61. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VIANA

Deialdia, zerbitzu anitzetako lanpostua aldi baterako kontratuarekin betetzeko izangaien zerrenda bat eratzeko

Ikusirik Udaleko Obra eta Zerbitzuen Alorra eta kontuan hartuz duen garrantzia, egiten dituen oinarrizko eta funtsezko lanak, denak ere Udalerriaren beraren eskumenekoak; kontuan hartuz, plantillan badela lanpostu huts bat (7-03) eta azken 3 urteetan etenik gabe bete gabe dagoena, eta hortaz, Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 27ko 3/2017 Legearen 19. artikuluan ezarritakoari jarraituz, ezin dela une honetan lanpostu hori jabetzan bete.

Kontuan hartuz, beharrezkoa dela, alor horrek dituen eskakizunengatik, Obra eta Zerbitzuen Zerbitzua plantillan aurreikusitako langileekin hornitzea, Udalaren eskumenak behar bezala erabil daitezen; bai eta zerrenda bat edukitzearen garrantzia ere, memento puntualetan, ordezkapenetan edo gerta daitezkeen bestelako beharrak direnean kontratazioak egiteko, ahalik eta efizientzia handienarekin erantzun beharrekoak baitira zerbitzuen funtzionamendu arrunta kaltetua gerta ez dadin,

EBATZI DUT:

Deialdiaren honako oinarri hauek onestea Udalaren plantillako Udaleko Obra eta Zerbitzuen Alorreko 7-03 lanpostua bitarteko administrazio kontratu bidez aldi baterako betetzeko, bai eta zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda bat eratzea ere. Oinarriak jarraian ematen dira, eta orobat agintzen da oinarriok Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezen, tramitazioa abiarazteko.

DEIALDIA, IZANGAIEN ZERRENDA BAT ERATZEKO, ZERBITZU ANITZETAKO LANPOSTUA ALDI BATERAKO KONTRATU BIDEZ BETETZEKO

1. oinarria.–Arau orokorrak.

1.1. Honako deialdi honen xedea da Vianako Udalaren zerbitzuko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko izangaien zerrenda eratzea, Udalean sortzen diren aldi baterako beharrei erantzutearren. Zerrenda erabiltzen ahalko da lanpostu hutsak bitarteko kontratuez betetzeko, behin-behineko ordezkapenetarako laneko bajak eta oporrak daudenean, udal zerbitzuak indartu beharra dakarten unean uneko zeinahi premiatarako, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42.a) artikuluan ezarritakoari jarraituz.

1.2. Lanpostuak D mailako ordainsariak izanen ditu, Ordainsariei buruzko Behin-behineko Erregelamenduan ezarritakoaren arabera (maila horretako eginkizunak dituelako) eta plantilla organikoan ezarritako ordainsari osagarriak, baita hitzarmen kolektiboaren bidez lor daitezkeenak ere.

1.3. Lanaldiaren araubidea eta ordutegia Vianako Udalak lanpostu horretarako ezarritakoak izanen dira, zerbitzuaren beharretara egokituko dira beti, eta organo eskudunak edozein unetan aldatzen ahalko ditu. Lanpostua Obra eta Zerbitzuen Alorrekoa denez, lanaldian sartuko dira igande eta jaiegunetan egin beharreko lanak.

Lanaldia osoa nahiz partziala izan daiteke.

1.4. Kontratudunak bi hilabeteko probaldia gainditu beharko du eta epe horretan bi aldeetako edozeinek deuseztatzen ahalko du kontratua, horren berri modu ofizialean jakinaraziz gutxienez ere hamabost egun baliodun lehenagotik. Lanpostu huts bat aldi batez betetzeko kontratatzen den pertsonak lanpostua utzi beharko du lanpostuaren titularrak lanpostuaren jabetza hartzen duenean edo hautatuak lanpostu hutsaren jabetza hartzen duenean.

1.5. Oinarri hauetan aurreikusi ez den orotan, arau hauei jarraituko zaie: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua, ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsia, irailaren 28ko 68/2009 Foru Dekretua, langileak administrazio araubidean kontratatzeko arauak ematen dituena, eta aplikatu beharreko gainerako arauak.

2. oinarria.–Eginkizunak.

Egin beharreko lanak deialdiaren kategoriari dagozkionak izanen dira, bere mailakoak, mantentze-lan orokorren eta obren lantaldearen berezko jarduketekin ikusteko duten zerbitzu anitzak; hona hemen horietariko batzuk, aipamen hutsez eta bestelakoak baztertu gabe:

–Zerbitzu anitz, instalazio eta obretako mantentze-lan orokorren lantaldeari dagozkion jardueren ingurukoak, eta horien funtzionamendu, kontserbazio eta mantentze egokiaren jarraipena.

