242. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAITZ

Aldaketa, Hirigintzako jarduketengatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Jaizko Udalak, 2018ko abuztuaren 17an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Hirigintzako jarduketen tasak arautzen dituen udal ordenantzan.

Hasierako onespenaren iragarkia 2018ko 178. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 13an.

Jendaurrean egon bitartean inork ez du alegaziorik aurkeztu; beraz, Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, behin betiko onetsitzat jo da eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, behin betiko testuarekin batean.

Jaitzen, 2018ko urriaren 30ean.–Alkatea, Francisco Eraso Azqueta.

HIRIGINTZAKO JARDUKETENGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUEN UDAL ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuaren arabera, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Hirigintzako jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboak ematean datza zerga-egitatea, etxegintzaren eta lurzoruaren erabileraren arloko egintzak egokitu ahal izateko indarra duten hirigintza eta eraikuntza arauei.

Zerga-egitatea da, halaber, kasuan kasuko udal jarduera teknikoa edo administratiboa, subjektu pasiboari era berezian ukipena edo onura egiten diona eta beharrezkoa dena planeamendu orokorreko eta garapeneko tresnak nahiz kudeaketa eta urbanizazio tresnak tramitatzeko. Horiek aurreikusita daude Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan.

3. artikulua. Tasa eskatzen duten hirigintzako jarduketek aurretiazko lizentziaren mendeko egintzak dituzte xede, edo ondoko kontrolaren mendekoak, lizentzia eskatu beharrean aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar denetan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatuarekin bat.

Halaber, horien barne daude partikular batek Udalari eskatutako aldez aurretiko hirigintzako kontsultak, gero lizentzia batean edo ondoko kontrolean gauzatu ala ez.

Ordaindu beharra

4. artikulua. 1.–Honako hauek tasak ordaintzetik salbuetsita daude, obra-lizentzia lortzeko edo erantzunkizupeko adierazpenaren edo aurretiazko komunikazioaren mendeko obrak bukatutakoan kontrola egiteko ordaindu beharrekoak alegia:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta bere helburuak betetzeko sortzen dituen entitate juridikoak.

b) Udalerrien mankomunitateak eta batasunak, betiere Jaizko Udala kide bada, bai eta helburuak betetzeko sortzen dituzten entitate juridikoak ere.

2.–Tasa hauek direla medio Telefónica de España SAU enpresari egokitu lekiokeen ordainketa ordezkatzen da dirutan egin beharreko urteko ordainaz, Nafarroako Foru Komunitatean Espainiako Telefono Konpainia Nazionalak behar duen tributu araubidea ezarri zuen abenduaren 29ko 11/1987 Foru Legeak xedatuarekin bat.

5. artikulua. Sortzapena.

Tasa sortuko da lizentzia eskatzen denean edo, kasua bada, erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa aurkezten denean, edo hirigintzako kontsulta egiten denean.

6. artikulua. Atzera egitea edo erretiratzea.

Lizentzien eskatzaileek atzera egiten ahal dute, Udalari ukoa idatziz aurkeztuz gero, betiere aipatu lizentzia iraungirik ez badago. Era berean, lizentzia ematea beharrezkoa ez denetan, interesdunek beren erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko jakinarazpena erretiratzen ahal dute.

Interesdunak tasa ordaindu beharko du atzera egiten badu, alde batera utzita hori honako hauek baino lehen edo ondoren egiten duen: udalak lizentzia emateko erabakia hartu, erantzukizunpeko adierazpenarekin edo aurretiazko jakinarazpenarekin adostasuna egon edo kanpoko aholkularitzari kontsulta egin.

7. artikulua. Eskakizunak.

Lizentziaren eskaera tramitatzean edo erantzukizunpeko adierazpena egiaztatzean, Udalak eskatzen badu aurkeztutako jatorrizko proiektua edo memoria aldatzeko, txosten tekniko osagarriak ere sortzapena izanen du, ordenantza honen eranskinean jasotzen den tarifarekin bat.

Subjektu pasiboa

8. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasen subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak eta nortasun juridikorik izan ez, baina unitate ekonomiko edo ondare berezia diren entitateak, baldin eta hirigintzako jarduketa bat egitea eskatu, aitortu edo adierazten badute edo onura edo ukipena hartzen badute egindako hirigintzako jarduketengatik edo emandako lizentziengatik eta egindako hirigintzako kontsultengatik.

Eraikitzaileak eta obra kontratistak zergadunaren ordezkoak izanen dira, lurzoruari eta hiri antolamenduari buruzko araudian jasotako hirigintzako lizentziak emateko ezarri diren tasetan.

Tarifak eta karga-tasak

9. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak, tasak eta karga-oinarriak ordenantza honen eranskinean jasotzen dira.

Kudeatzeko arauak

10. artikulua. Tributu administrazioak dagokion likidazioa eginen du, interesdunek aurkeztutako eskaeraren arabera.

11. artikulua. Obrak burututakoan, administrazioak beste likidazio bat egiten ahalko du, zergadunak aurkeztutako obra bukaerako ziurtagiriaren arabera edo udal arkitektoak egindako balorazio teknikoaren arabera, obra bukaerako ziurtagiria aurkeztea beharrezkoa ez denetan.

Arau-hauste eta zehapenak

12. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei buruzko afera guztietan, Kudeaketaren, diru-bilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantzan xedatutakoari jarraituko zaio.

Azken xedapena.–Ordenantza honek indarra hartuko du bere testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

TARIFEN ERANSKINA

1.1. Lizentziak.

1.1.1. Lizentzia laburtua: 12,00 euro.

1.1.2. Obra-lizentzia eta hirigintzako kontsultak.

Obra gauzatzeko aurrekontua

–0tik 3.000 eurora: 47,00 euro.

–3.000 eurotik 15.000 eurora: 78,00 euro.

–15.000 eurotik 30.000 eurora: 145,00 euro.

–30.000 eurotik 60.000 eurora: 195,00 euro.

–60.000 eurotik 150.000 eurora: 245,00 euro.

–150.000 eurotik 300.000 eurora: 335,00 euro.

–300.000 eurotik 600.000 eurora: 490,00 euro.

–600.000 eurotik 1.500.000 eurora: 610,00 euro.

–100.000 euro edo haren zati bat goititzen den aldiro: 17,00 euro.

–Ingurumenaren babesa tramitatzeko osagarria: 85,00 euro.

1.1.3. Lurzatitzeko-banantzeko lizentzia: 85,00 euro.

–Planoa prestatuta: 145,00 euro.

1.1.4. Banaketa horizontalerako lizentzia-baimena: 85,00 euro.

1.3. Aurretiazko ikuskapena duten baimenak eta lizentziak:

1.3.1. Lehen aldiz erabiltzeko lizentziak:

Obra gauzatzeko azken aurrekontua

–0tik 60.000 eurora: 145,00 euro.

–60.000 eurotik 150.000 eurora: 200,00 euro.

–150.000 eurotik 300.000 eurora: 256,00 euro.

–300.000 eurotik 600.000 eurora: 310,00 euro.

–600.000 eurotik 1.500.000 eurora: 390,00 euro.

–100.000 euro edo haren zati bat goititzen den aldiro: 12,00 euro.

Urbanizazio lotetsia egiaztatzeko osagarria: 56,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L1813661