78. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak apirilaren 4an emandako 470/2018 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, deialdi bat onetsi da, 2018koa, Nafarroako azienda hazleen elkarteei sostengu emateko, abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserba ditzaten.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa aldizkari honen “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko atalean kontsultatu daiteke, baita Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean ere (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 393269.

Arauak.

Arauak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren urriaren 20ko 98/2015 Foru Aginduan jasotzen dira (aipatutako foru agindua maiatzaren 12ko 158/2016 Foru Aginduaren bidez aldatu zen). 158/2016 Foru Agindu horren bidez, Nafarroako azienda hazleen elkarteei sostengua emanez abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzeko laguntzak emateko arauak ezarri ziren.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

400.000 euroko gastua baimentzen da, 2018ko Gastuen Aurrekontuko “Abeltzaintza elkarteak, LGP LGENF 2014-2020” izeneko 710004 71310 4819 412200 partidaren kargura.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Hilabeteko epea dago eskaerak aurkezteko, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Iruñean, 2018ko apirilaren 3an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

Iragarkiaren kodea: F1804875