71. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SENOSIAIN

Herri-lurretako lurzatia desafektatzeko espedientea.
Hasierako onespena

Senosiaingo Kontzejuak, 2018ko otsailaren 25ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen desafektatzeko espedientea, Senosiango Kontzejuko (Ollaran) 8. poligonoko 138. lurzatiaren 17,5 m²-ren erabilera lagatzeko. Horren xedea da Telxius Torres España SLUk okupatzea, telefono mugikorreko deien banagunerako azpiegitura instalatu eta ustiatzeko.

Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 143. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, onespen hori jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta alegazioak aurkez daitezen.

Senosiainen, 2018ko martxoaren 8an.–Kontzejuko burua, Juan Bautista Zabalo Amezqueta.

Iragarkiaren kodea: L1803460