240. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Aldaketa APD-2 planeamendu garatuko eremuaren (aurreko arau subsidiarioetako S-2 industria-sektorearen) hirigintza-hitzarmenean. Hasierako onespena

Carcarko Udalak, 2018ko azaroaren 22an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen planeamenduko eta kudeaketako hirigintza hitzarmena aldatzea, Calderería y Transformados SArekin, Maquinaria Ferlo SArekin eta Comantur SLrekin sinatua duena Carcarko UPOaren APD-2 planeamendu garatuko eremuaren (Carcarko aurreko arau subsidiarioetako S-2 industria sektorearen) erregularizatze juridikoa, urbanistikoa eta ekonomikoa egiteko.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 24. eta 25. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Carcarren, 2018ko azaroaren 23an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L1814476