 FAZERIA

M

527

27 FAZERIA

M

539

39 FAZERIA

M

540

40 FAZERIA

M

541

41 FAZERIA

M

543

43 FAZERIA

M

544

44 FAZERIA

M

546

SUARBEKO FAZERIA

M

549

ARISTREGIKO FAZERIA

M

552

52 FAZERIA

M

570

70 FAZERIA

M

579

79 FAZERIA

M

582

82 FAZERIA

M

584

84 FAZERIA

M

592

92 FAZERIA

M

606

106 FAZERIA

M

607

107 FAZERIA

M

904

IRURTZUN

M

908

LEKUNBERRI

M

2.–Mendialdekoa izan gabe, naturak bereziki mugatutako eskualdeak.

UDAL. KOD.

UDALERRIAREN IZENA

UDAL. KOD.

UDALERRIAREN IZENA

31002

Abartzuza

31168

Metauten

31005

Aberin

31171

Miranda Arga

31006

Ablitas

31174

Morentin

31007

Adios

31175

Mues

31012

Allo

31180

Muruzabal

31014

Antzin

31183

Obanos

31015

Andosilla

31190

Olexoa

31016

Antsoain

31191

Erriberri

31018

Añorbe

31193

Oltza Zendea

31023

Aranguren

31197

Orisoain

31029

Los Arcos

31200

Oteiza

31030

Arellano

31204

Piedramillera

31035

Armañantzas

31205

Pitillas

31036

Arroitz

31207

Puiu

31038

Artaxoa

31212

Zare

31039

Artazu

31217

San Martin Unx

31041

Aiegi

31220

Santakara

31045

Barasoain

31224

Sesma

31046

Barbarin

31225

Sorlada

31051

Beire

31227

Tafalla

31056

Biurrun-Olkotz

31228

Tebas-Muru Artederreta

31060

Burlata

31229

Tirapu

31061

El Busto

31231

Torres del Río

31065

Caparroso

31233

Tulebras

31067

Zarrakaztelu

31234

Ukar

31069

Kaseda

31251

Viana

31074

Zirauki

31255

Villamayor de Monjardin

31076

Zizur

31257

Villatuerta

31079

Desoio

31258

Atarrabia

31080

Deikaztelu

31260

Deierri ibarra

31085

Etxauri

31511

11 fazeria

31086

Eguesibar

31522

22 fazeria

31088

Noain (Elortzibar)

31529

29 fazeria - Aranbeltz

31089

Eneritz

31530

30 fazeria - Samendieta

31097

Lizarra

31531

31 fazeria

31099

Etaiu

31532

32 fazeria

31104

Faltzes

31538

38 fazeria

31105

Fitero

31550

50 fazeria

31108

Fustiñana

31567

67 fazeria

31109

Galar

31571

71 fazeria

31114

Garinoain

31574

74 fazeria

31125

Iguzkitza

31575

75 fazeria

31131

Itza

31576

76 fazeria

31142

Larraga

31583

83 fazeria

31145

Elizagorria

31604

104 fazeria

31147

Legarda

31605

105 fazeria

31148

Legaria

31608

108 fazeria

31152

Lerin

31690

Errege Bardea

31155

Ledea

31902

Berriobeiti

31160

Lukin

31903

Berriozar

31161

Mañeru

31905

Beriain

31164

Mélida

31906

Orkoien

31166

Mendaza

31907

Zizur Nagusia

3.–Laguntza iragankorra duten eskualdeak.

KODEA

UDALERRIAREN IZENA

1

Abaigar

9

Oibar

53

Berbintzana

177

Murieta

179

Murillo el Fruto

167

Mendigorria

178

Murillo el Cuende

184

Oko

216

Zangoza

VI. ERANSKINA

Naturgune babestuetan ezartzen diren ingurumen arloko mugapenengatiko kalte-ordainak

1. oinarria.–Laguntzaren deskripzioa.

Konpentsazio bat da, Nafarroako naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legearen 28. artikuluan ezarritakoari jarraikiz Nafarroan halako eremu batzuk babestuak deklaratzeagatik gaur egun Natura 2000 Sarean dauden tokietan jarduera ekonomikoari ezartzen zaizkion mugapenen ondorioz.

2. oinarria.–Laguntzaren zenbatekoa.

1. Laguntza gisa, hektarea bakoitzeko ordainketa bat egiten zaie toki entitateei, baldin eta betetzen badituzte 3. eta 4. oinarrietako onargarritasun irizpideak, konpromisoak eta murriztapenak.

