44. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

352/2018 EBAZPENA, otsailaren 12koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bi deialdi onesten baitira Psikologiako lizentziadunen lanpostuak (Prebentzio diziplina: Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua) betetzeko izangaien zerrendak egin daitezen hautaproben bidez; zerrenda bat prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izanen da, eta, bestea, aldi baterako kontratazioak egiteko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak dituen langile beharrak ikusirik, bidezkoa da deialdi bat onestea hautaproben bidez honako zerrenda hauek osatzeko: batetik, izangaien zerrenda bat Psikologiako lizentziadunen lanpostuetan (Prebentzio diziplina: Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua) prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta, bestetik, beste zerrenda bat, aipatutako lanpostuetan aldi baterako kontratudun gisa aritzeko. Zerrenda horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan sortzen diren beharrei erantzuteko erabiliko dira, salbu Osasun Departamentuaren menpeko erakundeetan.

Apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, aldi baterako kontrataziora jo aurretik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek bertako langile finkoei eskainiko dizkiete bete nahi dituzten lanpostuak, eta, horretarako, behar diren hautaprobetarako deia eginen dute, lanpostu horietan prestakuntza egin nahi duten izangaien zerrendak egiteko.

Deialdi hauek honako hauetan ezarritakoari jarraikiz onesten dira: Administrazioaren zerbitzuko langileen prestakuntza eta lanbide hobekuntza arautzen dituen apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua; Prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrendak osatu eta kudeatzeko prozedura ezartzen duen abenduaren 30eko 199/2004 Foru Agindua; ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42.2.c) artikulua; eta Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesteko abenduaren 31n emandako 814/2010 Foru Agindua.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Psikologiako lizentziadunen lanpostuak (Prebentzio diziplina: Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua) betetzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bitartez osatzeko deialdiak onestea: bata, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta bestea, aldi baterako kontratazioak egiteko, gero Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan (Osasun Departamentukoak kenduta) sortzen diren beharrei erantzuteko.

2. Ebazpen hau eta bere eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

3. Ebazpen hau eta bere eranskinak jakinaraztea Langileen Kudeaketarako Zerbitzuari, Argibide eta Erregistro Bulegoari eta epaimahaiko kideei, behar diren ondorioak izan ditzaten.

I.–DEIALDIA, PSIKOLOGIAKO LIZENTZIADUNEN LANPOSTUETAN (PREBENTZIO DIZIPLINA: ERGONOMIA ETA PSIKOSOZIOLOGIA APLIKATUA) PRESTAKUNTZARAKO ZERBITZU BEREZIETAN ARITZEKO IZANGAIEN ZERRENDA BAT EGITEKO

Hona hemen deialdiko

OINARRIAK

Lehenbizikoa.

Deialdia egiten da Psikologiako lizentziadunen lanpostuetan (Prebentzio diziplina: Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua) prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran ariko diren izangaien zerrenda bat egiteko, hautaproben bidez. Zerrenda hori erabiliko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan sortzen diren beharrak aldi baterako betetzeko, salbu Osasun Departamentuaren menpeko erakundeetan.

Bigarrena.–Parte-hartzaileen betebeharrak.

2.1. Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa izatea, B, C, D edo E mailakoa edo taldekoa, eta eskubidez dagokien gehieneko prestakuntzaldia agorturik ez izatea.

b) Beren lanpostuan gutxienez hiru urteko zerbitzualdia benetan egina izatea.

c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

d) Psikologiako lizentzia edo unibertsitateko gradudun titulua izatea, edo baliokidetzat hartutako beste bat, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea. Titulu hori ezin da izan langile finkoari jardunean aritzeko balio diona.

Tituluak atzerrian lortu badira, homologatuta daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira.

e) Prebentzio Zerbitzuen Erregelamenduaren 37. artikuluak ezartzen dituen goi mailako eginkizunetan aritzeko titulu egokia izatea, hain zuzen, Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua prebentzio diziplinan aritzeko, aipatu erregelamenduan eta horren ondotik emaniko garapen arauetan ezarritakoari jarraikiz.

f) B motako ibilgailuen gidabaimena izatea.

g) Psikologiako lizentziadun gisa (Prebentzio diziplina: Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua) zerbitzu berezietan prestakuntza jasotzeko zerrenda batean jada ez egotea.

