242. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Udaltzain izendatzea (C maila)

Tuterako Udalaren udaltzain izateko bi lanpostu huts, C mailakoak, oposizio bidez betetzeko deialdia 2017ko 202. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 19an. Kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenarekin bat, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa betetzeko, Tuterako Udalak, Alkatetzaren 2018ko azaroaren 30eko 1749. Ebazpenaren bitartez, erabaki zuen Nestor Navarro Les Tuterako Udalaren zerbitzuko udaltzain (Udaltzaingoari atxikia) izendatzea.

Tuteran, 2018ko abenduaren 13an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1814976