51. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

2018ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari jarraikiz, behin betiko onetsi da 2018ko udal aurrekontua; izan ere, hura 2017ko abenduaren 28ko bilkuran onetsi zen hasiera batean eta jendaurreko epean inork ez zuen erreklamaziorik aurkeztu. Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen iragarki-taulan eta 2018ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 18an.

Hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 212.000,00 euro.

II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 7.000,00 euro.

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 37.685,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 300.300,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 363.710,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 2.000,00 euro.

VII. kapitulua.–Transferentziak administrazio orokorretik toki entitatera: 120.000,00 euro.

VIII. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

IX. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.042.695,00 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria gastuak: 352.993,04 euro.

II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 293.800,00 euro.

III. kapitulua.–Finantza-gastuak: 9.149,51 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 36.850,00 euro.

V. kapitulua.–Kontingentziatarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 0,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 258.417,27 euro.

VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 0,00 euro.

VIII. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

IX. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 91.485,18 euro.

Gastuak, guztira: 1.042.695,00 euro.

Aurrekontuaren behin betiko onespenaren kontra, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan aipatzen diren errekurtsoak paratzen ahalko dira, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 204. artikuluan xedatuarekin bat.

Murillo el Fruton, 2018ko otsailaren 26an.–Alkatea, Juan Carlos Gabari Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1802775