2.2. Oinarri honetako baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira, baita hautapen prozedura osoan, dei egiten zaien unean eta prestakuntzak iraun bitartean ere.

2.3. Deialdi honetan ezin dute parte hartu Hezkuntza Departamentuko irakasleek, Osasun Departamentuko erakunde autonomoei atxikitako langileek, Nafarroan Justizia Administrazioan ari diren langileek, ez eta Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren aplikazio eremutik baztertutako langileek ere.

Hirugarrena.–Parte hartzeko eskabidea eta aurkeztu beharreko agiriak.

3.1. Hautapen prozedura honetan parte hartu nahi dutenek II. eranskinean jasotzen den eskabidea erabili beharko dute eskaera egiteko. Eskabide hori Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorreko edozein bulegotan dago eskuragarri. Interneten bidez ere lortzen ahal da, www.navarra.es helbidean, bai deialdia argitaratzen deneko aldizkari ofizialetik abiatuta, bai deialdiaren estekatik abiatuta.

Parte hartzeko eskabidean, interesdunek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

3.2. %33ko desgaitasuna edo handiagoa izanik parte hartzen dutenek horren berri eman beharko dute eskabidean; gainera, hura frogatzen duen dokumentazioa, organo eskudunak emana, erantsi beharko dute.

Halaber, beharrezkotzat jotzen dituzten denbora edo baliabide egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte. Kasu horretan, eskabidean adierazi egin beharko dute, eta, horrez gainera, aparteko orri batean, zer egokitzapen eskatzen duten zehaztu. %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsona horiek Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziara bideratuko dira, proba egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak zehazteko.

3.3. Aurreko atalean xedatutakoa galarazi gabe, parte hartzeko eskabideaz beste agiririk ez da aurkeztu behar, izan ere, bigarren oinarriko 2.1.d), e) eta f) ataletan eskatzen diren baldintzak deitzen zaien unean frogatu beharko dituzte, agiri bidez, deialdietako arau amankomunen zazpigarren oinarrian ezarritakoaren arabera.

Laugarrena.–Eskabideak nola eta noiz aurkeztu.

Deialdietarako arau amankomunen lehenbiziko eta bigarren oinarrietan ezarritako bitartekoak erabiliz eta epean aurkeztuko dira deialdian parte hartzeko eskabideak.

Bosgarrena.–Hautapen prozesua nola eginen den eta haren balorazioa.

Deialdietarako arau amankomunen bosgarren oinarrian xedatutakoarekin bat eginen da hautapen prozesua.

II.–DEIALDIA, PSIKOLOGIAKO LIZENTZIADUNEN LANPOSTUETAN (PREBENTZIO DIZIPLINA: ERGONOMIA ETA PSIKOSOZIOLOGIA APLIKATUA) ARITZEKO IZANGAIEN ZERRENDA BAT EGITEKO, ALDI BATERAKO KONTRATAZIOETARAKO

Hona hemen deialdiko

OINARRIAK

Lehenengoa.

Deialdia egiten da Psikologiako lizentziadunen lanpostuetan (Prebentzio diziplina: Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua) ariko diren izangaien zerrenda bat egiteko, hautaproben bidez. Zerrenda hori erabiliko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan sortzen diren beharrak aldi baterako betetzeko, salbu Osasun Departamentuaren menpeko erakundeetan.

Aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda hori erabili baino lehen, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera prestatu diren edo etorkizunean prestatzen diren langile finkoen zerrendak erabiliko dira.

Bigarrena.–Parte-hartzaileen betebeharrak.

2.1. Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean:

a) Espainiako nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estaturen batekoa.

