78. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

108E/2018 FORU AGINDUA, martxoaren 15ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasuneko kontseilariaren otsailaren 24ko 21/2016 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, Tuterako Osasun Barrutiaren osasun laguntzako eta osasun laguntzaz kanpoko unitateen egitura organikoa ezarri zen.

Osasuneko kontseilariak otsailaren 24an emandako 21/2016 Foru Aginduaren bidez, Tuterako Osasun Barrutiaren osasun laguntzako eta osasun laguntzaz kanpoko unitateen egitura organikoa ezarri zen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposatu du Osasuneko kontseilariaren otsailaren 24ko 21/2016 Foru Agindua aldatzea erizaintzako zenbait unitateren izenei dagokienez. Xedea da horiek osasun laguntzako unitateen bilakaerara egokitzea, Tuterako Osasun Barrutian abiarazitako zerbitzu edo prestazio berrien ondorioz.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren 19.2 artikuluak dio atal eta unitate asistentzialak Osasun Departamentuko titularrak ezarriko dituela, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua zuzendari kudeatzaileak proposaturik.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuak eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–21/2016 Foru Agindua aldatzea. Osasuneko kontseilariak otsailaren 24an emandako foru agindu horren bidez, Tuterako Osasun Barrutiaren osasun laguntzako eta osasun laguntzaz kanpoko unitateen egitura organikoa ezarri zen.

Bat.–11. artikulua aldatzen da. Hona testu berria:

“11. artikulua. Osasun Barrutiko Zainketa Asistentzialen Zerbitzuaren egitura.

Osasun Barrutiko Zainketa Asistentzialen Zerbitzuak bere egituran Oinarrizko Osasun Laguntzako Zainketa Asistentzialetarako eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Atala eta erizaintza unitate hauek ditu:

a) Irakaskuntzako, Zainketen Garapen eta Berrikuntzako eta Kudeaketarako Laguntzako Erizaintza Unitatea.

b) Ospitalizazio Kirurgikoko Zainketen Erizaintza Unitatea.

c) Laguntza Diagnostiko eta Terapeutikorako Zainketen Erizaintza Unitatea.

d) Ospitalizazio Medikoko eta Etxeko Ospitalizazioko Zainketen Erizaintza Unitatea.

e) Emakume, Nerabe eta Haurren Zainketen Erizaintza Unitatea.

f) Kontsultetako Zainketen eta Eguneko Ospitale Medikoko eta Onkohematologikoko Erizaintza Unitatea.

g) Urgentziazko Prozesuetako Zainketen Erizaintza Unitatea.

h) Osasun Mentalaren eta Zeladoreen Erizaintza Unitatea.

i) Bloke Kirurgikoko eta Esterilizazioko Zainketen Erizaintza Unitatea.

j) Zainketa Kritikoen, Sostengu Prozesuen eta Baliabide Materialen Erizaintza Unitatea.

k) Errehabilitazioko Zainketen Unitatea.

Xedapen gehigarri bakarra.–Izendapenak.

1. Izena aldatu ez zaien burutzen izendapenak berresten dira, sortu ziren baldintza beretan.

2. Honako izendapen hauek berresten dira, egin ziren baldintza berberetan:

–Errehabilitazioko, Irakaskuntzako, Zainketen Garapen eta Berrikuntzako eta Kudeaketarako Laguntzako Erizaintza Unitateko buruarena, orain Irakaskuntzako, Zainketen Garapen eta Berrikuntzako eta Kudeaketarako Laguntzako Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

–Emakume, Nerabe eta Haurren Ospitalizazioko Zainketen eta Osasun Mentaleko Zainketen Erizaintza Unitateko buruarena, orain Emakume, Nerabe eta Haurren Zainketen Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

–Laborategiko eta Dialisiko Zainketen Erizaintza Unitateko buruarena, orain Laguntza Diagnostiko eta Terapeutikorako Zainketen Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

–Kanpo-Kontsultetako Zainketen eta Eguneko Ospitale Medikoko eta Onkohematologikoko Erizaintza Unitateko buruarena, orain Kontsultetako Zainketen eta Eguneko Ospitale Medikoko eta Onkohematologikoko Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

–Erditzeen eta Zeladoreen Erizaintza Unitateko buruarena, orain Osasun Mentalaren eta Zeladoreen Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

–EZBUko, Operazio Geletako eta Esterilizazioko I. Erizaintza Unitateko buruarena, orain Bloke Kirurgikoko eta Esterilizazioko Zainketen Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

–EZBUko, Operazio Geletako eta Esterilizazioko II. Erizaintza Unitateko buruarena, orain Zainketa Kritikoen, Sostengu Prozesuen eta Baliabide Materialen Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2018ko martxoaren 15ean.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1803772