71. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

21/2018 FORU AGINDUA, otsailaren 1ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, 2018. urtean errenta bermatuaren zenbatekoa eguneratzen duena.

Gizarteratzeko eta errenta bermaturako eskubideak arautzen dituen azaroaren 11ko 15/2016 Foru Legearen 7.3 artikuluak aurreikusten du kide bakarreko familia-unitate batentzako errenta bermatuaren zenbatekoa urtero eguneratzea, Nafarroako KPIaren igoera eta Nafarroako batez besteko lansariena zein diren, haietako handienarekin. Eta laugarren xedapen iragankorrean aipatzen da eguneratze hori 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera eginen dela.

Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzuak txosten bat egin du, eta bertan proposatu du kide bakarreko familia-unitate batentzako errenta bermatuaren zenbatekoa egunera dadila 2018. urterako, egungoari %1,8ko igoera aplikatuz; horren ondorioz, zenbatekoa 610,80 eurokoa izanen da hilean.

Ikusirik kontu-hartzailetza delegatuak horretarako adostasuna eman duela, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Kide bakarreko familia-unitate batentzako errenta bermatuaren zenbatekoa eguneratzea, %1,8ko igoera aplikatuz; horren ondorioz, 2018. urtean zenbatekoa 610,80 eurokoa izanen da hilean.

2. Foru agindu hau igortzea Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiko Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzuari, Aurrekontuak Kudeatzeko Atalaren Kontabilitate Zentroari, eta Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko otsailaren 1ean.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

Iragarkiaren kodea: F1801933