Parte har dezakete, orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko itunen aplikazio eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Psikologiako lizentzia edo unibertsitateko gradudun titulua izatea, edo baliokidetzat hartutako beste bat, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

Tituluak atzerrian lortu badira, homologatuta daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira.

d) Prebentzio Zerbitzuen Erregelamenduaren 37. artikuluak ezartzen dituen goi mailako eginkizunetan aritzeko titulu egokia izatea, hain zuzen, Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua prebentzio diziplinan aritzeko, aipatu erregelamenduan eta horren ondotik emaniko garapen arauetan ezarritakoari jarraikiz.

e) B motako gidabaimena izatea.

f) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

g) Dagozkion eginkizun publikoak betetzeko desgaiturik edo bazterturik ez egotea eta administrazio publikoren bateko zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.2. Oinarri honetako baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira, baita hautapen prozedura osoan, dei egiten zaien unean eta kontratazioak iraun bitartean ere.

Hirugarrena.–Parte hartzeko eskabidea eta aurkeztu beharreko agiriak.

3.1. Hautapen prozedura honetan parte hartu nahi dutenek III. eranskinean jasotzen den eskabidea erabili beharko dute eskaera egiteko. Eskabide hori Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorreko edozein bulegotan dago eskuragarri. Interneten bidez ere lortzen ahal da, www.navarra.es helbidean, bai deialdia argitaratzen deneko aldizkari ofizialetik abiatuta, bai deialdiaren estekatik abiatuta.

Parte hartzeko eskabidean, interesdunek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

3.2. Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) Nortasun agiri nazionalaren edo nortasun agiri baliokidearen fotokopia.

Dena dela, Espainiako nazionalitatea duten parte-hartzaileek, eskabidean horretarako gaitutako laukitxoan, baimena ematen ahalko diote Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari beren identitatearen eta adinaren inguruko datuak kontsultatzeko, datu horiek beharrezkoak badira espedientea tramitatu eta ebazteko. Datuak Egiaztatu eta Kontsultatzeko Estatuko Administrazio Orokorraren Zerbitzuen bidez (SVCD) kontsultatuko dira datuak, edo beste sistema baliokide baten bidez. Kasu horretan, ez da beharrezkoa izanen nortasun agiri nazionalaren fotokopia edo nortasun agiri baliokidearena aurkeztea.

Desadostasunik sortzen bada ofizioz egiaztatutako datuen eta interesdunak deklaratzen dituenen artean, edo haien gaineko alderdiren bat argitu behar bada, behar den errekerimendua eginen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Espainiako nazionalitatea ez duten parte-hartzaileek beren identitatea eta nazionalitatea frogatzen dituzten agirien fotokopia aurkeztu beharko dute, eta, hala badagokio, bigarren oinarriko 2.1.a) atalean nazionalitateari eta ahaidetasunari buruz eskatzen diren baldintzena. Halaber, eskabidean zinpeko aitorpenaren bidez edo promesaren bidez adierazi beharko dute ez daudela beren jatorrizko herrialdean funtzio publikoan aritzea eragozten dien diziplina zehapen edo kondena penal baten menpe.

b) %33ko desgaitasuna edo handiagoa izanik parte hartzen dutenek horren berri eman beharko dute eskabidean; gainera, hura frogatzen duen dokumentazioa, organo eskudunak emana, erantsi beharko dute. Halaber, beharrezkotzat jotzen dituzten denbora edo baliabide egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte. Kasu horretan, eskabidean adierazi egin beharko dute, eta, horrez gainera, aparteko orri batean, zer egokitzapen eskatzen duten zehaztu.

%33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsona horiek Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziara bideratuko dira, proba egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak zehazteko.

3.3. Bigarren oinarriko 2.1.c), d) eta e) ataletan eskatzen diren betebeharrak agiri bidez frogatu beharko dira lanerako deia egiten denean, deialdietako arau amankomunen zazpigarren oinarrian ezarritakoarekin bat.

3.4. Izangaiek aurkezten duten dokumentazioak ez du zertan izan jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua; hortaz, dokumentu horien fotokopia arruntak aurkezten ahalko dira.

Hala ere, Administrazioak noiznahi eskatzen ahalko ditu parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztutako dokumentazioaren jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak.

Laugarrena.–Eskabideak nola eta noiz aurkeztu.

Deialdietarako arau amankomunen lehenbiziko eta bigarren oinarrietan ezarritako bitartekoak erabiliz eta epean aurkeztuko dira deialdian parte hartzeko eskabideak.

