71. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, Etxarri Aranazko Udalak, 2018ko apirilaren 11n egin zen osoko bilkuran, ehiza-barruti publikoa eratzeko proiektua sustatzea erabaki zuen aurreko ehiza-barrutiko epea bukatu delako.

Horregatik, aditzera ematen du espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hamabost eguneko epean, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Hala egiten ez bada, Udalak ulertuko du baimena baduela jabe bakoitzaren lurrak barrutiaren barrenean sartzeko.

Barrutian sartu beharreko dermioak: udal-mugarte guztia, legez eta erregelamenduz kanpoan gelditzen direnak izan ezik (biziguneak eta bizitegirako edo industriarako erabiltzen diren lursailak).

Etxarri Aranatzen, 2018ko apirilaren 11n.–Alkatea, Eneka Maiz Ulaiar.

Iragarkiaren kodea: L1804393