71. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Kargu publikoen ordainsariak

TAOLren 75. artikuluan eta Antolaketaren eta AFEren 13. artikuluan agindutakoan oinarriturik, Udaleko kontu-hartzailea kontsultaturik, eta idazkaria entzunda Udalaren ezaugarri bereziei erreparatu ondotik, Osoko Bilkuran Udalbatzak aho batez honako hau erabaki du:

Lehena.–Alkateak dedikazio osoa izaten jarraitzea.

Bigarrena.–Alkateak lanaldi osoa izanen du, hau da, 35,40 ordu astean. Bestalde, 32.592,06 euroko soldata gordina jasoko du urtean, familia laguntza barne. Hamabi hilabetetan banatuko da, eta aparteko bi paga izanen ditu. Zenbateko horiei legeak agindutako atxikipenak aplikatuko zaizkie, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga eta Gizarte Segurantzako langile kuota kontuan izanik. Era berean, Udalak bere gain hartuko du enpresa kuota ordaintzea.

Alkatearen ordainsariak urtero eguneratuko dira, Nafarroako Administrazio funtzionarioen igoerarekin batera, organo eskudunak bestelako igoerarik ezartzen ez badu eta esanbidezko bestelako akordiorik hartu beharrik izan gabe.

Hirugarrena.–Lur Larraza alkateordeak alkatea ordezkatuko du udako oporretan, eta dedikazio partziala izango du, hots, 17,7 ordu astean. Bestalde, 1.248,52 euroko soldata gordina jasoko du, aparteko paga barne.

Zenbateko horiei legeak agindutako atxikipenak aplikatuko zaizkie, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga eta Gizarte Segurantzako langile kuota kontuan izanik. Era berean, Udalak bere gain hartuko du enpresa kuota ordaintzea.

Alkatearen ordainsariak urtero eguneratuko dira, Nafarroako Administrazio funtzionarioen igoerarekin batera, organo eskudunak bestelako igoerarik ezartzen ez badu eta esanbidezko bestelako akordiorik hartu beharrik izan gabe.

Laugarrena.–Gizarte Segurantzaren Diruzaintzako Lurralde Bulegoan eskatzea Gizarte Segurantzan dagokion araubidean sartzeko edo alta emateko, legediak agindutako moduan.

Bosgarrena.–Ultzamako Udalean duen lanaldi partzialarekin, alkateordearen dedikazio partzialeko bateragarritasuna aitortzea.

Seigarrena.–Dedikaziorik ez duten gainerako hautetsiek zenbateko hauek jasoko dituzte kide anitzeko organoetara joateagatik:

–Kide anitzeko organoetan agertzea: 95 euro (laurogeita hamabost euro), kide anitzeko organoetako bilkura bakoitzean agertzeagatik. Zinegotzi bakoitzak 1.459,36 euro jasoko ditu urtean gehienez.

Zenbateko horiei legeak agindutako atxikipenak aplikatuko zaizkie, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga dela eta.

Hurrengo urteetan, zenbateko horiek eguneratuko dira, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak onesten duen urteroko ebazpenean xedatutakoaren arabera.

Zazpigarrena.–Udalbatzako kideek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dute karguan ari direla izandako gastuen ordainean, gastu horiek behar bezala baimendu badira eta agirien bidez justifikatzen badira. Nafarroako administrazio publikoetako langileentzako baldintzak eta zenbatekoak, berriz, ordainsarien alorrean urtero ezartzen direnak izanen dira.

Zortzigarrena.–Erabaki honek 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera hartuko du indarra.

Bederatzigarrena.–Erabaki honen berri ematea Udalaren Kontu-hartzailetzari.

Hamargarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki oholean argitaratzea.

Etxarri Aranatzen, 2018ko apirilaren 11n.–Alkatea, Eneka Maiz Ulaiar.

Iragarkiaren kodea: L1804391