Bosgarrena.–Hautapen prozesua nola eginen den eta haren balorazioa.

Deialdietarako arau amankomunen bosgarren oinarrian xedatutakoarekin bat eginen da hautapen prozesua.

III.–BI DEIALDIETARAKO ARAU AMANKOMUNAK

Lehena.–Eskabideak aurkeztea.

Deialdietan parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, 31002 Iruña), edo Nafarroako Gobernuaren beste edozein erregistro bulegotan (zerrenda Nafarroako Gobernuaren Interneteko web-orrian ageri da: www.navarra.es), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar diezazkioten eskabideari, ziurtatu aurretik.

Halaber, ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat, eskabidea telematika bidez aurkezten ahalko da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan. Erregistro hori Nafarroako Gobernuaren Interneteko web-orrian dago (www.navarra.es). Kasu horretan, parte hartzeko eskabide berariazkoarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa eransteko, Erregistro Orokor Elektronikoan artxiboak eransteko aurreikusita dauden formatuetatik edozein erabiltzen ahalko da.

Bigarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Bi deialdietan, parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hamar egun baliodunekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Izangaien onarpena.

3.1. Behin-behineko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak onetsi den deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrendak ikusgai jarriko ditu Nafarroako Gobernuaren iragarki-oholean (Iruñeko Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa) eta Nafarroako Gobernuaren Interneteko web-orrian (www.navarra.es).

Zerrenda horien kontra interesdunek erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte, edo eskabidean egindako akatsak zuzendu, hamar egun balioduneko epean, hura argitaratu eta biharamunetik hasita, idazki bat aurkeztuta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileen Kudeaketarako Zerbitzuari.

Izangai bazterturik ez bada, onartuen zerrendak behin betiko onetsiko dira zuzenean.

3.2. Behin betiko zerrendak.

Erreklamazioak edo zuzenketak aurkezteko epea bukaturik eta haien gainean ebatzi ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsiko ditu eta Nafarroako Gobernuaren iragarki-oholean (Iruñeko Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa) eta Nafarroako Gobernuaren Interneteko web-orrian (www.navarra.es) argitaratuko ditu, adierazita deialdian ezarritako hautapen proba egiteko eguna, ordua eta tokia.

Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen direla aitortzeko. Izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo Administrazioak bere eskuetan daukana aztertuta, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesdunek deialdian parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

3.3. Izangai onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Laugarrena.–Kalifikazio epaimahaia.

4.1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: María Sagrario Cilveti Gubía, Hezkuntza Departamentuko Laneko Arriskuen Prebentziorako Ataleko burua.

Ordezko epaimahaiburua: Nieves Sagüés Sarasa, Laneko Medikuntzako mediku espezialista (Prebentzio diziplina: Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua), Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Laneko Osasuna Zaintzeko Atalari atxikia.

Epaimahaikidea: María Artázcoz Echarte, Psikologiako lizentziaduna (Prebentzio diziplina: Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua), Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalari atxikia.

Ordezko epaimahaikidea: Mikel Díez de Ulzurrun Sagala, unibertsitateko goi mailako tituluduna (Prebentzio Diziplina: Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua), Nafarroako Lan Osasunaren Institutuko Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalari atxikia.

Epaimahaikidea: María Rosario Paternáin Remón, Eskubide Sozialetako Departamentuko Nazioko eta Nazioarteko Adopzioen Bulegoko burua.

Ordezko epaimahaikidea: María Pilar Iturgaiz Gorena, Laneko Medikuntzako mediku espezialista (Prebentzio diziplina: Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua), Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari atxikia.

Epaimahaikidea: Ainara Elarre Belzunegui, Langileria Batzordeak izendatutako ordezkaria.

Ordezko epaimahaikidea: Jesús Moreno Merino, Langileria Batzordeak izendatutako ordezkaria.

Epaimahaikide-idazkaria: María José Lasa Gorráiz, Psikologiako lizentziaduna (Prebentzio diziplina: Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua), Nafarroako Lan Osasunaren Institutuko Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalari atxikia.

