242. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

265/2018 EBAZPENA, abenduaren 4koa, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiak emana, Iruñerriko Taxi Zerbitzu Bateratuaren Lurralde Eremuko tarifen aldaketa onesten duena 2019. urterako.

Taxiari buruzko uztailaren 6ko 9/2005 Foru Legearen 40.1 artikuluak ezartzen duenez, Taxi Zerbitzu Bateratuaren Lurralde Eremu bakoitzeko udalei edo toki entitate eskudunari dagokie hiriko taxi zerbitzuei aplikatu beharreko tarifak onestea. Onespen horrek indarra duen legeriaren arabera baimendutako prezioen araubidea izanen du. Onespenaren aurretik, betiere, entzunaldia eman beharko zaie taxien sektorea ordezkatzen duten lanbide elkarteei eta tokian-tokian erroturik dauden kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteei.

Foru lege horren xedapen gehigarri bakarrak ezartzen du zer udalerrik osatzen duten Iruñerriko Taxi Zerbitzu Bateratuaren Lurralde Eremua eta, orobat, ezartzen du Iruñerriko Mankomunitatea izanen dela horren gaineko toki entitate eskuduna.

Aurrekoarekin bat etorriz, Iruñerriko Mankomunitateak 2018ko urriaren 18ko Batzar Orokorraren erabakia aurkeztu zuen, taxi zerbitzuaren 2019. urteko tarifak eta osagarriak onesten dituena Iruñerriko Taxi Zerbitzu Bateratuaren Lurralde Eremuan.

2018ko urriaren 18an egin zen Iruñerriko Mankomunitatearen asanbladak hasiera batean onetsi zuen Baterako Taxi Zerbitzurako Iruñerriko Eremuko taxi zerbitzua arautzen duen ordenantzaren 25., 37., 39., 40. eta 41. artikuluak aldatzea. Erabaki hori 2018ko 208. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 26koan.

Halaber, Taxiari buruzko Foru Legearen 40.1 artikuluak ezartzen duena betez, urriaren 18an egin zen Iruñerriko Mankomunitatearen asanbladak tarifak onetsi baino lehen, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteei eta taxilarien elkarte profesionalei entzun zaie.

Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2017 Foru Dekretuaren 59. artikuluak ezartzen du Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzuak beteko dituela foru dekretu honetan aurreikusten diren eginkizunak gai hauei dagokienez: ñ) Baimendutako prezioen tramitazioa.

2018ko azaroaren 16an, Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzuak taxi zerbitzuaren tarifak onestearen aldeko txostena eman du. Tarifa horiek lehenago Iruñerriko Mankomunitatearen asanbladak onetsi zituenak dira.

Horrenbestez,Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2017 Foru Dekretuak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Iruñerriko Taxi Zerbitzu Bateratuaren Lurralde Eremuko taxi zerbitzuaren 2019. urterako tarifak onestea, behin betiko onetsiko diren eta Iruñerriko Mankomunitatearen Taxiaren Kudeaketarako Ordenantza Arautzailea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko diren baldintzarekin:

a) 1. tarifa: Iruñerriko Zerbitzu Bateratuaren A eremuan, lanegunetan, egunez (07:00etatik 22:00ak arte) aplikatzekoa den tarifa osatzen duten kontzeptuen balioak:

–Egindako kilometroko: 0,96 euro.

–Itxaron beharreko ordu bakoitzeko: 20,90 euro.

b) 2. tarifa: Iruñerriko Zerbitzu Bateratuaren A eremuan asteburuetan, jaiegunetan eta lanegunetako gauetan (22:00etatik 07:00ak arte) aplikatzekoa den tarifa osatzen duten kontzeptuen balioak:

–Egindako kilometroko: 1,13 euro.

–Itxaron beharreko ordu bakoitzeko: 23,55 euro.

c) 3. tarifa: Iruñerriko Zerbitzu Bateratuaren B eremuan, lanegunetan, egunez (07:00etatik 22:00ak arte) aplikatzekoa den tarifa osatzen duten kontzeptuen balioak.

–Egindako kilometroko: balio aplikagarria hiriarteko tarifetarako (Ordenantza) onetsi denarekin bat dator.

