71. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

Ordenantza fiskaletako tarifak. Behin betiko onespena

Berbintzanako Udalak, 2017ko azaroaren 23an egin osoko bilkuran, Berbintzanako Udaleko ordenantza fiskaletako tarifen aldaketa onetsi zuen hasiera batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatuari jarraikiz, erabaki hori 2018ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 16an, baita Berbintzanako Udalaren ediktu-taulan ere.

Jendaurrean egoteko legezko epea iraganik inork inolako alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu Foru Legearen 325.1.c) artikuluaren bukaerako aginduen ondorioz, aipatu ordenantza fiskalen aldaketa behin betikoz onetsi da, eta haren testu osoa argitaratzen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluari jarraikiz, behar diren ondorioak izan ditzan.

Berbintzanan, 2018ko otsailaren 27an.–Alkatea, José Hilario Chocarro Martín.

ORDENANTZA FISKALAK: TARIFEN ERANSKINA

1.–Agiriak tramitatzeko ordenantza fiskala.

–Dokumentuak: fotokopiagailuaren erabilera:

  • A4: 15 zent./orria.
  • A4 koloretan: 25 zent./orria.
  • Pendrivetik inprimatzea: 15 zent./orria, 25 zent./orria koloretan (tamainaren arabera).
  • A3: 25 zent./orria.
  • A3 koloretan: 35 zent./orria.
  • Artxiboa: 12 euro/orrialdea, partikularrari emandako dokumentazio guztian.

–Lizentziak: tramitazioa-artxiboa:

  • Tasa: 35 euro.

–Hirigintzako zerbitzuak: katastroko banantzeak:

  • Zerbitzuaren kostuaren %100.

3.–Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

–Nekazaritzako aprobetxamendu tradizionala: lehorreko lurrak: 7,50 euro/erregu/urtea.

–Nekazaritzako aprobetxamendua: ureztalur berriak:

  • IV-1 sektoreko ureztalurrak: 12,50 euro/erregu/urtea.
  • XXIII sektoreko ureztalurrak: 12,50 euro/erregu/urtea.
  • XXII-Arga sektoreko ureztalurrak: 12,50 euro/erregu/urtea.

–Enkante bidezko aprobetxamendua. Gora jotzeko postura: 10 euro/erregu.

6.–Udalaren kirol instalazioen erabilera arautzen duen ordenantza.

–Igerilekuetan sartzeko txartela:

  • Txartelaren fidantza: 5 euro. Dirua itzuliko da txartela egoera onean itzultzen denean.
  • Bikoizketak: lapurreta, galera edo erabilera txarragatik: 5 euro.

–Sarrerak: pertsonalak eta besterenezinak:

  • Haurrak: 2 euro. 17:30etatik aurrera: euro bat.
  • Gazteak: 3 euro. 17:30etatik aurrera: 2 euro.
  • Helduak: 4 euro. 17:30etatik aurrera: 3 euro.
  • Erretirodunak: 3 euro. 17:30etatik aurrera: 2 euro.

–Abonamenduak: hilabete bat, datatik datara zenbatua:

  • Haurrak: 25 euro.
  • Gazteak: 31 euro.
  • Helduak: 43 euro.
  • Erretirodunak: 31 euro.

–Desgaitasuna dutenentzako abonamendua, denboraldi osoa: %33ko edo hortik gorako desgaitasuna (agiria aurkeztu behar da):

  • Haurrak: 30 euro.
  • Gazteak: 36 euro.
  • Helduak: 54 euro.

–Langabeentzako abonamendua, denboraldi osoa: gutxienez ere 6 hilabete lehenagotik lana aurkitzeko inskribaturik dauden langabeak (agiria aurkeztu behar da):

  • Helduak: 48 euro.

–Abonamenduak: familia ugarientzat, denboraldi osoa (agiria aurkeztu behar da):

  • Haurrak: 30 euro.
  • Gazteak: 36 euro.
  • Helduak: 54 euro.

–Abonamenduak: denboraldi osoa:

  • Haurrak: 37 euro. Erroldatuak: 34 euro.
  • Gazteak: 43 euro. Erroldatuak: 40 euro.
  • Helduak: 61 euro. Erroldatuak: 58 euro.
  • Erretirodunak: 45 euro. Erroldatuak: 42 euro.

12.–Las Eretas Museoa eta Aztarnategi Arkeologikoaren erregelamendua.

–Beste sarrera murriztu batzuk

(frogagiria aurkeztu behar da):

  • Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko ikasleak: 2 euro.
  • Aurreko hamabost egunetan Nafarroan legez aitortutako museotako batean eta bilduma museografiko iraunkorretako batean bisitan izan direla frogatzen dutenek: 2 euro. Hemendik aurrera, zentro hauetako bisitariak ere bai:
  • Nafarroako Unibertsitatearen Museoa.
  • Henri Lenaerts zentroa.
  • Iruñeko Erresumaren Museo Etnografikoa (Arteta).

Iragarkiaren kodea: L1803005