Ordezko epaimahaikide-idazkaria: Araceli Esandi Santesteban, Laneko Medikuntzako mediku espezialista (Prebentzio diziplina: Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua), Hezkuntza Departamentuko Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalari atxikia.

4.2. Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako aipatzen diren arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinarazi beharko diote.

Halaber, zilegi da epaimahaikideak errekusatzea, inguruabar horietako bat gertatzen denean.

4.3. Hautaproba egiten hasi aurretik eratuko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, bere kideen gehiengo absolutua bertan ez bada. Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

4.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdietako oinarrien interpretazio eta aplikazioaren inguruan sortzen diren arazoak.

4.5. Epaimahaiak aholkulari espezialistak hartzen ahalko ditu probarako, eta horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diete laguntza epaimahaikoei.

Bosgarrena.–Proba.

5.1. Hautapen prozesuan, proba bat egin beharko da non 20 galdera laburri idatziz erantzunen zaien. Galderak ebazpen honen I. eranskineko gai-zerrendari eta lanpostuaren eginkizunei buruzkoak izanen dira.

Proba honek ordubete eta laurden iraunen du gehienez, eta plika sistemaren bidez gauzatuko da.

Proba egiteko ez da inolako testurik erabiltzen ahalko, ezta kalkulagailurik edo bestelako materialik ere.

5.2. Probak 20 puntuko kalifikazioa izanen du gehienez, eta bazterturik geldituko dira gehieneko puntuazio horren %30 gutxienez lortzen ez duten izangaiak.

5.3. Probarako dei bakarra eginen da. Parte-hartzaileek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiak askiesten duen beste nortasun agiri bat aldean dutela agertu beharko dute proba egitera. Nor diren frogatzen ez dutenak edo agertzen ez direnak baztertu eginen dira.

5.4. Proba egiteko, desgaitasun aitorturen bat dutenentzat bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak jarriko dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.

Seigarrena.–Emaitzak.

6.1. Proba kalifikatzen bukatu ondotik, epaimahaiak Nafarroako Gobernuaren iragarki-oholean eta Nafarroako Gobernuaren web-orrian (www.navarra.es) argitaratuko ditu lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea emanen du emaitzei buruzko alegazioak egiteko.

6.2. Behin alegazioetarako epea iraganik, eta horiek ebatzirik, parte-hartzaileen artean berdinketarik izanez gero, epaimahaiak irizpide hauen arabera jokatuko du:

a) Izangai berriak prestakuntzaldian aritzeko deialdia: deialdi honetako eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean izangaiek aitortuta daukaten antzinatasunaren arabera hautsiko dira berdinketak, antzinatasun handiena duena lehenetsiz. Berdinketak jarraitzen badu, aldi baterako kontratazioetarako deialdian ezarritako irizpideari jarraikiz hautsiko dira berdinketak.

b) Aldi baterako kontratazioetarako deialdia: berdinketak zozketa bakar baten bidez erabakiko dira, zeina kalifikazio epaimahaiak eginen baitu. Berdindutako izangai guztien artean, bat ausaz hautatuko da. Berdinketa guztiak hurrenkera alfabetikoari jarraikiz desegingo dira, abiapuntu harturik zozketa horretan hautatzen den izangaiaren abizenak eta izena. Emaitzak Nafarroako Gobernuaren web-orrian eta iragarki-oholean jarriko dira jendaurrean.

6.3. Aurkeztutako alegazioak eta berdinketak ebatzita, epaimahaiak honako zerrenda hauek argitaratuko ditu, bereizita, Nafarroako Gobernuaren iragarki-oholean eta Interneteko web-orrian (www.navarra.es):

–Prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangai berrientzako deialdiko hautapen prozesua gainditu dutenen zerrenda, guztira lortutako puntuen hurrenkeraren arabera.

–Aldi baterako kontratatuak izateko deialdiko hautapen prozesua gainditu duten izangaien zerrenda, guztira lortutako puntuen hurrenkeraren arabera.

6.4. Oinarri honetan ezarritako jarduketak bukaturik, epaimahaiak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dizkio proba gainditu duten izangaien zerrendak, onets ditzan. Zerrendekin batera, hautapen prozesuaren espediente osoa ere bidaliko dio.

