71. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ALTSASU

Udaltzain izateko lanpostu baterako onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda

2018ko martxoaren 14ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Altsasun udaltzain izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian parte hartu zuten izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda.

Alegazioak eta akatsak aurkezteko epea amaiturik, eta behin horiek argituta, deialdiko 5.3 oinarriak dioen legez, Alkatetzaren 332/2018 Ebazpenaren bidez, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi da. Zerrenda eranskinean argitaratzen da, eta bertan zehazten, non, noiz eta zer ordutan izanen diren probak.

ERANSKINA

Txanda irekirako izangaiak

–Onartuak:

ICHASO ASTIZ AITOR

LUS ZUFIA IOSUNE

NAVARRETE RAMOS FRANCISCO JAVIER

PACHA URTEAGA VANESA

PEREZ IGEA DANIEL

SAN MARTIN GONZALEZ IBAN

URTIAGA SANZ JAVIER

ZABALA ARZA ZURIÑE

–Baztertuak:

ARETA GAZTAÑAGA LUIS

4.2.3. oinarrian eskatutako titulua falta da.

Igoera txandarako izangaiak

Onartuak: inor ez.

Baztertuak: inor ez.

Probak:

–3.1.g oinarrian eskatutako ezagutza egiaztagiri bidez frogatu ez duten izangaiek euskara proba egin beharko dute. Proba Sakanako mankomunitatearen egoitzan egingo da, 2018ko apirilaren 24ko 09:30ean (Uriz kalea, 38, Lakuntza).

–Proba teorikoa. 2018ko apirilaren 26ko 10:00etan hasiko da, udal liburutegian (Pilotajoko zeharbidea, 5, Altsasu).

–Gaitasun fisikoko proba: 2018ko maiatzaren 11ko 10:00etan hasiko da, udal kiroldegian (Aminanespila, 1, Altsasu).

Altsasun, 2018ko apirilaren 4an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Oharra: probak deialdi bakarrean egingo dira, eta nahitaezkoa izango da Nortasun Agiri Nazionala edo horren legezko baliokidea eramatea. Edozein arrazoi dela eta, iragarritako datan, orduan eta lekuan aurkezten ez diren pertsonak kanporatuta geratuko dira.

Iragarkiaren kodea: L1804571