71. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren martxoaren 19ko 17/2018 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez onetsi dira egun kirol zerbitzuak egiten dituzten Nafarroako enpresei eta irabazi-asmorik gabeko Nafarroako kirol entitateei diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarriak, kirolean hasteko jarduerak egiteko heziketa eta kirol programak gauza ditzaten 2018an, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeei zuzenduta.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 28/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa aldizkari honen “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko atalean kontsultatu daiteke, baita Diru-laguntzen Datu-base Nazionalean ere (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identifikazioa): 391477.

Iruñean, 2018ko martxoaren 18an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

Iragarkiaren kodea: F1804743