78. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko auditoretzako teknikari izateko lau lanpostu huts oposizio bidez betetzekoa (horietako baterako euskaraz jakin behar da). 2017ko 82. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 28koan. Izendapen proposamena.

Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariaren 2017ko apirilaren 10eko Ebazpenaren bidez, Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko auditoretzako teknikari izateko lau lanpostu huts (horietako baterako euskaraz jakin behar da) oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2017ko 82. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, argitaratu zen, apirilaren 28koan. Deialdia bukatuta, eta haren 7.2 oinarrian ezarritakoari jarraikiz, kalifikazio epaimahaiak ondoko erabaki hauek jakinarazten ditu:

Lehena.–Deialdiaren 7.2 oinarrian aurreikusitakoa betez, Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariari igorri zaio auditoretzako teknikariaren lanposturako izendapen proposamena, oposizioa gainditu duten bi izangaiena; honako puntuazio hauek lortu dituzte:

1.–San Martín Erice, Amaia: 60,61 puntu.

2.–Navarro Aristorena, Aitor: 53,68 puntu.

Bigarrena.–Deitutako lau lanpostu hutsetatik bi hutsik gelditu direla deklaratzea proposatzea, ez baitago oposizioa gainditu duen beste izangairik.

Aditzera ematen da oinarri horretan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2018ko apirilaren 13an.–Epaimahaiburua, Karen Moreno Orduña.

Iragarkiaren kodea: F1804991