242. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIZETA

Herri-lurretako lurzati txiki baten desafektazioa.
Behin betiko onespena

Orbaizetako Udalak, 2018ko irailaren 10ean egin bilkuran, aho batez erabaki zuen herri-lurretako 110,20 m² hasiera batez desafektatzea, 2. poligonoko 980 zenbakiko lurzatian, trukea egin eta haren ordez jasotzeko 2. poligonoko 975 zenbakiko lurzati mugakidea, Miguel Angel Maisterra Iturralderen jabetzakoa eta 75,74 m² dituena, erabilera publikoko bide bat egiteko xedez.

Erabaki hori urriaren 18ko 202. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Jendaurrean egoteko epea iragan denez inork erreklamaziorik edo alegaziorik batere aurkeztu gabe, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 143.c) artikuluan xedatutakoaren babesean, behin betiko onesten da aipatu desafektazioa.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Orbaizetan, 2018ko azaroaren 20an.–Alkatea, Sergio Múgica Chapar.

Iragarkiaren kodea: L1814247