78. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Udal Planeko aldaketa puntuala, 2. poligonoko 743. lurzatian. Hasierako onespena

Leitzako Udalak, 2018ko martxoaren 27an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Leitzako Udal Planeko aldaketa puntuala, 2. poligonoko 743. lurzatiari dagokiona, Abel Barriola Ezcurrak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuko 77. artikuluan ezarritakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Leitzan, 2018ko apirilaren 16an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L1805057