–Udal bulego, instalazio eta biltegietako igeltserotza lanak oro har, eta horien mantentze-lanak; pintura lanak ere bai.

–Zerbitzuaren berezko makineriaren, lanabesen eta tresnen maneiatzea, mantentze-lana eta konpontzea.

–Hiri altzariak paratzea eta haiei dagozkien mantentze-lanak egitea: zutoinak, seinaleak, kale-argiak, bankuak, iturriak, etab.

–Altzariak eta tresnak lekuz aldatu eta paratzea. Agertokiak, hesiak eta gainerakoak muntatzea eta desmuntatzea, besta eta ekitaldi publikoetan.

–Ibilgailuak gidatzea eta zerbitzuaren makineria erabiltzea (hondeamakina, erraztatzeko makina, orgadun autoa, Dumperra, traktorea... B motako gidabaimena arte, hori barne).

–Udalaren azpiegitura eta egoitzetan, eta horietatik kanpo ere, mantentze eta konpontze lanak egitea: iturgintza, elektrizitatea, pintura, igeltserotza, soldadura, zurgintza, mekanika, garbiketa, zangak ireki eta ixtea.

–Eskatzen zaizkien hobekuntzako instalazio berriak eta jarduketak egitea, betiere beren mailakoak badira, eta lanean erabiltzen diren ibilgailuetako artatze eta mantentze-lan oinarrizkoa egitea.

–Eskatzen zaion bide garbiketa egitea, Udalak dauzkan baliabideak erabiliz horretarako.

–Udalak programatzen dituen festetarako eta kultur ekitaldietarako prestakuntzan eta garbiketan laguntzea, baita Udalak laguntzen edo babesten dituen ekitaldietan ere.

–Udaleko gainerako zerbitzuekin lan egitea, hala eskatzen zaionean.

Halaber, zerbitzu anitzetako lanpostuaren eginkizun izanen dira honako eginkizun orokorrak:

–Segurtasun eta higiene arauak betetzea, lan bakoitzean erabiltzen diren babes ekipo egokiak behar bezala baliatuta.

–Udalaren azpiegitura, egoitza eta ekipamenduetan ikusten diren akats, matxura eta hausturak aldian-aldian koordinatzaileari jakinaraztea.

–Zerbitzuak hobetu daitezen sustatu eta laguntzea, hobekuntzarako lagungarri izan daitezkeen ekintzak eta aldaketak proposatuz.

–Lanerako ezarritako arau, prozedura eta zehaztapen guztiak ezagutu eta aplikatzea.

–Kasuren batean behar izanez gero, egoerari egokitzea, lanorduekin malgutasunez jokatuz, ezarritako lan programa eta zerbitzuaren beharrak betetzeko.

–Bide eta eremu publikoak egoera onean ote dauden begiratzea, baita udal eraikinak ere, eta haien mantentze-lan eta/edo hobekuntzarako proposamenak egitea.

–Hala Alkatetzak nola organo delegatuek haren esku uzten duten beste edozein zeregin; betiere, bere eskumen, maila eta kategoriaren barnean; goragoko mailetako lanak egin eta laguntzea barne.

Halaber, beharrezkoa bada, Udalaren bulegoetatik kanpoko jarduketa eta kudeaketak eginen ditu.

3. oinarria.–Izangaien betebeharrak.

Lanpostu horretara lehiatzen direnek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean:

a) Espainiako herritarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio.

Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek parte har dezakete, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina ez gainditzea.

c) Eskola Graduatuko titulua, Lanbide Heziketako Lehen Mailako titulua edo horien baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

d) Zerbitzu anitzetako enplegatu baten lanpostuaren eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) B motako ibilgailuen gidabaimena izatea.

g) Azterketarako eskubideak izateko, Udalaren Diruzaintzan 7,20 euro ordaintzea.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira aurreko baldintzak, eta hautapen prozedura aldian eta kontratazioak iraun bitartean ere beharko dira bete.

Baldintza horiek guztiak agiri bidez frogatu beharko dituzte hautatzen diren eta aldi baterako kontrataziorako deia jasotzen duten izangaiek, adierazten zaien unean, kontratua formalizatu aurretik.

4. oinarria.–Eskabideak.

