71. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Iruñeko udaltzaigoaren 4 inspektore-lanpostu barne igoerako txandan betetzeko, kategoriaz igotzeko lehiaketa-prozeduraz baliatuta. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda eta lehen probaren data

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen 2018ko apirilaren 9an:

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2015eko martxoaren 24an egindako bilkuran hartutako erabaki bidez deialdia onetsi zen Iruñeko Udaltzaingoaren 4 inspektore-lanpostu barne igoerako txandan betetzeko, kategoriaz igotzeko lehiaketa-prozeduraz baliatuta. Deialdia 2015eko 73. NAOn argitaratu zen, apirilaren 17an.

Giza Baliabideetako Zuzendaritzak 2016ko martxoaren 10ean emandako ebazpenaren bidez, deialdiaren izapidetze-prozedura eten egin zen, harik eta Konstituzio Auzitegiak epaia eman arte Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legea aldatzen zuen apirilaren 10eko 15/2015 Foru Legearen artikulu bakarraren atal batzuen kontra aurkeztutako konstituzio-kontrakotasuneko 6972/2015 zenbakiko errekurtsoaren gainean. Besteak beste, 21. puntua errekurritzen zen (horrek aipatu 8/2007 Foru Legearen 35.1 artikulua –Inspektore kategorian sartzeari buruzkoa– aldatzen du, “Titulurik ez badute, kategoria hartan bost urte baino gehiagoko antzinatasuna izatea” dioen bukaerako aipamena Tokiko Polizia Kidegoei aplikatzeaz bezainbatean).

Hori dena kontuan harturik, eta aipatu konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoaren gainean 2017ko abenduaren 21ean epaia eman zelarik, honako hau EBATZI DUT:

Lehena.–Deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea, deialdiaren 4. oinarriarekin bat:

Onartuen zerrenda:

INSPEKTOREORDE ZENBAKIA

NAFARROAKO POLIZIAKO KIDEGOA

27

IRUÑEKO UDALTZAINGOKO KIDEGOA

1173

NAFARROAKO FORUZAINGOKO KIDEGOA

272

IRUÑEKO UDALTZAINGOKO KIDEGOA

326

IRUÑEKO UDALTZAINGOKO KIDEGOA

280

IRUÑEKO UDALTZAINGOKO KIDEGOA

41

NAFARROAKO FORUZAINGOKO KIDEGOA

243

IRUÑEKO UDALTZAINGOKO KIDEGOA

582

IRUÑEKO UDALTZAINGOKO KIDEGOA

256

IRUÑEKO UDALTZAINGOKO KIDEGOA

257

IRUÑEKO UDALTZAINGOKO KIDEGOA

512

NAFARROAKO FORUZAINGOKO KIDEGOA

Baztertuen zerrenda:

Tituluaren kopiarik ez aurkezteagatik:

INSPEKTOREORDE ZENBAKIA

NAFARROAKO POLIZIAKO KIDEGOA

29

IRUÑEKO UDALTZAINGOKO KIDEGOA

329

NAFARROAKO FORUZAINGOKO KIDEGOA

581

IRUÑEKO UDALTZAINGOKO KIDEGOA

63

NAFARROAKO FORUZAINGOKO KIDEGOA

355

IRUÑEKO UDALTZAINGOKO KIDEGOA

269

NAFARROAKO FORUZAINGOKO KIDEGOA

293

IRUÑEKO UDALTZAINGOKO KIDEGOA

237

IRUÑEKO UDALTZAINGOKO KIDEGOA

315

IRUÑEKO UDALTZAINGOKO KIDEGOA

Tituluaren eta NANaren kopiarik ez aurkezteagatik:

INSPEKTOREORDE ZENBAKIA

NAFARROAKO POLIZIAKO KIDEGOA

84

NAFARROAKO FORUZAINGOKO KIDEGOA

2.–Epaimahaia honako hauek osatuko dutela xedatzea:

Epaimahaiburua: Jesús Ángel Munárriz Salinas jauna, Iruñeko Udaltzaingoko udaltzainburua.

Ordezkoa: Francisco Javier Bacaicoa Nuñez jauna, Iruñeko Udaltzaingoko komisarioa.

Epaimahaikidea: Alfonso Fernández Torres jauna, Iruñeko Udaltzaingoko komisario nagusia.

Ordezkoa: Francisco Javier Arrobarren Barrena jauna, Iruñeko Udaltzaingoko komisario nagusia.

Epaimahaikidea: Ángel Beortegui Sierra jauna, Iruñeko Udaltzaingoko komisarioa.

Ordezkoa: José Francisco Ataun Roldán jauna, Iruñeko Udaltzaingoko komisarioa.

Epaimahaikidea: Miguel Duque Rodríguez jauna, Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkaria, batzordeak berak izendatua.

Ordezkoa: Xabier Aquerreta Romeo jauna, Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkaria, batzordeak berak izendatua.

Epaimahaikide-idazkaria: Víctor Sarasa Astrain jauna, Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako Alorreko legelaria.

Ordezkoa: Javier García Martínez jauna, Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako Alorreko legelaria.

3.–Jakitera ematea hautapen-prozesuko lehen proba 2018ko maiatzaren 2an izanen dela, 09:00etan, Iruñeko Udaltzaingoaren erabilera anitzeko aretoan (Iratxeko Monasterioaren kalea, 2).

Ohar garrantzitsua: ikasgelan sartzeko ezinbestez aurkeztu behar da NANa, AIZ edo pasaportea, izangai bakoitzaren nortasuna egiaztatze aldera. Halaber, probara boligrafo urdin edo beltz bat eraman behar da.

Iruñean, 2018ko apirilaren 9an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Iñigo Anaut Peña.

Iragarkiaren kodea: L1804813