71. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2018ko martxoaren 21ean hartua, Euskararen Nafar Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

Abuztuaren 28ko 130/2015 Foru Dekretuak, zeina irailaren 6ko 78/2017 Foru Dekretuaren bidez aldatu baitzen, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onetsi zituen. Haren III. tituluan Euskararen Nafar Kontseilua arautzen da, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren parte-hartze eta kontsulta organo gisa eta euskararen plangintzaren eta sustapenaren arloetan Nafarroako Gobernuari aholku emateko organo gisa.

Zehazki, aipaturiko foru dekretuaren 26. artikuluan Kontseiluaren osaera eta kontseilukideen izendapena arautzen dira. Eta artikulu horren 6. apartatuan ezartzen da kontseilukideak Nafarroako Gobernuaren erabakiaren bidez izendatuko direla, ordezkatzen dituzten entitateek edo erakundeek proposatu ondoan. Kargu bakoitzeko, pertsona titular bat eta ordezko bat izendatu behar dira. Azken hori, kargua bete gabe dagoenean arituko da, edo titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean.

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariaren azaroaren 22ko 43E/2017 Foru Aginduaren bidez, kultur elkarteek edo gizarte ekimeneko entitateek Euskararen Nafar Kontseiluan parte hartzeko prozedura finkatu zen, eta, horrekin batera, 20 eguneko epea ireki zen proposamenak aurkezteko, agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen egunetik hasita. Epe horretan, bost kontseilukide proposatu ziren.

Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onetsi zituen abuztuaren 28ko 130/2015 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz erakundeek eta entitateek egindako proposamenak ikusirik, baita kultur elkarteek edo gizarte ekimeneko entitateek aurkeztutakoak ere, bidezko da Euskararen Nafar Kontseiluko kideak izendatzea, aipatutako foru dekretuan ezarri bezala.

Azaldutakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. Euskararen Nafar Kontseiluko kide titular izendatzea Nekane Oroz Bretón, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, eta Hezkuntzako zuzendari nagusi Roberto Pérez Elorza, berriz, ordezko kide, biak ala biak Kontseiluko buruak proposatuak.

2. Nafarroako Parlamentuak proposaturik, ondoko pertsona hauek izendatzea Euskararen Nafar Kontseiluko kide:

–Juan Carlos Pikabea Zubiri, kontseilukide titular.

–Iñaki Iriarte López, ordezko kontseilukide.

–Cristina Lainez Gabari, kontseilukide titular.

–Koldo Pla Larramendi, ordezko kontseilukide.

–Dabid Anaut Peña, kontseilukide titular.

–Bakartxo Ruiz Jaso, ordezko kontseilukide.

–Itziar Diez de Ultzurrun Sagalà, kontseilukide titular.

–Mikel Aranburu Bergua, ordezko kontseilukide.

3. Ondoko pertsona hauek izendatzea Euskararen Nafar Kontseiluko kide:

–Sagrario Aleman Astiz, kontseilukide titular, Euskaltzaindiaren ordezkari gisa.

–Andrés Iñigo Ariztegi, ordezko kontseilukide, Euskaltzaindiaren ordezkari gisa.

–Imanol Núñez Aldaz, kontseilukide titular, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ordezkari gisa.

–Roldán Jimeno Aranguren, ordezko kontseilukide, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ordezkari gisa.

–Naiara Ardanaz Iñarga, kontseilukide titular, Nafarroako Unibertsitatearen ordezkari gisa.

–Nagore Gil Fuentetaja, ordezko kontseilukide, Nafarroako Unibertsitatearen ordezkari gisa.

–Mikel Aranburu Zudaire, kontseilukide titular, Eusko Ikaskuntzaren ordezkari gisa.

–Izaskun Arratibel Pastor, ordezko kontseilukide, Eusko Ikaskuntzaren ordezkari gisa.

–Unai Lako Goñi, kontseilukide titular, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren ordezkari gisa.

–Javier Albizu Sanz, ordezko kontseilukide, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren ordezkari gisa.

–Ibai Aramburu Ugalde, kontseilukide titular, Nafarroako Gazteriaren Kontseiluaren ordezkari gisa.

–Erkuden Fernández Martos, ordezko kontseilukide, Nafarroako Gazteriaren Kontseiluaren ordezkari gisa.

–Mikel Asiain Torres, kontseilukide titular, Nafarroako Ikastolen Elkartearen ordezkari gisa.

–Josu Reparaz Leiza, ordezko kontseilukide, Nafarroako Ikastolen Elkartearen ordezkari gisa.

–Josune Arévalo Domínguez, kontseilukide titular, Nafarroako Kazetarien Elkargoaren ordezkari gisa.

4. Kultur elkarteek edo gizarte ekimeneko entitateek proposaturik, ondoko pertsona hauek izendatzea Euskararen Nafar Kontseiluko kide:

–Sergio Iribarren Galbete, kontseilukide titular, Sortzen elkarteak proposaturik.

–Garbiñe Petriati Ijurra, kontseilukide titular, Hizkuntz Eskubideen Behatokiak proposaturik.

–Arantza Haranburu Karrera, ordezko kontseilukide, Hizkuntz Eskubideen Behatokiak proposaturik.

–Joxerra Olano Etxabe, kontseilukide titular, IKASTARI (IKA) Kultur Elkarteak proposaturik.

–Nekane Otamendi Artola, ordezko kontseilukide, IKASTARI (IKA) Kultur Elkarteak proposaturik.

–Oskar Zapata Solano, kontseilukide titular, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak proposaturik.

–Juan Kruz Lacasta Zubero, ordezko kontseilukide, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak proposaturik.

–Xabi Garcia Castell, kontseilukide titular, AEK-Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak proposaturik.

–Alizia Iribarren Andueza, ordezko kontseilukide, AEK-Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak proposaturik.

Atal honetako gainerako bi kide postuak hutsik gelditu dira, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariaren 43E/2017 Foru Aginduaren eranskineko 3. puntuan xedatutakoa aplikatuz.

5. Ondoko pertsonak Euskararen Nafar Kontseiluko kide izendatzea, euskararen eta euskal kulturaren esparruan izen ona baitute:

–Xabier Erize Etxegarai.

–Nerea Fillat Oiz.

–Xabier Zabaltza Pérez-Nievas.

–Paul Bilbao Sarria.

–Orreaga Ibarra Murillo.

–Reyes Ilintxeta Jimenez.

–Mikel Ziordia Osta.

–Mikel Belasko Ortega.

–Julio Soto Ezkurdia.

–Aingeru Epaltza Ruiz de Alda.

6. Erabaki honen ondorioz izendatutako kontseilukideen kargualdia lau urtekoa izanen da, eta beste horrenbeste urte luzatzen ahalko da.

7. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoari eta interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko martxoaren 21ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1804135