78. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

2018ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2018ko otsailaren 22an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2018ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko urte bereko oinarriak, bertan biltzen baitira Udalarena berarena, Luis Morondo Musika Eskolarena eta Lagunak Udal Zerbitzuarena.

Iragarkia 2018ko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 12an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan horretarako ezarritako hamabortz egun balioduneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, behin betiko onetsitzat jo dira, aipatu legeari jarraikiz, Barañaingo Udalaren 2018. urteko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, aipatu legezko araudian xedatuari jarraikiz. Beraz, bidezko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean hura argitaratzea, kapituluz kapitulu laburturik.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 8.312.900,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 5.584.000,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 2.000,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.158.100,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 758.250,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 282.750,00 euro.

Gastuak, guztira: 16.098.000,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 4.386.100,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 100.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 3.743.200,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 7.720.700,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 138.000,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsioak besterentzea: 0,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 10.000,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 16.098.000,00 euro.

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen behin betiko onetsitako aurrekontuaren kontra hauek para daitezkeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Barañainen, 2018ko apirilaren 9an.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barbería.

Iragarkiaren kodea: L1804767