4.1. Eskabideak Vianako Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, bulegoak irekita dauden orduetan, 09:00etatik 14:00ak arte, astelehenetik ostiralera, egun baliogabeetan izan ezik, hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako zeinahi modutan aurkezten ahalko dira.

4.2. Eskabideak deialdi honetako ereduari lotuko zaizkio (I. eranskina).

4.3. Eskabideari honako dokumentu hauek erantsi beharko zaizkio:

a) Nortasun agiri nazionalaren kopia konpultsatua.

b) Udalaren Diruzaintzan 7,20 euro ordaindu izanaren frogagiria, azterketarako eskubideak izateko. Azterketa eskubideengatik zenbateko hori ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Zenbateko hori ordaintzeko, diru-sarrera edo banku-transferentzia egin beharko da honako kontu hauetako batean:

–La Caixa: ES30 2100 4105 1922 0004 4759.

–Nafarroako Rural Kutxa: ES64 3008 0061 5207 0236 6329.

Ordainagirian datu hauek adierazi beharko dira nahitaez:

  • Izangaiaren izen-deiturak.
  • Kontzeptua: zerbitzu anitzetako enplegatu izateko azterketa.

c) Lehiaketaldian baloratzeko aurkeztu diren merezimenduen jatorrizko ziurtagiriak edo horien kopia kautotuak; eskabidean lehiaketaldirako alegatutako merezimenduak adierazi beharko dira.

4.4. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

4.5. Eskabideetan atzematen diren akats materialak edo egitezkoak ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahalko dira, noiznahi ere.

4.6. Desgaitasunen bat aitortua duten izangaiek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea eta, hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera desgaituak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.

5. oinarria.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Vianako alkateak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko ebazpena emanen du. Zerrenda hori Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian argitaratuko da, baita Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere.

5.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean, izangai baztertuek erreklamazioak egin ditzakete eta beren eskabideetan egindako akatsak zuzendu, horrelakorik baldin bada, idatzia aurkezturik Vianako Udaleko Erregistro Orokorrean.

5.3. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta haiek ebatzi ondoan, Udaleko alkateak izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta webgunean argitaratzeko aginduko, deialdi honetan aipatzen diren hautaprobak egiteko eguna eta tokia adierazita.

6. oinarria.–Kalifikazio epaimahaia: eraketa eta jarduketak.

6.1. Kide hauek osatuko dute epaimahaia:

Epaimahaiburua: María Blanca Yolanda González García, Vianako Udaleko alkatea.

–Epaimahaiburuaren ordezkoa: Carlos Javier Barragán García, Vianako Udaleko lehen alkateordea.

Lehen mahaikidea: Carlos Naranjo Duque, Vianako Udaleko langileen ordezkaria.

–Lehen mahaikidearen ordezkoa: David Arquijo Pérez, Vianako Udaleko langileen ordezkaria.

Bigarren mahaikidea: Javier Zúñiga Lacruz (industria-ingeniaria, hiri hondakinen arduraduna).

–Bigarren mahaikidearen ordezkoa: José Manuel Lozano Hermoso (industria-ingeniaria, uren arduraduna).

Hirugarren mahaikidea: José Miguel Alfaro Ibaibarriaga, Vianako Udaleko Zerbitzu Anitzetako arduraduna.

–Hirugarren mahaikidearen ordezkoa: Carlos Enrique Aramendía Marquínez, Mendabiako Udaleko Obra eta Zerbitzuetako arduradun nagusia.

Epaimahaikide-idazkaria: Asunción Gil Barnó, Vianako Udaleko idazkaria, edo haren legezko ordezkoa.

–Epaimahaikide idazkariaren ordezkoa: Arturo Hernández Armendáriz, Vianako Udaleko administrari-ofiziala.

6.2. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, baldin eta indarrean dagoen araudian parte ez hartzeko ezartzen diren egoeretakoren batean badaude; izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errefusatzea, inguruabar horietako bat izaten denean.

6.3. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratuko da epaimahaia. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe. Nolanahi ere, mahaiburuak eta idazkariak egon beharko dute bertan edo, bestela, haien ordezkoek.

6.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sortzen diren arazo guztiak, eta berdinketa suertatuz gero, mahaiburuak kalitateko botoa erabil dezake.

6.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek dagokien espezialitate teknikoan aritzera mugatuko dira, eta epaimahaiari horietan baizik ez diote lagunduko.

7. oinarria.–Oposizio-lehiaketaren garapena eta balorazioa.

