71. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

52/2018 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Lan Zerbitzuko zuzendariak emana, enpresaburuen erakunde bat desegiten duena.

2017ko abenduaren 29an, Luis Albéniz Echeverría jaunak, Federación Navarra del Porcino (FENAPOR) erakundearen ordezkariak aurkeztutako idazkia sartu zen Nafarroako Gobernuko departamentu honetan, aipatu erakundea Sindikatuen eta Enpresaburuen Elkarteen Erregistrotik kentzeko eskatzeko, 2017ko abenduaren 14ko batzar nagusi berezian desegiteko erabakia hartu ondoren.

Horretarako aurkeztutako dokumentazioak erakusten duenez, aipatutako enpresaburuen erakundeen federazioak bete egin ditu desegiteko eta likidatzeko tramite guztiak, bere estatutuetan eta aplikazioko gainerako arauetan aurreikusitakoaren arabera.

Adierazitakoarekin bat, eta Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak urtarrilaren 2an emandako 7/2018 Ebazpenaren bidez (2018ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 17koa) eskuordetuak ditudan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Adieraztea Itzako Federación Navarra del Porcino (FENAPOR) erakundeak Sindikatuen eta Enpresaburuen Elkarteen Erregistroan baja emateko eskaera aurkeztu duela (erregistroan NA/290 inskripzio zenbakia du).

2. Departamentu honen menpe dagoen Sindikatuen eta Enpresaburuen Elkarteen Estatutuen Erregistroan hura deuseztatzeko behar diren idazpen eta oharpenak egitea.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2018ko otsailaren 7an.–Lan Zerbitzuko zuzendaria, Javier Zubicoa León.

Iragarkiaren kodea: F1801939