Zazpigarrena.–Psikologiako lizentziadunen lanpostuetan (Prebentzio diziplina: Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua) aritzeko izangaien zerrenda eta dei egitea.

7.1. Hautapen prozesuaren espediente osoa jasota, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez onetsiko dira izangaien zerrendak. Ebazpen hori Nafarroako Gobernuaren iragarki-oholean argitaratuko da (Iruñeko Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa), baita Nafarroako Gobernuaren web-orrian ere (www.navarra.es).

7.2. Izangaiak prestakuntzaldian aritzeko deia eta, hala badagokio, prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeraren deklarazioa honako hauetan ezarritakoaren arabera eginen dira: apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 30eko 199/2004 Foru Agindua, prestakuntzarako lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak osatu eta kudeatzeko prozedura ezarri zuena, eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

7.3. Izangaiei aldi baterako kontratatzeko dei egiten zaienean eta, hala bada, kontratatzerakoan, arau hauetan ezarritakoari jarraituko zaio: Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 88. artikulua eta hurrengoak, deialdi honetako oinarriak, aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesteko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n eman zuen 814/2010 Foru Agindua, eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

Izangaiei lanerako deia egiten zaienean, aintzat hartuko da, orobat, Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren testu bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriaren 4. atalean ezarritakoa, non arautzen baitira desgaitasunen bat duten pertsonek Nafarroako Administrazio Publikoetan enplegua lortzeko xehetasunak.

7.4. Deia jasotzen duten izangaiek deialdian eskatutako betebeharrak betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkeztu beharko dituzte; Psikologiako lizentziaren fotokopia aurkeztuko dute, edo baliokidea den unibertsitateko graduarena, edo baliokidetzat deklaratutako tituluarena, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena, edo, bestela, eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen titulua lortzeko moduan egon izanaren gaineko ziurtagiria, eta, horrekin batera, Prebentzio Zerbitzuen Erregelamenduaren 37. artikuluak ezartzen dituen goi mailako eginkizunetan aritzeko tituluarena, hots, Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua prebentzio diziplinan aritzeko tituluaren, eta, horretaz gain, B motako gidabaimenarena, eskabideak aurkezteko epea bukatu aurretik lortuak.

Eskatutako baldintzak betetzen ez dituzten pertsonak hautapen prozesutik baztertuko dira, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, eta deialdi honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte.

Izangaiek aurkezten duten dokumentazioak ez du zertan izan jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua; hortaz, dokumentu horien fotokopia arruntak aurkezten ahalko dira.

Hala ere, Administrazioak noiznahi eskatzen ahalko dizkie izangaiei aurkeztutako dokumentazioaren jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak.

Zortzigarrena.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren, oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, salbu kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2018ko otsailaren 12an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1.–Azaroaren 8ko 31/1995 Legea, Laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa, eta urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretua, Prebentzio zerbitzuen Erregelamendua onesten duena. Apirilaren 20ko 135/1998 Foru Dekretua, zeinaren bidez laneko arriskuen prebentziorako araudia egokitzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen eremura.

2.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langile publikoen parte-hartze eta ordezkaritza eskubideak eta kontsulta-betebeharrak. Ordezkaritza espezializatuko organoak: prebentzioko ordezkariak eta segurtasun eta osasun batzordeak. Eskumenak eta ahalmenak.

3.–Lanaren ondoriozko kalteak: lanak eragindako kalteen kontzeptuak, jakinarazpena, erregistroa eta sailkapena. Lanbideko eritasunen taula. Laneko istripuen ikerketarako hurbilketa psikosoziala.

4.–Arrisku zehatz batzuen aurrean bereziki sentikorrak diren langileen babesa. Amatasunaren babesa eta emakumezko langileentzako laneko arrisku berariazkoak, haurdunaldian, erditu ondoren eta bularra ematean. Haurdunaldia eta arrisku ergonomiko eta psikosozialak: arriskuaren identifikazioa, ebaluazioa eta prebentzioa eta kontrola. Laneko Segurtasun, Osasun eta Ongizateko Institutu Nazionalaren jarraibideak lanean amatasuna babesteko eta arriskuak ebaluatzeko (lehengo INSHT, 2011).

