242. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatutakoa betez, aditzera ematen da udal bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukitutakoek bidezko alegazioak aurkez ditzaten epe horretan.

Sustatzailea: Fundiciones de Vera S.A. Jarduera: balezta eta ibilgailuetarako barren fabrikazioa (zabalkuntza). Tokia: Bidasoa karrika, 78; (9. poligonoa 275. lurzatia).

Beran, 2018ko azaroaren 29an.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L1814950