71. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2018ko apirilaren 11n egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2018. urteko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, bai eta Musika Eskolaren ekitaldi horretarako aurrekontua ere.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Etxarri Aranatzen, 2018ko apirilaren 11n.–Alkatea, Eneka Maiz Ulaiar.

Iragarkiaren kodea: L1804392