7.1. Lehiaketaldia. Gehienez ere 30 puntu.

7.1.1. Lehiaketaldian, izangaiek alegatutako merezimenduak kalifikatuko ditu epaimahaiak.

7.1.2. Lehiaketaren balorazioa.

Lehiaketaldiak gehienez ere 30 puntuko balorazioa izanen du, honela banaturik:

–Administrazio publiko batean, deialdiko lanpostuaren antzekoetan lan egin izanagatik (2. oinarrian espresuki aipatu diren eginkizunetako edozein eginez, D mailan edo goragoko batean), betiere kasuan kasuko administrazio publikoaren ziurtagiri baten bidez frogatzen bada: 2,50 puntu, urte oso bakoitzeko. Zatiki bakoitzagatik, zati proportzionala; gehienez ere 20 puntu.

–Lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten prestakuntza ikastaroak egiteagatik, irizpide hauen arabera ateratzen diren puntuazioak emanen dira:

a) Fitosanitarioen txartela: 7 puntu.

b) Eskorga-gidarien txartela: 3 puntu.

  • Gehienez: 10 puntu.

7.2. Oposizioaldia.

Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gutxienez ere bi hilabeteren buruan hasiko da oposizioa.

Gainerako proben hurrenez hurreneko iragarkiak soilik emanen dira argitara Vianako Udalaren iragarki-taulan eta webgunean eta aurreko probak egin diren tokian.

7.3. Oposizioko ariketak plika itxien sistema erabiliz eginen dira, horretarako aukera ematen badute, eta gehienez ere 60 puntu lortzen ahalko dira. Honako ariketa hauek izanen ditu:

7.3.1. Lehen ariketa: praktikoa. Lanpostuaren eginkizunekin, 2. oinarrian jasotzen baitira, zerikusia duten ariketa praktikoak egin beharko dira, edozein motatako makinak erabiltzea barne.

Ariketa honen balorazioak gehienez ere 50 puntu izanen ditu eta baztergarria izanen da.

7.3.2. Bigarren ariketa: teorikoa. Galdera sorta bati idatziz erantzun beharko zaio; erantzuteko zenbait aukera emanen dira baina horietako bakarra izanen da zuzena. Galderak deialdiko II. eranskinean ageri diren gaiei buruzkoak izanen dira. Proba honetan epaimahaiak gehienez 20 puntu ematen ahal ditu eta ez da baztergarria izanen. Erantzun okerrengatik ez dira puntuak kenduko, proba egin aurretik epaimahaiak esanen duen moduan.

Lehenbiziko bi ariketak egun berean egin ahalko dira, bata bestearen ondotik eta epaimahaiak bien artean atsedenaldia egitea erabaki dezake; edo, aitzitik, probak egiteko zenbait egun ezarri ahalko ditu.

Epaimahaiak erabakiko du, bi ariketak hasi aurretik, gehienez ere zenbat iraunen duten.

7.4. Ariketa bakoitzerako dei bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea, gidabaimena edo nortasuna frogatzeko epaimahaiak nahikotzat jotzen duen beste agiriren bat aldean dutela agertu beharko dute. Probetara agertzen ez direnak edo beren nortasuna adierazitako moduan frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

Minusbalio frogatua dutenentzat (organo eskudunaren ziurtagiri bidez), ariketak egiteko denborak eta baliabideak egokituko dira, baldin eta eskabidean horixe eskatu badute.

8. oinarria.–Probak gainditu dituztenen zerrenda, eta pertsona hautatuak agiriak aurkeztea.

8.1. Hautaprobak bukaturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, puntuazio hurrenkeraren araberakoa, Vianako Udalaren iragarki-taulan. Gero, zerrenda hori Vianako Udaleko alkateari igorriko dio, probak puntuazio altuenarekin gainditu dituen izangaia kontratatzeko proposamenarekin batera.

Probak gainditu dituztenen zerrenda, puntuazioen hurrenkeraren araberakoa, Vianako Udalean maila horretako ordezkapenak egin behar direnerako erabiliko da, zerbitzuen beharren arabera eta deialdiko xedearekin bat, harik eta lanpostuaren jabetza hartzen den arte.