5.–Lantokiak erabiltzearekin lotutako arriskuak eta diseinu ergonomikoaren printzipioak lanposturako. Argiztapena, konfort termikoa, konfort akustikoa eta barne giroaren kalitatea: ebaluazioa eta prebentzioa. Zaratak komunikazioarekin eta kontzentrazioarekin duen zerikusia: ebaluazioa eta arriskuaren kontrola.

6.–Zamak eskuz erabiltzea eta lotutako arriskuak. Kontzeptua. Arriskuaren dimentsioak. Arriskua identifikatu, ebaluatu eta kontrolatzea. Araudi aplikagarria.

7.–Arrisku psikosozialeko faktore nagusiak. Definizioa eta sailkapena: lanaren eta eginkizunaren antolaketak ekarritako faktoreak, pertsonen arteko harremanek ekarritako faktoreak. Arrisku psikosozialen ondorioak. Esku hartzea eta prebentzioa. Pertsonen arteko gatazkak ebazteko estrategiak: negoziazioa, bitartekaritza eta arbitrajea.

8.–Laneko estresa. Estresaren kontzeptualizazioa eta laneko estresa. Lanarekin lotutako estresari buruzko Europako esparru-akordioa. Laneko estresa azaltzen duten teoriak eta ereduak: Pertsona-ingurua egokitzapenaren teoria (French eta Caplan, 1972; French, Rogers eta Coob, 1974; French eta lag., 1982), Eskariak-kontrola-babes soziala eredua (Karasek, 1979; Johnson, 1986; Johnson eta Hall, 1988; Karasek eta Theorell, 1990; Johnson eta Johansson, 1991; Theorell eta Karasek, 1996) Ahalegina-sariak eredua (Siegrist eta Weber, 1986; Siegrist, 1998; Siegrist, 2005), Familia-lana gatazken eredua (Chandola eta lag., 2004).

9.–Lan emozionala irakaskuntzan jardutean. Kontzeptua. Identifikazioa, ebaluazioa eta prebentziozko esku-hartzea.

10.–Irakasleen ezinegona eta lanean “erretzearen” sindromea (“burnout”) irakaskuntzako profesionalen artean. Kontzeptua. Sorrera-prozesua eta garapena. Ebaluazioa eta prebentziozko esku-hartzea.

11.–Laneko jazarpen psikologikoa. Prozesua eta portaera motak. Detektatzeko estrategiak. Esku-hartze prebentiboa. 69/2009 irizpide teknikoa, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak laneko jazarpen eta indarkeriari buruz egiten dituen jarduketen gainekoa. Laneko jazarpenari eta indarkeriari buruzko Europako esparru-akordioa.

12.–Kanpoko indarkeria lantokian. Arrisku faktoreak eta indarkeriaren xede den pertsonarengan duten eragina. Prebentzio eta babes neurriak eta ebaluazioa. Biktimarentzako laguntza.

13.–Arrisku psikosozialaren kudeaketa. Arrisku psikosozialeko faktoreen identifikazioa eta ebaluazioa. Arrisku psikosozialak ebaluatzeko prozedura orokorra. Metodologia eta teknika kuantitatiboak eta kualitatiboak.

14.–Arrisku psikosozialak ebaluatzeko metodologiak. Laneko Segurtasun eta Higieneko Institutu Nazionalaren ebaluazio metodoa: FPSICO. CoPsoQ-Istas 21 ebaluazio metodoa.

15.–Arrisku psikosozialaren kudeaketa. Prebentziozko esku-hartzea lanaren antolaketan, zuzendaritza estiloan eta gizabanakoarekiko harremanetan. Lehen mailako, bigarren mailako eta hirugarren mailako prebentziozko neurriak.

Oharra: gai guztiak deialdi hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren egunean indarra duen legediaren arabera eskatuko dira.

II. ERANSKINA

Prestakuntzarako zerbitzu berezietarako eskabidea (Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko langile finkoak bakarrik).

III. ERANSKINA

Aldi baterako kontrataziorako eskabidea.

Deskargatu beharreko artxiboak PDF formatuan daude.

Iragarkiaren kodea: F1802391