2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAKIL
2018ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, eta jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2018ko plantilla organikoa. Hasierako onespenaren erabakia 2018ko 28. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, otsailaren 8an.
2018KO PLANTILLA ORGANIKOA
Funtzionarioak
Lanpostua: idazkaria. Maila: A. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Euskaraz jakin beharra: 3. jakite maila. Egoera: hutsik.
Lanpostua: administrari-ofiziala. Maila: C. Diruzaintzako osagarria: %40. Lanpostuko osagarria: %12. Euskaraz jakin beharra: 3. jakite maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio egoera: jardunean.
Lanpostua: albientea (zerbitzu anitzak). Maila: D. Lanpostuko osagarria: %20. Mailako osagarria: %12. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Arriskuko osagarria: %10. Euskaraz jakin beharra: 1. jakite maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.
Lan-kontratudun finkoak
Lanpostua: garbitzailea. Maila: E. Euskaraz jakin beharra: 1. jakite maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldi partzialeko kontratua. Administrazio egoera: hutsik.
Lanpostua: administrari laguntzailea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %35. Mailako osagarria: %12. Euskaraz jakin beharra: 3. jakite maila. Administrazio egoera: hutsik.
Lanpostua: dinamizatzaile soziokulturala. Maila: B. Lanaldi partziala, %50. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Euskaraz jakin beharra: 3. jakite maila. Administrazio egoera: hutsik.
Administrazio-kontratudunak
Lanpostua: idazkaria. Imanol Goñi Razquin.
Lanpostua: administrari laguntzailea. Aitziber Zubieta Gainza.
Lanpostua: albientea. Julián Iriarte Larumbe.
Funtzionarioen izenen zerrenda
Administrari-ofiziala: Rosario Unanua Yaben. Antzinatasuna: 1983/11/01.
Arakilen, 2018ko martxoaren 9an.–Alkatea, M. Paz González Sagües.
Iragarkiaren kodea: L1803463