8.2. Proposatzen den izangaiak, kontratualdia hasi aurretik, honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Udalaren Erregistro Orokorrean:

a) NANaren fotokopia konpultsatua edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna egiaztatzen dituen agiri baliokidearena.

b) Deialdiaren 3. oinarrian eskatutako tituluaren kopia konpultsatua edo titulua lortzeko azterketa eskubideak ordaindu izanaren agiriarena (deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen).

c) Medikuen Elkargo Ofizialak emandako osasun ziurtagiri ofiziala, erakusten duena ez duela akats fisiko nahiz psikikorik edo eritasunik zerbitzu anitzetako lanpostuaren eginkizunak betetzea eragozten dionik.

d) Desgaitasunen bat duten izangaiek, gainera, desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko dute, balorazio eta orientazio talde eskudunek egina.

e) Zinpeko aitorpena, bere erantzukizunpean, eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizi ez izanaren gainekoa.

f) Proposatutako izangaiak nazionalitate espainiarra ez badu, zinpeko aitorpena aurkeztu beharko du, bere Estatuko funtzio publikoan sartzea eragozten dion diziplina zehapenik edo zigor penalik ez duela adierazteko.

g) Europar Batasuneko herritarra izanez gero, egoitza-txartela.

h) Europar Batasunetik kanpokoa bada, bizitzeko eta lan egiteko baimena.

i) Vianako Udalak eskatzen dituen gainerako agiriak.

8.3. Epe horretan, eta behar adina justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, proposatutako izangaiak ez baditu agiri horiek aurkezten, ezin izanen da kontratatu, eta haren jarduketa guztiak baliogabetu eginen dira, eskabidean gezurra esateagatik egozten ahal zaion erantzunbeharra alde batera utzi gabe.

9. oinarria.–Kontratazio zerrenden kudeaketa:

9.1. Kontratazio zerrendek lau urteko iraunaldia izanen dute, salbu epe laburragoan agortzen badira edo beste deialdi bat egiten bada.

9.2. Aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda kudeatzeko arauak.

A) Deia:

Gainditu duten izangaien kontratazioa, oro har, zerbitzuaren beharren arabera banakako deiak egin ondotik eginen da.

Izangaiek harremanetarako zenbait telefono, posta helbide edo fax-zenbaki ematen ahalko dituzte, azkar lokalizatu ahal izateko, eta eguneraturik izan beharko dituzte.

Izangaiei zerrenda bakoitzean dagoen lehentasun ordenaren arabera dei eginen zaie. Aurreko hori gorabehera, dei horretan kontuan hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategineko zazpigarren xedapen gehigarrian, 3. atalean, ezarritakoa.

Kontratua telefonoz eskaintzen zaion izangaiari hiru dei, bederen, eginen zaizkio emandako komunikazio-bideen bitartez, bi eguneko epean.

Dei bakoitzaren idatzizko oharra egingo da, gorabeherak, eguna eta ordua aipaturik.

Izangai batekin harremanetan jartzerik ez bada, zerrendan hurrengoa denari deituko zaio, harik eta eskaintzen diren lanpostu guztiak bete arte.

Harremanetan jartzerik izan ez duten izangaiek zerrendan zuten postuari eutsiko diote.

Deietarako oro har ezarritakoa gorabehera, deialdi honen ondoriozko aldi baterako kontratu bat dela bide, izangai bat lanean ari denean edo aritu denean Vianako Udalean, kontratu hori bukatu eta hurrengo 12 hilabetean Udalean lanpostu berdina bete behar baldin bada, Administrazioak izangai horri berari eskainiko dio kontratua, betiere dei egiten zaionean zerrendan libre baldin badago.

Lan-kontratudun batek muzin egiten ahalko dio kontratuari iraupen luzeko beste bat hartzeko, baldin eta haren zerrendaren esparrukoa bada eta hari badagokio ordenaren arabera.

B) Uko egiteak:

1. Izangairen batek eskaini zaion lanpostuari uko egiten baldin badio, zerrendaren bukaerara pasako da, ondoko egoera batean dagoela frogatu ezean:

1.–Indarrean dagoen izendapen, kontratu administratibo edo lan kontratu batengatik horretara behartua egotea.

2.–Aldi baterako ezintasun egoeran izatea edo umea izan edo adoptatzeagatik lizentzia izatea.

3.–3 urte baino gutxiagoko semea edo alaba, naturala zein adoptatua, zaindu beharrean egotea.

4.–Zaindu behar badu bigarren gradura arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide bat, adina, istripua edo eritasuna dela-kausa bere burua ezin gobernatu duena.

5.–Izangaia ezkondu berria bada edo, Bikote Egonkorrentzako Berdintasun Juridikoari buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Legearen arabera, balio bereko egoeran sartu berria, hori gertatu ondoko edo gertatu aurreko hamabost egun naturaletan uko eginez gero lanpostuari.

