244. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

102/2018 FORU DEKRETUA, abenduaren 12koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2018ko lan publikoaren eskaintza partziala onesten duena, Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako berritze-tasari dagokiona.

Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 19. artikuluan xedatzen denez, langile berriak administrazio publikoetan sartzea lege horretan bertan ezartzen diren muga eta baldintzekin eginen da. Ildo horretan, ezartzen da ezen, adierazitako eremu eta sektoreetarako, berritze-tasa gertatzen diren bajen ehuneko 100 izanen dela, gehienez; %115ekoa Erkidegoko Polizia Kidegoetarako, eta %75ekoa gainerako sektoreetarako. Horrez gain, berritze-tasa osoaren ehuneko 5 eskaintzen ahalko da, eta eskaintza hori bideratuko da langileen errefortzua behar dutela jotzen den arlo edo eremuetara.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Administrazio Erroaren eremuko plantillari buruzko datuak azterturik, eta Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko lege horretan ezarritako berritze-tasarekin bat, ondorioztatzen da ezen 2018rako lan publikoaren eskaintza partzial hau, guztira, 189 lanpostukoa dela Administrazio Erroaren eremurako. Lan eskaintza hau 2017ko berritze-tasari dagokio, aipatu 6/2018 Legearen 19.Bat artikuluaren 3., 4. eta 5. apartatuetan ezartzen den bezala.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuak, negoziazioa egin ondoren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile funtzionarioen eta estatutupekoen Negoziazio Mahaian, Nafarroako Gobernuari proposatu dio 2018ko lan publikoaren eskaintza partziala onets dezan, berritze-tasari dagokiona. Eskaintza horretan 189 lanpostu sartu dira guztira Administrazio Erroaren eremurako.

189 lanpostu horiek hutsik ageri dira plantilla organikoan, eta aurrekontuetan bada horiek betetzeko adina kreditu.

Azkenik, Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginean ezarritakoa betetzeko, lan publikoaren eskaintza partzial honetako lanpostuetatik 13 sartuko dira %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandetan, eta, Eskubide Sozialetako Departamentuko organo eskudunek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasuna duten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoak horren gaineko txostena egin ondoren, erreserba hori zer lanpostutan aplikatuko den zehazten da.

Bestalde, Barne Zuzendaritza Nagusiak jakinarazi du beharrezkoa dela inspektoreorde lanpostuak betetzeko lan publikoaren eskaintza bultzatzea, aipatu kidegoaren funtzionamendu zuzena bermatze aldera.

Arestian aipatutako aurrekontuei buruzko legean aurreikusitako salbuespenei dagokienez, honakoa xedatzen da 19.Bat.7 artikuluan: lanpostu hutsak betetzeko tasak dakarren gehieneko lanpostu kopuruan ez dira sartuko barne igoerako prozesuen bidez betetzeko deitzen diren lanpostuak.

Inspektoreorde izateko 24 lanpostuak hutsik daude plantilla organikoan eta aurrekontuetan bada horiek betetzeko adinako dirua. Ez dira konputatzen aurrekontuei buruzko legearen berritze-tasaren ondorioetarako.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko abenduaren 12ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lan publikoaren eskaintza partziala onestea.

1.1. Lan publikoaren eskaintza partzial bat onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan 2018. urterako. Lan eskaintzak Administrazio Erroaren eremurako 189 lanpostu biltzen ditu, eta Estatuko 2017ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 19.Bat artikuluaren 3., 4. eta 5. apartatuetan aurreikusitako berritze-tasari dagokio.

1.2. Hauek dira lanpostuen xehetasunak:

GARAPEN EKONOMIKORAKO DEPARTAMENTUA

Herri Lan Zuzendaritza Nagusia:

–Administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 8022 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Errepideetako zaintzailea. Sei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, 2109, 3484, 3490, 10326, 10327 eta 10328 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Idazkaritza Tekniko Nagusia:

–Administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 7270 zenbakia duena plantilla organikoan.

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia:

–Arkitekto teknikoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 9658 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Zaintzaile gerontologikoa. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, 3035, 3101 eta 8139 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua:

–Prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituluduna. Hemezortzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 6171, 6184, 10085, 10472, 10528, 10529, 10537, 10538, 10539, 10540, 10541, 10542, 10543, 10544, 10545, 10546, 10547 eta 10554 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Idazkaritza Tekniko Nagusia:

–Sistema informatikoetako teknikari-ofiziala. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, 5579 eta 8320 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

OGASUNEKO ETA FINANTZA POLITIKAKO DEPARTAMENTUA

Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusia:

–Arkitekto teknikoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 7927 zenbakia duena plantilla organikoan.

Nafarroako Zerga Ogasuna:

–Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailea. Bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 1101, 1300, 6461, 6772 eta 10135 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusia:

–Sistema informatikoetako goi mailako teknikaria. Sei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 844, 923, 926, 7265, 7470 eta 7928 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Sistema informatikoetako erdi mailako teknikaria. Zortzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 863, 902, 933, 953, 954, 957, 973 eta 4193 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Sistema informatikoetako teknikari-ofiziala. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, 6737, 65844 eta 67868 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Barne Zuzendaritza Nagusia:

–Administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 7436 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Ikuskatzailea. Hamalau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 5202, 5204, 5620, 5940, 7752, 7995, 7996, 8163, 10205, 10206, 10207, 10557, 10599 eta 10600 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Sistema informatikoetako erdi mailako teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 10092 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Suhiltzailea. Hogeita hemezortzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, 489, 582, 4779, 4804, 4814, 5312, 5313, 5323, 5334, 5335, 5765, 5774, 5785, 5786, 5787, 6080, 6521, 6526, 6529, 6532, 6796, 7810, 9691, 9784, 9873, 10478, 10485, 10573, 10634, 10635, 10636, 10637, 10638, 10639, 10640, 10641, 10642 eta 10643 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Agentea. Hogeita hamaika lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, 152, 8532, 7613, 10606, 10607, 10608, 10609, 10610, 10611, 10612, 10613, 10614, 10615, 10616, 10617, 10618, 10619, 10620, 10621, 10622, 10623, 10624, 10625, 10626, 10627, 10628, 10629, 10630, 10631, 10632 eta 10633 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia:

–Administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 37398 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Arkitekto teknikoa. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 35117 eta 37404 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Sistema informatikoetako erdi mailako teknikaria. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 36096 eta 38050 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Mantentze-lanetako ofiziala. Bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, 38940, 38949, 38950, 38951 eta 38952 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Sistema informatikoetako teknikari-ofiziala. Hamalau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, 36080, 36081, 39025, 39026, 39030, 39031, 39032, 39037, 39038, 39039, 39040, 39067, 39068 eta 39069 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasun Zuzendaritza Nagusia:

–Osasun kudeaketako teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 10094 zenbakia duena plantilla organikoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

Zerbitzu Zentralak:

–Administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 70946 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Osasun kudeaketako teknikaria. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 68650 eta 68653 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Arkitekto teknikoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 70945 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Sistema informatikoetako teknikari-ofiziala. Lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, 68162, 68319, 68566 eta 70034 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Nafarroako Ospitalegunea:

–Osasun kudeaketako teknikaria. Lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 62528, 67138, 67139 eta 70843 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Osasun Mentala:

–Osasun kudeaketako teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 70127 zenbakia duena plantilla organikoan.

KULTURA, KIROL ETA GAZTERIA DEPARTAMENTUA

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia:

–Liburutegiko arduraduna. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, 10335 eta 10336 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA

Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusia:

–Arkitekto teknikoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 6943 zenbakia duena plantilla organikoan.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia:

–Arkitekto teknikoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 1422 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Liburutegiko arduraduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 2466 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Basozaina. Bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, 1460, 2360, 10566, 10567 eta 10568 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Idazkaritza Tekniko Nagusia:

–Sistema informatikoetako teknikari-ofiziala. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 5492 zenbakia duena plantilla organikoan.

1.3. Sarrerako deialdietan bete beharreko lanpostuen zenbakiak kasuan kasuko lekualdatze lehiaketen ondorioz gelditzen diren lanpostuenak izanen dira.

Hala ere, lan publikoaren eskaintza partzial honetan sartutako lanpostuen kopuru osoari (189) eusteko, lanpostuen zenbakiak beste batzuekin ordezten ahalko dira, baldin eta lanpostu bat esleituz gero lanpostu erreserbarik ez duen burutza bat uzten duen langile finko bati, edo borondatezko eszedentzia bukatu eta jardunean hasten direnei, lanpostu izendapen ezberdinak dituzten lekualdatze lehiaketetako parte-hartzaileei edo lekualdatze lehiaketa nazionaleko parte-hartzaileei, edo antolamendu juridikoan lanpostuak betetzeko aurreikusitako beste edozein modu edo kausagatik, baita antolaketa-arrazoiengatik eta behar bezala justifikatutako zerbitzu beharrengatik ere.

2. artikulua. Erreserbako txandak, desgaitasuna dutenentzat.

Bat.–Lan publikoaren eskaintza partzial honetan %33ko edo gehiagoko desgaitasuna dutenentzako erreserba txandan 13 lanpostu eskainiko dira.

Bi.–Erreserba hori honako lanpostu hauetan aplikatuko da:

–Osasun kudeaketako teknikaria: lanpostu bat.

–Sistema informatikoetako goi mailako teknikaria: lanpostu bat.

–Arkitekto teknikoa: lanpostu bat.

–Sistema informatikoetako erdi mailako teknikaria: 2 lanpostu.

–Prestakuntza eta enpleguko erdi mailako tituluduna: 3 lanpostu.

–Sistema informatikoetako teknikari-ofiziala: 4 lanpostu.

–Zaintzaile gerontologikoa: lanpostu bat.

3. artikulua. Espainiako nazionalitatea izatea beharrezkoa duten lanpostuak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari ahalmena ematen zaio ebazpen bidez zehaztu dezan, kasuan kasuko sarrerako hautapen probak egiteko deialdiak onetsi aurretik, zein lanpostuk duten atxikia ahal publikoak betetzea edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen interesak zaintzeko erantzukizuna, lanpostu horietan sartzeko Espainiako nazionalitatea izatea eskatuko baita.

4. artikulua. Barne Zuzendaritza Nagusian lan publikoaren eskaintza partziala onestea.

Lan publikoaren eskaintza partziala onesten da inspektoreordeen hogeita lau lanpostu huts betetzeko; aipatu lanpostuak funtzionarioen araubidekoak dira, B mailakoak, eta 189, 3582, 3584, 3585, 3588, 4307, 4311, 4677, 5207, 5209, 5210, 5217, 5221, 5626, 5627, 5634, 5948, 5951, 5954, 10601, 10602, 10603, 10604 eta 10605 zenbakiak dituzte plantilla organikoan.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2018ko abenduaren 12an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1815098