242. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FITERO

Aldaketak 2019ko ordenantza fiskaletan. Hasierako onespena

Fiteroko Udalak, 2018ko azaroaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Fiteroko ordenantza fiskaletako tarifen aldaketa 2019ko ekitaldirako.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, espedientea jendaurrean egongo da hogeita hamar egun balioduneko epean, herritarrek eta interesdunek hura azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; halakorik aurkeztu ezean, ordenantza horiek behin betiko onetsirik geldituko dira.

Fiteron, 2018ko azaroaren 20an.–Alkatea, Raimundo Aguirre Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L1814253