–Itxaron beharreko ordu bakoitzeko: balio aplikagarria hiriarteko tarifetarako (Ordenantza) onetsi denarekin bat dator.

d) 4. tarifa: Iruñerriko Zerbitzu Bateratuaren B eremuan asteburuetan, jaiegunetan eta lanegunetako gauetan (22:00etatik 07:00ak arte) aplikatzekoa den tarifa osatzen duten kontzeptuen balioak:

–Egindako kilometroko: balio aplikagarria hiriarteko tarifetarako (Ordenantza) onetsi denarekin bat dator.

–Itxaron beharreko ordu bakoitzeko: balio aplikagarria hiriarteko tarifetarako (Ordenantza) onetsi denarekin bat dator.

e) Bandera jaistea. Honela aplikatuko da:

–Bandera jaistea, lanegunetan, egunez, 07:00etatik 22:00ak arte: 2,10 euro.

–Bandera jaistea, lanegunetako gauetan (22:00etatik 07:00ak arte), asteburuetan eta jaiegunetan (08:00etatik 24:00ak arte): 3,10 euro.

–Bandera jaistea, asteburuetan eta jaiegunetan 00:00etatik 08:00ak arte. Uztailaren 6tik 14ra, biak barne, abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta 6an (egun osoak), eta abenduaren 24ko eta 31ko eta urtarrilaren 5eko 18:00etatik aurrera: 4,20 euro.

g) Osagarriak:

–Aireportua: Abiapuntua edo helmuga Iruñea-Noaingo aireportua duten zerbitzuak: 2,50 euro.

–Tren geltokia: Abiapuntua edo helmuga Iruñeko tren geltokian duten zerbitzuak: 1,40 euro.

–Autobus geltokia: Iruñeko autobus geltoki barruan hasten edo amaitzen diren zerbitzuak, edo kanpoan hasten edo amaitzen direnak barruko geltokirako sarrera itxita dagoenean: 1,20

–Telefono bidezko hitzartzea (T1): Telefono bidez edo antzeko beste sistema teknologiko baten bidez lanegunetan, egunez (07:00etatik 22:00ak arte) hitzartutako zerbitzuak: 1,40 euro.

–Telefono bidezko hitzartzea (T2): Telefono bidez edo antzeko beste sistema teknologiko baten bidez asteburuetan, jaiegunetan eta lanegunetako gauetan (22:00etatik 07:00ak arte) hitzartutako zerbitzuak: 1,90 euro.

2. Tarifa horietan eta osagarrietan sartua da Balio Erantsiaren gaineko Zerga.

3. 2019ko egutegian jaiegun zer egun diren ezartzerakoan, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak ekainaren 19an emandako 312/2018 Ebazpena hartu da aintzat (Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2019ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena). (2018ko 124. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 28koa).

Egun hauetaz gain, jaieguntzat hartzen dira Iruñeko Udalak markatzen duen tokiko jaieguna, uztailaren 6tik 14ra doan San Fermineko aldia (bi egunak barne), abenduaren 24tik 31rako aldiko 18:00etatik aurrera eta urtarrilaren 5eko 18:00etatik aurrera.

Tarifa hauen indarraldia datozen urteetaraino luzatzen badira, jaiegunen egutegia lortzeko kontuan hartuko litzateke Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak urte bakoitzeko jaiegun ofizialei buruz emandako ebazpena.

4. Tarifa horiek ibilgailuaren barrenean, erabiltzaileak aise ikusteko moduko toki batean, jarri beharko dira, Taxiari buruzko uztailaren 6ko 9/2005 Foru Legearen 26.2 artikuluan xedatutakoa betetzeko.

5. Tarifek 2019ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra, behin betiko onetsiko diren eta Iruñerriko Mankomunitatearen Taxiaren Kudeaketarako Ordenantza Arautzailea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko diren baldintzarekin.

6. Ebazpen hau Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzura Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

7. Ebazpen hau Nafarroan dauden taxilarien elkarte profesionalei eta kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

8. Ebazpen hau Iruñerriko Mankomunitateari jakinaraztea, eta aditzera ematea horren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

9. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko abenduaren 4an.–Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari Artieda.

Iragarkiaren kodea: F1814930