39. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Arau subsidiarioen aldaketa S-1 industria sektorean.
Hasierako onespena

Carcarko Udalak, 2018ko otsailaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Carcarko Arau Subsidiarioetako antolamendu xehakatuko determinazioen aldaketa, S-1 industria sektoreari dagokionez, Carcarko Udalak berak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72 eta 77.3 artikuluetan ezarritakoaren arabera, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, dagokion iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; halaber, aditzera ematen da dokumentazioa interesdunen eskura dagoela udal bulegoetan, egoki jotzen dituzten iradokizunak edo alegazioak egin ahal ditzaten.

Carcarren, 2018ko otsailaren 16an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L1802336