2. Deialdi honen xedeko diru-laguntzak norgehiagokako araubidea erabiliz emanen dira.

3. oinarria.–Onartua izateko baldintzak.

Laguntza eskatzeko epea bukatzean baldintza hauek betetzen dituzten eskatzaileei baizik ez zaizkie laguntzak emanen:

Onuradunak:

a) Toki entitateak izan beharko dira, eta gaur egun babestuak deklaratutako eta Natura 2000 Sarean dauden eremuen titularrak.

Ustiategia:

b) Eremu babestua deklaratzean ezarritako legezko mugapena duen tokian egon behar da eskatutako azalera. Gaur egun, Nafarroan eremu hauetan gertatzen da hori:

1. Pitillasko Natura-erreserba eta inguruko babes eremua.

2. Larrako Natura-ereserba.

3. Aztaparretako Erreserba Integrala eta Ukerdiko Erreserba Integrala.

4. Orgiko oihaneko Aisiarako Natura-eremua.

5. Las Cañasko urtegiko Natura-erreserba.

6. SIGPACen katalogaturiko azaleraren titularra izatea, eta lur horren erabilera eremuak duen legezko mugapenarekin bateragarria izatea. Hau da, baso edo larre erabilera b.1 kasurako; baso edo larre erabilera, edo elkorra, b.2 eta b.3 kasuetarako; ur ibilguak, b.5 kasurako, eta baso erabilera, b.4 kasurako.

4. oinarria.–Konpromisoak eta mugapenak.

Neurri honi atxikitzen zaizkion titularrek ondoko konpromisoak eta mugapenak bete beharko dituzte:

a) Ustiategiaren titularrak eskatu beharko du laguntza urtero pagatu diezaiotela, eskaera bakarrean, Batzordearen 640/2014 Erregelamenduan ezarririko moduan eta laguntzen deialdian ezarritako tokian, moduan eta epean.

b) Urteko eskaeran, adieraztea ustiategiko zer lurzati den laguntzaren xedeko eta haietarako laguntza eskatzea.

c) Eman eta hartutako diru-laguntzak direla eta, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak egiten dituen egiaztapen ekintzak oro onartzea.

d) Laguntza zer eremu babestutan eskatzen den, hartarako ezarritako mugapena betetzea. Hona zein diren:

1. Pitillasko Natura-erreserban eta inguruko babes eremuan, herri-lurrak ez luberritzea ezta lantzea ere eskaeraren urtean.

2. Larrako Natura-erreserban, Aztaparretako Erreserba Integralean eta Ukerdiko Erreserba Integralean ez zur, ez egur, ez onddo aprobetxamendurik ez egitea eskaeraren aurreko urtean.

3. Orgiko oihaneko Aisiarako Natura-eremuan ez zur ez egur aprobetxamendurik ez egitea, 2016ko abuztuaren 31tik 2017ko abuztuaren 31 arte.

4. Las Cañasko urtegiko Natura-ereserban larreak ez aprobetxatzea eskaeraren urtean.

5. oinarria.–Araubidean sartzea eta laguntzaren zenbatekoa.

1. Laguntzaren araubidean sartzeko eskaerak laguntzen eskaera bakarrean aurkeztuko dira. Urtero laguntza ematen ahalko zaie 3. oinarrian ezarritako onargarritasun baldintzak betetzen dituzten eskatzaileei. Laguntzaren eskaerak ebaluatuko dira, eta organo eskudunak onartu edo ukatuko ditu 6 hilabeteko epean, ebazpen baten bidez. Epe hori igarota, administrazioaren isiltasunez ezetsitzat joko dira. Emateko eta ordaintzeko administrazio-egintza (6. oinarria) bakarra izanen da ebazpen berean.

2. Kontzesioaren zenbatekoa eragiketa honen emaitza izanen da: eremu bakoitzerako hektareako ezarritako zenbateko unitarioa, bider zehazturiko azalera, administrazio kontrolak eta bertatik bertarako kontrolak egin ondoren eta behar baino azalera gehiago deklaratzeagatik jartzen diren zigorrak aplikatu baino lehen.

3. Hona hemen eremu bakoitzerako zenbateko unitarioak:

NATURAGUNEA

URTEKO ORDAINKETA (euro/hektarea)

MURRIZTAPENAK

Pitillasko Natura-erreserban eta inguruko babes eremua

200,00

Herri-lurrak eta luberritzea eta lantzea

Larrako Natura-erreserba eta Aztaparretako eta Ukerdiko Erreserba Integrala

25,31

Zur, egur eta beste produktu batzuen aprobetxamendua

Las Cañasko urtegiko Natura-erreserba

102,51

Larreen aprobetxamendua

Orgiko oihaneko Aisiarako Natura-eremua

73,15

Zur, egur eta beste produktu batzuen aprobetxamendua

6. oinarria.–Urteko ordainketak.

