51. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

2018. urteko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Murillo el Frutoko Udalak, 2017ko abenduaren 28an egin bilkuran, langileen 2018ko plantilla organikoa onetsi zuen, ondotik heldu dena, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan, martxoaren 17ko 4/2011 Foru Legeak egindako aldaketaren arabera, eta Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 19.ean eta 20.ean xedatuari jarraikiz. Iragarkia 2018ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 18an, eta horren ondotik jendaurrean egon da, eta inork ez du alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu. Beraz, behin betiko onetsi da, eta argitara ematen.

FUNTZIONARIOEN PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuaren izena: idazkaria. Funtzionarioak: 1. Maila: A. Osagarriak: lanpostukoa: %31,88. Sarbidea: OL. Jarduteko baldintzak: jardunean.

Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala/diruzaina. Funtzionarioak: 1. Maila: C. Osagarriak: lanpostukoa: %18,35; mailakoa: %12. Sarbidea: OL. Jarduteko baldintzak: jardunean.

Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Funtzionarioak: 1. Maila: E. Osagarriak: lanpostukoa: %13,77; mailakoa: %15. Sarbidea: OL. Jarduteko baldintzak: hutsik.

Funtzionarioen zerrenda izenduna

Deiturak eta izena: Horcada López, Roberto. Kargua: idazkaria. Administrazio egoera: jardunean. Zerbitzu onartuen data: 1984-02-01. Maila: A. Gradua: 6 (2017ko urtarrilaren 1az geroztik).

Deiturak eta izena: Murillo Fernández, Jesús Manuel. Kargua: administrari-ofiziala/diruzaina. Administrazio egoera: jardunean. Zerbitzu onartuen data: 1981-08-01. Maila: C. Gradua: 6 (2015eko abenduaren 1az geroztik).

Murillo el Fruton, 2018ko otsailaren 26an.–Alkatea, Juan Carlos Gabari Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1802779