2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ
2018ko plantila organikoa. Hasierako onespena
Etxarri Aranazko Udalak, 2018ko apirilaren 11n egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraituz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Etxarri Aranatzen, 2018ko apirilaren 11n.–Alkatea, Eneka Maiz Ulaiar.
Iragarkiaren kodea: L1804428