1. Onuradunek urtero eskatu behar dute ordainketa laguntzaren eskaera bakarraren bidez. Laguntza jasotzeko, 3. oinarriko baldintzak eta 4. oinarriko konpromisoak eta mugapenak bete beharko dituzte.

2. Ordainketaren zenbatekoa eragiketa honen emaitza izanen da: hektareako ezarritako zenbateko unitarioa, bider ordaintzeko kontuan hartutako azalera, kasuan kasuko kontrol administratibo eta landa kontrol guztiak egin ondoren, eta oinarri arautzaile hauen VII. eranskinean aurreikusitako zigorrak aplikatu ondoren.

7. oinarria.–Bateraezintasunak.

Laguntza hau ez da bateraezina Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020ko Programako beste laguntza batzuekin, ezta laguntza zuzenekin ez Greening-en ordainketekin ere.

8. oinarria.–Ez-betetzeen mailakatzea

1. 3. eta 4. oinarrietan zehaztatutako ez-betetzeak honako taula honetan tipifikatzen dira, eta haiei dagokien zehapena VII. Eranskinean zehazten.

EZ-BETETZE
MOTA

Baztertzailea (Bazt.)

Onartua izateko baldintzak. 3. oinarria.

a) Toki entitateak izan beharko dira, eta gaur egun babestuak deklaratutako eta Natura 2000 Sarean dauden eremuen titularrak.

a) Eremu babestua deklaratzean ezarritako legezko mugapena duen tokian egon behar da eskatutako azalera. Gaur egun, Nafarroan eremu hauetan gertatzen da hori:

1. Pitillasko Natura-erreserba eta inguruko babes eremua.

2. Larrako Natura-erreserba.

3. Aztaparretako eta Ukerdiko Erreserba Integrala.

4. Orgiko oihaneko Aisiarako Natura-eremua.

5. Las Cañasko urtegiko Natura-erreserba.

b) SIGPACen katalogaturiko azaleraren titularra izatea, eta lur horren erabilera eremuak duen legezko mugapenarekin bateragarria izatea. Hau da, baso edo larre erabilera b.1 kasurako; baso edo larre erabilera, edo elkorra, b.2 eta b.3 kasuetarako; ur ibilguak, b.5 kasurako, eta baso erabilera, b.4 kasurako.

Konpromisoak eta beste betebehar batzuk. 4. oinarria.

a) Ustiategiaren titularrak eskatu beharko du laguntza urtero pagatu diezaiotela, eskaera bakarrean, Batzordearen 640/2014 Erregelamenduan ezarririko moduan eta laguntzen deialdian ezarritako tokian, moduan eta epean.

b) Urteko eskaeran, adieraztea ustiategiko zer lurzati den laguntzaren xedeko eta haietarako laguntza eskatzea.

c) Eman eta hartutako diru-laguntzak direla eta, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak egiten dituen egiaztapen ekintzak oro onartzea.

d) Laguntza zer eremu babestutan eskatzen den, hartarako ezarritako mugapena betetzea. Hona zein diren:

1. Pitillasko Natura-erreserban eta inguruko babes eremuan, herri-lurrak ez luberritzea ezta lantzea ere.

2. Larrako Natura-erreserban, Aztaparretako eta Ukerdiko Erreserba Integralean eta Orgiko oihaneko Aisiarako Natura-eremuan ez zur ez egur aprobetxamendurik ez egitea. Gainera, Larrako Natura-erreserban eta Aztaparretako Erreserba Integralean onddo aprobetxamendurik ez egitea.

3. Las Cañasko urtegiko Natura-erreserban larreak ez aprobetxatzea.

2. Behar baino azalera gehiago deklaratzeari buruzko neurriak bete ezik, murrizketak eta bazterketak aplikatuko dira, Batzordearen martxoaren 11ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 19. artikuluan ezarritakoarekin bat. Erregelamendu horren bidez, Kontseiluaren 1306/2013 (EE) Erregelamenduaren aplikazio-xedapenak ezarri ziren. Beste konpromiso edo betebehar batzuk ez betetzeak, aipatutako erregelamenduaren 35. artikuluan ezarritakoarekin bat, ekarriko du VII. Eranskinean deskribatutako penalizazioak aplikatzea.