Aitzineko atalean adierazitako egoeretako batean edo kontratazio arloan eskumena duen organoak baloratuko dituen gisako egoeretan dauden izangaiek hilabeteko epea izanen dute, uko egiten dioten lanpostua eskaintzen zaien egunetik, hori agiriekin eta modu frogagarrian egiaztatzeko. Hala bada, zerrendan zuten toki berean jarraituko dute.

Artikulu honetako lehenengo apartatuan aipatutako kasu guztietan izangaiek jakinaraziko dute noiz dauden berriz zerbitzurako prest. Horretarako, uko egitea ekarri zuen egoera noiz bukatu den adierazten duten agiriak aurkeztuko dituzte. Jakinarazpen hori egiten ez den bitartean, ez zaie lanposturik eskainiko.

C) Baztertzeak:

Izangaiak honako kasu hauetan geratuko dira deia ekarri duen zerrendatik kanpo:

a) Eskainitako lanpostuari arrazoirik gabe uko egitea.

b) Sinatutako kontratuari uko egitea.

c) Deia eginda lanpostua onartu ondotik, kontratua ez sinatzea.

9.3. Kontratudunak Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartu eta bertan kidetuko dira; beraz, haien kontu izanen dira dagokien kuota eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren atxikipena, behar diren kopuruetan.

10. oinarria.–Kontratazioa eta kontratuaren hasiera.

10.1. Vianako Udaleko alkate udalburua izanen da organo eskuduna, proposatzen den eta oinarrietan ezarritakoa betetzen duen izangaiaren aldi baterako kontratazioa, administrazio araubidekoa, sinatzeko, deialdi honen 1. oinarrian xedatutakoarekin bat.

10.2. Izangai kontratudunak lanpostua betetzen hasi beharko du formalizaturiko kontratuaren arabera hala dagokion egunean edo, bestela, bete beharreko lanpostua orain betetzen duen pertsonak erretiroa hartu eta hurrengo lanegunean.

10.3. Bi hilabeteko probaldia ezarri da, kontratazio egunetik hasita.

11. oinarria.–Aplikazio osagarria.

Deialdi honetan ezartzen ez den orotan aplikatzekoak diren indarreko arauak aplikatuko dira.

12. oinarria.–Errekurtsoak.

12.1. Deialdi honen aurka, baita haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka ere, errekurtso hauetako bat para daiteke:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Vianan, 2018ko martxoaren 12an.–Alkate udalburua, Blanca Yolanda González García.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua (PDFa).

II. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1. gaia.–Idazketako eta ortografiako oinarrizko arauak.

2. gaia.–Laneko segurtasun eta higienearen gaineko arauen eta oztopo arkitektonikoen gaineko arauen oinarrizko ezagutzak.

3. gaia.–Soldaduraren ezagutza eta doitze makineriaren oinarrizko maneiuarena.

4. gaia.–Igeltserotzako kontzeptu orokorrak. Erremintak. Materialak. Zolatzea eta alikatatzea. Enkofratuak eta murruak zutitzea.

5. gaia.–Eraikinetako banaketa koadroak, potentzia kontrolatzeko etengailua, magnetotermikoak eta diferentzialak.

6. gaia.–Oinarrizko argi-zirkuituak: etengailuak, kommutadoreak, entxufe-oinak, lanparak, pitzarazgailuak eta erreaktantziak.

7. gaia.–Iturgintzako eta berokuntzako instalazioen mantentze-lanak: tresna sanitarioak, txorrotak, zisternak, sifoiak, berokuntza zirkuituak, zirkuituak betetzea eta purgatzea, galdara-gelak eta haien osagai bereziak.

8. gaia.–Eskema elektrikoen eta iturgintzakoen ezagutza.

9. gaia.–Makineria eta ibilgailuak maneiatu, mantendu eta konpontzea.

10. gaia.–Eraikinen eta hiri altzarien mantentze-lanak. Pintura.

11. gaia.–Vianako udalerria: industrialdeen eta herriguneen kokalekua.

12. gaia.–Vianako geografiaren ezagutza.

13. gaia.–Kaleen garbiketa mekanizatua eta ez-mekanizatua.

14. gaia.–Hondakin mota bakoitza bereizi eta botatzea.

15. gaia.–Laneko segurtasun eta osasunari buruzko ezagutzak: arrisku motak eta horiei aitzintzea; norbera babesteko ekipoak.

Iragarkiaren kodea: L1803704