VII. ERANSKINA

Zigorrak eta konpromisoak ez betetzearen portzentajeak,
Batzordearen 640/2014 erregelamenduaren 35. artikuluaren arabera

Onartua izateko baldintzak/irizpideak.

SAILKAPENA

DEFINIZIOA

ZEHAPENA

BAZTERKETA

Baztertzailea

(Bazt.)

Laguntza emateko ezarritako irizpideak/baldintzak betetzen ez dituena eta, zein den kasua, laguntza mantentzekoak.

Laguntzaren %100

Bai, eta urte anitzeko neurrietan bidezkoa denean, aurreko urteetako zenbatekoak itzultzeko eskatuko da. Geroagoko ordainketekin konpentsatzen den kasuan, zenbateko horiek ezin badira osorik berreskuratu ez-betetzea azaldu eta hurrengo hiru urte naturalean, ordaintzeko dagoen saldoa ezereztuko da.

Ez-betetze larria, faltsutzea, intentzionalitatea edo zabarkeria izan den kasuetan, onuraduna laguntza lerro edo neurri beretik kanpo geldituko da ez-betetzea atzematen den urte naturalean eta hurrengo urte naturalean.

Konpromisoak edo beste betebehar batzuk.

SAILKAPENA

DEFINIZIOA

URTEA

KOPURUA

ZEHAPENA

BAZTERKETA

Oinarrizkoa

(Oin.)

Betetzen ez bada bilatzen diren helburuetarako ondorio larriak dituena; ondorio horiek urtebetetik gora irauten dute edo zail da haiek bukatzea onargarriak diren baliabideekin.

1

1 edo gehiago

Laguntzaren %50

Ez-betetze larria, faltsutzea, intentzionalitea edo zabarkeria izan den kasuetan bakarrik, aurreko urteetako zenbatekoak itzultzeko eskatuko da. Geroagoko ordainketekin konpentsatzen den kasuan, zenbateko horiek ezin badira osorik berreskuratu ez-betetzea azaldu eta hurrengo hiru urte naturalean, ordaintzeko dagoen saldoa ezereztuko da.

Gainera, onuraduna laguntza lerro edo neurri beretik kanpo geldituko da ez-betetzea atzematen den urte naturalean eta hurrengo urte naturalean.

2 edo gehiago

1 edo gehiago

Nagusia

(Nag.)

Betetzen ez bada bilatzen diren helburuetarako ondorio garrantzitsuak dituena; ondorio horiek urtebetetik behera irauten dute edo zail da bukatzeko modukoak izatea onargarriak diren baliabideekin.

1

1

Laguntzaren %20

2 edo gehiago

Laguntzaren %40

2 edo gehiago

1 edo gehiago

Laguntzaren %40

Bigarren mailakoa

(Big.)

Betetzen ez bada, garrantzi txikia duena laguntza lerroaren helbururako.

1

1

Laguntzaren %5

2 edo gehiago

Laguntzaren %10

2 edo gehiago

1 edo gehiago

Laguntzaren %10

Hirugarren mailakoa

(Hir.)

Betetzen ez bada, garrantzi eskasa duena laguntza lerroaren helbururako.

1

1

Laguntzaren %1

2 edo gehiago

Laguntzaren %2

2 edo gehiago

1 edo gehiago

Laguntzaren %2

Zigorrak eta konpromisoak ez betetzearen portzentajeak, Batzordearen 640/2014 Erregelamenduaren 35. artikuluaren arabera

EZ-BETETZEAREN DESKRIBAPENA

EZ-BETETZEAREN PORTZENTAJEA

SAILKAPENA

MURRIZTAPENAREN %

Bete gabea
ZENBATETIK (%)

Bete gabea
ZENBATERA (%)

Esparru abandonatua

0

20

Nagusia

20

20

100

Oinarrizkoa

100

Eskatutako laguntza lerroa bateragarria da esparruko SIGPAC erabilerarekin

0

50

Nagusia

20

50

100

Oinarrizkoa

50

Produktua bateragarria deklaratua esparruko SIGPAC erabilerarekin

0

50

Nagusia

20

50

100

Oinarrizkoa

50

Esparruan deklaratutako produktuak ez du balio eskatutako laguntza lerrorako

0

100

Bigarren mailakoa

5

Produktu ikuskatua, laguntzarako lerroan onargarria dena, baina adierazitakoa ez bestelakoa eta beste talde batekoa baita

0

100

Nagusia

20

Iragarkiaren kodea: F1805429